2022ko Nord Streameko gas isurketa
2022ko irailaren 26an gas-ihes bat aurkitu zen Itsaso Baltikoko Nord Stream 2 gasbidean, Bornholm uharte daniarretik hego-ekialdera. Handik ordu batzuetara, beste bi ihes aurkitu ziren Nord Stream 1 gasbidean, uhartearen ipar-ekialdean.[1] Bi oliobideak Errusia eta Alemaniarekin lotzen ziren, baina ez zuten funtzionatzen Errusiaren eta Europar Batasunaren arteko liskarrengatik. Poloniak eta Norvegiak Danimarka zeharkatzen duen Hodi Baltiko alternatiboa ireki eta egun bat geroago gertatu ziren ihesak, gasa Ipar Itsasotik dakarrena Errusiak Nord Streametik dakarren lez.[2] Ihesak nazioarteko uretan daude (ez da inongo herrialdetako itsasotik abiatzen), baina Danimarkako eta Suediako eremu ekonomikoen barruan.[3] Nord Stream AGk, Nord Stream-eko operadoreak, esan zuen hodiek "aurrekaririk gabeko" kalteak jasan zituztela egun batean.[4]
2022ko Nord Streameko gas isurketa | ||
---|---|---|
Mota | gas leak (en) : Nord Stream, Nord Stream 2, Nord Stream (en) hondamendi ekologiko Sabotaje | |
Data | 2022ko irailaren 26a | |
Garaia | Errusia-Ukraina gerra (2022) | |
Kokaleku | Itsaso Baltikoa Bornholm Basin (en) | |
Herrialdea | Danimarka eta Suedia | |
Parte-hartzaileak | ||
Helburu | Nord Stream eta Nord Stream 2 | |
Kausa | Sabotaje gas leherketa | |
Erantzule | ezezaguna | |
Osatuta | ||
Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroak ihesak nahita eragindakoak zirela esan zuen, ez istripuengatik, eta leherketak izan zirela zehaztu zuen.[5] Suediako lehen ministroak, Magdalena Andersson-ek, esan zuen sabotajea izango zela ziurrenik, Europar Batasuneko funtzionarioek eta NATOko idazkari nagusiak, Jens Stoltenbergek, adierazitakoarekin bat.[6][7][8] Errusiak ere, sabotajea izatearen aukera ez zuen baztertu[9]. Lehenago, zenbait iruzkingilek iradoki zuten filtrazioen inguruko inguruabarrak susmagarriak ziruditela eta seguruenik sabotaje-ekintzak izan zirela.[10][11][12][13]
Isurketaren autoretzaz, hipotesi desberdinak aztertu ziren hasieratik. Ukrainak eta Mendebaldeko analistek zein hedabideek Errusia jo zuten sabotajearen egile seguruentzat, Errusiak Europako gas hornikuntza etengo zuelako zurrumurruen artean.[14][15] Aldiz, 2023ko martxoaren 9an Seymour Hersh idazle eta Pulitzer saridunak zabaldu zuenez, AEBko itsas armadako urpekariek jarri zituzten bonbak NATOren maniobra batzuetan. Norvegiaren laguntzarekin zartatu omen zituzten, Biden AEBko presidenteak eta Washingtongo administrazioak hodia mehatxutzat ikusten zutelako, Alemania Errusiaren eraginpean jar zezakeelakoan.[16]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Now, Nord Stream 1 gas pipeline hit by two leaks in Baltic Sea» WION.
- «Blasts precede Baltic pipeline leaks, sabotage seen likely» ABC News 2022-09-28.
- Nord Stream-selskab: Skader er uden fortilfælde. Berlingske 27 September 2022.
- «Poland, Denmark fear ‘sabotage’ over Russian gas pipeline leaks» www.aljazeera.com.
- Mette Frederiksen: Myndigheder vurderer, at lækager var bevidst sabotage. DR 27 September 2022.
- Regeringen om gasläckagen: "Troligen fråga om ett sabotage". SVT 27 September 2022.
- Nord Stream leaks: Sabotage to blame, says EU. BBC 28 September 2022.
- NATO calls Nord Stream leaks acts of sabotage. Reuters 28 September 2022.
- Sagarzazu, Jokin. «Berlinek eta Moskuk «sabotajetzat» jo dituzte Nord Streameko isuriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
- Danish PM says hard to believe Nord Stream gas leaks a coincidence. 27 September 2022.
- (Ingelesez) «Fears of sabotage as gas leaks into Baltic from Nord Stream 1 and 2 pipelines» the Guardian 2022-09-27.
- (Ingelesez) «Nord Stream: Mystery leaks in Russia gas pipelines spark warnings» BBC News 2022-09-27.
- (Ingelesez) Liboreiro, Jorge. (2022-09-27). «Sabotage fears after gas leaks identified on Nord Stream pipelines» euronews.
- (Ingelesez) Sabbagh, Dan. (2022-09-27). «Whether or not Russia was behind the Nord Stream blasts, little was at stake» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-02-10).
- (Ingelesez) «Nord Stream pipeline leaks: What happened, what’s the impact?» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-10).
- Lartzanguren, Edu. «AEBek Nord Stream hodia «nola leherrarazi» zuten kontatu du hango kazetari batek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).