2015eko azaroko Parisko atentatuak
2015eko azaroko Parisko atentatuak 2015eko azaroaren 13an, arratsaldeko 21:16etatik aurrera, Parisko 10. eta 11. barrutietan, Saint-Denisen dagoen Stade de Francen, eta Île-de-Franceko beste leku batzuetan gertatutako hainbat eraso biolento izan ziren. Gutxienez hiru leherketa ezberdin, sei tiroketa eta bahiketa bat Bataclan antzokian gertatu ziren.
2015eko azaroko Parisko atentatuak | |||
---|---|---|---|
Mota | coordinated terrorist attack (en) | ||
Honen parte da | terrorismoa Frantzian eta terrorismo islamista Europan (2014-) | ||
Data | 2015eko azaroaren 13a | ||
Kokaleku | Bataclan Stade de France rue Bichat (en) rue de la Fontaine-au-Roi (en) La Belle Équipe boulevard Voltaire (en) Le Petit Cambodge | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Parte-hartzaileak | |||
Helburu | zibil | ||
Kausa | islamismo erradikal foreign involvement in the Syrian civil war (en) | ||
Honen ondorioa | 2015 Saint-Denis raid (en) | ||
Pertsona hilak | 137 | ||
Pertsona zaurituak | 413 | ||
Arma | AKM (en) Esku-granada explosive belt (en) | ||
Komunikabide | |||
Hildakoen kopurua aldakorra zen, iturrien arabera. 130 pertsona hil ziren[1] Europe 1 irratiaren arabera gutxienez erasoetako batean bonba suizida eraso zuen.
Eraso indibidualak
Le Carillon eta Petite Cambodge
Lehen atentatua Le Carillon eta Petite Cambodge tabernetako terrazetan hasi zen, arma handiekin, ziurenik Kalashnikovak.[1]
Bataclaneko bahiketa
Handik gutxira gertu zegoen Bataclan antzokian tiro hotsak entzun dira. Antzerkian Eagles of Death Metal taldearen kontzertua egiten ari zen. Horren ostean hainbat pertsona bahitu zituzten bertan.[1]
Stade de Franceko leherketak
Gaueko 21:00ak aldera Frantziako eta Alemaniako selekzioen arteko futbol partida jokatzen ari zela, hiru leherketa gertatu ziren. Bertan zegoen François Hollande presidentea ere.[1]