2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala 2022ko abenduaren 18an jokatu zen Navarra Arenan. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen Maialen Lujanbiok eta finalaurrekoan sailkatutako Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colinak[1] parte hartu ztuen.
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala | ||
---|---|---|
Mota | txapelketa : bertsolaritza | |
Honen parte da | 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia | |
Data | 2022ko abenduaren 18a | |
Partehartzaile kopuru | 8 | |
Parte-hartzaileak | ||
Irabazlea | ||
Goizeko saioan zein arratsaldekoan Maialen Lujanbio izan zen onena, eta Amets Arzallusekin batera igaro zen buruz-burukora. Buruz-burukoan jarritako ganbarako gaia "oreka" eta "ez dago B planik" izan ziren. Maialen Lujanbiok eskuratu zuen txapela, bere bizitzako hirugarrena.
Sari Banatzaileak
- Irantzu Idoate Funosasek (Hazparne, 2005) eman dio saria bigarren sailkatuari. Bertsolaria, bera da 2022ko Eskolarteko Bertsolari Txapelduna.
- Sagrario Aleman Astitzek (Etxaleku, 1952) banatu ditu hirugarren eta seigarren sariak. Urte luzez izan da Iruñeko Arturo Campion euskaltegiko zuzendaria, eta Nafarroako euskalduntze mugimenduko erreferente nagusietako bat da.
- Edurne Azkarate Sobrino, (Oion, 1993) 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko Aulki Jokoa saioko aurkezlea izan zen. Besteak beste, Zaldi Urdina antzezlanean ere aritua, eRRe Lanku Kultur Zerbitzuen emanaldiko zuzendaria da, eta aurkeztu berri den Irati filmeko aktore nagusietako bat ere bada. Laugarren eta zazpigarren sariak eman zituen.
Paulu Zedda (Sinnai, 1964) Sardiniako cantada bat-bateko kantuaren inprobisatzailea da; cantadoria. Bosgarren eta zortzigarren sariak banatzeaz arduratu da Zedda.
Sariak
- Irabazleak, Itziar Alduntzinek bordatutako txapela jaso du.
- Txapel ordeak, Iker Valle andoaindarraren brontzezko eskultura bat jaso du.
- Hirugarren postutik zortzigarrenera bitarteko bertsolariek margolanak jasoko dituzte: Jose Luis Zumeta, Dora Salazar, Carmelo Ortiz de Elgea, Marta Cardenas, Mariano Arsuaga eta Olatz Irigarai sortzaileen artelanak, hain zuzen.
Ariketak
Goiza: (15 bertso puntuagarri)
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian.
- Binaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
- Ganbarako lana: banaka gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Arratsaldea: (10 bertso puntuagarri)
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian/lau puntuko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte.
- Bakarka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Buruz burukoa: (10 bertso puntagarri)
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila deladoinuan.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian.
- Ganbarako lana: banaka gaia hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian; eta banaka gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Goizeko saioa
Sailk. | Berts. | 8H | 8tx | puntu-eran | 6motza | ganbara | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Maialen Lujanbio | 200.00 | 191.50 | 175.50 | 193.00 | 197.00 | 957.00 |
2 | Amets Arzallus | 190.50 | 185.50 | 178.50 | 197.00 | 195.50 | 947.00 |
3 | Sustrai Colina | 178.50 | 182.50 | 185.50 | 192.00 | 198.00 | 936.50 |
4 | Alaia Martin | 185.00 | 175.50 | 183.50 | 184.50 | 207.50 | 936.00 |
5 | Aitor Mendiluze | 176.50 | 186.00 | 187.00 | 185.00 | 188.00 | 922.50 |
6 | Beñat Gaztelumendi | 177.50 | 178.00 | 185.50 | 179.50 | 186.00 | 906.50 |
7 | Nerea Ibarzabal | 175.00 | 173.50 | 175.50 | 179.00 | 192.50 | 895.50 |
8 | Joanes Illarregi | 170.00 | 176.00 | 179.00 | 177.50 | 179.50 | 882.00 |
Gaiak
8ko NAGUSIA:
- Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal. Doinua: Beti penetan beti penetan.
Aitor eta Nerea ikertzaileak zarete. Urteak daramatzazue ikerketa batean. Diru-iturri falta dela-eta, egoera prekarioan ari zarete lanean. Zuk Aitor, ikerketa bertan behera utzi nahi duzu; Nereak amaitu arte jarraitu nahi du[2]
- Amets Arzallus, Joanes Illarregi. Doinua: Oraindik hango oihartzun hots bat
Amets eta Joanes, 55na urte dituzue. Herrian beti izan zarete oso aktiboak, eta ekimen gehienen antolakuntzan parte hartu duzue. Azkenaldian, lekuz kanpo sentitzen hasiak zarete. Amets, pauso bat atzera ematea erabaki duzu; Joanesek jarraitu egin nahi du.[3]
- Alaia Martin, Maialen Lujanbio. Doinua: Kintak jarrita ondorenian.
Alaia eta Maialen, denda bat duzue elkarrekin itsasertzean. Klima aldaketaren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira zuenean. Zuk Alaia, denda lekuz aldatu nahi duzu; Maialenek bertan jarraitu nahi du.[4]
- Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi. Doinua: Goizian goizik jeiki ninduzun I.
Sustrai Colina , Beñat Gaztelumendi 8ko nagusia Sustrai eta Beñat bi nerabe zarete, eta astean zehar apustu makinetan jokatzeko ohitura duzue. Gaur, ikastetxean, ludopatiari buruzko hitzaldi bat eman dizuete. Zu, Sustrai, identifikatuta sentitu zara; Beñat, ez.[5]
8ko TXIKIA:
- Aitor Mendiluze, Amets Arzallus. Doinua: Gizona da zoroa.
Aitor eta Amets arotzak edo zurginak zarete. Zu, Aitor, ohartu zara Amets, azken hilabeteetan, ezkutuan kutxa bat egiten ari dela. Zertan dabilen galdetzea erabaki duzu, eta esan dizu bere hilkutxa egiten ari dela.[6]
- Alaia Martin, Sustrai Colina. Doinua: Gizona da zoroa.
Alaia eta Sustrai, Iruñeko erraldoiak dantzatzera animatu zineten, eta gaur da kalejiran aterako zareten lehenengo eguna. Alaia, elkarren aurrean dantzan ari zaretela, gero eta okertuago ikusten duzu Sustrai.[7]
- Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi. Doinua: Nere senarrarekin I.
Aspaldiko ezagunak zarete Nerea eta Joanes. Gaztetan ez zineten batere ondo konpontzen. Orain, zuen seme-alabak ikasgela berean daude, eta oso lagunak dira. Denbora asko eman behar izaten duzue elkarrekin.[8]
- Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi. Doinua: Orioko balearena.
Elkarrekin bazkaltzera joan diren bi lagun zarete Maialen eta Beñat. Maialen, Beñatek jaten hasi aurretik plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du. Postrea jaten hasi zarenean, Beñatek kargu hartu dizu berak argazkia atera baino lehen jaten hasi zarelako.[9]
PUNTUARI ERANTZUNAK:
- Aitor Mendiluze. Doinua: Haizeak bidali du.
Gaia: Musika taldeen itzulera. 1. Hertzainak-ek omen du bere azken bira 2. Aspaldiko taldeak oholtzara bueltan 3. Zein talde nahi zenuke berriz itzultzea?. [10]
- Nerea Ibarzabal. Doinua: Orain hasi bihagu.
Gaia: Zaballa espetxeko bertso eskola. 1. Zaballara iritsi da bertso-eskola 2. Presoen hitza aske izan al daiteke? 3. Txapelketan ganbara, Zaballan kartzela [11]
- Amets Arzallus. Doinua: Haizeak bidali du.
Gaia: Politikariak. 1. Beti ibiltzen dira elkarri oihuka 2. Herriak jasotzen du bozkatu duena 3. Izan nahi al zenuke noizbait agintari? [12]
- Joanes Illarregi. Doinua: Orain hasi bihagu.
Gaia: Munduko inprobisatzaileak. 1. Berezia da kantu inprobisatua 2. Jardun al zara beste hizkuntza batean? 3. Iruditzen zitzaigun bakarrak ginela [13]
- Alaia Martin. Doinua: Haizeak bidali du.
Gaia: Pentsioak. 1. Gogor lan egin eta miseria jaso 2. Hil amaiera ez da denentzat berdina 3. Pentsiorik espero al duzu gerora? [14]
- Maialen Lujanbio. Doinua: Orain hasi bihagu.
Gaia: Gabonetako argiak. 1. Hilabete aurretik argiak piztuta 2. Batzuk haserre eta besteak gustura 3. Eta zure etxean piztuta al daude?[15]
- Sustrai Colina. Doinua: Haizeak bidali du.
Gaia: Gaztetxea. 1. Hamarkada askotan egin da borroka 2. Herriari ematen diote bizitza 3. Zein da gaztetxeekin duzun harremana? [16]
- Beñat Gaztelumendi. Doinua: Orain hasi bihagu.
Gaia: Zabortegiak. 1. Guztiok sortzen dugu zaborra tonaka 2. Inork ez du ondoan zabortegirik nahi 3. Zuk zer egiten duzu gauzak hobetzeko?[17]
SEI PUNTUKO MONTZA:
- Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze. Doinua: Aresoarren bandera.
Joanes 25 urteko semea eta Aitor, ama zarete. Joanes, Aitor amak esan dizu banandu nahiko lukeela, baina ez duela bizitza berri bat bakarrik hasteko modurik.[18]
- Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus. Doinua: Dozena bat bertso berri A.
Nerea eta Amets neba-arreba abeltzainak zarete. Orain arte, behien esnea enpresa bati saltzen zenioten. Nerea, Ametsek proposatu dizu lan egiteko modua aldatzea, eta esnekiak zuzenean saltzen hastea.[19]
- Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin. Doinua: Aresoarren bandera.
Beñat 25 urte eman dituzu kartzelan. Azken urteotan, zu preso sartu zintuztenean jaio gabe zegoen Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkizu. Duela gutxi aske geratu zinen. Gaur, kalean, Alaia gerturatu zaizu esanez bera dela eskutitzak idazten zizkizuna.[20]
- Maialen Lujanbio, Sustrai Colina. Doinua: Aresoarren bandera.
Maialen eta Sustrai ospitale bateko bi zerbitzuburu zarete. Ez zaudete ados zuen agintari politikoen kudeaketarekin. Maialen, Sustraik proposatu dizu elkarrekin dimisioa aurkeztea.[21]
GANBARA:
Irribarre konplizea egin diozue elkarri.
- Aitor Mendiluze [22]
Doinua: Baneza eta banitu.
- Nerea Ibarzabal [23]
Doinua: Gure herri ttiki hau da.
- Amets Arzallus [24]
Doinua: Esker onezko kantuz II
- Joanes Illarregi [25]
Doinua: Maite gaituzten soro zelaiak.
- Alaia Martin [26]
Doinua: Goizean altxatu eta.
- Maialen Lujanbio [27]
Doinua: Norbere mundu intimo.
- Sustrai Colina [28]
Doinua: Izarren hautsa egun batean
- Beñat Gaztelumendi [29]
Doinua: Larogeita hamar urte.
Arratsaldeko saioa
Sailk. | Berts. | 10tx | puntutan | bakarka | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Maialen Lujanbio | 196.50 | 187.50 | 214.50 | 598.50 |
2 | Aitor Mendiluze | 187.00 | 196.50 | 201.00 | 584.50 |
3 | Amets Arzallus | 200.50 | 182.50 | 179.00 | 562.00 |
4 | Sustrai Colina | 190.50 | 180.50 | 187.50 | 558.50 |
5 | Alaia Martin | 181.00 | 181.00 | 195.50 | 557.50 |
6 | Nerea Ibarzabal | 159.50 | 182.50 | 198.00 | 540.00 |
7 | Joanes Illarregi | 181.50 | 172.50 | 185.50 | 539.50 |
8 | Beñat Gaztelumendi | 187.50 | 175.50 | 174.00 | 537.00 |
Gaiak
10ko TXIKIA:
- Alaia Martin, Aitor Mendiluze. Doinua: Lagundurikan danoi I.
Aitor, gazte garaiko lagunen bazkaria antolatzen hasi zara. Alaiari deitu diozu izena eman dezan, baina pandemiaz geroztik, jende askorekin elkartzeak deseroso sentiarazten duela erran dizu.[30]
- Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio. Doinua: Hamalau heriotzena I
Herri ttiki bateko biztanleak zarete Nerea eta Maialen. Zuk, Nerea, 80 urte dituzu; Maialenek, berriz, 20. Azken hamarkadetan, poliki-poliki, herrian geroz eta biztanle guttiago zarete.[31]
- Sustrai Colina, Amets Arzallus. Doinua: Zer da gaur Donostian.
Sustrai gurasoa eta Amets 14 urteko semea zarete. Sustrai, gaur Ametsek hiruhileko honetan atera dituen notak erakutsi dizkizu. Orain arte ez bezala, nota txarrak atera ditu.[32]
- Joanes Illarregi, Beñat Gaztelumendi. Doinua: Zer da gaur Donostian.
Joanes bezeroa eta Beñat okindegiko langilea zarete. Joanes, okindegira sartu, eta zuzenean, erdaraz eskatu duzu. Beñat langileak euskaraz erantzun dizu.[32]
PUNTUTAN:
- Nerea Ibarzabal, Alaia Martin. Doinua: Mendiko umea naiz.
Alaia eta Nerea, bestaz besta janari azkarra saltzen duen furgoneta bat duzue. Gaur, Iruñeko Alde Zaharrean jarri zarete. Goizeko 06:00ak dira, eta jendea hurbiltzen hasi zaizue.[33]
- Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze. Doinua: Ezagutu zuenak.
Maialen eta Aitor begiraleak zarete. Umeekin irteera bat egin duzue. Hamaiketakoaren ordua ailegatu denean, kafe bat hartzera joan zarete, umeak parkean utzita. Bueltatu zaretenean, parkea hutsik dago, eta umeak ez dira inondik ageri.[34]
- Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi. Doinua: Lurralde dena dabil I.
Amets eta Beñat, aireportu batean lan egiten duzue, eskanerretik pasatzen den guztia ikuskatzen. Gaur ere, harrituta zaudete ikusten ari zaretenarekin..[35]
- Sustrai Colina, Joanes Illarregi. Doinua: Mando baten gainean I.
Sustrai eta Joanes, lan bertikalak egiten dituen enpresa bateko langileak zarete. Bilboko Iberdrola dorreko leihoak kanpotik garbitzen ari zarete.[36]
BAKARKA:
- Alaia Martin. Doinua: Egunsenti batean.
Gobernuz Kanpoko Erakunde bateko kidea zara. Gazara bidean zoaz bi hilabete pasatzera, bertako haurrekin lan egitera..[37]
- Nerea Ibarzabal. Doinua: Beste bateko inularretan.
Urte luzez isilik gelditu ondotik, ttikitan familiako kide batek egindakoa kontatzea erabaki duzu..[38]
- Sustrai Colina. Doinua: Aresoarren bandera.
Pertsona ospetsua zinenean, jende ugari izan zenuen inguruan. Orain, ordea, bakarrik zaude.[39]
- Maialen Lujanbio. Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke.
Egun osoa bertzeen etxeak garbitzen aritu ondotik, zure etxera ailegatu berri zara..[40]
- Beñat Gaztelumendi. Doinua: Izarren hautsa egun batean.
Etxea txukuntzen ari zarela, zure nerabezaroko egunerokoa aurkitu duzu..[41]
- Amets Arzallus. Doinua: Oso polita zara izatez.
Izan dituzun azken bikote harremanek ez dute aurrera egin, ez duzulako guraso izan nahi..[42]
- Joanes Illarregi. Doinua: Neska zaharrak eta apaizak I.
Lortzea hainbertze kosta zaizun epaile lana utzi duzu. Lasaiago bizi zara orain. [43]
- Aitor Mendiluze. Doinua: Kas pote batzuk, txarroko ura.
Urtero, lagunekin, zure hirian egiten diren zezenketak ikustera joaten zara. Gaur, lehenbiziko aldiz, ez zara zezen plazara agertu.[44]
Sailkapen orokorra
Sailk. | Berts. | 8H | 8tx | puntu-eran | 6motza | ganbara | 10tx | puntutan | bakarka | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Maialen Lujanbio | 200.00 | 191.50 | 175.50 | 193.00 | 197.00 | 196.50 | 187.50 | 214.50 | 1555.50 |
2 | Amets Arzallus | 190.50 | 185.50 | 178.50 | 197.00 | 195.50 | 200.50 | 182.50 | 179.00 | 1509.00 |
3 | Aitor Mendiluze | 176.50 | 186.00 | 187.00 | 185.00 | 188.00 | 187.00 | 196.50 | 201.00 | 1507.00 |
4 | Sustrai Colina | 178.50 | 182.50 | 185.50 | 192.00 | 198.00 | 190.50 | 180.50 | 187.50 | 1495.00 |
5 | Alaia Martin | 185.00 | 175.50 | 183.50 | 184.50 | 207.50 | 181.00 | 181.00 | 195.50 | 1493.50 |
6 | Beñat Gaztelumendi | 177.50 | 178.00 | 185.50 | 179.50 | 186.00 | 187.50 | 175.50 | 174.00 | 1443.50 |
7 | Nerea Ibarzabal | 175.00 | 173.50 | 175.50 | 179.00 | 192.50 | 159.50 | 182.50 | 198.00 | 1435.50 |
8 | Joanes Illarregi | 170.00 | 176.00 | 179.00 | 177.50 | 179.50 | 181.50 | 172.50 | 185.50 | 1421.50 |
Buruz burukoa
Sailk. | Berts. | iparragirre | 8tx | ganbara hitza | ganbara gaia | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Maialen Lujanbio | 205.00 | 203.00 | 67.00 | 209.50 | 2240.00 |
2 | Amets Arzallus | 188.50 | 196.00 | 69.50 | 203.00 | 2166.00 |
Gaiak
IPARRAGIRRERENA:
- Maialen Lujanbio, Amets Arzallus. Doinua: Iparragirre abila dela.
Amets eta Maialen, gehiegizko lotsa lantzeko terapian ezagutu duzue elkar. Hitz egiten hasteko ordua da.[45]
8KO TXIKIA:
- Maialen Lujanbio, Amets Arzallus. Doinua: Gizona da zoroa.
AMaialen, zuri buruzko pelikula biografiko bat egin behar dute. Amets da zure rola jokatuko duen aktorea.[46]
GANBARAKO LANAK:
- Amets Arzallus. Doinua: Zer da gaur Donostian.
Oreka.[47]
- Amets Arzallus. Doinua: Kantuz sortu naiz eta II.
Ez dago B planik.[48]
- Maialen Lujanbio. Doinua: Gaztalondo handian.
Oreka.[49]
- Maialen Lujanbio. Doinua: Loreak udan ihintza bezela I.
Ez dago B planik.[50]
Finaleko sailkapen orokorra
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
1 | Maialen Lujanbio | 2240.00 |
2 | Amets Arzallus | 2166.00 |
3 | Aitor Mendiluze | 1507.00 |
4 | Sustrai Colina | 1495.00 |
5 | Alaia Martin | 1493.50 |
6 | Beñat Gaztelumendi | 1443.50 |
7 | Nerea Ibarzabal | 1435.50 |
8 | Joanes Illarregi | 1421.50 |
Erreferentziak
- «Iruñea | abenduak 18 — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
- Zortziko handia. Aitor Mendiluze eta nerea Ibarzabal.
- Zortziko handia. Amets Arzallus eta Joanes Illarregi
- Zortziko handia. Alaia Martin eta Maialen Lujanbio.
- Zortziko handia. Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi.
- Zortziko txikia. Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus.
- Zortziko txikia. Alaia Martin eta Sustrai Colina.
- Zortziko txikia. Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi.
- Zortziko txikia. Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi.
- Puntuari erantzunak. Aitor Mendiluze.
- Puntuari erantzunak. Nerea Ibarzabal.
- Puntuari erantzunak. Amets Arzallus.
- Puntuari erantzunak. Joanes Illarregi.
- Puntuari erantzunak. Alaia Martin.
- Puntuari erantzunak. Nerea Ibarzabal.
- Puntuari erantzunak. Sustrai Colina.
- Puntuari erantzunak. Beñat Gaztelumendi.
- Sei puntuko motza. Joanes Illarregi eta Aitor Mendiluze.
- Sei puntuko motza. Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus.
- Sei puntuko motza. Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin.
- Sei puntuko motza. Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.
- Ganbara. Aitor Mendiluze
- Ganbara. Nerea Ibarzabal
- Ganbara. Amets Arzallus
- Ganbara. Joanes Illarregi
- Ganbara. Alaia Martin
- Ganbara. Maialen Lujanbio
- Ganbara. Sustrai Colina
- Ganbara. Beñat Gaztelumendi
- Hamarreko Txikia. Alaia Martin eta Aitor Mendiluze.
- Zortziko handia. Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio
- Zortziko handia. Sustrai Colina eta Amets Arzallus.
- Puntutan. Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin.
- Puntutan. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze.
- Puntutan. Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendi.
- Puntutan. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze.
- Bakarka. Alaia Martin.
- Bakarka. Nerea Ibarzabal
- Bakarka. Sustrai Colina.
- Bakarka. Maialen Lujanbio.
- Bakarka. Beñat Gaztelumendi.
- Bakarka. Amets Arzallus.
- Bakarka. Joanes Illarregi.
- Bakarka. Aitor Mendiluze.
- Iparragirrerena. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.
- Zortziko Txikia. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.
- 9ko Txikia. Amets Arzallus.
- Ganbarako lana. Amets Arzallus.
- 9ko Txikia. Maialen Lujanbio.
- Ganbarako lana. Maialen Lujanbio.