2022ko Kazakhstango protestak

2022ko Kazakhstango protestak urte horren urtarrilaren 2an hasi ziren. Arazoaren jatorria gasaren prezioaren bat-bateko igoeran zegoen. Lehenengo istiluak Zhanaozenen hasi ziren baina, berehala, beste hirietara zabaldu zen, tartean hiri handiena den Almatyra. Erregaien arazoarekin gobernu autoritarioaren aurkako jarrera nahastu zen. Egoeraren aurrean Errusiako armada zabaldu zen Kazakhstanen.[1]

2022ko Kazakhstango protestak
Irudia
Motaprotesta
civil disorder (en) Itzuli
Denbora-tarte2022ko urtarrilaren 2a - 2022ko urtarrilaren 11
Data2022
KokalekuKazakhstan
HerrialdeaKazakhstan
Kausaincrease (en) Itzuli Prezio
corruption in Kazakhstan (en) Itzuli
Autoritarismo
human rights in Kazakhstan (en) Itzuli
Poliziaren gehiegikeria
Pertsona hilak19 (polizia) (2022ko urtarrilaren 15a)
206 (zibil) (2022ko urtarrilaren 15a)
Pertsona zaurituak748 (polizia) (2022ko urtarrilaren 6a)
4.500 (zibil) (2022ko urtarrilaren 16a)
Atxilotu kopurua
7 eta 12.000
Osatuta

Gertaerak

Kazakhstanen azken 30 urteotan izan diren protestarik gogorenak izan ziren. Tentsio-erdigune nagusia Almatyn zegoen, herrialdeko hiririk populatuenean. Erregaien prezioaren igoerarengatik lehertu ziren mobilizazioak, baina manifestarien haserreak sustrai handiagoak zituen; laster, estatuko agintarien aurkako adierazpen bihurtu ziren. Kassim-Jomart Tokaiev Kazakhstango presidenteak urtarrilaren 5ean, gobernu osoaren dimisioa onartu zuen arren, protestak ez ziren baretu, eta dozenaka zenbatzen ziren hildakoak, tokiko hedabideen esanetan. Gobernuak jakinarazi zuenez, 2.000 lagun inguru atxilotu zituen Almatyn.[2]

Protestan ari ziren taldeak estatuaren segurtasunarentzako «mehatxua» zirela nabarmendu zuen Tokaievek, eta erantzun sendoa hitzeman zuen. Kazakhstango Polizia, Guardia Naziona eta armada mobilizatu zituen manifestazioak desegiteko. Dena dela, nahikoa ez, eta laguntza eskatu zion Moskuri. Presidentearen deiari erantzunez, Errusiak ODKB Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundeko bere tropak bidali zituen. Kazakhstan ODKBko kide da Errusia, Armenia, Bielorrusia, Kirgizistan eta Tajikistanekin batera.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.