2017ko Manchesterreko atentatua

Manchester Arenako atentatua, 2017ko maiatzaren 22an, Erresuma Batuko Manchester hirian dagoen Manchester Arena pabilioiaren kanpoaldean jazotako eraso terrorista bat izan zen[1]. Leherketa gaueko 22:33 aldera jazo zen, Ariana Grande estatubatuar abeslariaren kontzertuaren amairealdera. 23 hildako eta 120tik gora zauritu eragin zituen, horietako asko pabilioiko aldageletatik ateratzen ari ziren ikusleak. Kontzertura 18.000 lagun inguru bertaratuak zeuden, horietako asko haurrak eta nerabeak, abeslariaren zaletu nagusiak gazte jendea baitze, eta horietako asko beren gurasoak lagundurik.

Manchester Arenako atentatua
Datuak
Data2017ko maiatzaren 22a
Ordua22:30 p.m.
LekuaManchester Arenaren kanpoaldea, Manchester, Erresuma Batua
53°29′10″N 2°14′23″W
Eraso motaBonba eraso suizida
Hildakoak23 (erasotzailea barne)
Zaurituak120tik gora
EgileaSalman Ramadan Abedi

Erasotzaile gisa Salman Ramadan Abedi 22 urtetako libiar jatorriko britainiar gaztea identifikatu zuten. Hurrengo egunean, Estatu Islamikoak bideo batean atentatuaren ardura aldarrikatu zuen[2]

2005eko uztailaren 7ko Londresko atentatuez geroztik Erresuma Batuan jazotako atentatu hilgarriena izan zen, Manchesterri dagokionez, Behin-behineko IRAk burututako 1996ko Manchesterreko atentatuaz geroztik hirian jazotako lehena.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.