2014ko Ukrainako errusiazaleen protestak
Ukrainako errusiazaleen protestak 2014ko otsailaren 22tik gaur egun arte estatuaren hegoaldean eta ekialdean egon diren manifestazio, istilu eta desobedientzia zibilei deitzen zaie.[1][2][3] Euromaidan eta Krimeako krisia gertakarien ondorio da. Komunikabide batzuek "Errusiar Udaberria" bezala izendatu dituzte gertakariok [4]. Protestak Donetsk, Kharkiv, Odesa, Luhansk, Mykolaiv, Dnipropetrovsk, Mariupol, Melitopol, eta Kherson hirietan gertatu dira.
Ukrainako errusiazaleen protestak | |
---|---|
Data | 2014ko otsailaren 22an hasia, bukatu gabea |
Lekua | Ukraina ekialdea eta hegoaldea. Donetsk, Sloviansk, Kramatorsk hiriak, eta Donetskeko oblasteko iparraldeko beste eremu batzuk. |
Aurrekariak
Errusia Berria
Historikoki, Ukraina hegoaldeko lurraldeak Errusiar Inperioko Errusia Berria lurraldearen barruan egon dira. XV. mendean bi gertakari izan ziren: Errusia iparraldearen independentzia Mongoliaren menpetik Mosku hiriburu bihurtuz eta Turkiaren agintea hegoaldeko lurraldeetan. Moskuko tsar batek garrantzia eman zien hegoaldeko lurraldeei eta lurrak bereganatzen hasi zen. 1922an, Errusiako gerra zibilean boltxebikeek irabazi zutenean, Errusia Berria Ukrainaren esku utzi zuten [5].
Errusiarrak Ukrainan
Errusiera Ukraina ekialdeko eta hegoaldeko hizkuntza nagusia da. Ukrainako bigarren hizkuntza da eta errusiar ez direnen lehen hizkuntza nagusia. 2001eko erroldaren arabera, 14.273 milioi pertsonek dakite errusiera Ukrainan, biztanleria guztiaren %29,6. Hiztun guzti horien %56 besterik ez da errusiarra [6]. Hau da eskualdez eskualdeko errusieraren jakintza [7]: Krimea %92, Dnipropetrovskeko oblasta %72, Donetskeko oblasta %93, Zaporizhiako oblasta %81, Luhanskeko oblasta %89, Mykolaiveko oblasta %66, Odesako oblasta %85 eta Kharkiveko oblasta %74. 2006an, Kharkiv hirian errusiera ofizial izendatu zuten. Gerora, ekialdeko eta hegoaldeko beste eskualdeek ere ofizial izendatu zuten errusiera [8].
Euromaidan
Hizkuntza koofizialen Legea deuseztea
Viktor Janukovitx boteretik bigarren aldiz kanporatu ondoren (lehen aldian lehen ministroa zen), Ukrainako ekialdeko eta hegoaldeko diputatu eta agintariek erresistentziarako deia egin zuten eta oposizioari otsailaren 21ean betetako hitzarmenak ez errespetatzea leporatu zion [9]. Bitartean, Rada Gorenak gutxiengoen hizkuntzen legea deuseztu zuen. Hizkuntza batek koofiziala izateko raioneko biztanleriaren %10k gutxienez jakin behar zuen. 2012an onartutako legearen deusezteak kalte egin zien errusiar hiztunei Ukraina ekialde eta hegoaldean, baita Kirovogrado, Txernigov, Sumi eta Zhitomir raionetan ere. Hungarierak koofizialtasuna galdu zuen Transkarpatiako raion batzuetan eta errumanierak Transkarpatiako, Txernivtsiko eta Odesako raion batzuetan [10].
Iritzi publikoa
2014ko otsailean, Janukovitxen gobernua oraindik kanporatu gabe zegoela, biztanleriak Ukraina Errusiarekin batzeko zuen gogoa aztertu zuten. Emaitzen arabera, ukrainar guztien %12 zegoen batzearen alde [11]. Ukraina hegoaldeko eta ekialdeko oblastetan babesa handiagoa zen: Krimea %41; Donetsk %33,2; Luhansk %24,1; Odesa %24; Zaporizhia %16,7; Kharkiv %15,1 eta Dnipropetrovsk %13,8. 2014ko martxoaren 14 eta 16 bitartean egindako galdeketab, biztanleriaren %26-27k Euromaidan estatu kolpetzat jotzen zuen eta Ukraina ekialdeko biztanleriaren %5k errusiera arriskuan ikusten zuen. Ukrainako errusiarren %43 ados zegoen Errusiar Federakundeak bere militarrak Ukrainako errusiar eremuetara bidaltzearekin, errusiar hiztunak babesteko helburuarekin. Galdeketan, Ukraina ekialdeko biztanleen %22 eta hegoaldeko biztanleen %26 Ukraina federalizatzearen alde agertu zen. Ukraina hegoaldeko biztanleen %69k eta ekialdekoen %53k Ukraina estatu batu bat nahi zuten. Independentistak %2 ziren hegoaldean eta %4 ekialdean [12] 2014ko urtarrila eta otsaila bitartean, 675000 ukrainak Errusiara joan ziren ezegonkortasin politikoagatik [13].
Testuingurua
Garapena
Otsailak 23 - 26
Otsailaren 23an, Viktor Janukovitxek gobernua uztean du epaiketa politiko baten ondorioz. Kieveko kaleetan europazaleen manifestazioak indarrrean zeuden oraindik. Parlamentuak botere betearazlea hartzen du eta hizkuntza koofizialen legea deusezten du [14] Ondorioz, Ukraina hegoaldean, errusiar hiztunak gehiengo diren lurraldeetan, tentsio handia sortzen da. Lurralde hauetako agintariak erresistentziarako deia luzatzen dute [15]
Martxoak 1 - 9
Martxoaren 1ean, Donbass eskualdean, Ukrainako gobernu berriaren aurkako manifestazioa egin zen. Donetsken, Janukovitxen jaioterrian, 10000 manifestari atera ziren kalera gobernu berriaren aurka [16] eta Errusiaren alde oihukatuz. Kharkoven 20 mila errusiazalek federalizazioa eskatu zuten [17]. Odesa, Dnipropetrovsk, Luhansk, Melitopol, Eupatoria, Zaporizhia eta Kertx hirietan ere manifestazioak egon ziren. Egoitza publikoetatik bandera ukrainarrak kendu eta errusiarrak ezarri zituzten.
Donetskeko Udalak Donbass eskualdean errusiera eta ukrainiera ofizial izatea proposatu zuen, baita autonomia handiagoa izatea ere. Luhanskeko oblastean, errusiera hizkuntza koofizial izatea bozkatu zuten, baita Euromaidan zaleak desarmatzea ere. Viktor Janukovitxek Putini indar armatuak Ukraina ekialdean sartzea eskatu zion. Kharkiven errusiazaleek administrazio erregionala eskuratu zuten, Mariupolen udaletxea hartu zuten eta Luhansken 10000 pertsona batu ziren erreferenduma eskatzeko.
Martxoaren 2an, Luhanskeko Eskualde Kontseiluak Kieveko agintea ilegaltzat jo zuen eta naziak eta faxistak debekatu zituen. Errusiaren harremana estutzea ere erabaki zuten.
Martxoaren 3an, Donetskeko eraikin publikoak okupatzeari ekion zion talde armatu batek. Martxoaren 4ko gauean, 2000 pertsona batu ziren bakea eskatuz eta Ukraina babestuz. Kharkiv hirian eta Odesako oblastean ere eraikin publikoak okupatu zituzten errusiazaleek.
Martxoaren 5ean, Ukrainako segurtasun indarrek Donetskeko agintaria zen Pavel Gubarev atxilo eraman zuten. Eskualde berean, eraikin publikoak hartzen jarraitu zuten. Martxoaren 6an, hainbat manifestari atxilotu zituzten.
Martxoaren 8an, 3000 manifestari batu ziren Kharkiven eskualdeko agintarien dimisioa eta erreferenduma eskatuz. Egun berean, Errusiako armada Txonhar herrian, Genicheskeko raionean, Khersongo oblastean sartu zen. Martxoaren 9an, 1500 errusiazaleek erreferenduma egiteko eskatu zuten Donetsken. Luhansken eraikin publikoak hartu zituzten eta Simferopolen (Krimea) 7000 pertsonek manifestazioa egin zuten [18].
Martxoak 11 - 16
Martxoaren 11n, Ukrainako Irrati Telebistaren Kontseilu Nazionalak errusiar jatorriko programak ez emititzea erabaki zuen. Honen aurrean, Errusiak OSCEkoei komunikatua bidali zien <<iritzi askatasuna>> bortxatzen zuela adieraziz. Arratsaldea, errusiar telebistek Ukrainan emititzeari utzi zioten [19][20]. Egun berean, Guennadi Kernesri, Kharkoveko alkateari homizidioa leporatu eta epaitegira joan behar izan zuen.
Martxoaren 13an, ukrainazale bat hil zuten errusiazaleek. Iturri batzuen arabera hori ere hil ziren. Errusiazaleek Donetskeko Lenin Enparantzaen egindako kontzentrazio baten ondoren gertatuko istiluetan gertatu ziren hilketak. Errusiazale bat hil zen eta beste hainbat zauritu [21][21][22][23][24]. Egun berean, Kharkiveko herritarrak euren herriko alkatearen aldeko manifestazioa egin zuten. Kievek alkateari etxeko espetxealdia jarri zion.
Martxoaren 14an, nazionalista ukrainiarrek tiro eginda bi pertsona hil ziren Kharkiven [25]. Gauen, Kharkiven manifestazio gatazkatsuak egin ziren. Tiroketak egon ziren eta bi pertsona hil ziren baita hainbat zauritu ere errusiazale eta polizien artean. Gainera, ezezagunek molotov koktelak jaurti zituzten egoitza publikoetara [26]. Eskuin Sektoreko kideek Kharkiveko errusiazaleen aurkako tiroketak ere burutu zituzten. Ukrainako gobernuak Pravy Sektor taldeari egotzi zizkion hilketak [27]. Ondorioz, talde honetak 30 pertsona armadun atxilotu zituzten [28].
Martxoaren 15ean, Donetsk eta Kharkiveko hiru hilketen ondoren, Ukrainako barne presidente Oleksandr Turtxinovek Errusiari egotzi zion erresistentzia antolatu izana eta Errusiak Ukraina inbaditzeko arriskuaz ohartarazi zuen. Bestalde, Sergei Lavrovek Ukrainako errusiazaleen eskaerak onartzekotan zeudela adierazi zuen, hau da, Ukrainako errusiazaleak babesteko Errusiako Armada Ukraina ekialdean sartzea.
Egun berean, errusiazaleek Donetskeko segurtasun indarren egoitza hartu zuten Pavel Gubareven askapena eskatuz, Ukrainatik banatzeko erreferenduma eskatuz eta Errusiara batzeko askatuz. Ordu batzuk geroago, Barne Ministerioaren egoitza erregionala hartu zuten. Hurrengo egunean, errusiazaleek Luhansken Errusia eta Ukraina arteko mugara zihoazen tropak geldiarazi zituzten. Kharkiveko epaitegi batek martxoaren 14n istiluetan parte hartu zuten 25 pertsona atxilotzea agindu zuen.
Martxoaren 16an, Donetsken, bandera errusiarra eta San Jorge zintako koloreak zeramatzaren errusiazaleek ministro gabinetearen dimisioa eskatu eta koalizioko gobernu nazionala eratzea aldarrikatu zuten. Fiskalaren egoitzan sartu eta bandera errusiarra ezarri zuten. Donetskeko oblastaren estatusari buruzko erreferenduma eskatu zuten, baita Errusiako Federazioan sartzea eta errusiera ofizial bihurtzea.
Egun berean, Donetsk eta Luhansk hirietan manifestazioak eta mitinak egin ziren Ukrainaren federalizazioa eskatzeko eta Krimeako erreferenduma eta Sebastopoleko erreferenduma babesteko. Donetsken 3000 manifestari bildu ziren. Luhanskeko gobernu lokalak manifestazioa egiten ari ziren 300 pertsonei manifestazioa egitea debekatuta zegoela adierazi zien. Kharkiven, segurtasun arazoengatik plaza nagusian egin behar zen mitina bertan behera uzteko esan zuten agintariek [29]. Kharkiven manifestari talde batek eskuindarren egoitza batera sartu eta ondasunak hartu zituzten. Sinbolo eta liburu batzuk ere erre zituzten.
Martxoak 18 - 23
Ukrainako lehen ministroa zen Arseni Jatseniukek martxoaren 18an gobernua administrazioaren deszentralizazio prozesuan murgilduta zegoela adierazi zuen eta eskualde, hiri eta distritoei botere gehiago emango ziela adierazi zuen. Aldaketa hauek konstituzioan agertuko ziren [30]. Gainera, errusiar indarrek Ukraineko istiluetan parte hartu zutela ere adierazi zuen [31].
Egun berean, bandera errusiarrak zeramatzaten manifestariek Mariupoleko udaletxea hartu zuten eta agintariei erreferenduma egiteko eskatu zien [32]. Egun berean, Moldaviarekin mugan dagoen Transnistrian (Moldaviak beretzat du) Errusiako Federaziora batzeko nahia adierazi zuen, Krimearen eredua jarraituz [33]. Eskaera hau Dumako presidente Mikhail Burlari bidali zitzaion. Krimean, 2006an, Transnistriak egin nahi zuen antzeko erreferenduma egin zen eta batzea nagusitii zen [34]. Gero, Moldaviako presidenteak Transnistriaren eskaera ez aintzat hartzeko eskatu zuen, Krimearekin egin ez zuten bezala [35]. Gagauziako eskualdeak ere Errusiara batzeko nahia adierazi zuen [36][37].
Martxoaren 22an, Melitopolen izaera independentistarik gabeko manifestazioa egin zen. Manifestariek erreferenduma egitea eskatzen zuten jakiteko ea herritarrek Europako Batasunera edo Errusiara hurbildu nahi zuten, baita Ukraina federazio bilakatzea nahi zuten.
Martxoaren 23an, Donetsken maiatzaren 25eko erreferenduma babesteko manifestazioa egin zen, horrela Donetskeko oblastak Errusiarekin aduana batasuna sinatzeko [38].
Martxoak 29 - 31
Martxoaren 29an, Melitopolen 300 pertsonek manifestazio antifaxista ez independentista egin zuten. Hala ere, Errusiara hurbiltzea eskatzen zuten [39].
Martxoaren 30an, Kharkiv, Donetsk eta Luhansken autonomia handiagoa eskatzeko manifestazioak egin ziren [40].
Arabatskaya inguruko herritarrek (Khersongo oblasteko lurraldea, Krimeako penintsulatik Azoveko itsasora zabaltzen dena, martxoaren 31ean, Errusiaren zati izan nahi zutela adierazi zuten. Strelkovoye herriko buruzagia <<boterea bortxatzeaz>> akusatu zuten Ukrainako segurtasun indarrek. Buruzagiak Ukraina eta Errusia artean lurralde neutral bat sortu nahi izan zuela adierazi zuen [41]. Bertako herritarrek Errusiako zati izan behar zutela uste zuten [42].
Apirilak 6 - 7: Donetsk eta Kharkov Herri Errepubliken sorrera
Apirilaren 6ab, milaka pertsonek Ukrainako hainbat hiriburutan manifestazioak egin zituzten Kieveko gobernu berriaren aurka. Donetsken manifestariek poliziaren segurtasun-lerroa zeharkatu zuten eta eskualdeko administrazioaren egoitza hartu eta bandera ukrainarra kendu eta errusiarra jarri zuten. Hiri honetan 2000 pertsona batu ziren Lenin plazan, Ukrainaren federalizazioa eskatuz eta errusiera ofiziala izan zedila eskatuz. Kharkiven manifestariak Askatasunaren plazara joan ziren Ukrainaren federalizaziorako erreferenduma eskatuz. Batzuek bandera errusiarrak zeramatzaten [43]. Odesan barrikadak eta protestak egon ziren, baita Mykolaiv eta Luhansk hirietan. Azken hiri honetan, Segurtasun Zerbitzuen Zuzendaritza probintziala hartu zuten zortzi zauritu eraginez.
Donetskeko Herri Errepublika
Apirilak 12 - orain: gatazka armatua
Erreferentziak
- http://www.kyivpost.com/content/ukraine/armed-pro-russian-insurgents-in-luhansk-say-they-are-ready-for-police-raid-343167.html
- Ukraine to deploy troops to quash pro-Russian insurgency in the east|url=https://web.archive.org/web/20140414125950/https://ca.news.yahoo.com/ukraine-special-forces-sent-eastern-city-retake-buildings-082049113.html
- http://www.rferl.org/content/ukraine-maidan-vigilantes-violence/25247025.html
- (Errusieraz) ]http://rian.com.ua/analytics/20140303/340429692.html Rian]
- (Gaztelaniaz) http://internacional.elpais.com/internacional/2014/03/18/actualidad/1395125826_603105.html El Pais]
- (Ingelesez) Ukrcensus
- (Ingelesez) Analitik
- (Ingelesez) [www.ura-inform.com/ru/print/politics/2006/07/17/resultati_oproso Ura inform]
- ×10{{{1}}} Faro de Vigo
- (Ingelesez) RBTH
- (Ingelesez) KIIS
- (Ingelesez) IRI
- (Gaztelaniaz) Univision
- (Ingelesez) RBTH
- (Gaztelaniaz) Faro de Vigo
- (Gaztelaniaz) Terra
- (Ingelesez) Russia Today
- http://actualidad.rt.com/actualidad/view/121902-ucrania-crimea-manifestaciones-lugansk-rusia
- http://actualidad.rt.com/actualidad/view/122132-ucrania-prohibir-television-rusia
- http://actualidad.rt.com/actualidad/view/121955-minuto-ucrania-paso-desintegracion
- http://www.pravda.com.ua/news/2014/03/13/7018700/
- https://web.archive.org/web/20140330093725/http://www.ukrinform.ua/ukr/news/na_mitingu_v_donetsku_zaginula_lyudina_10_u_likarnyah_1917846
- https://web.archive.org/web/20140314004924/http://www.reuters.com/article/2014/03/13/us-ukraine-crisis-donetsk-idUSBREA2C20Z20140313
- https://web.archive.org/web/20140727093018/http://voiceofrussia.com/news/2014_03_13/Euromaidan-protestors-start-fight-with-pro-Russia-activists-in-Donetsk-6806/
- http://www.ibtimes.co.uk/two-killed-ukraine-protesters-clash-kharkiv-1440436
- http://actualidad.rt.com/actualidad/view/122441-ucrania-enfrentamientos-jarkov
- https://web.archive.org/web/20140320164144/http://sp.ria.ru/international/20140315/159543165.html
- http://rt.com/news/ukraine-kharkov-radicals-attack-982/
- http://actualidad.rt.com/actualidad/view/122535-ucrania-referendo-desintegracion
- http://en.interfax.com.ua/news/general/196504.html
- http://en.interfax.com.ua/news/general/196506.html
- https://web.archive.org/web/20140323231449/http://nahnews.com.ua/mariupol-protesters-stormed-the-city-council/
- http://vestnikkavkaza.net/news/politics/52743.html
- ttp://www.larepublica.es/2014/03/transnistria-entre-moldavia-y-ucrania-del-este-solicita-la-anexion-a-rusia/
- http://www.europapress.es/internacional/noticia-presidente-moldavia-insta-rusia-no-considerar-anexion-transnistria-despues-crimea-20140318190153.html
- http://www.tercerainformacion.es/spip.php?article65853
- http://www.evz.ro/detalii/stiri/analiza-evz-alaturi-de-crimeea-transnistria-si-gagauzia-pot-intregi-triunghiul-separatis-1087707.html
- http://reporter-ua.com/2014/03/23/v-donecke-uchastniki-prorossiyskogo-mitinga-trebuyut-provedeniya-referenduma-25-maya
- http://reporter-ua.com/2014/03/31/v-melitopole-proshel-antifashistskiy-miting-foto
- http://www.ukrinform.ua/rus/news/vlasti_neobhodimo_ne_ignorirovat_dvigeniya_v_poddergku_federalizatsii_a_predlagat_svoe_videne___bondarenko_1618720
- http://actualidad.rt.com/actualidad/view/123904-aldea-ucraniana-intenta-huir-pais
- http://actualidad.rt.com/actualidad/view/124204-crimea-rusia-ucrania-aldea-union
- http://actualidad.rt.com/actualidad/view/124513-protestas-donetsk-manifestantes-ucrania