2022ko Ukrainako inbasioko ume-bahiketen salaketak

2022an Errusiako Ukrainako inbasioaren testuinguruan, errusiar umeen deportazioa salatu dute, baita ukrainar ume horien behartutako adopzioa ere. Hau, hala balitz eta nazioarteko legediaren arabera –besteak beste, 1948ko Genozidio Konbentzioagenozidio-delitu bat litzateke; izan ere, UNICEFek orain arte ezin izan ditu salaketak modu independentean egiaztatu.[1]

Errusiak dio zibilak Errusiara ebakuatzen dituela, ez indarrez deportatzen; hala ere, urte bereko maiatzaren 30ean, Vladimir Putinek dekretu bat sinatu zuen ukrainar umezurtztzat jotzen ziren horien adopzioa errazteko.[2]

Aurrekariak

Errusiara behartutako deportazioen lehen informazioak martxo-erdialde inguruan agertu ziren, Mariupolgo setioaren testuinguruan.[3] Hala, martxoaren 22rako, Ukraina eta AEBetako agintariek adierazi zuten 2,300 haur baino gehiago "bahitu" zituztela Donetsk eta Luhansken kokaturiko indar errusiarrek.[4][5]

Ikuspegi orokorra

Montrealgo Raoul Wallenberg Giza Eskubideen Zentroak eta Washingtongo New Lines Institutuak egindako txosten baten arabera, "arrazoiak daude ondorioztatzeko" Errusiak 1948ko Genozidioaren Hitzarmeneko bi artikulu urratzen dituela; horien artean, Ukrainako umeak indarrez Errusiara bidaltze; berez, ekintza genozida dena.[6]

Maiatzaren 30ean, Vladimir Putinek Ukrainako umezurtz edo guraso-zaintzarik ez zutenei errusiar herritartasuna emateko prozesua erraztu zuen, sinatu zuen dekretu baten bidez.[2][7]

Apirilaren 11rako, Ukrainako 7.5 milioi haurren bi herenak lekualdatuta zeuden jada, NBEko Ukrainako Giza Eskubideen komisarioaren arabera, Lyudmila Denysova.[1] Serhiy Kyslytsya-ren arabera, bestalde, NBEko Ukrainako enbaxadorea, momentu hartara arte 120,000 haur baino gehiago Errusiara deportatuak izan zirela adierazi zuen.[1][8] Maiatzaren 26an, deportatu-zenbakia 238,000 ume ukrainar baino gehiagora emendatu zuten.[7]

Ukrainak ekainaren hasierako OSCEren bilera batean planteatu zuen gaia, non Jevhenii Tsymbaliuk-ek Ukrainako misio-buruak indarrez adoptatutako ume ukrainar baten mezua aipatu zuen.[9]

Ukrainska Pravdaren arabera, Errusiak 267 umezurtz eraman ditu Mariupoletik (Ukraina) Rostovera (Errusia), bertan errusiar herritar bihurtzeko, Maria Lvova-Belovak gainbegiratuta. Halaber, Errusiako agintariek umezurtzak bilatu eta bildu zituztela jakinarazi zen ere, helmuga ezezagun batera eramateko helburuarekin.[10]

Erreakzioak

Ukrainako agintariek Putinen dekretua "Ukrainako lurraldetik umeen bahiketa legeztatzeko" bide bat dela aldarrikatu zuten. Adierazi zutenez, dekretu hark 1949ko Genevako Hitzarmena, Gerra-Garaian Pertsona Zibilak Babesteari buruzkoa, zein 1989ko NBEren Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak "larriki urratzen" zituztela adierazi zuten.[7]

Ukrainako Atzerri Ministerioak ohar batetan esan zuenez, "Ukrainiako goi-mailako funtzionarioek eta militar errusiarrek haurren aurkako nazioarteko krimen larrienak ikertuko dituzte, eta egileak epaituko dituzte. Errusiak ezin izango du erantzukizunik zorrotzena saihestu."[7]

UNICEFeko Larrialdi Programetako zuzendari den Manuel Fontaine-k CBS Newsi esan zionez, UNICEF "[ekintza] hor[i]en jarraipena" egiten ari da, bai eta "nola lagundu dezakegun aztertzen ari da", nahiz eta momentuz ikertze-gaitasunik ez dutela adierazi.[1]

Timothy D. Snyder genozidioaren ikertzaileak adierazi zuenez, "haurrak en masse bahitzea eta atzerriko kultura batean asimilatzuak izatea bilatzea genozidioa da 1948ko Genozidioaren Hitzarmenaren 2. artikuluaren E atalaren arabera".[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.