2016ko Berlingo atentatua
2016ko Berlingo atentatua 2016ko abenduaren 19an Alemaniako Berlin hiriburuko Gabonetako kale azoka batean jazotako atentatu bat izan zen. Bertan, kamioi bat Berlingo erdigunera sartu eta Breitscheidplatz plaza inguruan espaloira igoz oinezkoen pasealekuan barrena joan zen, Gabonetako Azoka batean zegoen jendetza harrapatuz. Ondorioz, gutxienez 12 pertsona hil eta 50 zauritu ziren[1]. Estatu Islamikoak atentatuaren erantzukizuna bere gain hartu zuen[2]
2016ko Berlingo atentatua | ||
---|---|---|
Mota | vehicle-ramming attack (en) masa hilketa sarraski | |
Data | 2016ko abenduaren 19a | |
Kokaleku | Breitscheidplatz | |
Herrialdea | Alemania | |
Parte-hartzaileak | ||
Pertsona hilak | 13 (2021eko urria) | |
Pertsona zaurituak | 48 | |
Arma | Kamioi Scania R-series (en) | |
Alemaniako Fiskaltzak ustezko erasotzailea atxilotzeko informazioaren truke 100.000 euroko saria eskaini du. Alemaniako polizia ustez Berlingo atentatuarekin lotuta egongo litzatekeen tunisiar baten bila ari zen[3]
Erreferentziak
- Itxi Mundua Alemania 12 pertsona hil eta 50 zauritu dira Berlinen, atentatu batean. 2016ko abenduaren 20a. Eitb.eus
- estatu_islamikoak_bere_gain_hartu_du_berlingo_atentatua.htm Estatu Islamikoak bere gain hartu du Berlingo atentatua. 2016ko abenduaren 20a. Berria.eus
- Polizia tunisiar baten bila ari da Berlingo atentatuarekin lotuta. 2016ko abenduaren 21a. Eitb.eus
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.