2022ko Kontxako Bandera
2022ko Kontxako Bandera gizonezkoentzat Banderaren 127. ekitaldia izan zen, eta emakumezkoentzat Banderaren 15.a. Urte honetako irailaren 4 eta 11n jokatu zen eta Bermeo-Urdaibaik seigarren bandera eta Oriok hirugarrena eskuratu zuten.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 giz. + 8 emak. |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 2022ko irailaren 4a |
Amaiera | 2022ko irailaren 11a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Giz. Bermeo-Urdaibai Em. Orio |
Txapeldunordea | Giz. Donostiarra Em. Arraun Lagunak |
← 2021 |
2023 → |
Lehiaketa
Gizonezkoei dagokienez sailkatze estropada hasi aurretik izan zen polemika, izan ere Santurtzi, 2021eko txapelduna, ez zen sailkatze estropadan aritu izena epez kanpo ematearren. Bestetik aipatzekoa da Getaria Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu zela 49 urteren ondoren. 2001ean aritu zenean Zumaiarekin batera ateratako trainerua izan zen, Paternina-Indaux izenekoa.
Lehenengo egunean Bermeok 7 segundutako aldea atera zien Hondarribiari eta Donostiarrari. Ohorezko txanda Getariak osatu zuen. Bigarren jardunaldian nagusitasun handiagoz irabazi zuen. Aipatzekoa da Donostiarraren bigarren postua. Gorka Aranberri patroiak zazpigarren Kontxako Bandera irabazi zuen.
Emakumezkoei dagokionez Kontxako Banderarako sailkatu ziren zortzi ontziak 2023an Euskotren Ligan izango direnak izan ziren. Lehenengo egunean Orio eta Arraun Lagunaken arteko lehia estua izan zen eta horiek bi segundu atera zizkieten donostiarrei. Bigarren jardunaldian brankaz Orio nagusitu zen baina itzulera azkarra egin zuten donostiarrek eta amaieran 14 ehuneneko aldea izan zen bien artean. Tolosaldeak lehenengo txandan estropada bikaina egin zuen eta 3 ehunenekotara izan zuen azkenean Banderako podiuma.
Gizonezkoak
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | Entrenatzaileak | |||
Bermeo-Urdaibai Donostiarra Getaria Hondarribia Kaiku Ondarroa Orio Zierbena |
Bou Bizkaia Torrekua II Esperantza Ama Guadalupekoa Bizkaitarra Antiguako Ama San Nikolas Zierbena |
Gorka Aranberri Arkaitz Diaz Unax Eizagirre Joseba Amunarriz Cristian Garma I. Larrinaga, J. Zelaia Ander Etxegoien Borja Gómez |
Iker Zabala Igor Makazaga Ion Larrañaga Mikel Orbañanos Jose Luis Korta Iñaki Errasti Jon Salsamendi Jon Elortegi |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Trainerua | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Bermeo-Urdaibai | 19:21.56 | 19:36.02 | 38:57.58 | |
2 | Donostiarra | 19:29.26 | 19:44.57 | 39:13.83 | + 0:16.25 |
3 | Hondarribia | 19:29.20 | 19:58.57 | 39:27.77 | + 0:30.19 |
4 | Orio | 19:50.58 | 20:04.48¹ | 39:55.06 | + 0:57.48 |
5 | Getaria | 19:44.98 | 20:11.05 | 39:56.03 | + 0:58.45 |
6 | Zierbena | 19:58.40 | 20:03.56 | 40:01.96 | + 1:04.38 |
7 | Kaiku | 20:18.30 | 20:04.78 | 40:23.08 | + 1:25.50 |
8 | Ondarroa | 20:25.14 | 20:12.76 | 40:37.90 | + 1:40.32 |
- ¹ Oriok kontsolazio txanda irabazi zuen baina 3 segunduko zigorra izan zuenez Zierbenak aurrea hartu zion 2. jardunaldian.
Tripulazio irabazlea
- Bermeo-Urdaibai
- Entrenatzailea: Iker Zabala
- Patroia: Gorka Aranberri
- Arraunlariak: Mikel Azkarate, Iñaki Goikoetxea, Gentza Zubiri, Ander Zabala, Iban Martinez, Jon Unanue, Alain Kolunga, Carlos Mañas, Oscar Andres Medina, Iker Portugues, David Iglesias, Yeray Cayon, Mikel Calleja.
Sailkapen estropada
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Hondarribia | 19:43.72 |
2 | Zierbena | 20:00.26 |
3 | Orio | 20:02.74 |
4 | Getaria | 20:05.56 |
5 | Bermeo-Urdaibai | 20:09.58 |
6 | Kaiku | 20:09.84 |
7 | Ondarroa | 20:09.96 |
8 | Cabo da Cruz | 20:12.06 |
9 | Lekittarra | 20:20.72 |
10 | Ares | 20:28.34 |
11 | Bueu | 20:37.70 |
12 | Samertolameu | 20:38.44 |
13 | San Pedro | 20:39.08 |
14 | San Juan | 20:50.20 |
15 | Zarautz | 20:56.42 |
16 | Pedreña | 20:57.02 |
17 | Arkote | 21:05.60 |
18 | Zumaia | 21:10.92 |
19 | Lapurdi | 21:21.16 |
20 | Castropol | 21:27.08 |
21 | Deustu | 21:29.82 |
22 | Castreña | 21:45.72 |
23 | Hibaika | 21:56.96 |
24 | Mutriku | 22:06.66 |
Emakumezkoak
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | Entrenatzaileak | |||
Arraun Lagunak Chapela Cabo da Cruz Donostiarra Hibaika Hondarribia Orio Tolosaldea |
Lugañene Arealonga Cabo da Cruz Bantxa Maddalen Ama Guadalupekoa Txiki Tolosaldea |
Andrea Astudillo Olalla Martínez Nicole Maroño Nerea Perez I. Ugarte, Z. Alberdi Miren Garmendia Nadeth Agirre M. Amondarain, O. Barriuso |
Juan Mari Etxabe Francisco Lago Javier Lago Rufo Urtizberea Iñaki Mendizabal Iker Cortes Patxi Francés Ramon Erostarbe |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Trainerua | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 10:37.52 | 10:36.80 | 21:14.32 | |
2 | Arraun Lagunak | 10:39.68 | 10:36.94 | 21:16.62 | + 0:02.30 |
3 | Donostiarra | 10:50.82 | 10:46.98 | 21:37.80 | + 0:23.48 |
4 | Tolosaldea | 10:52.83 | 10:45.00 | 21:37.83 | + 0:23.51 |
5 | Hondarribia | 10:50.47 | 10:58.48 | 21:48.95 | + 0:34.63 |
6 | Hibaika | 10:57.91 | 10:58.50 | 21:56.41 | + 0:42.09 |
7 | Cabo da Cruz | 10:59.65 | 11:02.94 | 22:02.59 | + 0:48.27 |
8 | Chapela | 11:15.18 | 11:06.56 | 22:21.74 | + 1:07.42 |
Tripulazio irabazlea
- Orio
- Entrenatzailea: Patxi Francés
- Patroia: Nadeth Agirre
- Arraunlariak: Victoria Piñeiro, Oihane Iraola, Leire Garate, Maialen Aizpuru, Maddi Alkain, Amaia Arregi, Tayde Gomez De Segura, Eider Barba, Marina Sofia Cosci, Edith Uranga, Itxaso Azkonobieta, June Aranbarri, Ane Arruti.
Sailkapen estropada
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Arraun Lagunak | 10:46.36 |
2 | Orio | 10:50.46 |
3 | Tolosaldea | 10:57.88 |
4 | Hibaika | 11:09.46 |
5 | Cabo da Cruz | 11:10.70 |
6 | Hondarribia | 11:11.74 |
7 | Chapela | 11:17.32 |
8 | Ondarroa | 11:25.36 |
9 | Zarautz | 11:26.44 |
10 | Deustu | 11:27.24 |
11 | Zumaia | 11:31.18 |
12 | Tirán | 11:33.44 |
13 | Mugardos-A Cabana | 11:37.70 |
14 | Hernani | 11:43.88 |
15 | Rianxo | 11:45.06 |
16 | Castropol | 12:01.26 |
17 | Castreña | 12:20.60 |
18 | Perillo | 12:27.34 |
19 | Portugalete | 12:38.44 |