2017ko Korrika
2017ko Korrika edo 20. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hogeigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta 20. ekitaldia izanik Korrikaren sortzaileak omendu nahi izan zituen Korrikak. Bat Zuk leloa izan zuen.
2017ko Korrika | ||
---|---|---|
Leloa | Bat Zuk | |
Ereserkia | Zirkorrika | |
Mota | ekitaldi | |
Honen parte da | Korrika | |
Denbora-tarte | 2017ko martxoaren 30a - 2017ko apirilaren 9a | |
2019 → | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Antolatzailea | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea | |
Abiapuntu | Otxandio | |
Helmuga | Iruñea | |
Ibilbidea
Otxandion abiatu zen martxoaren 30ean eta Iruñean bukatu apirilaren 9an.[1] Mezua Joseba Sarrionandia idazleak idatzi zuen[2] eta audio bidez entzun zen Nafarroako Foruen plazan.[3]
Korrika Kulturala
Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere. Ekitaldi aipagarrienak:
- Kepa Junkera eta Sorgiñak
- Pirritx, Porrotx eta MariMotots
- Ez dok hiru!
- Erradikalak gara
- Oskara plazara
- Bertso Korrika
Korrika munduan zehar
Aurreko ekitaldietan bezala, muduko hainbat lekutako euskaldunek Korrikak antolatu zituzten:[4]
- Ameriketan: Buenos Aires, Chicago, Santiago Txile, Lima, Sao Paulo, Mexiko Hiria, Washington, Necochea, Montreal, New York, Boise, La Plata, La Habana
- Asian: Nepal
- Europan: Banyoles, Bartzelona, Bordele, Brno, Brusela, Budapest, Cork, Dublin, Edinburgo, Grezia, Helsinki, Madril, Leipzig, Liverpool, Londres, Marseilla, Paris, Szeged, Venezia, Mallorca, Valentzia, Toulouse, Bristol, Bukarest, Wroclaw, Kopenhage eta Munich.
- Ozeania: Sydney, Melbourne, Noume
Abestia
Zirkorrika abestiaren hitzak Uxue Alberdik eta musika Xabier Zabalak egin zuten.[5] Bideoklipean honako abeslari hauek azaltzen dira: Izaro, Oihana Fernandez, Jurgi Ekiza, Miren Narbaiza eta Petti. Hauekin batera Oreka Tx eta Jarauta 69 ere azaltzen dira.
Hizkuntzaren malabaristak,
akrobatak, trapezistak,
herri honen ilusionistak...
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!
Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.
Bi urteko ekilibristak,
su-irensle optimistak,
jaiotzetik ilusionistak...
bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!
Atso-agure kontortsionistak,
pailazoak, eskapistak,
euripean ilusionistak...
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!
Bat, izan bat, egin bat...
Ahots kordan funanbulistak,
fakirrak ta alkimistak,
ofizioz ilusionistak...
bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!
Bizirauten espezialistak,
bi buruko aktibistak,
bihotzaren ilusionistak...
bidera atera gara,
herriz herri ibiliko gara!'
Bat, izan bat, egin bat...
Erreferentziak
- «20. Korrikak Otxandiotik Iruñerako bidea egingo du 'Batzuk' leloarekin» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
- «Joseba Sarrionandiaren mezua» Naiz.eus.
- Korrika igandean amaituko da Foruen Monumentuaren ondoan. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
- User, Super. Korrika Munduan. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
- BADOK Berria-ren euskal musikaren ataria. (2016-12-14). "Zirkorrika", 20. Korrikako abestiaren bideoklipa. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).