2024 klima aldaketan

Artikulu honek 2024. urtean berotze globalaren eta klima-aldaketaren ondorioak neurtu, aurreikusi, arindu eta haietara egokitzeko gertakariak, ikerketen emaitzak, aurrerapen zientifiko eta teknologikoak eta giza ekintzak dokumentatzen ditu.

Neurketak eta estatistikak

  • Otsailaren 5
    • Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratutako ikerketa batek proposatu zuen urakan haizeen Saffir-Simpson eskalan "6. kategoria" gehitzea, publikoari ekaitzen arriskua hobetu adierazi ahal izateko, eta ohartarazi zuten hainbat ekaitzek jada lortu zutela intentsitate hori[1].
    • Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa batek, Demospongiae belakien exoeskeletoetan erregistratutako 300 urteko ozeanoetako tenperaturen neurketan oinarritua, adierazi zuen berotze globala 1860ko hamarkadan hasi zela (ozeanoetako gainazaleko tenperaturak adierazitakoa baino 80 urte lehenago) eta, dagoeneko, 2020an industria iraultzaren aurreko tenperatura baino 1,7 °C gorago geundela, IPCCren estimazioa baino 0,5 °C gorago[2].
  • Otsaila (txostena) Copernicus Climate Change Servicen analisi batek adierazi zuen 2023ko otsailetik 2024ko urtarrilera bitarte mundu mailako bataz besteko airearen tenperaturak 1,5 °C-en muga gainditu zuela lehenengo aldiz. Urte bakar batean gainditzeak ez du suposatzen 2015eko Parisko Hitzarmenak jasotakoa gainditzen duenik[3].
  • Otsailaren 13 Current Issues in Tourism aldizkarian argitaratutako ikerketa batek ondorioztatu zuen AEBko eski denboraldia murriztu zela 1960-1979 tartetik 2000-2019 tartera 5,5 eta 7,1 eguneko tartean, eta horrek urtero 252 milioi dolar estatubatuarreko galera suposatzen ziola sektoreari[4].

Ekintzak eta helburu adierazpenak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Wehner, Michael F.; Kossin, James P.. (2024-02-13). «The growing inadequacy of an open-ended Saffir–Simpson hurricane wind scale in a warming world» Proceedings of the National Academy of Sciences 121 (7)  doi:10.1073/pnas.2308901121. ISSN 0027-8424. PMID 38315843. PMC PMC10873601. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. (Ingelesez) McCulloch, Malcolm T.; Winter, Amos; Sherman, Clark E.; Trotter, Julie A.. (2024-02). «300 years of sclerosponge thermometry shows global warming has exceeded 1.5 °C» Nature Climate Change 14 (2): 171–177.  doi:10.1038/s41558-023-01919-7. ISSN 1758-6798. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. (Ingelesez) World's first year-long breach of key 1.5C warming limit. 2024-02-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  4. (Ingelesez) Scott, Daniel; Steiger, Robert. (2024-02-13). «How climate change is damaging the US ski industry» Current Issues in Tourism: 1–17.  doi:10.1080/13683500.2024.2314700. ISSN 1368-3500. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.