2017ko urriko Muqdishoko atentatua

2017ko urriko Muqdishoko atentatua, urriaren 14an, Somaliako Muqdisho hiriburuan jazotako bonba-kamioi bidezko leherketa izan zen. Erasoak gutxienez 320tik gora hildako eta 500dik gora zauritu eragin zituen.[1]

2017ko urriko Muqdishoko atentatua
Leherketaren eragina inguruko etxebizitzetan.
Datuak
Data2017ko urriaren 14a
OrduaUTC+03:00
LekuaSomalia Muqdisho, Somalia
2°02′27″N 45°20′33″E
Eraso motaBonba-kamioiak
Hildakoak320tik gora
Zaurituak500dik gora
EgileaJakiteke

Atentatuaren egilea nor den jakiteke dago eta orain arte inongo talde armatuk ez du egiletzarik aldarrikatu. Abdullahi Mohamed somaliar presidenteak atentatua gogor gaitzetsi eta hiru egunetako dolu nazionala ezarri zuen.

Ereferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.