2017ko ekaineko Londresko atentatua
2017ko ekainaren 3an[1], Erresuma Batuko Londres hiriburuan dauden Londresko zubia eta Borough merkatuan jazotako atentatu bat izan zen. Hiru gizonezko furgoneta bat Londresko zubiaren oinezko eremutik gidatu eta aurrean topatzen zuten oinezko oro harrapatuz joan ziren. Behin zubia igaro ondoren, furgonetatik jaitsi eta labanak eskuetan zituztela Borough merkatura zuzendu ziren, bertako jatetxe eta tabernen gunean aurrez-aurre topatzen zuten pertsonei labanaz eraso egin zieten. Lekuko batek "Hau Alarengatik da" oihukatu zutela aipatu zuen.
Londresko zubia gauez. | |
Datuak | |
---|---|
Data | 2017ko ekainaren 3a |
Ordua | 21:58-22:16 p.m. |
Lekua | Londresko zubia eta Borough Market, Londres, Erresuma Batua 51°30′29″N 0°05′16″W 2017ko ekaineko Londresko atentatua 2017ko ekaineko Londresko atentatua (Londres) |
Eraso mota | Furgoneta eta labainkada erasoa |
Hildakoak | 10 (3 erasotzaileak barne) |
Zaurituak | 48 |
Egilea | 3 |
Erasoak 7 hildako eta 48 zauritu eragin zituen, tartean erasotzaileak geldiarazten saiatu ziren armarik gabeko bi polizia ere. Hiru erasotzaileek gezurrezko lehergailu gerrikoak jantziak zeramatzaten, poliziak tiroz hil zituen. Metropolitar Polizia Zerbitzuak erasoa atentatu terrorista bat zela baieztatu zuen[2]