2015eko Lieja-Bastogne-Lieja
2015eko Lieja-Bastogne-Lieja txirrindularitzako lasterketa klasiko honen 101. edizioa izan zen. 2015eko apirilaren 26an ospatu zuten Lieja eta Ans artean, 253 kilometroko ibilbidearekin. Proba UCI World Tourren zati izan zen.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 101. Lieja-Bastogne-Lieja | ||
Txapelketa | UCI World Tour 2015 | ||
Data | 2015.eko apirilak 26 | ||
Luzera | 253 km | ||
Herrialdea | Belgika | ||
Irteera-lekua | Lieja | ||
Helduera-lekua | Ans | ||
Taldeak | 25 | ||
Parte-hartzaileak | 200 | ||
Amaitu dutenak | 100 | ||
Bataz besteko abiadura | 40,552 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Alejandro Valverde (Movistar Team) | ||
Txapeldunordea | Julian Alaphilippe (Etixx-Quick Step) | ||
Hirugarrena | Joaquim Rodríguez (Katusha) | ||
◀2014 | 2016▶ | ||
Dokumentazioa |
Lasterketa
Gogotik sufrituta, baina erakustaldia emanda gailendu zen Alejandro Valverde. Helmugarako 500 metroren faltan bazirudien garaipena Dani Morenorentzat Katuxakoak izango zela. Tarte polita zuen Morenok, baina ez zuen etsi murtziarrak. Ia 500 metro luzeko esprinta egin zuela esan daiteke. Berak egin zuen lan Katuxakoa harrapatzeko, eta azken esprintean ere bera izan zen nagusi. Julian Alaphilippe (Etixx) eta Joaquim Rodriguezen (Katuxa) izan ziren bigarren eta hirugarren.[1]
Azken 20 kilometroak ikusgarriak izan ziren. Erasoa, erasoaren atzetik. Roman Kreuziger (Tinkoff), Romain Bardet (AG2R), Jakob Fuglsang (Astana)... Txirrindulari asko mugitu ziren tropelean. Azkenean irabazle, ordea, faborito nagusia: Valverde.[1]
Taldeak
WorldTeamak (17)
|
Sailkapen orokorra
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Iturriak : ProCyclingStats Cycling Archives |
Erreferentziak
- «Alejandro Valverdek hirugarren aldiz irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa» Berria 2015-04-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.