2022ko Mendebaldeko Errusiako erasoak

2022ko Mendebaldeko Errusiako erasoak Mendebaldeko Errusiako Briansk eta Belgorod Oblastetan bereziki, baina ez soilik bertan, 2022ko otsailaren 24tik aurrera gertatutako hainbat leherketa eta eraso dira. Errusiak suntsiketa Ukrainaren aire-erasoei eragotzi zien. Ukrainak, bestalde, erasoen erantzukizuna ukatu du, "erasoak" Errusiaren propagandaren parte direla esanez, bai eta Errusiaren FSBak eragindakoak.

2022ko Mendebaldeko Errusiako erasoak
MotaAire-erasoa
Honen parte daUkrainako inbasioa
Denbora-tarte2022ko otsailaren 25a - 
Data2022ko otsailak 24egun (2 urte eta 9 egun)
KokalekuBelgorod, Briansk, Kursk eta Rostov Oblastak (Errusia)
HerrialdeaErrusia
Pertsona hilakErrusiaren arabera: 7
Pertsona zaurituakErrusiaren arabera: 27
ErantzuleErrusiaren arabera: Ukraina
  • Ukrainako IA

Ukrainaren arabera: Errusia

Osatuta

Erasoak

Errusiak behin baino gehiagotan adierazi du Ukrainako inbasioan zehar Ukraina-aldeko erasoak bere lurraldea jo dutela.[1]

2022ko otsaila

Ezagutzen den lehen gertakaria, otsailaren 24ean izan zen, Ukrainako inbasioaren lehen egunean, non Kursk Oblasteko Tiotkinon kokaturiko muga-kontrogunea Ukrainatik erasotua izan zen goizeko 09:40etan. Hala ere, ez zen zauriturik egon.[1]

Hurrengo egunean, otsailaren 25ean, erasoek Millerovoko aire-basea jo zuten. Ustez, erasoan Tochka-U misilak erabili ziren, Ukrainaren Misilen 19. Brigadak jaurtitakoak.[2][3]

2022ko martxoa

Martxoaren 1ean leherketa bat gertatu zen Taganrogeko aire-base militar batean, Errusiako Rostov Oblastean; ustez, Ukrainak egin zuena.[4]

Martxoaren 23 eta 24an, Viatxeslav Gladkov-ek, Belgorod Oblasteko Gobernadoreak, jakinarazi zuen Zhuravliovka eta Nekhoteievka bonbardatu zituztela ukrainarren aldetik. Hurrengo egunean, Moskuko Patriarkatuak adierazi zuen Oleg Artiomov kapilaua hil zela Zhuravliovkan, Ukrainak BM-30 Smerch batekin egindako eraso baten ondorioz.[5]

Martxoaren 29an, sute batek hainbat erregai-depositu suntsitu zituen Belgoroden, berriro ere, ukrainarren eraso bati egotzi zitzaiona;[6] Ukrainak, bere aldetik, ukatu egin du Errusiako lurraldean izandako azken gertaera hori, errusiar propaganda modura definituz ustezko bandera faltsuko operazio horiek.[7][8] Eraso guzti horien ondorioz, Errusiako hainbat eskualde "beldurrezko" bigarren maila "horian" jarri zituzten.[9] Apirilaren 7an, Errusiako Federazioko Ikerketa Batzordeak baieztatu zuen leherketak ukrainar eraso baten emaitza izan zirela, Tochka-U motako hiru misil balistiko taktiko erabilita. Erasoan, batzordearen arabera, zortzi pertsona zauritu ziren, bai eta 21 ibilgailu suntsitu ere.[6] Martxoaren 29an oraindik, Tiotkinoko mugako kontrolguneari eraso zioten bigarren aldiz, baina, berriro ere, ez zen inor zauritu.[10]

2022ko apirila

Apirilaren 1ean, Viatxeslav Gladkov gobernadore errusiarraren eta identifikatu gabeko funtzionario estatubatuar baten arabera, Mi-24 motako helikoptero ukrainar bik Belgorodeko erregai-biltegi eraso egin eta su eman zioten, altuera txikiko aire-eraso batean, biktimen berri eman gabe.[11][12][13] Ukrainak ukatu eta ezeztatu egin zuen gertaera horren erantzule izatea, Errusiako propaganda gisa. Oleksii Danilov-ek, segurtasun-funtzionario ukrainarrak, ukatu egin zuen Ukraina helikopteroaren erasoaren atzean egon izana,[14][15] "Belgorodeko Herri Errepublikari" errua bota zion bitartean, txantxa modura.[16][17][18] Egun berean, misil batek eztanda egin zuen Errusiako oblastaren beste toki batean, baina bere ibilbideak eta itxurazko modeloak iturri irekietako ikertzaileei susmarazi zieten huts egindako misil errusiar bat zela.[19]

Apirilaren 9an, Jelizavetovka-tik gertu zegoen muga-postu bat, Kursk Oblastean, ustez, morteroen bidez bonbardatu zuten Ukrainako lurraldetik; halere, ez zen biktimen edo suntsiketen berri eman.[20]

Apirilaren 13an, Errusiako agintariek baieztatu zuten ere Gordejevka-n, Kursk Oblastean ere, beste muga-kontrolgune bati su-armekin eraso ziotela; kasu honetan ere, ez zuten ez biktimen eta ez suntsipenen berri eman.[21]

Apirilaren 14an, Mugen Zerbitzuak jakinarazi zuen, aurreko egunean, apirilaren 13an, Novye Jurkovitxi-tik gertu, Briansk Oblastean, mugako kontrol-postu bat Ukrainatik egindako mortero-erasoen bidez kiskali zutela. Antza denez, erasoaren unean 30 errefuxiatu ukrainar inguru zeuden bertan. Bi auto kaltetu ziren, baieztapen ofizialen arabera, baina ez zen zauriturik izan.[22][23][24][25][26]

Ostean, eskualde- eta udal-agintariek baieztatu zuten Ukrainak Spodariuxino herrixka bonbardatu zuela –Mokraia Orlovka-tik gertu dagoena– Belgorod Oblastean, non hainbat leherketa erregistratu ziren. Zauriturik izan ez bazen ere, herritarrak "aldi baterako ebakuatu" zituzten, eraso-eskalada baten beldur; halaber, inguruko beste herrixka bateko populazioa ere birkokatu egin zen.[27] Belgorod Oblasteko Gobernadore den Viatxeslav Gladkov-ek esan zuenez, erasoa "ukrainar aldetik" etorri zen.[24] Ustezko beste eraso batean, Zhuravlyovkako bizilagun bat zauritu zen ere, Gladkoven arabera.[28][29][30]

Egun berean oraindik, Errusiako Ikerketa Batzordeak esan zuen ukrainar eraso-helikopteroek sei misil-eraso egin zituztela Briansk Oblasteko Klimovo hiriko bizitegi-guneen aurka, sei eraikin kaltetuz.[31][32] Errusiako Osasun Ministerioko funtzionarioek esan zuten zazpi pertsona zauritu zirela erasoan zehar, horietako bi larriki. Hiriko ospitaleko langileen arabera, zaurituen artean haurdun dagoen emakume bat eta bi urteko haur bat zeuden.[24][25] Aleksandr Bogomaz-ek, Briansk Oblasteko Gobernadoreak, adierazi zuen 100 etxebizitza inguru kaltetu zirela Klimovon, ustez, ukrainarrek egindako bonbardaketen ondorioz.[33] Radio Free Europe/Radio Libertyren arabera, etxe bateko sute-bideo bat biral bihurtu zen Interneten.[25] Hurrengo egunean, Errusiako Segurtasun-Zerbitzuek adierazi zuten Mil Mi-8 helikoptero bat eraitsi zutela, bonbardaketan.[34]

Apirilaren 19an, Belgorodeko Gobernadoreak baieztatu zuen Ukrainako Indarrek Golovtxino herrixkari ere eraso ziotela, 30 etxe baino gehiago kaltetuz; antza denez, hiru egoiliar zauritu ziren erasoan zehar.[35][36] Errusiako komunikabideek herrixkako biztanleen bideo bat argitaratu zuten, gertakariaren ondorioak erakusten zituena; bertan, hizlarietako batek esan zuenez, BM-27 Uragan bat erabili zen erasoan.[37]

Apirilaren 24an, TASSek, Errusiako estatuko prentsa-agentziak jakinarazi zuen Belgorod Oblasteko herri bat bonbardatu zutela Ukrainatik, jaurtigai batekin.[38]

Apirilaren 25ean, Belgorodeko Gobernadorearen arabera, gutxienez bi egoiliar zauritu ziren Zhuravlyovkan, bonbardaketa baten ondorioz.[39] Egun horretan bertan beste eraso bat gertatu zen Briansken: goizean bi leherketa eta sute handi izan ziren bi petrolio-instalaziotan, bata zibila eta bestea militarra. Sare sozialetan argitaratutako bideoek eta irudiek ke beltzeko zutabe handiak erakusten zituzten hasierako leherketak gertatu eta ordu batzuetara. Analista batek The Guardian egunkariari esan zionez, suteak Ukraina-aldetiko sabotaje-ekintza bat izan ziren, nahiz eta erantzukizuna zalantzazkoa izan.[40][41] Errusiako komunikabideek baieztatu ez zituzten informazioek iradoki zuten droneekin egindako eraso batek eragin zituela suteak; egun berean, Bayraktar TB2 drone bi eraitsi zituzten Briansk Oblastean.[42]

Apirilaren 26an, Brianskeko trenbide batean zehar lehertu-gabeko lur-mina bat aurkitu zuten.[43]

Apirilaren 27an, munizio-biltegi bat erre zen Staraia Nelidovkatik gertu, Belgorod eskualdean.[44][45]

Apirilaren 29an eta 30ean, Kursk eskualdeko Rilski Barrutian, Krupetsetik gertu, mugako kontrol-postu bat behin eta berriz bonbardatu zuten, Gobernadorearen arabera. Brianskeko Gobernadoreak esan zuen bere eskualdea ere bonbardatua izan zela.[46][47][48]

2022ko maiatza

Maiatzaren 1ean, sute bat izan zen Errusiako Defentsa Ministerioaren instalazioetan, Belgorod eskualdean, zeinetan bertako bizilagun bat apur bat zauritu zen.[49] Egun berean, Kursk Oblastean, SudzhaSosnovi Bor trenbideko zubi bat erori zen. Gobernadorearen arabera, sabotaje-ekintza bat izan zen hura eta, ondorioz, ikerketa penala hasi zen.[50]

Newsweeken arabera, maiatzaren 1ean oraindik, gaueko 20:00etan (YEKT; 15:00 UTC), Permen (Errusia) FPK Perm lehergai-planta lehertu egin zen. Iturri ofizialen arabera, produktu batek su hartu zuen eta, horrek, leherketa bat eragin zuen. Suak langile bat hil, lau zauritu eta bosgarren bat ospitaleratu zuen; izan ere, plantak bolbora-hautsa egiten zuen. Newsweeken arabera, beste iturri batzuek ziotenez, ukrainar sabotaje baten emaitza izan zitekeen leherketa.[51]

Maiatzaren 11n, Belgorodeko Gobernadoreak baieztatu zuen Solokhi Ukraina aldetik bonbardatu zutela. Bere adierazpenen arabera, erasoan pertsona bat hil eta beste zazpi zauritu ziren.[52] Hildakoaren izena Ruslan Nefiodov da, 18 urteko gaztea.[53]

Maiatzaren 15ean, Gladkovek adierazi zuen pertsona bat zauritu zela metrailaz Sereda herrian, ukrainar eraso baten ondorioz;[54] izan ere, antza denez, 10 jaurtigai eraitsi zituzten Errusiako aireko defentsa-sistemek, bai eta beste 10 jaurtigai Novostroievka-Vtoraiatik gertu eraitsiak izan ziren ere. Bestalde, zortzi artilleria-bonbardaketen erronda batek Zhuravliovka-n linea elektriko bat eta nekazaritza-egitura batzuk kaltetu zituen.[55]

Maiatzaren 17an, baieztatu zuen beste pertsona bat zauritu zela Bezimeno, Ukrainatik herria bonbardatu zutenean. Kurskeko Gobernadoreak adierazi zuen Tiotkinoko muga-kontrolgunea egun berean bonbardatu zutela berriro, eta ez zutela biktimarik izan.[56] Maiatzaren 18an, Gladkovek adierazi zuen Solokhi berriro bonbardatu zutela, eta beste pertsona bat zauritu zutela.[57] Kurskeko Gobernadore den Starovoitek jakinarazi zuen Alekseevka, Gluxkovskiko Barrutian, bonbardatu egin zutela.[58]

Maiatzaren 19an, Starovoitek baieztatu zuen Tiotkinoko destilategi bat bonbardatu zutela; erasoan kamioi-gidari bat hil eta, gutxienez, zibil bat zauritu ziren.[59][60][61] Egun berean, Alekseevka eta Dronovka bonbardatu zituzten.[62]

Maiatzaren 25ean, Gladkovek baieztatu zuen pertsona bat zauritu zela Zhuravliovkan, "Ukrainatik" bonbardatu zutenean.[63] Maiatzaren 26an, Gladkoven arabera, Zhuravliovka berriro bonbardatu zuten, erasoan emakume bat larri zaurituz; hurrengo egunean, hil zen ospitalean.[64][65]

Maiatzaren 26an, Starovoitek adierazi zuen Vorozhba, Sudzhanski Barrutian, bonbardatu zutela "ukrainar aldetik", eta bertako eskola-irakasle bat zauritu zutela kristal hautsiek.[66] Maiatzaren 27an, eskualdeko agintariek jakinarazi zuten Belgorod Oblastean emakume bat hil zela bonbardaketa baten ondorioz.[67]

Maiatzaren 31n, goizaldeko 02:30etan gutxi gorabehera, tokiko orduan, nekazaritza-estalpeek ukrainar aldetiko erasoak jaso zituztela jakinarazi zen.[68]

Eraso-ostea

Errusiaren erantzuna

Apirilaren 14ko erasoaren ondoren, Briansk Oblasteko eskolak itxi ziren, bai eta Errusiako lau eskualdek segurtasun neurriak areagotu zituzten.[32][69] Apirilaren 15ean, Errusiak misilekin eraso handiak egin zituen Ukrainako hiriburuan, Kieven, erasoen errepresalian.[34] Errusiaren erasoak mota honetako handienak izan ziren Errusiak Kiev Oblastean hasitako erasoaldia bertan behera utzi zuenetik.[70]

Ukrainaren erantzuna

Ukrainak ukatu egin zuen apirilaren 14ko atentatuen erantzulea izatea, baina inteligentzia zerbitzu errusiarrak "ekintza terroristak" egiten saiatzen ari zirela esan zuen, herrialdean "Ukrainaren aurkako histeria egurtzeko".[32][71] Ukrainako Interfax-Ukraine eta Euromaidan Press albiste-agentzien arabera, erasoaren ostean Ukrainako Segurtasun Zerbitzuek Errusiako soldaduen arteko elkarrizketak argitaratu zituzten, Errusiak herrien aurka nahita tiro egin zuela esanez, Ukrainari errua botatzeko. Soldadu errusiarretako batek bere emazteari esan zion erasoa "gurea" zela, eta "ukrainarrek Errusiari eragiten diotenaren itxurak egiteko" egin zela.[72][73][oh 1] Mugako kontrolgunearen aurkako erasoari erantzunez, Anton Heraxtxenko-k esan zuen "objektu" bat Brianskeko mugatik gertuko instalazio militar batetan "erori eta su hartu" zuela; esan zuenez, "Ukrainaren erantzukizuna esplizituki ukatu ez zuen arren", Heraxtxenkok Errusia kritikatu zuen berehala Ukrainari errua botatzera salto egiteagatik.[26]

Oharrak

  1. Elkarrizketan, gainera, 1999ko Errusiako apartamentuetako bonbardaketak ere aipatzen dira, Txetxeniako Bigarren Gerra hasteko aitzakia izan zirenak –historialari eta kazetari batzuen ustez, Putini presidentetza hartzen laguntzeko Errusiako Segurtasun-Zerbitzuen bandera faltsuko operazioak izan ziren–.

Erreferentziak

  1. (Errusieraz) «ФСБ заявила об обстреле пограничного пункта в Курской области со стороны Украины» Interfax.ru (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  2. (Errusieraz) «Вооруженные силы Украины атаковали Миллерово «Точкой-У»» rostovgazeta.ru (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  3. (Ingelesez) Dutton, Jack. (2022-02-25). «Russian military base blown up as Ukraine fights back» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  4. (Ukraineraz) Zaxid.net. «У російському Таганрозі стався вибух на військовому аеродромі» ZAXID.NET (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  5. (Errusieraz) «В Белгородской области военный священник погиб от разрыва снаряда» Новая газета 1648211280000 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  6. «Новости - Следственный комитет Российской Федерации» web.archive.org 2022-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  7. «Ukraine's top security official says Ukraine was not behind helicopter attack on Russian oil depot - Reuters» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  8. (Ingelesez) AP. «Ukraine denies it hit Russian oil storage facility» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  9. (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-04-12). «Russian Railroad Near Ukraine Border Destroyed – Governor» The Moscow Times (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  10. (Errusieraz) «Пропускной пункт в Тёткино Курской области обстреляли со стороны Украины» bel.ru (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  11. (Ingelesez) «Ukraine attacks Russian oil depot as Mariupol awaits evacuations and Putin's troops abandon Chernobyl» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  12. (Ingelesez) «Russia alleges Ukrainian helicopters struck Belgorod fuel depot» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  13. (Ingelesez) Axe, David. «Ukrainian Attack Helicopters Apparently Just Slipped Into Russia And Blew Up A Fuel Depot» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  14. «https://twitter.com/bnonews/status/1509938426866511879» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  15. (Ingelesez) AP. «Ukraine denies it hit Russian oil storage facility» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  16. (Ukraineraz) «"Бєлгородська народна республіка": тролінг Данілова про пожежу на нафтобазі в росії» Інформаційне агентство Українські Національні Новини (УНН). Всі онлайн новини дня в Україні за сьогодні - найсвіжіші, останні, головні. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  17. (Ukraineraz) «"Бєлгородська народна республіка": Данілов потролив РФ через вибухи на нафтобазі (відео)» ФОКУС 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  18. «Blasts, Bombs, And Drones: Amid Carnage In Ukraine, A Shadow War On The Russian Side Of The Border» web.archive.org 2022-05-31 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  19. (Ingelesez) «Blasts, Bombs, And Drones: Amid Carnage In Ukraine, A Shadow War On The Russian Side Of The Border» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  20. «Border checkpoint in Russia’s Kursk region comes under mortar attack from Ukraine» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  21. «Border checkpoint in Kursk Region fired at, no victims, say authorities» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  22. «Russia Accuses Ukraine Of Shelling Residential Buildings In Bryansk Region | Ukrainian news» web.archive.org 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  23. (Errusieraz) «Пограничный пункт обстрелян в Брянской области - Центр || Интерфакс Россия» www.interfax-russia.ru 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  24. (Ingelesez) AFP. (2022-04-14). «Russia Accuses Ukraine of Helicopter Strike on Border Town» The Moscow Times (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  25. (Ingelesez) «Russia Accuses Ukraine Of Shelling Its Bryansk Region, Kyiv Rejects Claim» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  26. (Ingelesez) «Russia says Ukraine fired mortars at Bryansk border post» euronews 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  27. (Ingelesez) AFP. «Russia evacuates two border villages, accuses Kyiv of shelling» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  28. (Errusieraz) «Гладков заявил об обстреле еще одного села со стороны Украины» РБК (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  29. (Errusieraz) «Во время обстрела со стороны Украины белгородского села получил ранение местный житель» www.kommersant.ru 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  30. (Errusieraz) «Сколько белгородцев пострадало из-за обстрелов с начала спецоперации» bel.ru (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  31. (Ingelesez) AFP. «Russia accuses Ukraine of helicopter strike on border town» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  32. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-14). «Russia says Ukraine helicopters strike homes in cross-border attack» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  33. «About 100 houses damaged when Ukraine troops shell Bryansk Region settlement — governor» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  34. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-15). «Russia pledges more strikes on Kyiv after missile attack» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  35. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-19). «Ukraine denies attacking Russian village near border» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  36. (Errusieraz) «Три человека пострадали при обстреле села в Белгородской области - губернатор - Центр || Интерфакс Россия» www.interfax-russia.ru 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  37. (Errusieraz) «Кадры последствий обстрела села под Белгородом со стороны ВСУ» РЕН ТВ 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  38. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-24). «Russia says village in Belgorod region shelled by Ukraine, TASS says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  39. «Russia Says Ukraine Bombed Its Village, Injured Civilians» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  40. (Ingelesez) «Large fires break out at Russian oil depots» the Guardian 2022-04-25 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  41. (Ingelesez) «Large fire at oil depot in Russia's Bryansk, near Ukraine» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  42. (Ingelesez) «Russia claims Ukraine bombed Bryansk with Bayraktar drone» www.aerotime.aero (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  43. (Ingelesez) «Russia on fire: Is Ukraine giving Moscow a taste of its own medicine?» intellinews.com 2022-04-29 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  44. (Ingelesez) Carbonaro, Giulia. (2022-04-27). «Mysterious explosions throughout Russia, Belgorod ammunition depot on fire» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  45. (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-04-27). «Russian Ammo Dump Near Ukraine Set Alight, 2 Border Regions Report Blasts» The Moscow Times (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  46. (Ingelesez) Uras, Jihan Abdalla,Kate Mayberry,Umut. «Russia-Ukraine updates: ‘Risk of nuclear war must be minimised’» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  47. (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-04-29). «Shootings Erupt on Russia-Ukraine Border – Governors» The Moscow Times (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  48. (Ingelesez) Brugen, Isabel van. (2022-04-29). «Russian territory under attack as Ukraine shells border checkpoint—Official» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  49. (Ingelesez) AFP. (2022-05-01). «One Hurt After Fire Breaks Out at Russian Military Site» The Moscow Times (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  50. (Ingelesez) «Russian Railroad Bridge Near Ukraine Border Partially Collapses» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  51. (Ingelesez) Kika, Thomas. (2022-05-02). «Multiple dead after mysterious explosion at Russian ammunition plant» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  52. (Ingelesez) «Ukraine accused of deadly cross-border attack on Russian village» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  53. (Errusieraz) «Белгородская область больше месяца под постоянными обстрелами. Местные все сильнее боятся войны и ищут «нацистских провокаторов» Репортаж «Медузы» и «7×7»» Meduza (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  54. (Ingelesez) Pietromarchi, Mersiha Gadzo,Zaheena Rasheed,Virginia. «Latest updates: Finland, Sweden to apply for NATO membership» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  55. (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-05-16). «Russian Governor Says Region Attacked as Ukraine Troops Reach Border» The Moscow Times (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  56. «Власти сообщили об обстреле со стороны Украины Курской и Белгородской областей. Пострадал один человек» Новая газета. Европа 1652810340000 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  57. (Ingelesez) «Belgorod announces new shelling "by Ukraine"» news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  58. «Губернатор Курской области сообщил об обстреле села Алексеевка» Новая газета. Европа 1652883240000 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  59. «One civilian killed in shelling of Russia’s Kursk region» Новая газета. Европа 1652950560000 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  60. (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-05-19). «Second Russian Civilian Death of Ukraine War After Cross-Border Fire» The Moscow Times (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  61. (Ingelesez) CNN. (2022-05-19). «One killed by Ukrainian strikes in Russia's Kursk, regional governor says» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  62. «Губернатор Курской области сообщил об обстреле двух сел» Новая газета. Европа 1653021780000 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  63. «Губернатор Белгородской области сообщил об обстреле села Журавлевка со стороны Украины. Пострадал один человек» Новая газета. Европа 1653486420000 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  64. «Woman killed in yesterday’s shelling of Russian Belgorod region» Новая газета. Европа 1653636480000 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  65. (Errusieraz) «В результате обстрела Белгородской области погибла женщина» Meduza (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  66. «Власти Курской области сообщили об обстреле села Воробжа. Пострадал школьный учитель» Новая газета. Европа 1653594960000 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  67. (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-05-27). «Russia Reports Third Civilian Death in Cross-Border Shelling» The Moscow Times (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  68. (Errusieraz) ШАКИРОВ, Абдулла. (2022-05-31). «Украинские военные обстреляли склады предприятия по производству масла под Белгородом» kp.ru (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  69. (Ingelesez) «Russia accuses Ukraine of helicopter strike in cross-border attack - National | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  70. (Ingelesez) Polityuk, Pavel; Piper, Elizabeth. (2022-04-15). «Ukraine says fighting rages in Mariupol, blasts rattle Kyiv» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  71. (Ingelesez) AFP. «Kyiv rejects Moscow’s claim it struck Russian border region» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  72. (Ingelesez) «Russian army fires at Klimovo village in Bryansk region, blames Ukraine - SBU» Interfax-Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  73. «Russia shelled its Klimovo village to blame Ukraine, SBU intercepts claim | Euromaidan Press» web.archive.org 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.