2019
2019a asteartez hasitako urte arrunta izan zen.
2019. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa |
Urteak | 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2019 MMXIX |
Ab urbe condita | 2772 |
Armeniar egutegia | 1468 ԹՎ ՌՆԿԸ |
Bahá'í egutegia | 175 – 176 |
Bengaliar egutegia | 1426 |
Berber egutegia | 2969 |
Egutegi budista | 2563 |
Myanmarko egutegia | 1381 |
Bizantziar egutegia | 7527 – 7528 |
Koptoen egutegia | 1735 – 1736 |
Etiopiar egutegia | 2011 – 2012 |
Hebrear egutegia | 5779 – 5780 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2075 – 2076 |
Shaka Samvat | 1941 – 1942 |
Kali Yuga | 5120 – 5121 |
Iraniar egutegia | 1397 – 1398 |
Islamiar egutegia | 1440 – 1441 |
Japoniar egutegia | Heisei / Reiwa Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat (Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat年) |
Korear egutegia | 4352 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2562 |
Unix denbora | 1546300800 – 1577836799 |
Holozeniar egutegia | 12019 |
Gregoriotar egutegia | 2019 MMXIX |
Ab urbe condita | 2772 |
Armeniar egutegia | 1468 ԹՎ ՌՆԿԸ |
Bahá'í egutegia | 175 – 176 |
Bengaliar egutegia | 1426 |
Berber egutegia | 2969 |
Egutegi budista | 2563 |
Myanmarko egutegia | 1381 |
Bizantziar egutegia | 7527 – 7528 |
Koptoen egutegia | 1735 – 1736 |
Etiopiar egutegia | 2011 – 2012 |
Hebrear egutegia | 5779 – 5780 |
Egutegi hinduak | |
- Bikram Samwat | 2075 – 2076 |
- Shaka Samvat | 1941 – 1942 |
- Kali Yuga | 5120 – 5121 |
Holozeniar egutegia | 12019 |
Iraniar egutegia | 1397 – 1398 |
Islamiar egutegia | 1440 – 1441 |
Japoniar egutegia | Heisei / Reiwa Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat (Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat年) |
Korear egutegia | 4352 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2562 |
Unix denbora | 1546300800 – 1577836799 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Apirilaren 28a – 2019ko Espainiako hauteskunde orokorretan EAEan 18 eserleku banatzen ziren (8 Bizkaian, 6 Gipuzkoan eta 4 Araban) eta Nafarroan beste 5: Hego Euskal Herriko garailea EAJ izan zen, 6 eserleku bereganatuta, bigarren postuan Alderdi Sozialista geratu zen beste hainbeste eserlekurekin. Hauen ondoren, Ahal Dugu, EH Bildu eta Nafarroak Batzen Du bost, lau eta bi eserleku eskuratu zituzten hurrenez hurren. Beraz, historian lehen aldiz Alderdi Popularra Hego Euskal Herritik at geratu zen eta Espainiar eskuinak soilik bi eserleku menderatu zituen, biak ere Nafarroan.
- Maiatzaren 26a – Udal eta foru hauteskundeak ospatu ziren Hego Euskal Herrian eta Parlamenturako hauteskundeak Nafarroan, Europako hauteskundeekin batera.
- Abuztuaren 24tik 26ra – G7aren 45. gailurra burutu zen Biarritzen.
- Urriaren 28a – Tiroketa Baionako meskitan. Bi pertsona zaurituak izan ziren. Erasotzaileak 84 urteko eskuin-muturreko frantsesa izan zen, Claude Sinké.
- Azaroaren 10a – 2019an bigarrengoz, Espainiako hauteskunde orokorrak azaroaren 10ean ospatu ziren. Alderdi Sozialista izan zen garailea, Herritarron Alderdiak inoizko galerarik handiena izan eta Vox-ek inoizko indarrik handiena lortu zuen bitartean. Hego Euskal Herrian EAJ izan zen garailea eta EH Bilduk Nafarroan ordezkari bat lortu zuen.
Mundua
- Urtarrilaren 1a -
- Ameriketako Estatu Batuetako militarrak Siria eta Afganistandik ateratzen hasi ziren.
- Jair Bolsonarok Brasilgo presidentetza hartu zuen, Michel Temerren ordez.
- Errumaniak Europar Batasuneko lehendakaritza hartu zuen, Austriaren ordez.
- Urtarrilaren 10a – Nicolás Madurok Venezuelako lehendakaritza hartuko zuen berriro ere, 2019-2025 tarterako.
- Urtarrilaren 28a – Brumadinho presako hondamendiak gutxienez 248 hildako utzi zituen.
- Otsailaren 3a – Hauteskundeak El Salvadorren: Nayib Bukele hautatu zuten presidente.
- Martxoaren 10a – Ethiopian Airlines konpainiako Boeing 737 bat Addis Abeba inguruan erori zen. Bertan zioazen 157 pertsonak hil ziren.
- Martxoaren 15a – Zeelanda Berriko Christchurch hirian ondoz ondo egindako bi erasotan 50 lagun hil ziren, eta gutxienez beste 50 zauritu.
- Apirilaren 15a – Parisko Notre-Dame katedralaren suteak eraikina gogor kaltetu zuen.
- Apirilaren 17a – Hauteskundeak Indonesian. Lehen aldiz aukeratu ziren maila guztietako ordezkariak aldi berean.
- Apirilaren 21a – Sri Lankan lehergailu bidez egindako eraso koordinatu batzuk 253 hildako eta 500etik gora zauritu utzi zituzten.
- Apirilaren 28a – Hauteskunde orokorrak ospatu ziren Espainian.
- Apirilaren 30a – Japoniako Akihito enperadoreak abdikazioa aurkeztu zuen; lehen abdikazioa izan zen Japonian bi mendetan.
- Abuztua – Amazoniako basoan sute ugari piztu ziren, aurreko urtean piztu zirenak baino %77 gehiago. Nazioartean harrabotsa sortu zuen gertakariak eta honen inguruan agintariek zabaldutako mezuek.
- Urriaren 7a – Extinction Rebellion mugimendu ekologistak desobedientziaren eguna deitu zuen. Munduko 60 hiritan desobedientzia ekintzak burutu zituzten.
- Urriaren 14tik aurrera Kataluniako prozesu subiranistari egindako epaiketaren epaiaren aurka mobilizazio-multzoa izan zen, 20907/2017 Auzi Bereziaren epaiaren argitarapenaren aurkako erantzun gisa.
- Urriaren 18a – Kataluniako Greba Orokorra: Askatasun Martxak Bartzelonara iritsi eta kataluniar independentismoaren aurkako auziaren sententzien kontrako manifestazio erraldoia egin zen.
- Urriaren 26a – Uluru mendira igotzea guztiz debekatu zen.
- Azaroaren 10a – 2019an bigarrengoz, Hauteskunde orokorrak ospatu ziren Espainian.
Ekonomia
- Urtarrilaren 1a – Qatar LPEEetik atera zen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- Martxoaren 23a – 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Julio Sotok bere bostgarren txapela jantzi zuen.
- Martxoaren 30a – 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa: Iñaki Viñasprek jantzi zuen txapela.
- Apirilaren 4tik apirilaren 14ra – 21. Korrika ospatu zen. Garesetik abiatu eta Gasteizen bukatu zen.
- Abuztuaren 4a – Zuberoako Pagola herrian Domingo Garat pastorala antzeztu zen eta hiru mila pertsona inguru bildu ziren bertan.
- "La trinchera infinita" pelikula estreinatu zuten Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Maria Goenagak.
Mundua
- Urtarrilaren 1a – 1923an argitaratutako lan guztiak, soinu grabazioak kenduta (2022an izango baita) domeinu publikoan sartu ziren Ameriketako Estatu Batuetan. Lehenengo aldia izan zen horrelako zerbait gertatzen dena 1998an Sonny Bono Copyright Denboraren Estentsio Legea onartu zenetik.
- Otsailaren 24a – 91. Oscar Sarien ekitaldia ospatu zen Hollywoodeko Dolby Antzokian: Sari gehien Bohemian Rhapsody filmak lortu zituen, lau sarirekin, eta hauen artean garrantzitsuenetako bat: gizonezko aktore onenarena; Film onenaren saria Green Book filmak eskuratu zuen; Roma filma bai zuzendari onenaren saria bai ingelesez besteko film onenaren saria irabazi zituen historiako lehen filma bilakatu zen.
- Martxoaren 8 – Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin batera Captain Marvel filma estreinatu zen mundu mailan.
- Martxoaren 28a – Qatarko Museo Nazionalaren eraikin berria inauguratu zen, Doha hiriburuan.
- Maiatzaren 14, 16 eta 18a – Tel Aviveko Convention Center erakustazokan 2019ko Eurovision Abesti Lehiaketa ospatu zen. Irabazlea Herbehereetako Duncan Laurence izan zen, Arcade abestiarekin.
Zientzia eta teknologia
- Urtarrilaren 1a – New Horizons espazio-ontzia Kuiper gerrikoan dagoen (486958) 2014 MU69 objektura hurbildu zen.
- Urtarrilaren 3a – Txinak bidalitako Chang'e 4 zunda Ilargiaren alde ezkutuan lurreratu zen, historian lehenengo zunda izanik lorpen hau burutzen.
- Urtarrilaren 21a – Ilargi eklipsea ikusi zen Hego Amerikan eta Ozeano Barean.
- Apirilaren 10a – Event Horizon Telescopek lehen zulo beltzaren irudia argitaratu zuen.
- Maiatzaren 20a – kilogramoa definitzeko Plancken konstantea hartu zen.
- Azaroaren 11 – Merkurioren trantsitua.
Kirolak
Euskal Herria
- Martxoaren 31 – 2019ko Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketaren finala jokatu zen Labrit pilotalekuan: Elordi-O. Etxebarria bikotea garaile.
- Apirilaren 6a – 2019ko Miguel Indurain Sari Nagusia: Jonathan Hivert frantziarra irabazle.
- Apirilaren 7a – Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiaren finala jokatu zen Bizkaia frontoian. Elezkano II.a eta Rezustak lortu zuten txapela, Irribarria eta Zabaletari 22-19 irabazi ondoren.
- Apirilaren 13a – Euskal Herriko Itzuliaren 59. edizioan Ion Izagirre gipuzkoar txirrindularia izan zen garaile.
- Apirilaren 14a – 2019ko Udaberriko Klasikoa: Carlos Betancur kolobiar txirrindularia irabazle.
- Maiatzaren 12a – Emakumezkoen Errealaren futbol taldeak 2018-2019ko Erreginaren Kopa irabazi zuen.
- Maiatzaren 17tik 19ra – Euroligako Lauko Finala jokatu zen Gasteizen.
- Maiatzaren 20a – 2019ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Lucy Kennedy irabazle.
- Maiatzaren 25a – 2019ko Nafarroako Itzulia: Jefferson Cepeda irabazle.
- Ekainaren 2a -
- Ekainaren 9a – 2019ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren finala: Irribarriak bere bigarren txapela lortu zuen, Urrutikoetxearen aurka 22-20 irabazita.
- Uztailaren 25a – 2019ko Ordiziako Klasika: Rafael Valls irabazle.
- Uztailaren 30a – 2019ko Emakumeen Nafarroako Klasikoa: Ashleigh Moolman irabazle.
- Uztailaren 31 – 2019ko Getxoko Zirkuitua: Jon Aberasturi arabarra irabazle.
- Abuztuaren 3a –
- 2019ko Donostia Klasikoa: Remco Evenepoel flandiarra irabazle.
- 2019ko Women Donostiako Klasikoa: Lucy Kennedy irabazle.
- Irailaren 8a – 2019ko Kontxako Bandera: Hondarribiak gizonezkoetan bere 13. bandera irabazi zuen, bigarrena jarraian, eta Oriok emakumezkoetan bere aurrenekoa.
- Irailaren 15a -
- Euskotren Ligaren hamaikagarren denboraldia: Orio txapeldun.
- ETE Ligako 2019ko denboraldia: Hibaika txapeldun.
Mundua
- Otsailaren 24a – 2019ko Andaluziako Itzulian Jakob Fuglsang danimarkarra izan zen garaile.
- Martxoaren 16a – 2019ko Sei Nazioen Txapelketa amaitu zen. Galesek bere 27. txapelketa eskuratu zuen eta partida guztiak irabazi zituenez Slam nagusia eta Koroa hirukoitza ere bai.
- Martxoaren 17a - 2019ko Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa amaitu zen. Ingalaterrak irabazi zuen txapelketa, eta baita Slam nagusia ere.
- Martxoaren 17a – 2019ko Paris-Niza: Team Sky taldeko Egan Bernal kolonbiar txirrindularia irabazle.
- Martxoaren 19a – 2019ko Tirreno-Adriatiko: Primož Roglič esloveniar txirrindularia irabazle.
- Martxoaren 31 – 2019ko Kataluniako Volta: Miguel Ángel López kolonbiarra irabazle.
- Apirilaren 7a – 2019ko Flandriako Tourra: Alberto Bettiol irabazle.
- Apirilaren 14a – 2019ko Paris-Roubaix: Philippe Gilbert irabazle.
- Apirilaren 28a – 2019ko Lieja-Bastogne-Lieja: Jakob Fuglsang irabazle.
- Ekainaren 2a – 2019ko Italiako Giroa: Richard Carapaz irabazle.
- Ekainaren 7tik uztailaren 7ra – 2019ko Emakumeen Munduko Futbol Kopa jokatu zen Frantzian. Irabazlea Estatu Batuetako selekzioa izan zen.
- Uztailaren 28a – Egan Bernalek 2019ko Frantziako Tourra irabazi zuen. Balentria hori lortzen duen lehendabiziko kolonbiarra (baita hegoamerikarra ere) izan zen eta, gainera, 22 urte bete berritan.
- Irailaren 15a- 2019ko Espainiako Itzulia: Primož Roglič irabazle.
- Azaroaren 2a – 2019ko Munduko Errugbi Txapelketaren finala jokatu zen: Hegoafrika irabazle.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 4a – Migel Gallastegi, esku huskako gipuzkoar pilotaria (j. 1918).
- Urtarrilaren 4a – Dora Manchado, tehueltxeeraren azken hiztuna (j. 1934).
- Urtarrilaren 4a – John Thornett, australiar errugbilaria (j. 1935).
- Urtarrilaren 6a – Johan Claassen, hegoafrikar errugbilaria (j. 1929).
- Urtarrilaren 7a – Adalbert Ibrahim Kapandji, frantziar zirujau ortopedikoa, eskuaren kirurgian espezializatua (j. 1928).
- Urtarrilaren 7a – Andrés Sorel, espainiar idazle eta kritikaria (j. 1937).
- Urtarrilaren 9a – Fernando Aiuti, italiar immunologoa eta politikaria, Italiako ANLAIDS elkartearen sortzailea eta lehenengo lehendakaria (j. 1935).
- Urtarrilaren 9a – Anatoli Lukianov, Sobietar Batasuneko agintari nagusia (j. 1930).
- Urtarrilaren 10a – Theo Adam, alemaniar opera abeslaria, baxua (j. 1926).
- Urtarrilaren 11 – Michael Atiyah, britainiar matematikaria (j. 1929).
- Urtarrilaren 12a – Iñaki Garmendia, Laja, gipuzkoar trikitilaria (j. 1944).
- Urtarrilaren 12a – Xabier Zapirain, gipuzkoar sukaldariburua, Euskal sukaldaritza berria mugimenduaren sortzaileetariko bat (j. 1934).
- Urtarrilaren 14a – Paweł Adamowicz, poloniar politikaria eta abokatua, Gdańskeko alkatea, eraila (j. 1965).
- Urtarrilaren 17a – Babiker Awadalla, Sudango 8. lehen ministroa (j. 1917).
- Urtarrilaren 17a – Merche Goñi, nafar margolari eta eskultorea (j. 1945).
- Urtarrilaren 17a – Gil Carlos Rodríguez Iglesias, espainiar abokatua (j. 1946).
- Urtarrilaren 18a – Brian Stowell, manxera hizkuntza suspertzeko lanetan aritutako ekintzaile nagusietako bat (j. 1936).
- Urtarrilaren 19a – Jorge Albistur, euskal arbasodun uruguaiar idazlea, irakaslea eta literatura kritikoa (j. 1940).
- Urtarrilaren 20a – Lolo Rico, espainiar kazetari eta telebista zuzendaria (j. 1935).
- Urtarrilaren 23a – Jonas Mekas, lituaniar-estatubatuar zinemagile, poeta eta artista (j. 1922).
- Urtarrilaren 23a – Erik Olin Wright, estatubatuar soziologoa marxismo analitikoaren ordezkari nagusietakoa (j. 1947).
- Urtarrilaren 24a – Fernando Sebastián Aguilar, espainiako artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua (j. 1929).
- Urtarrilaren 25a – Dušan Makavejev, jugoslaviar zinema-zuzendaria (j. 1932).
- Urtarrilaren 26a – Michel Legrand, frantziar konpositore, zuzendari, eta jazz piano-jotzailea (j. 1932).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Gurutz Ansola, gipuzkoar ikertzaile eta irakaslea (j. 1924).
- Otsailaren 1a – Ayub Ogada, kenyar abeslari eta aktorea (j. 1956).
- Otsailaren 2a – Libe Asua, bizkaitar euskaltzalea (j. 1916).
- Otsailaren 2a – Violeta Zúñiga, giza eskubideen aldeko txiletar ekintzailea (j. 1933).
- Otsailaren 4a – Matti Nykänen, finlandiar eski jauzilaria (j. 1963).
- Otsailaren 5a – Lucia Areitioaurtena, Erromaretakua, bizkaitar erraketista (j. 1925).
- Otsailaren 5a – Andy Nisbet, eskoziar mendizalea, arroka eta izotzetan eskalatzeko teknika mistoen aitzindaritzat hartua (j. 1953).
- Otsailaren 5a – Miriam Rivera, mexikar emakumezko aktore pornografiko eta modelo transexuala (j. 1981).
- Otsailaren 6a – Manfred Eigen, alemaniar fisikari eta kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (j. 1927).
- Otsailaren 7a – Albert Finney, britainiar aktorea (j. 1936).
- Otsailaren 7a – Jon Lopategi, Baltza, bizkaitar bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea (j. 1934).
- Otsailaren 7a – Jan Olszewski, Poloniako lehen ministroa (j. 1930).
- Otsailaren 8a – Robert Ryman, estatubatuar margolaria (j. 1930).
- Otsailaren 9a – Cadet, britainiar raperoa (j. 1990).
- Otsailaren 9a – Aina Moll Marquès, Herrialde Katalanetako filologo eta politikaria (j. 1930).
- Otsailaren 9a – Tomi Ungerer, frantziar marrazkilari eta ilustratzailea (j. 1931).
- Otsailaren 9a – Patricia Nell Warren, estatubatuar idazlea (j. 1936).
- Otsailaren 10a – Daniel Silva dos Santos, brasildar futbolaria (j. 1982).
- Otsailaren 10a – Jan-Michael Vincent, estatubatuar aktorea (j. 1944).
- Otsailaren 11 – Sibghatullah Mojaddedi, Afganistango presidentea (j. 1925).
- Otsailaren 12a – Gordon Banks, ingeles futbolaria, XX. mendeko atezain hoberenetakoa (j. 1937).
- Otsailaren 16a – Bruno Ganz, suitzar antzezlea (j. 1941).
- Otsailaren 18a – Juan Miguel Gutiérrez, gipuzkoar ikertzailea eta zineman aditua, dokumentalgintzan espezializatua (j. 1945).
- Otsailaren 18a – Alessandro Mendini, italiar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1931).
- Otsailaren 19a – Alan Roy King, britainiar hizkuntzalaria, itzultzailea, euskalaria eta euskaltzain urgazlea (j. 1954).
- Otsailaren 19a – Karl Lagerfeld, alemaniar jostuna (j. 1933).
- Otsailaren 20a – Luis García-Ochoa, gipuzkoar margolaria (j. 1920).
- Otsailaren 21a – Stanley Donen, estatubatuar zinemagilea (j. 1924).
- Otsailaren 21a – Jackie Shane, estatubatuar soul eta rhythm and blues abeslaria (j. 1940).
- Otsailaren 21a – Peter Tork, estatubatuar musikari eta aktorea, The Monkees taldeko kidea (j. 1942).
- Otsailaren 22a – Alex Tejería, euskal emigratzailea Uruguain, euskal kulturaren zabaltzailea herrialde horretan (j. 1932).
- Otsailaren 24a – Antoine Gizenga, Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministroa (j. 1925).
- Otsailaren 27a – France-Albert René, Seychelleetako 2. presidentea (j. 1935).
- Otsailaren 27a – Michel Sainte-Marie, lapurtar politikaria, Frantziako Alderdi Sozialistaren kidea (j. 1938).
- Otsailaren 28a – Xabier Arzalluz, gipuzkoar politikaria, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea (j. 1932).
- Otsailaren 28a – André Previn, alemaniar-estatubatuar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria (j. 1929).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Zhores Alferov, sobietar eta errusiar fisikaria, 2000ko Fisikako Nobel Saria (j. 1930).
- Martxoaren 1a – Kevin Roche, irlandar jatorriko estatubatuar arkitektoa (j. 1922).
- Martxoaren 4a – Keith Flint, ingeles abeslaria, musikaria eta dantzaria, The Prodigy taldeko abeslaria eta dantzaria (j. 1969).
- Martxoaren 4a – Klaus Kinkel, alemaniar legelari eta politikaria (j. 1936).
- Martxoaren 4a – Luke Perry, estatubatuar aktorea (j. 1966).
- Martxoaren 4a – Jean Starobinski, suitzar medikua eta saiakeragilea (j. 1920).
- Martxoaren 5a – Angel Aintziburu, nafar idazlea eta ohorezko euskaltzaina (j. 1930).
- Martxoaren 5a – Jacques Loussier, frantziar piano-jotzailea eta musikagilea (j. 1934).
- Martxoaren 8a – Luis Ortiz Alfau, Errepublikaren aldeko eta frankismoaren kontrako bizkaitar milizianoa (j. 1916).
- Martxoaren 12a – Věra Bílá, erromani abeslari eta musikaria (j. 1954).
- Martxoaren 13a – Joseph Hanson Kwabena Nketia, afrikar musikagilea (j. 1921).
- Martxoaren 15a – Juan Manuel Arza Muñuzuri, Nafarroako Gobernuko lehendakaria (j. 1932).
- Martxoaren 15a – W S. Merwin, estatubatuar poeta eta itzultzailea (j. 1927).
- Martxoaren 16a – Miguel Azkarate, gipuzkoar futbolaria (j. 1938).
- Martxoaren 16a – Dick Dale, estatubatuar rock gitarra-jotzailea (j. 1937).
- Martxoaren 16a – Mohamed Mahmoud Ould Louly, Mauritaniako estatuburua (j. 1943).
- Martxoaren 17a – Jesús Ignacio Astrain, nafar politikaria (j. 1934).
- Martxoaren 19a – Juan Luis Mendizabal, Mendi, gipuzkoar margolaria (j. 1928).
- Martxoaren 19a – Maurílio Jorge Quintal de Gouveia, portugaldar elizgizona (j. 1932).
- Martxoaren 20a – Donald Kalpokas, Vanuatuko lehen ministroa (j. 1943).
- Martxoaren 22a – Scott Walker, britainiar kantautorea (j. 1943).
- Martxoaren 26a – Javier Miranda, nafar enpresari eta Osasunako presidentea (j. 1954).
- Martxoaren 27a – Abdul Latif Dayfallah, Ipar Yemengo lehen ministroa (j. 1930).
- Martxoaren 28 – Pierre Lacroix, frantziar errugbilaria (j. 1935).
- Martxoaren 29a – Agnès Varda, frantziar argazkilari eta zinemagilea, Nouvelle vague mugimenduko kidea (j. 1928).
- Martxoaren 30a – Tania Mallet, britaniar modelo eta aktorea (j. 1941).
- Martxoaren 31 – Nipsey Hussle, estatubatuar rapeatzailea, eraila (j. 1985).
Apirila
- Apirilaren 1a – Rafael Sánchez Ferlosio, espainiar idazlea (j. 1927).
- Apirilaren 4a – Alberto Cortez, panpatar abeslari, kantautore eta idazlea (j. 1940).
- Apirilaren 4a – Jose Antonio Urbiola, nafar abokatu eta politikari jeltzalea (j. 1937).
- Apirilaren 5a – Sydney Brenner, hegoafrikar biologoa, 2002ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1927).
- Apirilaren 6a – Angel Sertutxa, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- Apirilaren 6a – David J. Thouless, eskoziar materia kondentsatuaren fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria (j. 1934).
- Apirilaren 10a – Gonzalo Sobejano, espainiar poeta, kritiko literarioa eta Literatura irakaslea (j. 1928).
- Apirilaren 13a – Francisca Aguirre, espainiar idazlea eta poeta (j. 1930).
- Apirilaren 13a – Neus Català, katalandar ekintzaile antifaxista (j. 1915).
- Apirilaren 13a – Paul Greengard, estatubatuar neurozientzialaria, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- Apirilaren 14a – Bibi Andersson, suediar aktorea (j. 1935).
- Apirilaren 14a – Gene Wolfe, estatubatuar ingeniari eta eleberrigilea (j. 1931).
- Apirilaren 15a – Diego Galán, espainiar zinema kritikari eta zuzendaria eta Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria (j. 1946).
- Apirilaren 16a – Jörg Demus, austriar piano-jotzailea (j. 1928).
- Apirilaren 16a – Vitelio Ruiz Hernández, kubatar hizkuntzalari eta pedagogoa (j. 1928).
- Apirilaren 17 – Aurea Etxaniz, gipuzkoar erraketista (j. 1922).
- Apirilaren 17a – Alan García Pérez, Peruko presidentea (j. 1949).
- Apirilaren 18a – Bixente Etxeandia, gipuzkoar futbolaria, Deportivo Alavésen historian gol gehien sartu dituen hirugarren jokalaria izandakoa (j. 1931).
- Apirilaren 18a – Lyra McKee, iparirlandar kazetaria, eraila (j. 1990).
- Apirilaren 18a – Txomin Solabarrieta, bizkaitar apaiza eta ohorezko euskaltzaina (j. 1927).
- Apirilaren 21a – Gaspar Castellano y de Gastón, Aragoiko Gobernuaren Presidentea (j. 1928).
- Apirilaren 21a – Polly Higgins, eskoziar abokatua, idazlea eta ingurumen ekintzailea (j. 1968).
- Apirilaren 22a – Lê Duc Anh, Vietnamgo presidentea (j. 1920).
- Apirilaren 22a – Dieter Forte, alemaniar idazlea (j. 1935).
- Apirilaren 22a – Billy McNeill, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1940).
- Apirilaren 23a – Joan Luxenburgokoa, Luxenburgoko duke handia (j. 1921).
- Apirilaren 24a – Carlos Pera, bizkaitar mediku eta politikaria (j. 1952).
- Apirilaren 25a – John Havlicek, estatubatuar saskibaloi jokalaria (j. 1940).
- Apirilaren 27a – Negasso Gidada, Etiopiako presidentea (j. 1943).
- Apirilaren 27a – Patxi Iraola, gipuzkoar bertsolaria, epailea eta gai-jartzailea (j. 1933).
- Apirilaren 28a – John Singleton, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1968).
- Apirilaren 29a – Les Murray, australiar olerkaria (j. 1938).
- Apirilaren 30a – Anémone, frantziar aktorea eta zinema zuzendaria (j. 1950).
- Apirilaren 30a – Peter Mayhew, ingeles-estatubatuar aktorea, Star Wars film sagan Chewbacca pertsonaiaren antzezlea (j. 1944).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Jose Luis Ansorena, gipuzkoar apaiza, abesbatza zuzendaria eta musikagilea (j. 1928).
- Maiatzaren 2a – Michel Crauste, frantziar errugbi jokalaria (j. 1934).
- Maiatzaren 2a – Ali Mroudjaé, Komoreetako lehen ministroa (j. 1939).
- Maiatzaren 8a – Sprent Dabwido, Nauruko presidentea (j. 1972).
- Maiatzaren 10a – Alfredo Pérez Rubalcaba, espainiar politikaria (j. 1951).
- Maiatzaren 11 – Jean-Claude Brisseau, frantziar zinemagilea (j. 1944).
- Maiatzaren 11 – Peggy Lipton, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria (j. 1946).
- Maiatzaren 12a – Machiko Kyō, japoniar aktorea (j. 1924).
- Maiatzaren 12a – Patrick Ozafrain, baxenafar trinketelaria (j. 1974).
- Maiatzaren 13a – Doris Day, estatubatuar aktorea, abeslaria eta animalien eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1922).
- Maiatzaren 14a – Tim Conway, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Maiatzaren 14a – Daniel Vidart, uruguaitar antropologoa eta idazlea (j. 1920).
- Maiatzaren 16a – Bob Hawke, Australiako lehen ministroa (j. 1929).
- Maiatzaren 16a – Ieoh Ming Pei, estatubatuar arkitektoa (j. 1917).
- Maiatzaren 17a – Herman Wouk, estatubatuar idazlea (j. 1915).
- Maiatzaren 18a – Analia Gadé, espainiar-argentinar aktorea (j. 1931).
- Maiatzaren 20a – Niki Lauda, austriar 1 formulako pilotua eta enpresaburua (j. 1949).
- Maiatzaren 22a – Ahmad Shah Pahangekoa, Pahangeko sultana eta Malaysiako erregea (j. 1930).
- Maiatzaren 22a – Eduard Punset, kataluniar abokatu, ekonomialari eta zientzia hedatzailea (j. 1936).
- Maiatzaren 24a – Murray Gell-Mann, estatubatuar fisikaria, 1969ko Fisikako Nobel Saria (j. 1929).
- Maiatzaren 25a – Joaquín Sanz Gadea, espainiar sendagilea (j. 1930).
- Maiatzaren 26a – Prem Tinsulanonda, Thailandiako lehen ministroa (j. 1920).
- Maiatzaren 27a – François Weyergans, belgikar idazle eta zinema zuzendaria (j. 1941).
- Maiatzaren 28a – Kamel Eddine Fekhar, Aljeria erdialdeko M'zab haraneko mozabita amazig berebereen buruzagia (j. 1963).
- Maiatzaren 28a – Apolo Nsibambi, Ugandako 8. lehen ministroa (j. 1940).
- Maiatzaren 28a – Edward Seaga, Jamaikako lehen ministroa (j. 1930).
- Maiatzaren 30a – Patricia Bath, estatubatuar oftalmologoa, asmatzailea, humanista eta akademikoa, kataratak laser bidez tratatzen aitzindaria (j. 1942).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Jose Luis Longaron, gipuzkoar artista plastikoa (j. 1952).
- Ekainaren 1a – José Antonio Reyes, espainiar futbolaria (j. 1983).
- Ekainaren 1a – Michel Serres, frantziar filosofo eta zientzietako historialaria (j. 1930).
- Ekainaren 2a – Yannick Bellon, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1924).
- Ekainaren 3a – Agustina Bessa-Luís, portugaldar eleberrigilea (j. 1922).
- Ekainaren 4a – Lennart Johansson, suediar kirol zuzendaria (j. 1929).
- Ekainaren 5a – Luis Migel Kerexeta, gipuzkoar auzitegi-mediku eta EHUko irakaslea (j. 1962).
- Ekainaren 6a – Fernando Aínsa, espainiar jatorriko uruguaiar kazetari, kritikari eta saiakera-idazlea (j. 1937).
- Ekainaren 6a – Dr. John, estatubatuar abeslaria (j. 1941).
- Ekainaren 7a – Chicho Ibáñez Serrador, uruguaiar-espainiar zinema- eta telebista-zuzendaria (j. 1935).
- Ekainaren 8a – Guy Bois, frantziar historialari marxista, feudalismoaren historiari egindako ekarpenegatik nabarmena (j. 1934).
- Ekainaren 8a – Marja Leinonen, finlandiar hizkuntzalari, itzultzaile eta irakaslea (j. 1946).
- Ekainaren 11 – Jose Mari Gorrotxategi, gipuzkoar gozogile eta gozogintzan ikertzaile eta sortzailea (j. 1929).
- Ekainaren 13a – Edith Gonzalez, mexikar aktore eta dantzaria (j. 1964).
- Ekainaren 15a – Marta Harnecker, txiletar soziologo, kazetari eta ekintzailea (j. 1937).
- Ekainaren 15a – Franco Zeffirelli, italiar zinema zuzendaria (j. 1923).
- Ekainaren 16a – Erzesbet Gulyás Köteles, hungariar gimnasta artistikoa (j. 1924).
- Ekainaren 17a – Mohamed Morsi, Egiptoko presidentea, Egiptoko historian demokratikoki aukeratutako lehenengo presidentea (j. 1951).
- Ekainaren 17a – Gloria Vanderbilt, estatubatuar artista, idazle, aktore, moda-diseinatzaile eta socialitea (j. 1924).
- Ekainaren 18a – Rufino Iraola, gipuzkoar idazle, kazetari eta bertsozalea (j. 1945).
- Ekainaren 21a – Dimitris Jristofias, Zipreko presidentea (j. 1946).
- Ekainaren 22a – Thalles Lima de Conceição Penha, brasildar futbolaria (j. 1995).
- Ekainaren 23a – Luis Alberto Agiriano, arabar politikaria (j. 1940).
- Ekainaren 24a – Pilar Gartziandia, Espainiako Gerra Zibileko tolosar emakume errepresaliatua (j. 1919).
- Ekainaren 30a – Momir Bulatović, Jugoslaviako lehen ministroa eta desegitearen ondoren lehendabiziko Montenegroko presidentea (j. 1956).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Lee Iacocca, estatubatuar enpresaburua (j. 1924).
- Uztailaren 3a – Koldo Agirre, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1939).
- Uztailaren 3a – Frantxiska Iragorri, gipuzkoar ekintzailea eta abertzalea (j. 1920).
- Uztailaren 3a – Txomin Saratxaga, bizkaitar politikari jeltzalea.
- Uztailaren 4a – Arturo Fernández, espainiar aktore eta telebista aurkezlea (j. 1929).
- Uztailaren 4a – Leon Kossoff, britainiar margolaria (j. 1926).
- Uztailaren 6a – Patrícia Araújo, brasildar modelo eta aktore pornografikoa (j. 1982).
- Uztailaren 6a – João Gilberto, brasildar musikagilea (j. 1931).
- Uztailaren 9a – Freddie Jones, ingeles aktorea (j. 1927).
- Uztailaren 9a – Ross Perot, estatubatuar enpresaburu, milioidun eta politikaria (j. 1931).
- Uztailaren 9a – Fernando de la Rúa, Argentinako presidentea (j. 1937).
- Uztailaren 9a – Rip Torn, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Uztailaren 10a – Valentina Cortese, italiar aktorea (j. 1923).
- Uztailaren 10a – James Small, hegoafrikar errugbilaria (j. 1969).
- Uztailaren 12a – Claudio Naranjo, txiletar psikiatra (j. 1932).
- Uztailaren 14a – Hussain Muhammad Ershad, Bangladeshko presidentea (j. 1930).
- Uztailaren 14a – Mariano Ferrer, gipuzkoar kazetaria (j. 1939).
- Uztailaren 14a – Pernell Whitaker, estatubatuar boxeolaria (j. 1964).
- Uztailaren 16a – Johnny Clegg, hegoafrikar musikari eta antropologoa (j. 1953).
- Uztailaren 16a – Claude-Hélène Perrot, frantziar historialari eta afrikazalea (j. 1928).
- Uztailaren 16a – Emilio Ybarra, euskal enpresaburu eta ekonomialaria (j. 1936).
- Uztailaren 17a – Andrea Camilleri, italiar idazle, gidoilari eta zine eta antzerki zuzendaria (j. 1925).
- Uztailaren 19a – Rutger Hauer, herbeheretar telebista eta zinemako aktorea (j. 1944).
- Uztailaren 19a – Ágnes Heller, hungariar filosofoa (j. 1929).
- Uztailaren 19a – César Pelli, argentinar arkitektoa (j. 1926).
- Uztailaren 20a – Liane Russell, austriar-estatubatuar genetista eta kontserbazionista (j. 1923).
- Uztailaren 22a – Brigitte Kronauer, alemaniar idazlea (j. 1940).
- Uztailaren 22a – Li Peng, Txinako Herri Errepublikako lehen ministroa (j. 1928).
- Uztailaren 23a – Jose Maria Ormaetxea, Mondragon korporazioaren sortzaileetako bat (j. 1926).
- Uztailaren 24a – Claes Andersson, finlandiar idazle, musikagile, psikiatra eta politikaria (j. 1937).
- Uztailaren 25a – Beji Caid Essebsi, Tunisiako presidentea (j. 1926).
- Uztailaren 25a – Philippe Ogouz, lapurtar aktore eta bikoiztailea (j. 1939).
- Uztailaren 27a – John Robert Schrieffer, estatubatuar fisikaria, 1972ko Fisikako Nobel Saria (j. 1931).
- Uztailaren 28a – Eduardo Gómez Manzano, espainiar telebista, zinema eta antzerkiko komedia aktorea (j. 1951).
- Uztailaren 28a – Ruth de Souza, brasildar aktorea (j. 1921).
- Uztailaren 29a – Egil Danielsen, norvegiar atleta, xabalina jaurtiketan aditua (j. 1933).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Sadou Hayatou, Kamerungo lehen ministroa (j. 1942).
- Abuztuaren 1a – Anton Uriarte, gipuzkoar geografoa, klimaren historiaren ikertzailea (j. 1949).
- Abuztuaren 2a – Roberto Bodegas, espainiar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1933).
- Abuztuaren 3a – Basil Heatley, britainiar atleta (j. 1933).
- Abuztuaren 3a – Nikolái Kardashov, errusiar astrofisikaria (j. 1932).
- Abuztuaren 3a – Brian Lochore, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1940).
- Abuztuaren 3a – Mike Troy, estatubatuar igerilaria (j. 1940).
- Abuztuaren 4a – Nuon Chea, kanbodiar politikari eta genozida (j. 1926).
- Abuztuaren 5a – Josef Kadraba, txekiar futbolaria (j. 1933).
- Abuztuaren 5a – Toni Morrison, estatubatuar idazlea, afro-amerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa eta 1993ko Literaturako Nobel Saria (j. 1931).
- Abuztuaren 6a – Luis Ruiz de Gopegui, espainiar fisikari eta idazlea, NASAren arduraduna Espainian (j. 1929).
- Abuztuaren 7a – Kary Mullis, estatubatuar biologoa, 1983ko Kimikako Nobel Saria (j. 1944).
- Abuztuaren 8a – Jean-Pierre Mocky, frantziar zinemagilea eta antzezlea (j. 1933).
- Abuztuaren 9a – Vassilakis Takis, greziar eskultorea, arte zinetikoa landu zuena (j. 1925).
- Abuztuaren 10a – Jeffrey Epstein, estatubatuar finantzari aberatsa, sexu-delituetan inplikatua egoteagatik ezaguna (j. 1953).
- Abuztuaren 10a – Aissata Kane, emakumeen eskubideen aldeko militante politiko mauritaniarra (j. 1938).
- Abuztuaren 12a – José Luis Brown, argentinar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- Abuztuaren 14a – Margarita Arenaza, gipuzkoar erraketista (j. 1925).
- Abuztuaren 15a – Luigi Lunari, italiar idazlea (j. 1934).
- Abuztuaren 16a – Peter Fonda, estatubatuar aktore, gidoigile, ekoizle eta zinema zuzendaria (j. 1940).
- Abuztuaren 16a – Felice Gimondi, italiar txirrindularia (j. 1942).
- Abuztuaren 18a – Juan Lasa, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua eta Beasaingo alkatea (j. 1939/40).
- Abuztuaren 19a – Larry Taylor, estatubatuar musikaria (j. 1942).
- Abuztuaren 19a – Dulce Almada Duarte, caboverdetar hizkuntzalari, irakasle eta ekintzaile politikoa (j. 1933).
- Abuztuaren 21a – Faustino Menéndez Pidal de Navascués, espainiar heraldista (j. 1924).
- Abuztuaren 23a – Egon Zimmermann, austriar eskiatzailea (j. 1939).
- Abuztuaren 25a – Ferdinand Piëch, automobilgintzari lotutako austriar enpresaburua (j. 1937).
- Abuztuaren 26a – José Moreno, Eusko Gudarosteko gudaria, armada hartako azken beteranoa (j. 1918).
- Abuztuaren 27a – Dawda Jawara, lehendabiziko Gambiako presidentea (j. 1924).
- Abuztuaren 27a – Philippe Madrelle, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidentea (j. 1937).
- Abuztuaren 27a – Conchita Ramos, Frantziako Erresistentziako kataluniar-frantziar kidea, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik irten zena (j. 1925).
- Abuztuaren 29a – Miguel Angel Lamata, gipuzkoar futbolaria (j. 1947).
- Abuztuaren 31 – Immanuel Wallerstein, estatubatuar soziologo eta gizarte-zientifiko historikoa, mundu-sistema analisiaren teoriko nagusia (j. 1930).
Egun ezezaguna
- Abuztuaren 24an desagertua eta irailaren 4an hilik aurkitua – Blanca Fernández Ochoa, espainiar eskiatzaile alpinoa (j. 1963).
Iraila
- Irailaren 2a – Gyoji Matsumoto, japoniar futbolaria (j. 1934)
- Irailaren 4a – Gerardo Bujanda, gipuzkoar politikari jeltzalea, Eusko Gudarosteko Saseta bataoiloiko azken beteranoa (j. 1919).
- Irailaren 4a – Roger Etxegarai, euskal herrian jaiotako kardinal apezpikua (j. 1922).
- Irailaren 5a – Iñigo Muguruza, gipuzkoar musikaria (j. 1964).
- Irailaren 6a – Robert Mugabe, Zimbabweko presidentea, gutxiengo zurien aginteari amaiera eman zion askapen mugimenduaren buruzagietako bat (j. 1924).
- Irailaren 6a – Chester Williams, hegoafrikar errugbilaria (j. 1970).
- Irailaren 7a – Alfonso Gorroñogoitia, Mondragon korporazioaren sortzaileetako bat (j. 1924).
- Irailaren 8a – Camilo Sesto, espainiar abeslari eta musikagilea (j. 1946).
- Irailaren 9a – Robert Frank, suitzar-estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1924).
- Irailaren 10a – Stefano Delle Chiaie, eskuin muturreko militante neofaxista eta pistolaria, ETAren aurkako borroka zikinean parte hartu zuena (j. 1936).
- Irailaren 10a – Daniel Johnston, estatubatuar kantautore, abeslari eta musikagilea (j. 1961).
- Irailaren 10a – Albert Razin, udmurt ekintzaile publiko eta erlijiosoa (j. 1940).
- Irailaren 11 – B. J. Habibie, Indonesiako presidentea (j. 1936).
- Irailaren 12a – Jon Barberena, nafar idazlea eta bertsolaria (j. 1979).
- Irailaren 12a – Cynthia Cockburn, britainiar akademikoa, feminista, ekintzaile antimilitarista eta bakezalea (j. 1934).
- Irailaren 12a – ʻAkilisi Pōhiva, Tongako lehen ministroa (j. 1941).
- Irailaren 15a – Lol Mahamat Choua, Txadeko presidentea (j. 1939).
- Irailaren 15a – Ric Ocasek, estatubatuar egile abeslari, musikari, musika ekoizle eta margolaria (j. 1944).
- Irailaren 15a – Montserrat Soliva Torrentó, kataluniar zientzialaria, Zientzia kimikoetan doktorea eta unibertsitateko irakaslea (j. 1943).
- Irailaren 16a – Ascensión Mendieta, memoria historikoaren aldeko borrokalari espainiarra (j. 1925).
- Irailaren 18a – Imata Kabua, Marshall Uharteetako presidentea (j. 1943).
- Irailaren 19a – Zine El Abidine Ben Ali, Tunisiako presidentea (j. 1936).
- Irailaren 20a – Emilia Boneva, gimnasia erritmikoko entrenatzaile bulgariarra (j. 1938).
- Irailaren 20a – Isabel Ruiz Ruiz, guatemalar artista bisuala (j. 1945).
- Irailaren 21a – Sigmund Jähn, Ekialdeko Alemaniako aireko indarreko kidea, lehen alemaniar austronauta (j. 1937).
- Irailaren 21a – Günter Kunert, alemaniar idazlea (j. 1929).
- Irailaren 22a – Louis Joinet, frantziar legelaria, giza eskubideen alorrean NBEren ordezkaria munduko hainbat gatazkatan (j. 1934).
- Irailaren 25a – Paul Badura-Skoda, austriar piano-jotzailea eta musikologoa (j. 1927).
- Irailaren 26a – Jacques Chirac, Frantziako presidentea (j. 1932).
- Irailaren 27a – Rob Garrison, estatubatuar aktorea (j. 1960).
- Irailaren 28a – Ismail Petra Kelantangoa, Kelantango sultana (j. 1949).
- Irailaren 30a – Luis Etxebeste, gipuzkoar futbolaria (j. 1928).
- Irailaren 30a – Jessye Norman, estatubatuar sopranoa (j. 1945).
Urria
- Urriaren 1a – Miguel León-Portilla, mexikar filosofo eta historialaria, nahuatl literaturan espezialista zein ikerlari handienetakoa (j. 1926).
- Urriaren 2a – Tiny Hill, zeelandaberritar errugbilaria eta errugbi aukeratzailea (j. 1927).
- Urriaren 3a – Diogo Freitas do Amaral, Portugalgo jarduneko lehen ministroa (j. 1941).
- Urriaren 4a – Diahann Carrol, estatubatuar aktore, abeslari, modelo eta ekintzailea (j. 1935).
- Urriaren 5a – Andy Etchebarren, euskal jatorriko estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1943)
- Urriaren 6a – Ginger Baker, ingeles musikari eta bateria-jotzailea (j. 1939).
- Urriaren 6a – Larry Junstrom, estatubatuar baxu-jotzailea, Lynyrd Skynyrd taldearen sortzaileetako bat (j. 1949).
- Urriaren 7a – José Oneto, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1942).
- Urriaren 9a – Andrés Gimeno, kataluniar tenislaria (j. 1937).
- Urriaren 11 – Robert Forster, estatubatuar aktorea (j. 1941).
- Urriaren 11 – Aleksei Leonov, lehen ontziz-kanpoko ibilaldia egin zuen errusiar kosmonauta (j. 1934).
- Urriaren 13a – Charles Jencks, estatubatuar kultura-teorialari, paisaia-diseinatzaile eta arkitekturaren historialaria (j. 1939).
- Urriaren 14a – Harold Bloom, estatubatuar irakaslea, literaturaren teoria eta kritika akademikoa jorratu jorratu zituena (j. 1930).
- Urriaren 17a – Alicia Alonso, kubatar dantzari eta dantza-irakaslea (j. 1920).
- Urriaren 19a – Salvador Giner, kataluniar soziologoa, Institut d'Estudis Catalanseko presidentea (j. 1934).
- Urriaren 19a – Carlos Suárez Morilla, espainiar zinema zuzendari eta argazkilaria (j. 1946).
- Urriaren 20a – Miel Sasieta, gipuzkoar arkeologoa (j. 1931).
- Urriaren 22a – Sadako Ogata, japoniar politikaria (j. 1927).
- Urriaren 22a – Marieke Vervoort, belgikar atleta paralinpikoa, eutanasiaz baliatuta (j. 1979).
- Urriaren 23a – Santos Juliá, galiziar historialari eta soziologoa (j. 1940).
- Urriaren 25a – Salvador Freixedo, apaiz katolikoa eta gai paranormalen ikertzailea, Espainian parapsikologia eta ufologiaren erreferentea (j. 1923).
- Urriaren 25a – Joanito Mitxelena, gipuzkoar bertsolaria (j. 1953).
- Urriaren 25a – Rafael Ninyoles, valentziar soziolinguista, Katalan Herrietako soziolinguistikaren gurasoa (j. 1943).
- Urriaren 26a – Enriqueta Basilio, mexikar atleta, sugar olinpikoa eraman eta pebetontzia piztu zuen historiako lehenengo emakumea (j. 1948).
- Urriaren 27a – Abu Bakr al-Baghdadi, bere burua kalifa izendatu zuen Estatu Islamikoko irakiar terrorista (j. 1971)
Azaroa
- Azaroaren 1a – Rina Lazo, guatemalar margolari eta irakaslea, mexikar muralismoko partaidea (j. 1923).
- Azaroaren 1a – Miguel Olaortua, bizkaitar apaiz agustindarra (j. 1962).
- Azaroaren 2a – Marie Laforêt, frantziar aktore eta abeslaria (j. 1939).
- Azaroaren 3a – Enrique Areiltza Txurruka, Mutrikuko kondea eta espainiar enpresaria (j. 1934).
- Azaroaren 3a – Gabriel Jackson, estatubatuar historialaria (j. 1921).
- Azaroaren 5a – Omero Antonutti, italiar aktorea (j. 1935).
- Azaroaren 6a – Jan Stráský, azken Txekoslovakiako lehen ministroa (j. 1940).
- Azaroaren 7a – José Antonio Fernández Prieto, Oviedoko Unibertsitateko botanikari, ekologo, pteridologo eta fitogegografo asturiarra (j. 1950).
- Azaroaren 7a – Robert Freeman, britainiar argazkilari eta diseinugile grafikoa, The Beatlesekin egindako lanagatik ezaguna (j. 1936).
- Azaroaren 7a – Margarita Salas, espainiar biokimikaria (j. 1938).
- Azaroaren 11 – Edward Zacca, Jamaikako jarduneko Gobernadore Orokorra (j. 1931).
- Azaroaren 12a – Mitsuhisa Taguchi, japoniar futbolaria (j. 1955).
- Azaroaren 13a – Raymond Poulidor, frantziar txirrindularia (j. 1936).
- Azaroaren 13a – Niall Tóibín, irlandar aktorea (j. 1929).
- Azaroaren 14a – Branko Lustig, judu jatorriko kroaziar zinema ekoizlea (j. 1932).
- Azaroaren 14a – Regina Raull, bizkaitar margolaria (j. 1931).
- Azaroaren 15a – Harrison Dillard, estatubatuar atleta (j. 1923).
- Azaroaren 17a – Gustav Peichl, austriar arkitektoa (j. 1928).
- Azaroaren 18a – Argentina Santos, azkenetariko fado-kantari handia (j. 1924).
- Azaroaren 19a – Purita Campos, kataluniar komikigile, marrazkilari eta margolaria (j. 1937).
- Azaroaren 19a – D. M. Jayaratne, Sri Lankako lehen ministroa (j. 1931).
- Azaroaren 22a – Eugène Camara, Gineako lehen ministroa (j. 1942).
- Azaroaren 22a – Cecilia Seghizzi, italiar konpositore, biolinista eta pintorea (j. 1908).
- Azaroaren 23a – Asunción Balaguer, kataluniar aktorea (j. 1925).
- Azaroaren 24a – Jean-Paul Benzécri, frantziar estatistikaria, korrespondentzia-analisiaren sortzailea izateagatik ezaguna (j. 1932).
- Azaroaren 24a – Goo Hara, hegokorear abeslari eta aktorea (j. 1991).
- Azaroaren 28a – Pim Verbeek, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- Azaroaren 29a – Yasuhiro Nakasone, Japoniako lehen ministroa (j. 1918).
- Azaroaren 30a – Jesús García Ariño, Garcia Ariño I.a , esku huskako bizkaitar pilotaria (j. 1934).
- Azaroaren 30a – Mariss Jansons, letoniar orkestra-zuzendaria (j. 1943).
Abendua
- Abenduaren 1a – Basilio Sarobe Aldabe, nafar apaiza, euskaltzalea eta itzultzailea (j. 1929).
- Abenduaren 4a – Javier Aguirre Fernández, gipuzkoar zinema zuzendaria eta gidoigilea (j. 1935).
- Abenduaren 4a – Azucena Hernández, espainiar modeloa eta aktorea (j. 1960).
- Abenduaren 7a – Denis Lalanne, frantziar kirol-kazetari eta idazlea (j. 1926).
- Abenduaren 8a – René Auberjonois, estatubatuar aktorea (j. 1940).
- Abenduaren 9a – Marie Fredriksson, suediar pop abeslaria, kantautorea, pianojole eta margolaria, Roxette taldeko abeslaria (j. 1958).
- Abenduaren 10a – Juri Luzhkov, errusiar politikaria, Moskuko alkatea (j. 1936).
- Abenduaren 10a – Gorka Reizabal, gipuzkoar kazetaria (j. 1952).
- Abenduaren 11 – David Bellamy, ingeles botanikari, ekologista, idazle eta telebista aurkezlea (j. 1933).
- Abenduaren 11 – Luis Cañas, arabar ardogilea eta enpresaburua (j. 1928).
- Abenduaren 12a – Danny Aiello, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Abenduaren 12a – Brian Muller, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1940).
- Abenduaren 12a – Peter Snell, zeelandaberritar atleta, historiako ibilbide ertaineko lasterkari handienetakotzat hartua (j. 1938).
- Abenduaren 13a – Gudrun Zapf von Hesse, alemaniar tipografiagile, kaligrafiagile eta liburugilea (j. 1918).
- Abenduaren 14a – Anna Karina, daniar jatorriko frantziar zinema aktore eta zuzendaria, idazle eta abeslaria (j. 1940).
- Abenduaren 17a – Karin Balzer, alemaniar atleta (j. 1938).
- Abenduaren 18a – Patxi Andion, euskal herritar kantautorea, musikaria, aktorea, idazlea eta irakaslea (j. 1947).
- Abenduaren 18a – Claudine Auger, frantziar aktore eta modeloa (j. 1941).
- Abenduaren 18a – Miguel Munarriz, nafar aktorea (j. 1957).
- Abenduaren 20a – Roland Matthes, Ekialdeko Alemaniako igerilaria, historiako bizkarlari hoberena (j. 1950).
- Abenduaren 21a – Martin Peters, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1943).
- Abenduaren 21a – Sam Strahan, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1944).
- Abenduaren 21a – Emanuel Ungaro, frantziar moda diseinatzailea (j. 1933.
- Abenduaren 22a – Tony Britton, ingeles aktorea (j. 1924).
- Abenduaren 22a – Ram Dass, estatubatuar unibertsitate-irakasle, idazle eta guru garaikidea, psikotropoekin esperimentatzeagatik ezaguna (j. 1931).
- Abenduaren 24a – Juan Antonio Letamendia, gipuzkoar idazlea (j. 1940).
- Abenduaren 25a – Sagrario Ruiz Elizalde, nafar irakaslea, erreferentea hezkidetzan eta hizkuntza ez-sexistaren erabileraren ezagutzagatik (j. 1946).
- Abenduaren 26a – Balendin Lasuen, euskal idazle, politikari eta ikertzailea (j. 1924).
- Abenduaren 26a – Sue Lyon, estatubatuar aktorea (j. 1946).
- Abenduaren 28a – Ione Basterra, txirrindularitza egokituaren hand bike disziplinako gipuzkoar kirolaria (j. 1994).
- Abenduaren 29a – Alasdair Gray, eskoziar artista eta idazlea (j. 1934).
- Abenduaren 29a – Hilda Rebello, brasildar aktorea (j. 1924).
- Abenduaren 29a – Neil Innes, ingeles idazle, umorista eta musikaria (j. 1944).
- Abenduaren 30a – Syd Mead, estatubatuar diseinatzaile industriala (j. 1933).
- Abenduaren 31 – Djimrangar Dadnadji, Txadeko lehen ministroa (j. 1954).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Begoña Zia, nafar marrazkilari autodidakta, komikiaren aitzindarietako bat Nafarroan (j. 1959).
Nobel saridunak:
- Fisika: James Peebles, Michel Mayor eta Didier Queloz
- Kimika: John B. Goodenough, M. Stanley Whittingham eta Akira Yoshino
- Literatura: Peter Handke
- Medikuntza: William Kaelin Jr., Peter J. Ratcliffe eta Gregg L. Semenza
- Ekonomia: Abhijit Banerjee, Esther Duflo eta Michael Kremer
- Bakea: Abiy Ahmed
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.