2015eko zika birusaren agerraldia Amerikan

2015ean zika birusaren agerraldia zabal Amerikan gertatu zen. Agerraldiaren lehenengo datuak urte horren apirilean eman ziren, Brasilen, eta handik Hego-Amerikako eta Karibeko beste herrialdetara zabaldu zen. Aurretik birusa Afrikan, Asian eta Ozeano Barean detektatua izan zen. Zika birusa (ZIKV) Flavivirusa da eta izen bereko gaixotasuna sortzen du. Birusa eltxo batek zabaldu egiten du, Aedes generokoa. Familia bereko gaixotasunak hauexek dira: sukar horia, denge sukarra, Mendebaldeko Niloko birusa, chikungunya sukarra eta entzefalitis japoniarra.

HerrialdeaKasuak
 Brasil Brasil1,482,701
 Kolonbia Kolonbia22,600
 El Salvador El Salvador6,310
 Venezuela Venezuela4,500
 Honduras Honduras3,700
 Guatemala Guatemala105
 Panama Panama50
 Mexiko Mexiko38
 Ekuador Ekuador23
 Puerto Rico Puerto Rico19
 Nikaragua Nikaragua15
 Dominikar Errepublika Dominikar Errepublika10
 Paraguai Paraguai6
 Haiti Haiti5
 Italia Italia4
 Bolivia Bolivia4
 Kanada Kanada4
 Txile Txile3
 Argentina Argentina3
 Espainia Espainia2
 AEB Ameriketako Estatu Batuak2
 Costa Rica Costa Rica2
 Peru Peru1
 Jamaika Jamaika1
 Bahamak Bahamak1
Guztia
&Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ",".Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","1,520,105
Gaur egun edo aurreko urtetan zika birusaren presentzia izan duten herrialdeak (2016ko urtarrilean).

Sintomak

Berez ez da gaixotasun larria nahiz eta batzutan eragin gogorrak izan. Inkubazio garaia zenbat denborakoa den ez dago garbi baina laburra dela ematen du. Sintomak beste arbobirusek eragindako antzekoak dira: sukarra, konjuntibitis, mialgiak, ezinegona, zefaleak, artralgiak... Gaixotasunak bi egunetik zazpi egunetara irauten du.

Kezkagarriena ezagutu ditzakeen ondorio batzuk dira. Brasilen, esaterako, haurdun dauden emakueek izan ondoren jaioberrien artean mikrozefalia kasuak handitu dira. Dena dela, lotura hori oraindik ikertzekotan dago.

Gaur egun ez dago txertoarik gaixotasun hau prebenitzeko.

Ezkerrean mikrozefalia pairatu duen jaioberri bat eta eskuinean arazorik gabe jaiotako bat.

Zabaltze prozesua

MSOren arabera Zika birusa eltxoen ziztaden bitartez zabaltzen da eta, baita ere, odol transfusioaren bidez. Birusaren lehenengo berriak 2007 eta 2013an Ozeano Barean eman ziren, Yap uhartean eta Polinesia Frantsesan hurrenez hurren. 2015ean, bestetik, Kolonbian eta Cabo Verden. Dagoeneko Amerikako 23 herrialdetan birusa indentifikatu da eta horrek oso azkar zabaltzen ari dela adierazten du.

Munduko Osasun Erakundearen alerta

MOEren arabera infekzioa Latinoamerikako 23 herrialdetan dago zabalduta.Margaret Chanek urtarrilaren 29an zera azaldu zuen: alerta maila gorena dagoela ezarrita. MOEren beste arduradunaren hitzetan, Marcos Espinal, hiru zein lau milioi pertsona infektatuak izango dira. Gaixotasuna Aedes aegypti eltxoa aurkitzen den toki guztietara helduko da. Denge sukarrak antzeko baldintzekin lurralde hori Ameriketako Estatu Batuen hegoaldetik Argentinaraino doa. Bakarrik Kanada eta Txile geldituko dira salbu.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.