2016ko Turkiako estatu-kolpe saiakera
2016ko uztailaren 15ean Turkian Recep Tayyip Erdoğan presidentea boterik kentzeko asmoz burutu zen estatu-kolpe saiakera izan zen. Kolpea Turkiako indar armatuen militar talde batek eman zuen, Ankara eta Istanbul hartuz.
2016ko Turkiako estatu-kolpe saiakera | ||||
---|---|---|---|---|
Data | 2016ko uztailaren 15etik – 2016ko uztailaren 16ra | |||
Lekua | Ankara, Istanbul, Marmaris eta Malatya Ekintza ez hain bortitzak eta atxiloketak herrialdean zehar | |||
Emaitza | Arrakastarik ez
Gertakizun aipagarriak
| |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
Saiakerak hirurehun hildako inguru utzi zituen eta mila zauritu baino gehiago. Ankaran, Turkiako Parlamentua eta Presidentearen Jauregia bonbardatuak izan ziren. Horrez gain, tiro hotsak entzun ziren Ankara eta Istanbuleko aireportu nagusien inguruan. Gobernuko kiderik atxilotu ezta zauritu egin omen ez zenez, gobernuak berak antolatutako ekintza izan zitekeen susmoa zabaldu zen. Oposizioko alderdiak saiakeraren aurka agertu ziren eta Turkian zein nazioartean erantzuna ez zen aldekoa izan. Europar Batasunak, NATOk eta Amerikako Estatu Batuek, beste batzuen artean, Turkiako erakundeak eta hautetsitako gobernua errespetatzera deitu zuten.
Egunean bertan Erdoğan presidenteak jendea deitu zuen kalean kolpearen aurka agertzeko. Uztailaren 16an Binali Yıldırım lehen ministroak egoera "guztiz kontrolpean" zegoela adierazi zuen eta saiakera "Turkiako demokrazian orban beltz bat" bezala izendatu zuen. Saiakera ostean gobernuak 2,839 atxiloketa burutu zituen.
Gertakizunak
2016ko uztailaren 15ean, gaueko 11etan (bertako ordua), hegazkin militarrak ikusi ziren Ankara gainetik hegan, eta Instanbuleko Fatih Sultan Mehmet eta Bosforoko zubiak itxi zituzten Anatoliatik Europarako norabidean. Soldatuek Bosforoko zubia kolpea salatzeko gurutzatzen saiatu den lagun talde baten kontra tiro egin zuten, hildakoak eta zaurituak eraginez.
Turkiako Binali Yıldırım lehen ministroak esan zuen ekintza "aginte-katetik kanpo hartu zela" eta "legez kanpoko saiakera" bat izan zela "militar talde batek" boterea eskuratzeko. Partaideek "garesti ordainduko" zutela esan zuen. Militarrek Hulusi Akar Estatu Nagusiko Burua bahitu zuten.
Gaueko 9etan militarrak Ankaran dauden Turkiako telebista publikoaren (TRT) eraikinen barruan zeudela jakinarazi zuen Reutersek. Militarrek kontrola hartzerakoan, "herriaren segurtasuna babesteko" Turkia "bake batzorde" batek zuzentzen zuela esan zuten, "gobernuak lege eta demokrazia sekularra hondatu baizituen". Azkenean TRTko emisioa eten zen.
Kanpo estekak
- Azken berriak Berrian
- Azken berriak NAIZen
- Azken berriak EITBn
- Azken berriak Al Jazeera