2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa
2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 62. edizioa izan zen. Kieveko International Exhibition Centre erakustazokan ospatu zen, Ukrainan. Eurovision Kieven ospatzen den bigarren aldia izan zen, 2005eko lehiaketa izanik aurrekaria. Finalerdiak maiatzak 9 eta 11an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 13an. Aurkezleak Oleksandr Skitxko, Volodymyr Ostaptxuk eta Timur Miroxnytxenko izan ziren.
2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | Maiatzak 9, 2017 |
Bigarren finalerdia | Maiatzak 11, 2017 |
Finala | Maiatzak 13, 2017 |
Egoitza | International Exhibition Centre, Kiev |
Aurkezlea(k) | Oleksandr Skitxko Volodymyr Ostaptxuk Timur Miroxnytxenko |
Antolatzailea | Ukrainako Irrati Telebista Publikoa (UA:PBC) |
Partaide kopurua | 42 |
Irabazlea | "Amar pelos dois" Salvador Sobral Portugal |
Lehiaketako garailea Salvador Sobral jazz bakarlari portugaldarra izan zen, "Amar pelos dois" kantuarekin. 1964an parte hartzen hasi zenetik, Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen. 2007tik lehenik olerkietan ingelesik erabiltzen ez duen abesti batek irabazi zuen. Bai epaimahi profesionalen zein ikusleen telebozketaren gustokoena izan zen Portugal. Bigarren postua Bulgariako ordezkaria zen Kristian Kostov-entzat izan zen, "Beautiful Mess" kantuarekin. Moldavia ordezkatzen zuen Sunstroke Project taldea, "Hey, Mamma!" kantuarekin, hirugarren izan zen.
42 herrialde izan ziren partaide guztira. Portugal eta Errumania lehiaketara itzuli ziren urte bateko eten baten ostean. Bestalde Bosnia-Herzegovinak partaidetzari uko egin zion telebista nazionalaren arazo ekonomikoak medio. Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik hirugarren urtez. Hasiera batean Errusiak ere parte hartu behar zuen, eta ordezkaria aukeratua zuen, Julia Samoilova, baina Ukrainako agintariek ez zioten herrialdean sartzeko baimenik eman gobernuaren arabera Krimeako penintsulara legez kanpo joana zelako 2014ko Krimeako krisiaren ostean Krimeak Errusiarekin bat egin zuenetik.
Lehiaketa
Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Ukraina) zuzenki izan ziren sailkatuak finalean. Gainontzeko herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuek lortu zutelarik finalerako pasea.
Lehen finalerdia
Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Italia eta Erresuma Batuari ere egokituko zitzaien botoa ematea.
Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Jamalak "1944" eta "Zamanyly" abesti zituen.
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Suedia | Ingelesa | Robin Bengtsson | "I Can't Go On" | Ezin dut jarraitu | 3 | 227 |
02 | Georgia | Ingelesa | Tamara Gachechiladze | "Keep the Faith" | Eutsi fedeari | 11 | 99 |
03 | Australia | Ingelesa | Isaiah | "Don't Come Easy" | Ez dator erraz | 6 | 160 |
04 | Albania | Ingelesa | Lindita | "World" | Mundua | 14 | 76 |
05 | Belgika | Ingelesa | Blanche | "City Lights" | Hiriko argiak | 4 | 165 |
06 | Montenegro | Ingelesa | Slavko Kalezić | "Space" | Espazioa | 16 | 56 |
07 | Finlandia | Ingelesa | Norma John | "Blackbird" | Zozoa | 12 | 92 |
08 | Azerbaijan | Ingelesa | Dihaj | "Skeletons" | Eskeletoak | 8 | 150 |
09 | Portugal | Portugesa | Salvador Sobral | "Amar pelos dois" | Biongatik maitatzea | 1 | 370 |
10 | Grezia | Ingelesa | Demy | "This Is Love" | Hau maitasuna da | 10 | 115 |
11 | Polonia | Ingelesa | Kasia Moś | "Flashlight" | Linterna | 9 | 119 |
12 | Moldavia | Ingelesa | Sunstroke Project | "Hey, Mamma!" | Kaixo, ama! | 2 | 291 |
13 | Islandia | Ingelesa | Svala | "Paper" | Papera | 15 | 60 |
14 | Txekia | Ingelesa | Martina Bárta | "My Turn" | Nire txanda | 13 | 83 |
15 | Zipre | Ingelesa | Hovig | "Gravity" | Grabitatea | 5 | 164 |
16 | Armenia | Ingelesa | Artsvik | "Fly With Me" | Egin hegan nirekin | 7 | 152 |
17 | Eslovenia | Ingelesa | Omar Naber | "On My Way" | Nire bidean | 17 | 36 |
18 | Letonia | Ingelesa | Triana Park | "Line" | Marra | 18 | 21 |
Bigarren finalerdia
Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Ukrainari ere egokituko zitzaien botoa ematea:
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Serbia | Ingelesa | Tijana Bogićević | "In Too Deep" | Sakonegi | 11 | 98 |
02 | Austria | Ingelesa | Nathan Trent | "Running on Air" | Airean korrika | 7 | 147 |
03 | Mazedonia | Ingelesa | Jana Burčeska | "Dance Alone" | Bakarrik dantzatzea | 15 | 69 |
04 | Malta | Ingelesa | Claudia Faniello | "Breathlessly" | Arnasik gabe | 16 | 55 |
05 | Errumania | Ingelesa | Ilinca & Alex Florea | "Yodel It!" | Jodeln erara esazu! | 6 | 174 |
06 | Herbehereak | Ingelesa | O'G3NE | "Lights and Shadows" | Argiak eta itzalak | 4 | 200 |
07 | Hungaria | Hungariera | Joci Pápai | "Origo" | Jatorria | 2 | 231 |
08 | Danimarka | Ingelesa | Anja Nissen | "Where I Am" | Non nagoen | 10 | 101 |
09 | Irlanda | Ingelesa | Brendan Murray | "Dying to Try" | Saiatzeko irrikatzen | 13 | 86 |
10 | San Marino | Ingelesa | Valentina Monetta & Jimmie Wilson | "Spirit of the Night" | Gauaren arima | 18 | 1 |
11 | Kroazia | Ingelesa, Italiera | Jacques Houdek | "My Friend" | Nire laguna | 8 | 141 |
12 | Norvegia | Ingelesa | JOWST | "Grab the Moment" | Momentua harrapatu | 5 | 189 |
13 | Suitza | Ingelesa | Timebelle | "Apollo" | Apolo | 12 | 97 |
14 | Bielorrusia | Bielorrusiera | Naviband | "Historyja majho žyccia" | Nire bizitzaren istorioa | 9 | 110 |
15 | Bulgaria | Ingelesa | Kristian Kostov | "Beautiful Mess" | Nahaspila ederra | 1 | 403 |
16 | Lituania | Ingelesa | Fusedmarc | "Rain of Revolution" | Iraultzaren euria | 17 | 42 |
17 | Estonia | Ingelesa | Koit Toome & Laura | "Verona" | — | 14 | 85 |
18 | Israel | ingelesez | Imri | "I Feel Alive" | Bizirik sentitzen naiz | 3 | 207 |
Finala
26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 42 herrialdek eman zuten botoa.
Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Jamalak "I Believe in U" kanta berria estreinatu zuen, eta Ruslanak "It's Magical" abestu zuen, eta Onuka eta Ukrainako Folk Instrumentuen Orkestra Nazionalak emanaldia eman zuten.
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Israel | Ingelesa | Imri | "I Feel Alive" | Bizirik sentitzen naiz | 23 | 39 |
02 | Polonia | Ingelesa | Kasia Moś | "Flashlight" | Linterna | 22 | 64 |
03 | Bielorrusia | Bielorrusiera | Naviband | "Historyja majho žyccia" | Nire bizitzaren istorioa | 17 | 83 |
04 | Austria | Ingelesa | Nathan Trent | "Running on Air" | Airean korrika | 16 | 93 |
05 | Armenia | Ingelesa | Artsvik | "Fly With Me" | Egin hegan nirekin | 18 | 79 |
06 | Herbehereak | Ingelesa | O'G3NE | "Lights and Shadows" | Argiak eta itzalak | 11 | 150 |
07 | Moldavia | Ingelesa | Sunstroke Project | "Hey, Mamma!" | Kaixo, ama! | 3 | 374 |
08 | Hungaria | Hungariera | Joci Pápai | "Origo" | Jatorria | 8 | 200 |
09 | Italia | Italiera[f 1] | Francesco Gabbani | "Occidentali's Karma" | Mendebaldarren karma | 6 | 334 |
10 | Danimarka | Ingelesa | Anja Nissen | "Where I Am" | Non nagoen | 20 | 77 |
11 | Portugal | Portugesa | Salvador Sobral | "Amar pelos dois" | Biongatik maitatzea | 1 | 758 |
12 | Azerbaijan | Ingelesa | Dihaj | "Skeletons" | Eskeletoak | 14 | 120 |
13 | Kroazia | Ingelesa, Italiera | Jacques Houdek | "My Friend" | Nire laguna | 13 | 128 |
14 | Australia | Ingelesa | Isaiah | "Don't Come Easy" | Ez dator erraz | 9 | 173 |
15 | Grezia | Ingelesa | Demy | "This Is Love" | Hau maitasuna da | 19 | 77 |
16 | Espainia | Gaztelania, Ingelesa | Manel Navarro | "Do It for Your Lover" | Egizu zure maitalearengatik | 26 | 5 |
17 | Norvegia | Ingelesa | JOWST | "Grab the Moment" | Momentua harrapatu | 10 | 158 |
18 | Erresuma Batua | Ingelesa | Lucie Jones | "Never Give Up on You" | Inoiz ez zuri uko egin | 15 | 111 |
19 | Zipre | Ingelesa | Hovig | "Gravity" | Grabitatea | 21 | 68 |
20 | Errumania | Ingelesa | Ilinca & Alex Florea | "Yodel It!" | Jodeln erara esazu! | 7 | 282 |
21 | Alemania | Ingelesa | Levina | "Perfect Life" | Bizitza perfektua | 25 | 6 |
22 | Ukraina | Ingelesa | O.Torvald | "Time" | Denbora | 24 | 36 |
23 | Belgika | Ingelesa | Blanche | "City Lights" | Hiriko argiak | 4 | 363 |
24 | Suedia | Ingelesa | Robin Bengtsson | "I Can't Go On" | Ezin dut jarraitu | 5 | 344 |
25 | Bulgaria | Ingelesa | Kristian Kostov | "Beautiful Mess" | Nahaspila ederra | 2 | 615 |
26 | Frantzia | Frantsesa, Ingelesa | Alma | "Requiem" | — | 12 | 135 |
- Hitz batzuk antzinako grezieraz, ingelesez, eta sanskritoz.
Gertakariak
Errusiaren partaidetza
Julia Samoilova errusiar abeslaria Errusia ordezkatzeko aukeratua izan zen "Flame is Burning" abestiarekin. Hala ere, Ukrainara bidaiatzeko hiru urteko debekua jazo zuen, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuaren arabera, Ukrainako muga legez kanpo zeharkatzeagatik 2015ean Krimeara egindako bidai baten ondorioz: Krimea Ukraina eta Errusiak disputatutako penintsula bat da. Ukrainako legearen arabera, atzerritarrak Krimean Errusia bidez sartzea legez kanpokoa da. Samoilovak 2015ean Krimean emanaldi bat eman zuela baieztatu zuen.
Europako Irrati-Telebista Batasunaren erantzuna partaide guztiak Kieven abesteko gai izateko lan egiten jarraituko zuela izan zen, eta alderdien arteko hitzarmen eza tamaldu zuen. Errusiako telebista Perviy Kanali proposamen bat egin zion Europako Irrati-Telebista Batasunak, Samoilovak satelite bidez parte hartzea Errusiarrek aukeratutako edozein lekutik, baina bai Errusiar telebistak zein Ukrainako gobernuak proposamena errefusatu zuten.
Europako Irrati-Telebista Batasuneko buruak, Ingrid Deltenre-k, Ukrainaren ekintzak gaitzetsi zituen, "Eurovisionez arrazoi politikoengatik abusatzeagaitik". Apirilak 13an Errusiako telebistak lehiaketatik erretira egiaztatu zuen.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Eurovision 2017 webgune ofiziala
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |