2019ko Txileko protestak

2019ko Txileko protestak, Txileko udaberria edota 30 pesoen iraultza[1] Santiagon sortutako eta Txileko eskualde guztietara hedatutako manifestazio eta istilu batzuk dira, herrialdeko hiri nagusietan, Valparaíson, Concepciónen eta La Serenan, 2019ko urrian, azaroan eta abenduan eragin handia izan dituztenak.

2019ko Txileko protestak
Irudia
Motaprotesta
manifestazio
Denbora-tarte2019ko urriaren 14a - 
Garaia2019-2020 one-year-period (en) Itzuli
Kokaleku2019ko urriaren 6a - Santiago
2019ko urriaren 19a - Concepción
2019ko urriaren 19a - Valparaíso
2019ko urriaren 19a - Greater La Serena (en) Itzuli
HerrialdeaTxile
Honen ondorioaEtxeratze-agindu
Chilean national plebiscite, 2020 (en) Itzuli
Pertsona hilak34
Pertsona zaurituak2.500
Atxilotu kopurua
6.362
Hashtag#EvasionMasiva, #LaMarchaMasGrandeDeChile, #PiñeraRenuncia, #EstoPasaEnChile eta #ChileDesperto

Gertakari horien berehalako arrazoia 2019ko urriaren 6an indarrean jarri zuten Santiagoko garraio sistema publikoaren tarifaren igoera izan zen. Tarifak igo ondoren, ehunka ikasle antolatu ziren Santiagoko metroan ihesaldi masiboko ekitaldiak egiteko. Egunak aurrera joan ahala, iheslarien kopuruak gora egin zuen, eta istiluak izan ziren lurrazpiko trenbidearen geltokien barruan. Egoera larriagotu egin zen 2019ko urriaren 18an, ostiralean (Santiagazo izenekoa)[2]; izan ere, apurka-apurka lurpeko sare osoko operazioak bertan behera geratu ziren, jendetzak karabineroekin izandako liskarrengatik. Horren ondorioz, urriaren 18ko gauean, ostirala, hainbat protesta eta istilu bortitz agertu ziren herrialdean zehar. Urriaren 19ko goizaldean, Sebastián Piñera presidenteak larrialdi-egoera ezarri zuen Santiago Handiko udalerrietan, eta etxeratze-agindua eman zuen hilaren 19ko gauetik aurrera.

Urriaren 25ean 1,2 milioi herritar atera ziren kalera Txileko presidentearen aurka, era baketsuan; diktadura bukatu zenetik egindako manifestaziorik handiena izan zen. Ondorioz, bi egun geroago, Piñerak etxeratze agindua kendu zuen Santiagon eta beste bi hiritan.[3]

Hainbat analisten arabera, protestetan ez da liderrik egon eta, maila desberdinetan, gizarte-espektro zabalak hartu du parte, behe-klasetik hasi eta batez besteko altura arte. Zabaldu zuten aldarrietako bat «ez dira 30 peso. 30 urte dira» izan zen. Berehalako arrazoia garraio publikoaren tarifa-gorakadari egotz dakiokeen arren, herri-elkarretaratzeek laster azaldu zituzten horren arrazoi mediatikoak: bizitzaren kostu handia (2019ra arte Santiago Latinoamerikako bigarren hiri garestiena da), pentsio baxuak, farmakoen prezio altuak eta osasun-tratamenduak, eta klase politiko osoari eta azken urteetan metatutako erakunde-deskredituari uko egitea, herrialde horretako Konstituzioa bera barne.

Urriaren 18an hasi zituzten protesta jendetsuez geroztik, 23 hildako izan ziren, Txileko Fiskaltzak emandako datuen arabera. Giza Eskubideen Institutu Nazionalak jakinarazi zuen 2.300 salaketa jaso zituela izandako urraketekin harira eta hamalau sexu indarkeriagatik. Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak, berriz, herrialdean sartzeko baimenaren zain zegoen.[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «La revolución de los 30 pesos» La Tribuna 2019-10-25.
  2. (Gaztelaniaz) Gillies, Jorge. (2019-10-21). «“Santiagazo” de Octubre ¿Preludio de qué?» La Voz del Norte.
  3. «Piñerak etxeratze agindua kendu du Santiagon eta beste bi hiritan» Berria 2019-10-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  4. «Leherketa baten kronika» Berria 2019-11-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.