2022ko Frantziako Hauteskunde Presidentzialak

2022ko frantziar hauteskunde presidentzialen lehen itzulia, apirilaren 10ean izan zen. Lehenengo itzulian inork botoen %50 lortu ez zuenez, bigarren itzulia apirilaren 24an izan zen, lehenengo itzuliko bi hautagai nagusien artean. Lehen itzulian nagusitu ziren bi hautagaiak Frantziako presidente Emmanuel Macron eta Marine Le Pen ultraeskuindarra izan ziren, 2017ko aurreko hauteskundeetan lehiatutako bi hautagai ber-berak. 2017an bezala Emmanuel Macronek irabazi zuen buruz burukoa.

Infotaula eleccions2022ko Frantziako Hauteskunde Presidentzialak
Gertaera-data2022ko apirilaren 10a
2022ko apirilaren 24a
MotaFrantziako hauteskunde presidentzial
Hautatu duen karguaFrantziako Errepublikako presidente. Izendapenaren iraupena: 5 urte
Webgune ofizialaresultats-elections.interieur.gouv.fr…
Parte-hartzea
Lehen itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego48.747.876 Edit the value on Wikidata
35.923.707
   73.69٪
Ehuneko-puntu 4.08
Baliozko boto kopurua35.676.556    Boto zuri kopurua 543.609   Baliogabeko boto kopurua 247.151
Bigarren itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego48.752.339 Edit the value on Wikidata
35.096.478
   71.99٪
Ehuneko-puntu 2.57
Baliozko boto kopurua32.057.325    Boto zuri kopurua 2.233.904   Baliogabeko boto kopurua 805.249
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata Edit the value on Wikidata
Emmanuel Macron   Renaissance
1
9.783.058   27.42٪
Ehuneko-puntu 3.41
2
18.768.639   58.55٪
Ehuneko-puntu 7.55
Marine Le Pen   Fronte Nazionala
1
8.133.828   22.8٪
Ehuneko-puntu 1.5
2
13.288.686   41.45٪
Ehuneko-puntu 7.55
Jean-Luc Mélenchon   Frantzia Intsumisoa
1
7.712.520   21.62٪
Ehuneko-puntu 2.04
 

Inbestidura
Frantziako Errepublikako presidente
 2017Frantzia 2027   

Lehen itzulian, Jean-Luc Mélenchon ezkertiarra Le Penengandik oso hurbil geratu zen, baina ez zuen bigarren itzulira igarotzea lortu botoen %1,2gatik. Frantziako zentru-ezkerreko eta eskuineko alderdi tradizionalak (PS eta LR) bigarren itzulitik at geratu ziren beste behin, 2017an bezala. Izan ere, bi alderdien hautagaiek (Anne Hidalgo eta Valérie Pécresse hurrenez hurren) inoizko emaitzarik okerrenak eskuratu zituzten, eta ez ziren %5era ere iritzi.

Frantziako hauteskunde presidentzialetan lehenengo aldiz botoen %30eko langa gainditu zuten eskuin muturreko hautagaiek (Marine Le Pen eta Eric Zemmour), eta hauteskundeak baino lehen argitaratutako inkestek lehia estua iragartzen zuten Macronen eta Le Penen artean. Aurreko hauteskundeetan ez bezala, Le Penek garaitzeko aukerak zituela adierazten zuten egindako inkesta askok.

Azkenean, Macron gailendu zen bigarren itzulian botoen %58,55ekin, eta horrela bere bigarren legealdirako izan zen hautatua. V. Errepublikan berrautatua izatea lortzen duen laugarren presidentea da Macron, Charles de Gaulle, François Mitterrand eta Jacques Chirac-en ondoren. Haren inbestidura maiatzaren 7an izan zen.

Presidentetzarako hauteskundeak hauteskunde legegileak baino bi hilabete lehenago dira, zeinetan Frantziako herritarrek Nazio Biltzarraren 577 biltzarkideak hautatuko dituzten.

Testuingurua

Emmanuel Macronen lehenengo presidentzia

2017ko hauteskundeetan Emmanuel Macron izan zen garaile, buruz burukoan Marine Le Pen Fronte Nazionaleko hautagaia gainditu ostean. Frantziako Konstituzioaren 6. artikuluaren arabera, Frantziako presidenteak ezin ditu bi legealdi baino gehiago bete, eta Macronek legealdi bakarra bete zuenez bigarren legealdi baterako aurkezteko eskubidea zuen.[1]

Jaka Horien mugimendua, Belforten 2019ko urtarrilean.

Benalla auziak eta Jaka Horien mugimenduak Macronen legealdi hasiera markatu zuten. Legealdiaren bigarren erdia berriz beste hainbat gertakarik markatu zuen: porrot egindako erretretaren erreforma, klima larrialdia, COVID-19 pandemia, eta 2022ko Ukrainako inbasioa. Macronen legealdian zehar onartutako lege eta erreformen artean honako hauek dira nabarmenenak: lan-zuzenbidearen aldaketak, SNCFren erreforma, aitatasun-bajaren luzera bikoiztea, langabezia aseguruaren erreforma, ondasun-zergaren murrizketa, derrigorrezko eskolaratzea hiru urtetik gora. Legealdian zehar, Jaka Horien mugimenduari erantzuteko batez ere, erosahalmena babesteko neurriak bultzatu zituen, eta pentsio minimoa zein enplegu sariak 100 eurotan handitu zituen. Gainera, gobernuak "Macron" bonusa deitutako 1000 eurorainoko ezohiko sariak banatu zituen langileen artean.[2]

COVID-19 pandemiaren hasieran musukoen horniketan akatsak egin ondoren, Macronen presidentetza eta Édouard Philipperen eta Jean Castexen gobernuek neurri murriztaile ugari hartu zituzten, hala nola osasun ziurtagiria, establezimendu publiko askoren itxiera (antzokiak, zinemak, dantzalekuak...), eta hiru itxialdi ezartzea. Pandemiaren eraginez, herrialdearen BPGak %8 egin zuen behera 2020an, baina 2021eko bukaerarako %7 egin zuen gora berriz ere.[3]

Macronen 2017ko garaipenetik haren alderdiak maila lokalean eta eskualdeetan errotzeko arazoak izan ditu, eta 2020ko udal hauteskundeetan zein 2021eko eskualde eta departamendu hauteskundeetan LREMeko hautagaiek emaitza kaskarrak eskuratu zituzten. Hala ere, hauteskunde presidentzialetarako egindako inkesta gehien-gehienek Macronen garaipena iragartzen zuten. Le Figaro egunkariaren arabera, haren lehen hauteskundeetatik eskuinera lerratu egin da, eta bigarren legealdirako hautesle eskuindarren botoak erakartzen saiatu da.[4]

2022ko otsailaren 3an, Kontseilu Konstituzionalak Macronek hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko beharrezko 500 sinadurak bildu zituela iragarri zuen, baina Presidenteak martxoaren 3ra arte itxaron zuen haren hautagaitza ofizialki aurkezteko.[5][6]

Eskuin muturraren goraldia eta Fronte Errepublikarraren egoera

Hauteskundeak egiteko hiru hilabete falta direnean, Marine Le Pen eta Éric Zemmour eskuin muturreko hautagaiek botoen % 30 baino gehiago lortuko zutela aurreikusten zen[7].

2021eko otsailean, Libération egunkariak jakinarazi zuen Emmanuel Macronen eta Marine Le Penen arteko bigarren itzuliaren kasuan, ezkerreko boto-emaile askok ez ziotela botoa emango kargua utzi zuen estatuburuari, 2017an baino jarrera eskuindarragoa zuelako, eta horrek hautsi egingo zuela "Fronte errepublikanoa", tradizionalki eskuin muturraren aurrean aplikatu izan dena[8].

Eskuin tradizionalaren barne zatiketak

2007an eta 2012an Nicolas Sarkozyrekin ez bezala, eta 2017an bezala, Errepublikanoak eskuineko alderdi tradizionalean ez zen aho bakarrez aukeratu alderdiaren presidentegaia. François Fillonek 2017ko hauteskundeetan jasandako porrotaren ondoren bi ildo bereizi ziren alderdi barnean: Macronen gehiengoarekin bat egitearen aldekoak, eta izaera kontserbadoreago baten aldekoak. 2017an Ildo kontserbadoreko Laurent Wauquiez‎‎ hautatu zutenean alderdiko buruzagi, alderdikide ugarik alderdia uztea erabaki zuten, Xavier Bertrand Frantzia Garaiko lehendakaria barne. 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetako porrotak Laurent Wauquiez dimititzera behartu zuen, eta Christian Jacob‎‎ hautatu zuten buruzagi berri gisa 2019ko urriko kongresuan.

Hauteskunde presidentzialetara begira, Xavier Bertrand zen hautagai faboritoa inkesten arabera. 2021ean bere eskualdeko lehendakaritzarako berriz hautatua izan ostean, bere presidentetzarako hautagaitza iragarri zuen.[9] Hala ere, alderdiak primarioak antolatu zituen 2021eko abenduan, eta azkenean Valérie Pécresse izan zen garaile, alderdiaren ildo eskuindarrekoa. Horrela, Frantziako eskuin tradizionalak emakumezko presidentegai bat izan zuen lehenengo aldiz.[10][11]

Ezkerreko batasun eza eta hautagaitza kopuru handia

Frantziar ezkerrean, berriz, bi ildo nagusi bereizi ziren, Antoine Bristielle ikerlariaren arabera: Alderdi Sozialista (PS) eta Europa Ekologia-Berdeak (EELV) alde batetik, eta Frantzia Intsumisoa (LFI) bestetik. Bristielleren iritziz, bi ildo horien arteko ezberdintasun nagusiak politika ekonomikoak eta Europar Batasuna ziren; eta desadostasun horiek hautagaitza bateratu baten aukera murrizten zuten, baita hautagai ezkertiar bat bigarren itzulira igarotzeko aukerak ere.[12] Polo Ekologistaren primarioak 2021eko irailean hasten dira, eta Yannick Jadotek irabazten ditu. 2021eko abenduan, Anne Hidalgo hautagai sozialistak ezkerraren primario bateratu baten alde egin zuen, ezkerreko hautagai bakar bat adosteko helburuarekin, baina gainerako ezkerreko alderdi nagusien hautagaiek proposamena baztertu zuten,[13][14] eta azkenean ez zen hautagai bateraturik adostu.[15]

Martxoaren erdialdetik aurrera, Jean-Luc Mélenchonek gainerako ezkerreko hautagaitzei aurrea hartu zion, inkestetan %12 eta %15 arteko sostengua lortuz. [16][17]

Hauteskunde motak

Hautagaitzak aurkezteko irizpideak

Hautagai bakoitzak hainbat baldintza bete behar ditu[18]:

  • Frantziar nazionalitatea izatea
  • Hautagarritasunari buruzko eskubide zibikoak ez kentzea.
  • Gutxienez 18 urte izatea
  • Hauteskunde-errolda batean inskribatuta egotea;
  • Zerbitzu nazionalaren kodeak ezarritako betebeharrak betetzea;
  • Tutoretzapean edo kuradoretzapean ez egotea;
  • Aktiboen eta pasiboen aitorpena egin dute;
  • Kanpainarako banku-kontu bat izatea;
  • Errepublikako presidente izateko hirugarren agintaldi jarraiturako hautagai ez izatea;
  • Parlamentarien edo tokiko hautetsien 500 "babesle" jasotzea: babes horiek gutxienez hogeita hamar itsasoz haraindiko edo departamentu edo kolektibitatetatik etorri behar dira, eta sinatzen duten hautetsien hamarrenak baino gehiagok ez dute izan behar departamentu berekoak edo itsasoz haraindiko kolektibitate berekoak. 2016ko apirilaren 25eko lege organikoak eskatzen du izen guztiak argitaratzea, 500 zozketaturen ordez, lehen egiten zen bezala[19]. Konstituzio Kontseilura bidali behar dira zuzenean, postaz, eta hark argitaratzen ditu, hauteskunde honetarako sortutako webgunean jaso ahala.

Hautagaiak

Hauek dira hauteskundeetara aurkeztu ziren hamabi hautagaiak: 2022ko martxoaren 7an, Konstituzio Kontseiluak hauteskundeetan ondorengo hamabi hautagai hauek aurkeztuko zirela iragarri zuen:[20]

Hautagaia Alderdia Kokapena Ideologia Aurreko emaitza
(lehen itzulian)
Emmanuel Macron Errepublika Martxan Zentro-eskuina Liberalismo
Liberalismo ekonomiko
Europazaletasun
%24,01
Marine Le Pen Bilgune Nazionala Eskuin muturra Frantses nazionalismo
Kontserbadurismo nazionalista
Eskuindar populismo
Protekzionismo
%21,30
Valérie Pecresse Errepublikanoak Eskuina Gaullismo
Kontserbadurismo
Kristau-demokrazia
%20,01*
Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoa Ezkerra Ekosozialismo
Sozialismo demokratiko
%19,58
Anne Hidalgo Alderdi Sozialista Zentro-ezkerra Aurrerakoitasun
Sozialdemokrazia
%6,36*
Nicolas Dupont-Aignan Frantzia Altxatuta Eskuin muturra Gaullismo
Kontserbadurismo nazionalista
Eskuindar populismo
%4,70
Jean Lassalle Résistons! Zentro-eskuina Agrarianismo
Ruralismo
Erregionalismo
Humanismo
%1,21
Philippe Poutou Alderdi Berri Antikapitalista Ezker muturra Antikapitalismo
Sozialismo
Ekosozialismo
Internazionalismo
%1,09
Nathalie Arthaud Langile Borroka Ezker muturra Troskismo
Marxismo
Antikapitalismo
%0,64
Éric Zemmour Errekonkista! Eskuin muturra Frantses nazionalismo
Identitarismo
Kontserbadurismo nazionalista
Eskuindar populismo
Berria
Yannick Jadot Europa Ekologia-Berdeak Zentro-ezkerra Ekologismo Berria
Fabien Roussel Frantziako Alderdi Komunista Ezkerra Komunismo
Eurokomunismo
Berria

* 2017an alderdiak beste hautagai bat aurkeztu zuen.

Lehen itzulia

Itzulien arteko tartea

Emaitzak

Parte-hartzea

Hauteskundeen parte-hartzea (Metropolitar Frantzian)
Parte-hartzea 1. itzulia 2. itzulia Bi itzulien
arteko aldea
2017 2022 Aldea 2017 2022 Aldea
12:00
%28,54
%25,48
3,06
%28,23
%26,41
1,82 0,93
17:00
%69,42
%65,00
4,42
%65,30
%63,23
2,07 1,77
Behin-betikoa
%77,77
%73,69
4,08
%74,56
%71,99
2,57 1,70

Emaitzak Frantzia mailan

2022ko apirilaren 10eko eta 24ko Frantziako hauteskunde presidentzialak[21]
Hautagaia Alderdia 1. itzulia 2. itzulia
Botoak  % Botoak  %
Emmanuel Macron Errepublika Martxan (LREM) 9.783.058 27,85 18.779.641 58,54
Marine Le Pen Batasun Nazionala (RN) 8.133.828 23,15 13.297.760 41,46
Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoa (LFI) 7.712.520 21,95
Éric Zemmour Errekonkista! (R!) 2.485.226 7,07
Valérie Pécresse Errepublikanoak (LR) 1.679.001 4,78
Yannick Jadot Europa Ekologia-Berdeak (EELV) 1.627.853 4,63
Jean Lassalle Résistons! (RES) 1.101.387 3,13
Fabien Roussel Frantziako Alderdi Komunista (PCF) 802.422 2,28
Nicolas Dupont-Aignan Frantzia Altxatuta (DLF) 725.176 2,06
Anne Hidalgo Alderdi Sozialista (PS) 616.478 1,75
Philippe Poutou Alderdi Berri Antikapitalista (NPA) 268.904 0,77
Nathalie Arthaud Langile Borroka (LO) 197.094 0,56
Guztira 35.132.947 100,00 32.077.401 100,00
Boz zuriak 543.609 1,51 2.228.044 6,35
Boz baliogabeak 247.151 0,69 790.946 2,25
Parte-hartzea 35.923.707 73,69 35.096.391 71,99
Abstentzioa 12.824.169 26,31 13.656.109 28,01
Errolda 48.747.876 48.752.500
Lehenengo itzulia
Hautagaia Ehunekoa
Macron
27.85%
Le Pen
23.15%
Mélenchon
21.95%
Zemmour
7.07%
Pécresse
4.78%
Jadot
4.63%
Lassalle
3.13%
Roussel
2.28%
Dupont-Aignan
2.06%
Hidalgo
1.74%
Poutou
0.76%
Arthaud
0.56%


Emaitzak Euskal Herrian

2022ko apirilaren 10eko eta 24ko Frantziako hauteskunde presidentzialak Euskal Herrian[22]
Hautagaia Alderdia 1. itzulia 2. itzulia
Botoak  % Botoak  %
Emmanuel Macron Errepublika Martxan (LREM) 53.396 28,7 106.054 65,48
Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoa (LFI) 33.969 18,26
Marine Le Pen Batasun Nazionala (RN) 29.161 15,67 55.907 34,52
Jean Lassalle Résistons! (RES) 21.598 11,61
Éric Zemmour Errekonkista! (R!) 12.886 6,93
Yannick Jadot Europa Ekologia-Berdeak (EELV) 10.345 5,56
Valérie Pécresse Errepublikanoak (LR) 9.135 4,91
Fabien Roussel Frantziako Alderdi Komunista (PCF) 4.614 2,48
Anne Hidalgo Alderdi Sozialista (PS) 3.808 2,05
Philippe Poutou Alderdi Berri Antikapitalista (NPA) 3.454 1,86
Nicolas Dupont-Aignan Frantzia Altxatuta (DLF) 2.876 1,55
Nathalie Arthaud Langile Borroka (LO) 833 0,45
Guztira 186.075 100,00 161.961 100,00
Boz zuriak 2.731 1,44 16.079 8,77
Boz baliogabeak 1.111 0,58 5.241 2,86
Parte-hartzea 189.917 77,69 183.281 74,98
Abstentzioa 54.540 22,31 61.175 25,02
Errolda 244.457 244.456
Lehenengo itzulia
Hautagaia Ehunekoa
Macron
28.7%
Mélenchon
18.26%
Le Pen
15.67%
Lassalle
11.61%
Zemmour
6.93%
Jadot
5.56%
Pécresse
4.91%
Roussel
2.48%
Hidalgo
2.05%
Poutou
1.86%
Dupont-Aignan
1.55%
Arthaud
0.45%

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) Article 6 de la Constitution de la Cinquième République française. .
  2. (Frantsesez) «Bilan du quinquennat Macron : les principales réformes à retenir» François Vignal.
  3. (Frantsesez) «Le PIB progresse de +0,7% au quatrième trimestre 2021. En moyenne en 2021, il rebondit de +7,0%» INSEE.
  4. (Frantsesez) «Présidentielle 2022 : les grandes manœuvres de Macron pour séduire la droite» Le Figaro 2021/03/22.
  5. (Frantsesez) «Présidentielle 2022 : comment Emmanuel Macron peut-il avoir ses 500 parrainages alors qu'il n'est pas encore officiellement candidat  Franceinfo 2022/02/05.
  6. (Frantsesez) «Document - La lettre aux Français d'Emmanuel Macron, dans lequel (sic) il annonce sa candidature» BFMTV 2022/03/03.
  7. (Frantsesez) «Ce que disent les sondages à trois mois du premier tour grâce à notre compilateur» Le HuffPost 2022-01-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  8. (Frantsesez) Belaïch, Charlotte; Laïreche, Rachid. «Macron-Le Pen : le barrage mal barré» Libération (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  9. (Frantsesez) «Cinq prétendants de la droite pour 2022 se mettent d’accord pour envisager une « candidature unique» Le Monde 2021/07/20.
  10. (Frantsesez) «Présidentielle 2022 : la victoire de Valérie Pécresse, "une belle dynamique" pour "une droite sans complexe", selon ses soutiens» Franceinfo 2021/12/04.
  11. (Frantsesez) «Valérie Pécresse, première femme investie par la droite pour la présidentielle» Le Monde 2021/12/04.
  12. (Frantsesez) «Gauche: l’illusion de l’union?» Fondation Jean-Jaurès 2021/02/26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021/03/29).
  13. (Frantsesez) «Présidentielle 2022: au 20H de TF1, Anne Hidalgo appelle à "une primaire de la gauche"» LCI 2021/12/08.
  14. (Frantsesez) «Des militants et amis de LFI interpellent Mélenchon: «Participons à la Primaire populaire»» L'Obs 2021/12/16.
  15. (Frantsesez) «Présidentielle 2022: Anne Hidalgo maintient sa candidature, sans passer par la primaire» BFMTV 2022/01/07.
  16. (Frantsesez) «Sondage exclusif - Présidentielle: Jean-Luc Mélenchon profite à plein du vote utile à gauche» Les Echos 2022/03/22.
  17. (Frantsesez) «SONDAGE BFMTV - Présidentielle: Macron reste en tête mais recule, Le Pen et Mélenchon progressent» BFMTV.
  18. «Conditions pour être élu président : âge, parrainages, 500 signatures| Vie publique.fr» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  19. «Loi no 2016-506 du 25 avril 2016 de modernisation de diverses règles applicables à l'élection présidentielle, article 2» www.legifrance.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  20. «Hamabi hautagai lehiatuko dira presidentetzarako hauteskundeetan» Berria 2022-03-07.
  21. (Frantsesez) «Election présidentielle 2022» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022/4/11).
  22. «Hauteskunde Presidentzialak 2022» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022/4/11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.