2018ko Armeniako protestak
2018ko Armeniako protestak 2018ko apirilean deitu ziren hainbat ekitaldi eta manifestazio izan ziren. Milaka pertsonek parte hartu zuten manifestazio ugari deitu ziren, gehienak Armeniako hiriburuan egin ziren, Erevanen. Gaur egun ere martxan dauden protesta hauen ordezkari nagusia Armeniako gobernuaren oposizioko buruzagia da, Nikol Pashinyan. Protestak eta manifestazioak Serge Sargsianen hirugarren agintaldiari aurka egiteko deitu ziren, gizon hau Armeniako Errepublikako gobernuaren ikur nagusiena zelako. Apirilaren 23an aipatutako gizonak bere herrialdeko lehen ministro izateari uko egin zion, hautetsia izan bezain laster.
2018ko Armeniako protestak | |||
---|---|---|---|
Data | 2018ko apirilaren 13-gaur egun | ||
Lekua | Armenia | ||
Emaitza | Serge Sargsianek Armeniako lehen ministro izateari uko egin. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.