2016ko Tafalla eta Puiuko sutea
2016ko Tafalla eta Puiuko sutea 2016ko abuztuaren 26an Nafarroako Tafalla eta Puiu artean piztu zen sute bat izan zen.
Datuak | |
---|---|
Data | 2016ko abuztuaren 26a - gaur egun |
Erretako azalera | 3.500 hektarea |
Kokapena | A-15 autobidearen 54,5 kilometroan, Tafalla eta Puiu artean![]() |
Nafarroako Gobernuak sua itzaltzeko baliabide guztiak jarri zituen. Abuztuaren 26ean bero sargoria egin zuen, sutea oraindik kontrolatu ezinik zebiltzan eta Artaxoarantz zihoan, ondorioz NA-8607 itxi egin zuten.
Sutearen berri eguerdialdera SOS Nafarroak jasotako abisuaren bidez jakin zen. Foruzaingoaren ustez A-15 autobidetik zihoan auto batetik botatako zigarrokin batek piztu omen zuen, hain zuzen ere, A-15 54,5 kilometroan.[1].
Azken 30 urteotan probintzian izandako suterik larriena izan da, guztira 3.500 hektarea baino gehiago kaltetu zuelarik.[2]. Sutearen ke hodeiak Barañain eta Iruñeako zeruetan ikusgai ziren.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.