2021eko Eurovision Abesti Lehiaketa
2021eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 65. edizioa izan zen. Rotterdamgo Ahoy aretoan ospatu zen, Herbehereek 2019ko edizioa irabazi ondoren. Finalerdiak maiatzaren 18 eta 20an jokatu ziren, eta final handia maiatzaren 22an.[1] Herbehereak 2020ko edizioa antolatzekoak ziren, baina bertan behera utzi zen COVID-19 pandemiaren ondorioz.[2]
2021eko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | 2021eko maiatzaren 18 |
Bigarren finalerdia | 2021eko maiatzaren 20 |
Finala | 2021eko maiatzaren 22 |
Egoitza | Rotterdam Ahoy, Rotterdam |
Aurkezlea(k) | Chantal Janzen Edsilia Rombley Jan Smit Nikkie de Jager |
Antolatzailea | AVROTROS Nederlandse Omroep Stichting (NOS) Nederlandse Publieke Omroep (NPO) |
Partaide kopurua | 39 |
Irabazlea | "Zitti e buoni" Måneskin Italia |
Lehiaketa Måneskin talde italiarrak irabazi zuen, "Zitti e buoni" abestiarekin. Italiaren hirugarren garaipena izan zen. Bigarren postua Frantziako Barbara Pravi-rentzat izan zen, "Voilà" kantuarekin. Suitzako Gjon's Tears, "Tout l'Univers" abestiarekin, hirugarren izan zen. 1995etik lehen aldiz, lehen hiru sailkatuek ez zeukaten ingelesezko olerkirik.
39 herrialdek hartu zuten parte, 2020ean parte hartzekoak ziren berberak Armenia eta Bielorrusia izan ezik.[3]
Kokapena
Herbehereek lehiaketa antolatuko duten bosgarren aldia izango da, herrialdeak 2019ko edizioa irabazi ondoren Duncan Laurence abeslariaren eskutik. Aurretik Hilversumen (1958), Amsterdamen (1970), eta birritan Hagan (1976 eta 1980) egin zen ekitaldia.
2019ko udan burututako lizitazio prozesu batean, Rotterdamgo Ahoy aretoa hautatu zuten 2020ko egoitza bezala Herbehereetako irrati-telebista erakunde publikoek (AVROTROS, NOS eta NPO) eta Europako Irrati-Telebista Batasunak. 2020ko martxoaren 18an, COVID-19 pandemiaren eraginez 2020ko edizioa bertan behera utziko zela iragarri zenean, hurrengo urteko edizioa Rotterdamen antolatu ahal izateko elkarrizketak zabalduko zituela adierazi zuen EBUk.[4] 2020ko apirilaren 23an, 2021eko edizioa antolatu ahal izateko funtsak handitzea adostu zuen Rotterdamgo udal bilkurak.[2] 2020ko maiatzaren 16an, Rotterdam egoitza bezala baieztatu zuen EBUk.[5]
Formatua
Lehiaketa antolatzeko aukerak
COVID-19 pandemiak sortutako ziurgabetasuna zela eta, EBUk eta herbereetar telebista erakundeek lehiaketa antolatzeko lau aukera ezberdin definitu zituzten, lehiaketa bigarrenez bertan behera uzteko aukera baztertzeko. Lau aukerak hurrengoak ziren:[6]
- A Egoera: lehiaketa ohiko bezala burutzen da;
- B Egoera: lehiaketa ohiko bezala burutzen da, baina pertsonen arteko 1.5 metroko distantzia mantenduz;
- C Egoera: lehiaketa Rotterdamen burutzen da, baina bidaiatzeko murrizketekin; delegazio batzuek ezin badute Rotterdamera bidaiatu, artistak bakoitzaren herrialdetik aritu ahal dira;
- D Egoera: lehiaketa Rotterdamen burutzen da, baina konfinamenduan; Rotterdamek lehiaketa ikuslego gabe antolatzen du; eta artistak bakoitzaren herrialdetik aritzen dira.
Apirilaren 29ean, zuzeneko emanaldi bakoitzera 3.500 ikusle sartzea baimendu zuen herbeheretar gobernuak, denak ere emaitza negatiboa erakutsiz COVID-19 proban.[7]
Dena den, nahiz eta leihaketa modu presentzialean egin, herrialde guztiek erreserbako aktuazio bat grabatu zuten maiatza baino lehen, mugikortasun-arazoak izatekotan hori programan emititu ahal izateko. Herrialdeen arteko zilegitasuna bermatzeko, aktuazioei ezingo zitzaien grabaketa ondorengo inongo ediziorik egin ahal izango, eta EBUk produkzio-arau amankomunak argitaratu zituen.
Arau aldaketak
Lehen aldiz, koristen ahotsentzako pista grabatua erabiltzea baimendu zen, COVID-19 pandemiaren egoeran delegazioen pertsona-kopurua murriztu ahal izateko. Ahots nagusiak zuzenean kantatzeko derrigortasunak iraunean jarraitu zuen.[8]
Abestiak
2020ko edizioa bertan behera utzi ondoren, EBUk urte horretarako hautatuak izan ziren kantak 2021rako baliogarri bezala izendatzea edo ez debatitu zuen komunikabide nazionalekin. Victoriak, 2020 eta 2021rako Bulgariar ordezkariak, publikoki hau onartzera bultzatu zuen. Hala ere, 2020ko martxoaren 20an erabaki zen, Leihaketaren arauekin bat egiteko, 2020rako hautatuak izan ziren abestiek ezingo zutela 2021an parte hartu.
Ikus-diseinua
Open Up (euskaraz "Ireki zaitez") lelopean, 2020ko ediziorako prestatutako ikus diseinuari jarraipena eman zitzaion. Logo eguneratuak 2021eko herrialde partaideen banderen koloreak uztartzen ditu, herrialde bakoitzaren hiriburutik Rotterdamera dagoen distantzia erakutsiz era estilizatuan.[9][10]
Aurkezleak
2020ko ediziorako aurreikusitako aurkezleak berreskuratu ziren. Chantal Janzen aktorea, abeslaria eta telebista aurkezlea da, Edsilia Rombley abeslaria eta telebista aurkezlea da, 1998an eta 2007an Eurovisionen Herbehereen ordezkaria izandakoa, eta Jan Smit abeslaria eta telebista aurkezlea da. Nikkie de Jager vloggerra gehitu zitzaien, online edukien aurkezlea ere izan zena.[11]
Eszenatokia
2021eko edizioaren datak argitaratzean, edizioko ekoizle exekutiboa den Sietse Bakkerrek 2020rako planifikatuta zegoen eszenatoki-diseinu bera 2021an ere erabiliko zela esan zuen. Hau "Open up" esloganean eta Herbehereetako paisaia lau tipikoan inspiratuta zegoen. Eszenatoki hau Florian Wieder eszenografo alemaniarrak proiektatu zuen, beste hainbat edizioetakoen kargu egin izan dena (2011, 2012, 2015, 2017, 2018, 2019). Hala ere, 2019an ez bezala, artistak eta delegazioak egoten diren Green Room-a estadio nagusiaren barruan kokatu zen.
Postalak
Postalak 40 segunduko aurkezpen bideoak dira, telebistan erakusten direnak hurrengo artista eszenatokian prestatzen den bitartean. 2020erako, Herbehereetan zegoen pentsatuta postalak grabatzea, partaideak paisai herbeheretarreko hainbat lekuetan erakutsiko zituztenak. 2020ko leihaketa COVID-19 pandemiaren eraginez bertan behera utzi ostean, eta 2021erako bidai-mugaketak egonda, postalak partaide bakoitzaren herrialdetik grabatzea erabaki zen. Postaletako irudiak Herbehereetan zehar eraikitako "etxe txiki" formako markoetan erakutsi ziren.
Artista gonbidatuak
Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Duncan Laurencek "Feel Something" abestu zuen lehen finalerdia zabaltzeko, eta finalerdi honetako pausartean, Davina Michelle abeslariak and Thekla Reuten aktoreak "The Power of Water" antzeztu zuten.
Bigarren finalerdia Redo dantzariak eta Eefje de Visser abeslariak ireki zuten, "Forward Unlimited" antzeztuz, eta lehiaketako emanaldien ondoren Ahmad Joudeh dantzariak eta Dez Maarsen BMX-errak Tomaso Albinoniren "Adagioa Sol minorrean" interpretatu zuten.
Finala zabaltzeko, 26 artista finalistak desfile batean aurkeztu ziren, Pieter Gabriel DJ-aren musikaren martxapean. Lehiaketako emanaldien ondoren, emaitzak ezagutu baino lehen, Afrojack DJ-ak emanaldi bat eskaini zuen Glennis Grace, eta Wulf abeslariekin batera. Horrez gain, Eurovision irabazleen pot-purri bat eman zen, eta honen partaide izan ziren Lenny Kuhr (1969), Teach-In (1975), Sandra Kim (1986), Helena Paparizou (2005), Lordi (2006) eta Måns Zelmerlöw (2015). Gainera, aurreko urteko irabazle Duncan Laurencen emanaldia eskaini zen, "Arcade" abesti irabazlea eta "Stars" kantu berriarekin.
Ekoizpena
2021ko Eurovision Abesti Leihaketa haien artean erlazionatutako hiru telebista erakunde neerlanderen arteko elkar-ekoizpen bat izan zen: AVROTROS, Nederlandse Omroep Stichting (NOS) eta Nederlandse Publieke Omroep (NPO). Hauetako bakoitzak rol ezberdina hartu zuen Leihaketaren antolakuntzan. Sietse Bakker eta Astrid Dutrénit izan ziren ekoizle exekutiboak, Emilie Sickinghe eta Jessica Stam ekoizle exekutibo ordeak izan ziren bitartean.
Kanten arteko ohiko leihaketaz gain, eta herrialde bakoitzak grabatutako ordezko aktuaketak balorizatzeko, 2020ean erabili zen Eurovision Song Celebration formatua berreskuratu zen, maiatzaren 29an ospatu zena. Bertan, 2020ean segitutako formatua berrerabili zen, hau da, kanten aktuazioak orden ofizialean aurkeztuz, partaideei buruzko eduki ofiziala erakutsiz, eta zaleek egindako bideoak kanten bilketan emitituz. Emanaldia Finlandiaren 2013ko ordezkariak aurkeztu zuen, Krista Siegfrids. Kristak badauka aurkezle gisa esperientzia, hainbat aldiz UMKren (Finlandiaren hautaketa-emanaldia) buru egon baita.
Begirale exekutiboa
2020eko urtarrilean, EBUk Leihaketaren ondoren Martin Österdahl suediarrak Jon Ola Sand norvegiarra ordezkatuko zuela adierazi zuen. Österdahlek esperientzia zeukan arloan, izan ere, azken hamarkadan Suedian ospatutako bi edizioen (2013 eta 2016) ekoizle exekutiboa izan zen, eta Leihaketaren erreferentziazko taldearen parte izan zen 2012 eta 2016 artean.
Covid-19aren eragina
Nahiz eta Covid-19aren eragina 2020ean bezain handia ez izan, birusak leihaketa goitik behera baldintzatu zuen. Hasteko, leihaketa baino lehen apirilean Europako hainbat lekutan ospatu ohi diren festa eta ebentoak bertan behera uztera derrigortu zuen, aurreko urteetan partaideek haien kanta promozionatzeko erabili zituztenak. Bestalde, abeslari zein ordezkaritza guztiek 48 orduro Covid-19 testak pasa behar zituzten, Ahoy estadioan, entsaioetan eta hoteletan kutsaketarik ez egotea ziurtatzeko.
Honen harira, hainbat ordezkaritzek arazoak izan zituzten: maiatzaren 16ean, igandean, leihaketaren irekiera-zeremonia Alfonbra Turkesan burutu zen. Zeremoniara, baina, lau ordezkaritza faltatu ziren: Errumania, Islandia, Malta eta Polonia. Hau Polonia eta Islandiako ordezkaritzetan Covid-19 kasuen susmoa zegoelako izan zen, eta Errumania eta Malta haien hotel berdinean alokatzen zirenez, segurtasun arrazoiengatik haiek ere ebentoa galdu zuten. Maiatzak 19an, asteazkena, Poloniako ordezkaritza garbi zegoela konfirmatu zen, beraz haien finalerdiko entsaiu eta antzezketetan parte hartzera baimenduz. Islandian, ordea, Gagnamagnid taldeko kide batek positibo eman zuen. Ordezkaritzak bi aukera zituen, kide hau gabe antzeztea edo denak 5 egunez isolamenduan egotea eta antzezketen ordez haien bigarren entsaiuko grabaketa erabiltzea. Taldeak bigarren aukera honen alde apustu egin zuen.
Bestalde, Australiako ordezkaritzak Rotterdamera ez bidaiatzea erabaki zuen, herrialdeak Covid-19arekiko zituen kontrol zuhurrengatik. Hortaz, Montaigneren antzezketa ez zen Rotterdam Ahoy-n eman, honen ordez martxoan Sydney-n grabatutako segurtasunezko antzezketa erabili zen.
Partaideak
2020ko edizioa bertan behera utzi ondoren, hainbat herrialdek 2020rako aukeratuak zituzten artistak baieztatu zituzten 2021erako, hain zuzen ere, Australia, Austria, Azerbaijan, Belgika, Bulgaria, Erresuma Batua, Errumania, Eslovenia, Espainia, Georgia, Grezia, Herbehereak, Irlanda, Ipar Mazedonia, Islandia, Israel, Letonia, Malta, Moldavia, San Marino, Serbia, Suitza, Txekia eta Ukraina.
Beste batzuek, Lituaniak eta Estoniak kasu, artista bera eramaten bukatu zuten, hauek berriz ere hautatuak izateko konpetitu ostean. Beste herrialdeetan, Suedia eta Finlandian kasu, 2020ko ordezkariek hautapen nazionaletan parte hartu zuten arren, ez zuten berriz irabaztea lortu.
Edizio honetan, Bulgaria eta Ukrainak, 2020ean leihaketara buelta adierazi zutenak, parte hartzea konfirmatu zuten berriz ere. Uko egiteei dagokienez, lehen momentuan Hungaria eta Montenegro 2020ean adierazitako posizioan mantendu ziren, leihaketan parte ez hartuz. Printzipioz partaide gisa erregistratu zen arren, martxoaren 5ean Armeniak bere uko egitea adierazi zuen. Era berean, Bielorrusiak parte hartuko zuela suposatzen bazen ere, haren kantek leihaketaren arauak apurtzen zituzten, eduki argiki politikoa baitzuten, eta beraz leihaketatik kanporatuak izan ziren martxoaren 27an.
Hizkuntzei dagokionez, lehiaketan Sranan Tongo-a entzun zen lehen aldia izan zen. Sranan Tongo Surinamen hitz egindako Kreolera da, Herbehereen kantako bertso batzuetan ageri zena. Bestalde, Danimarkak eta Ukrainak osorik haien hizkuntzetan (danieraz eta ukraineraz) abestu zuten lehen aldiz 1997tik eta 2005etik, hurrenez hurren. Azkenik, Portugalek guztiz ingelesez abestu zuen lehen aldia izan zen.
Emaitzen aldetik, Australia finalera ez zen klasifikatu lehen aldiz 2015ean leihaketan lehen aldiz parte hartu zutenetik, beraz Ukraina geratu zen 2004ean finalerdiak sartu zirenetik beti finalean egon den herrialde bakarra bezala. Bestalde, Italiak leihaketa hirugarren aldiz irabazi zuen, azkena 1990ean izanik. Frantziak eta Suitzak 1991 eta 1993tik hurrenez hurren ez zuten hain emaitza onik lortu. Aipatzekoak dira ere Finlandia, Lituania eta San Marinoren bigarren emaitzarik hoberenak, laugarren, zortzigarren eta hogeitabigarren postuetan hurrenez hurren.
Ondoren, bozkaketa sistema hau erabiltzen denetik finalean herrialde batek baino gehiagok ez zuten teleboto-punturik lortu (Herbehereak, Espainia, Alemania eta Erresuma Batua), eta finalerdietan Txekiak ere ez zuen teleboto-punturik lortu. Honek Erresuma Batuak 0 puntu lortzen zituen bigarren aldia markatu zuen, eta herrialde batek epaile+teleboto sistemarekin 0 puntu lortzen zituen lehena. Edizio honetan, Kroazia epaile zein telebotoaren botoak bakoitza bere aldetik hartuz finalera pasatzekoa izango zen, baina guztira batuketa ez zen nahikoa izan, hau gertatu zen lehen aldia izanik. Azkenik, aipatzekoa da nola Irlanda bigarren urtez bere finalerdiko azken posizioan amaitu zen, eta baita Espainia seigarren urtez 20. postutik behera bukatu zela ere.
Leihaketa
Finalerdiei dagokienez, 2020rako egin zen banaketa mantentzea adostu zen. Hala ere, kantak ezberdinak zirenez, 2021erako antzezte-ordena ere 2020koaren ezberdina izan zen.
1. finalerdia
Finalerdi honetan 17 herrialdek parte hartu zuten. Emanaldia maiatzaren 18an izan zen, asteartea, eta 10 herrialde pasa ziren finalera. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera. Hau erabakitzeko, bertan parte hartzen zuten herrialdeetaz gain, Alemaniak, Herbehereek eta Italiak bozkatu zezaketen.
Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Euskarazko itzulpena | Hizkuntza | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Lituania | The Roop | "Discoteque" | Diskoteka | Ingelesa | 4 | 203 |
02 | Eslovenia | Ana Soklič | "Amen" | - | Ingelesa | 13 | 44 |
03 | Errusia | Manizha | "Russian Woman" | Emakume errusiarra | Errusiera, Ingelesa | 3 | 225 |
04 | Suedia | Tusse | "Voices" | Ahotsak | Ingelesa | 7 | 142 |
05 | Australia | Montaigne | "Technicolour" | - | Ingelesa | 14 | 28 |
06 | Ipar Mazedonia | Vasil | "Here I Stand" | Hemen nago | Ingelesa | 15 | 23 |
07 | Irlanda | Lesley Roy | "Maps" | Mapak | Ingelesa | 16 | 20 |
08 | Zipre | Elena Tsagrinou | "El Diablo" | Deabrua | Ingelesa | 6 | 170 |
9 | Norvegia | TIX | "Fallen Angel" | Aingeru eroria | Ingelesa | 10 | 115 |
10 | Kroazia | Albina | "Tick Tock" | - | Ingelesa, Kroaziera | 11 | 110 |
11 | Belgika | Hooverphonic | "The Wrong Place" | Leku okerra | Ingelesa | 9 | 117 |
12 | Israel | Eden Alene | "Set Me Free" | Aska nazazu | Ingelesa, Hebreera | 5 | 192 |
13 | Errumania | Roxen | "Amnesia" | - | Ingelesa | 12 | 85 |
14 | Azerbaijan | Efendi | "Mata Hari" | - | Ingelesa, Azerbaijanera | 8 | 138 |
15 | Ukraina | Go_A | "Shum" | Zarata | Ukrainera | 2 | 267 |
16 | Malta | Destiny | "Je Me Casse" | Banoa | Ingelesa | 1 | 325 |
2. finalerdia
Finalerdi honetan 18 herrialdek parte hartu zuten. Emanaldia maiatzaren 20ean izan zen, osteguna, eta 10 herrialde pasa ziren finalera. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera. Hau erabakitzeko, bertan parte hartzen zuten herrialdeetaz gain, Erresuma Batuak, Espainiak eta Frantziak bozkatu zezaketen.
Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Euskarazko itzulpena | Hizkuntza | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | San Marino | Senhit | "Adrenalina" | - | Ingelesa | 9 | 118 |
02 | Estonia | Uku Suviste | "The Lucky One" | Zorteduna | Ingelesa | 13 | 58 |
03 | Txekia | Benny Cristo | "Omaga" | - | Ingelesa, Txekiera | 15 | 23 |
04 | Grezia | Stefania | "Last Dance" | Azken dantza | Ingelesa | 6 | 184 |
05 | Austria | Vincent Bueno | "Amen" | - | Ingelesa | 12 | 66 |
06 | Polonia | Rafał Brzozowski | "The Ride" | Buelta | Ingelesa | 14 | 35 |
07 | Moldavia | Natalia Gordienko | "Sugar" | Azukrea | Ingelesa | 7 | 179 |
08 | Islandia | Daði og Gagnamagnið | "10 Years" | 10 urte | Ingelesa | 2 | 288 |
09 | Serbia | Hurricane | "Loco Loco" | Ero eroa | Serbiera | 8 | 124 |
10 | Georgia | Tornike Kipiani | "You" | Zu | Ingelesa | 16 | 16 |
11 | Albania | Anxhela Peristeri | "Karma" | - | Albaniera | 10 | 112 |
12 | Portugal | The Black Mamba | "Love Is on My Side" | Maitasuna nire alde dago | Ingelesa | 4 | 239 |
13 | Bulgaria | Victoria | "Growing Up Is Getting Old" | Haztea zahartzea da | Ingelesa | 3 | 250 |
14 | Finlandia | Blind Channel | "Dark Side" | Alde iluna | Ingelesa | 5 | 234 |
15 | Letonia | Samanta Tīna | "The Moon Is Rising" | Ilargia igotzen dago | Ingelesa | 17 | 14 |
16 | Suitza | Gjon's Tears | "Tout l'Univers" | Unibertso osoa | Frantsesa | 1 | 291 |
17 | Danimarka | Fyr og Flamme | "Øve os på hinanden" | Elkarrekin praktikatu | Daniera | 11 | 89 |
Finala
Finala maiatzaren 22an izan zen, larunbata. Bertan, finalerdi bakoitzeko 10 herrialde hoberenek parte hartu zuten, herrialde antolatzailea (Herbehereak) eta Big 5 herrialdeekin (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Italia) batera. Hemen, 39 parte hartzaileek bozka zezaketen.
Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Euskarazko itzulpena | Hizkuntza | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Zipre | Elena Tsagrinou | "El Diablo" | Deabrua | Ingelesa | 16 | 94 |
02 | Albania | Anxhela Peristeri | "Karma" | - | Albaniera | 21 | 57 |
03 | Israel | Eden Alene | "Set Me Free" | Aska nazazu | Ingelesa, Hebreera | 17 | 93 |
04 | Belgika | Hooverphonic | "The Wrong Place" | Leku okerra | Ingelesa | 19 | 74 |
05 | Errusia | Manizha | "Russian Woman" | Emakume errusiarra | Errusiera | 9 | 204 |
06 | Malta | Destiny | "Je Me Casse" | Banoa | Ingelesa | 7 | 255 |
07 | Portugal | The Black Mamba | "Love Is on My Side" | Maitasuna nire alde dago | Ingelesa | 12 | 153 |
08 | Serbia | Hurricane | "Loco Loco" | Ero eroa | Serbiera | 15 | 102 |
09 | Erresuma Batua | James Newman | "Embers" | Txingarrak | Ingelesa | 26 | 0 |
10 | Grezia | Stefania | "Last Dance" | Azken dantza | Ingelesa | 10 | 170 |
11 | Suitza | Gjon's Tears | "Tout l'Univers" | Unibertso osoa | Frantsesa | 3 | 432 |
12 | Islandia | Daði og Gagnamagnið | "10 Years" | 10 urte | Ingelesa | 4 | 378 |
13 | Espainia | Blas Cantó | "Voy a quedarme" | Geratuko naiz | Gaztelania | 24 | 6 |
14 | Moldavia | Natalia Gordienko | "Sugar" | Azukrea | Ingelesa | 13 | 115 |
15 | Alemania | Jendrik | "I Don't Feel Hate" | Ez dut gorrotorik sentitzen | Ingelesa, Alemana | 25 | 3 |
16 | Finlandia | Blind Channel | "Dark Side" | Alde iluna | Ingelesa | 6 | 301 |
17 | Bulgaria | Victoria | "Growing Up Is Getting Old" | Haztea zahartzea da | Ingelesa | 11 | 170 |
18 | Lituania | The Roop | "Discoteque" | Diskoteka | Ingelesa | 8 | 220 |
19 | Ukraina | Go_A | "Shum" | Zarata | Ukrainera | 5 | 364 |
20 | Frantzia | Barbara Pravi | "Voilà" | Kito | Frantsesa | 2 | 499 |
21 | Azerbaijan | Efendi | "Mata Hari" | - | Ingelesa, Azerbaijanera | 20 | 65 |
22 | Norvegia | TIX | "Fallen Angel" | Aingeru eroria | Ingelesa | 18 | 75 |
23 | Herbehereak | Jeangu Macrooy | "Birth of a New Age" | Aro berri baten jaiotza | Ingelesa, Surinamera | 23 | 11 |
24 | Italia | Måneskin | "Zitti e buoni" | Ixo eta zintzo | Italiera | 1 | 524 |
25 | Suedia | Tusse | "Voices" | Ahotsak | Ingelesa | 14 | 109 |
26 | San Marino | Senhit | "Adrenalina" | - | Ingelesa | 22 | 50 |
Beste herrialdeak
Parte hartzaileak
- Albania: 2020ko azaroan, Albaniar Irrati Telebistak (RTSH) haien 2020ko ordezkaria, Arilena Ara, ez zuela zuzenean hautatuko adierazi zuen. Beraz, abenduan herrialdean ospatu ohi den Festivali i Këngës leihaketaren bidez haien ordezkaria hautatuko zuten. Azaroaren 19an, leihaketan parte hartuko zuten abeslarien zerrenda argitaratu zenean, Arilena Ara ez zegoen hauen artean. Abenduaren 22an, Albaniak Anxhela Peristeri hautatu zuen "Karma" kantarekin herrialdearen ordezkari izateko.
- Alemania: 2020ko ordezkariak, Ben Dolicek, 2021ra aurkezteko nahia aurkeztu arren, 2020ko uztailaren 6ean NDR-k berriz ere 2020an egindako hautapen-prozesua berrerabiliko zutela baieztatu zuen, beraz Ben Dolic zuzenean ez hautatuz. Benek berriz ere Borislav Milanov abestigilearekin lan egin eta beste kanta batekin aurkeztuko zela esan arren, azken minutuan ez aurkeztea aukeratu zuen. 2020eko abenduan, haien hautapena eginda zeukatela esan zuen NDR-k, eta 2021eko otsailaren 6ean, Jendrik aurkeztu zuen haien ordezkari gisa, bere kanta "I don't feel hate" otsailaren 25an aurkeztuz.
- Danimarka: 2020ko apirilaren 3an, daniar telebistak (DR) 2021rako Ben&Tan ez zituztela zuzenean hautatuko adierazi zuten, haien ordezkaria urtero erabilitako Dansk Melodi Grand Prix prozesuaren bidez hautatuz. 2021eko otsailaren 10ean, emanaldiko partehartzaileak argitaratu zirenean, Ben&Tan ez zeuden hauen artean. Otsailaren 20ean jakinarazi zenez, bikoteak "Iron Hearts" (Burdinezko bihotzak) deituriko kanta proposatu zuten konpetitzeko, baina DR-k uko egin zien, "konpetitzen uztea beste parte hartzaileen aurrean abantaila izatea izango zela" argudiatuz. Ben&Tanen hitzetan, DMGPan ezingo zutela parte hartu 2020ko apiriletik zekiten. Emanaldia martxoaren 6ean Fyr og Flammek irabazi zuten, beraz Danimarka leihaketan ordezkatuz.
- Errusia: 2020rako hautatuta izan ziren Little Big taldeak 2021erako ez zituztela zuzenean hautatu esan zuen, baina hautaketa-prozesura abestiak bidaliko zituela baietsi zuen. Martxoaren 3an, Errusiar Channel One-k jakinarazi zuen hautespen-emanaldi bat izango zutela martxoaren 8an, 2012tik erabiltzen ez zen metodoa. Emanaldiaren egun berean, honetan parte hartuko zuten artistak argitaratu ziren, eta Little Big ez zeuden hauen artean. Emanaldia Manizhak irabazi zuen "Russian woman" (Emakume errusiarra) kantarekin.
- Estonia: 2020ko martxoaren 18an, estoniar telebistak (ERR) 2021an erabili ohi duten prozesua, Eesti Laul hautespen nazionala alegia, mantenduko zutelaren berri eman zuten. Hala ere, 2020ko ordezkariari, Uku Suvisteri, bertan postu finkoa eskaini zioten. Ukuk, baina, ez zuen izan nahi tratu berezirik, eta Eesti Lauleko partaide-zerrenda argitaratu zenean, bere abestia "The Lucky One" (Zortekoa) barne zegoen, besteen prozesu berdina pasa izan ondoren. Ukuk martxoaren 6ean emanldia irabazi eta Estonia ordezkatzeko eskubidea birbereganatu zuen.
- Finlandia: 2020ko martxoaren 25an, finlandiar telebistak (YLE) haien ordezkari berria UMK emanaldiaren bidez aukeratuko zutela adierazi zuen. Honen harira, Aksel, 2020ko ordezkaria, berriz aurkeztekoa ez zen, baina emanaldian parte hartzen bukatu du, "Hurt" (Minduta) kantarkein. Emanaldia, baina, Blind Channel taldeak irabazten amaitu zuen "Dark side" (Alde iluna) kantarekin, beraz ordezkari titulua eskuratuz.
- Frantzia: 2020ko ekainaren 19an, France Télévisions-ek 2020ko ordezkaria zen Tom Leeb ez zela haien 2021eko ordezkaria izango adierazi zuen, kantariak leihaketan parte hartzea ezindu zizkioten agenda-arazoak baitzeuzkan. Frantziak Eurovision France: C'est Vous Qui Décidez emanaldiaren bidez hautatu zuen haien ordezkaria 2021eko urtarrilaren 30ean, titulua Barbara Pravik irabazi zuelarik.
- Italia: Italiar irrati telebistak, RAI-k, 2021rako ordezkaria bertan erabili ohi duten Sanremoko kantu jaialdiaren bidez erabakiko zela adierazi zuen, 2020rako hautatua izan zen Diodato zuzenean ez hautatuz. Abeslariak, aukera izan ere, ez du 2021eko jaialdian parte hartuko. Sanremoko jantu jaialdia Måneskin taldeak irabazi zuen martxoaren 6ean, "Zitti E Buoni" (Ixo eta zintzo) kantarekin. Martxoaren 7an, irabazleen prentsaurreko ofizialean, Eurovisionen leihatuko zutela konfirmatu zuten.
- Kroazia: Damir Kedžok, 2020ko ordezkariak, 2021an bueltatzeko intentzioa publikoa egin du. Hala ere, 2020ko ekainaren 23an HRTk, Kroaziar Irrati-Telebistak, haien ordezkaria duela urte gutxi berreskuratutako Dora emanaldiaren bidez aukeratuko zutela adierazi zuen. Azkenean, Damirrek Dora 2021era ez zela aurkeztuko adierazi zuen, kanta aproposik aurkitu ez zuelakoan. Emanaldia Albinak irabazi zuen "Tick Tock" kantarekin.
- Lituania: 2020ko martxoaren 30an, lituaniar irrati-telebistak (LRT) haien 2021ko ordezkaria Pabandom iš Naujo programaren bidez hautatuko zutela esan zuen. 2020ko ordezkariak eta lehiaketa irabazteko faboritoak ziren The Roop taldeari finalean postua eskaini diete. Abenduaren 27an, taldeak 2021eko programan parte hartuko zuela konfirmatu zen, urtarrilaren 23ean haien kanta "Discotheque" aurkeztuz. The Roop taldeak emanaldia irabazi eta berriz ere haien herrialdea ordezkatzeko eskubidea bereganatu zuten otsailaren 6ean.
- Norvegia: 2020ko martxoaren 26an, norvegiar telebistak (NRK) 2021an erabili ohi duten Melodi Grand Prix lehiaketa haien ordezkaria hautatzeko modua izan zutela aitortu zuen. Ulrikkeri, 2020ko ordezkariari, bertan postu finkoa eskaini ziotenean, honek atzera bota zuen: "Eurovisionera joango banaiz, nire kantak benetan eragin bat duelako izatea nahi dut, ez jendeak penagatik bozkatu didalako". Ulrikkek otsailaren 20ean ospatutako final handian gonbidatu bezala abestu zuen, eta emanaldia TIX-ek irabazi zuen "Fallen angel" (Aingeru eroria) kantarekin.
- Polonia: Urte osoan zehar, TVP-k, Poloniar Telebistak, ez zuen ia deklaraziorik egin, haien artista eta kanta 2021eko martxoaren 12an aurkeztuko zituztela esatera mugatuz. Martxoaren 10ean, 2020erako hautatu zuten ordezkariak, Alicja Szemplinskak, TVP-k ez zuela oraindik kontaktatu aitortu zuen. Martxoaren 12an, TVP-k Rafał Brzozowski aurkeztu zuen "The Ride" (Buelta) kantarekin.
- Portugal: Portugaldar irrati telebistak, RTP-k, 2021rako ordezkaria bertan erabili ohi duten Festival da Cançao emanaldiaren bidez erabakiko zela adierazi zuen, 2020rako hautatua izan zen Elisa zuzenean ez hautatuz. Kantaria, gainera, ez zegoen 2021eko Festival da Cançaoko artisten zerrendan. Leihaketa The Black Mamba taldeak irabazi zuen, "Love is on my side" (Maitasuna nire alde dago) kantarekin.
- Suedia: 2020ko martxoaren 18an, Suediak erabili ohi duen programaren (Melodifestivalen) zuzendariak, Christer Björkmanek, 2021an artista eta kanta berriak "betiko moduan" hautatuko zituztela adierazi zuen. 2020ko azaroan The Mamas, 2020ko edizioaren irabazleak, 2021rako parte hartzaile gisa konfirmatuak izan ziren, "In the middle" (Erdian) kantarekin. The Mamas emanaldian hirugarren postuan geratu ziren, Tussek irabazi zuelarik. Beraz, azken hau ordezkatuko du Suedia "Voices" (Ahotsak) kantarekin.
- Zipre: 2020ko abuztuan, CyBC-k, Zipreko Komunikabide Korporazioak, 2020ko ordezkaria, Sandro, ez zuela berriz hautatuko adierazi zuen. Erabakia Sandrorekin lan egitea "oso zaila eta astuna" zelakoan hartu zen, abeslariak bere partetik "bere estiloko eta eroso sentiarazten zuen kanta bat besterik ez" zuela eraman nahi adieraziz. Bi aldeek erabakia onartu ondoren, CyBC-k Elena Tsagrinou aurkeztu zuen bere ordezkari gisa. Elenaren kanta, "El Diablo", 2021eko otsailaren 24ean aurkeztu zen.
Parte hartzen ez dutenak
- Andorra: 2019ko azaroan, Andorrako buruan dagoen alderdiak, Demòcrates per Andorra, herrialdea leihaketara bueltatuko zela esan zuen, hau egiteko baldintza bakarra kostu aholkularitza bat izanik. Herrialdearen 2009ko ordezkariak, Susanne Georgi, 2020ko maiatzean parte hartzea bermatzeko dirua lortu zuela esan zuen. Abuztuaren 1ean, Susannek lehen ministro Xavier Espot Zamorarekin bilera bat izan zuela aitortu zuen, bertan ahozko akordio batera ailegatu zirelarik herrialdea 2022an leihaketara bueltatzea adostuz (2021eko edizioa COVID-19ak eragindako zailtasunengatik baztertu zuten).
- Armenia: 2021eko otsailaren 3an, Armeniar Telebista Publikoak (AMPTV) haien parte hartzeari buruzko azken erabakia otsailaren 10ean egingo zutela azaldu zuen, herrialdeak 2020ean Azerbaijanekin izandako gudaren ondorioz pairatzen ari den larritasun ekonomikoa nabarmenduz. Era berean, beste kantariekin elkarrizketatzeko denborarik izan ez dutenez, parte hartzekotan Athena Manoukian, 2020ko ordezkaria, berriz hautatuko zutela baietsi zuten. Martxoaren 5ean, baina, herrialdeak leihaketari uko egingo ziola adierazi zuen, 2020ko Nagorno-Karabakheko gerraren ondorioz herrialdean dagoen krisi ekonomiko, politiko eta soziala dela medio.
- Bielorrusia: 2020ko abuztuan, polemikaz betetako hauteskundeak Lukashenko lehendakariak irabazi zituen 5. aldiz, ofizialki botoen %80arekin. Herrialde osoan inoiz ikusitako protestarik handienak piztu ziren, pertsonaia publiko askok sostengatuta, haien artean 2020rako hautatuta izan ziren VAL taldea. Honen harira, Bielorrusiar Telebista eta Irrati Korporazioak (BTRC) taldea ez zela 2021ean bueltatuko adierazi zuen, haien portaera "erantzukizun gabekoa" bezala kalifikatuz. BTRC-k barne-hautaketa baten bidez hautatu zuen 2021erako ordezkaria, honetara 50 kanta inguru aurkeztu zirelarik. Martxoaren 9an, Bielorrusiak Galasy ZMesta taldea aurkeztu zuen haien ordezkari gisa, "Ya nauchu tebya" (Irakatsiko dizut) kantarekin. Kantak erreakzio bortitzak eragin zituen interneten leihaketaren zaleen artean, bere letrak mezu argiki politikoa zuela eta, herrialdean emandako oposizio demokratikoaren protestak edo emakumeak, besteak beste, irainduz. Askok Bielorrusiari leihaketan parte hartzea debekatzea eskatu ondoren, Europako Irrati-Telebista Batasunak BTRC-k kanta aldatu edo leihaketari uko egin behar zioela erabaki zuen. Bielorrusiak beste kanta bat helarazi zion EITBri, "Pesnya pro zaytsev" (Erbien kanta), eta berriz ere arauak apurtzen zituenez, leihaketatik kanporatuak izan ziren martxoaren 27an.
- Bosnia-Herzegovina: 2020eko urrian, Bosnia-Herzegovinako Irrati Telebistak (BHRT) herrialdea ez zela 2021erako bueltatuko aitortu zuen, arazo finantziarioak direla eta. Era berean, ez dute emanaldia aireratuko.
- Eslovakia: 2020ko uztailean, RTVSko (Eslovakiar Irrati Telebista) bozeramaile batek herrialdearen buelta nekez espero zitekeela 2021erako. Abuztuan, Eslovakiak bere parte hartze eza konfirmatu zuen.
- Hungaria: Hungariar Irrati Telebistak (MTVA) 2020an adierazi zuen leihaketan ez zuela parte hartuko, eta 2021ean bere postura mantendu zuen. Arrazoien artean, komunikabideak leihaketak jadanik ez zituela haien baloreak elkarbanatzen adierazi zuten, "gay-egia" bezala definituz. Komunikabideak ez du emanaldia aireratuko ere.
- Luxenburgo: 2020eko uztailean, RTL Télé Lëtzebuergek herrialdeak ez zuela 2021ean parte hartuko deklaratu zuen, "ez dutela fokua entretenimendu eta musikazko programetan" esanez eta parte hartzeak komunikabidea "larritasun finantziarioan" ipiniko zuela adieraziz.
- Maroko: Europako Irrati-Telebista Batasuna Marokorekin leihaketako parte hartzearen inguruan hitz egiten egon zelaren zurrumurruak argitzeko, Marokoko Société Nationale de Radio Television-eko (SNRT) komunikabide-zuzendariak, Karim Sbai-k, elkarrizketa hauek ez zirela egon adierazi zuen 2020ko otsailean.
- Monako: Monakoko komunikabideak, TMC, 2020eko irailean konfirmatu zuen ez zutela 2021eko edizioan parte hartuko.
- Montenegro: Montenegroko irrati-telebistak (RTCG) 2020ko urrian konfirmatu zuen ez zutela 2021ean parte hartuko. Komunikabidea 2020ean erretiratu zen diru-arazoak eta emaitza txarrak zirela eta.
- Turkia: Nahiz eta Faruk Kaymakcı-k, Turkiar kanpoko erlazioetako eta EB-ren gaietako ministroak, herrialdea "garaiz leihaketan berriz ikustea espero" zuela adierazi zuen, Turkia ez zen agertu 2021eko herrialde parte hartzaileen azken zerrendan.
Emanaldiaren xehetasunak herrialdeka
Bozeramaileak
Herrialde bakoitzeko epaimahaien puntuak herrialdekako bozeramaile batek aurkeztuko ditu. Hauek dira konfirmatutako bozeramaileak:
- Albania – Andri Xhahu
- Alemania – Barbara Schöneberger
- Australia – Joel Creasey
- Austria – Philipp Hansa
- Azerbaijan – Ell&Nikki (2011ko leihaketako ordezkari azerbaijandarrak eta irabazleak)
- Belgika – Danira Boukhriss
- Bulgaria – Joanna Dragneva (2008ko leihaketako ordezkari bulgariarra)
- Danimarka – Tina Müller
- Erresuma Batua – Amanda Holden
- Errumania – Cătălina Ponor
- Errusia – Polina Gagarina (2015eko leihaketako ordezkari errusiarra)
- Eslovenia – Lorella Flego
- Espainia – Nieves Álvarez
- Estonia – Sissi (2020 eta 2021eko Estoniako hautespen nazionaleko partaidea)
- Finlandia – Katri Norrlin
- Frantzia – Carla (Junior Eurovision 2019eko ordezkari frantsesa)
- Georgia – Oto Nemsadze (2019ko leihaketako ordezkari georgiarra)
- Grezia – Manolis Gkinis
- Herbehereak – Romy Monteiro
- Irlanda – Ryan O'Shaughnessy (2018ko leihaketako ordezkari irlandarra)
- Islandia – Hannes Óli Ágústsson (Netflix-eko Eurovision Song Contest: Fire Saga pelikulako aktorea)
- Israel – Lucy Ayoub (2019ko leihaketako aurkezlea)
- Italia – Carolina Di Domenico
- Ipar Mazedonia – Vane Markoski
- Kroazia – Ivan Dorian Molnar
- Letonia – Aminata Savadogo (2015eko leihaketako ordezkari letoniarra)
- Lituania – Andrius Mamontovas (2006ko leihaketako ordezkari lituaniarra)
- Malta – Stephanie Spiteri
- Moldavia – Sergey Stepanov (2010 eta 2017ko leihaketetako ordezkari moldaviarra, SunStroke Project taldearen barruan)
- Polonia – Ida Nowakowska (Junior Eurovision 2019 eta 2020eko aurkezlea)
- Portugal – Elisa (2020ko leihaketan Portugal ordezkatzeko hautatu zen artista)
- San Marino – Monica Fabbri
- Serbia – Dragana Kosjerina
- Suedia – Carola (1983, 1991 eta 2006ko leihaketetako ordezkari suediarra, 1991ean leihaketaren irabazlea izan zena)
- Suitza – Angélique Beldner
- Txekiar Errepublika – Taťána Kuchařová
- Ukraina – Tayanna (2017 eta 2018ko Ukrainako hautespen nazionaleko partaidea)
- Zipre – Loukas Hamatsos
Erreferentziak
- (Ingelesez) «The countdown to Eurovision 2021 begins!» Eurovision.tv 2020-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
- (Ingelesez) eurovisiontj. (2020-04-23). «🇳🇱 Rotterdam City Council agrees to extra funding for Eurovision 2021» ESCXTRA.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- 41 Countries to participate at Eurovision 2021
- Eurovision 2020 in Rotterdam is cancelled
- Rotterdam returns as Eurovision Song Contest Host City in 2021
- Eurovision 2021: The 4 scenarios the Netherlands is planning for amid Covid-19 uncertainty
- Eurovision Song Contest to proceed with limited audience
- EBU introduces changes to secure Eurovision’s sustainability
- Eurovision 2021: The lowdown on the logo – Sietse Bakker confirms design will be revamped for 2021
- This is the new logo of Eurovision 2021
- The 4 ways to make Eurovision 2021 happen
Kanpo estekak
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |