2014 Turkian

Jarraian, 2014k Turkian eman duena kontatzen da.

Gertakariak

Abuztua

Abuztuaren 5ean, Turkiako hauteskundeen atarian, beste 33 polizia atxilotu zituzten legez kanpoko entzuketak egin zituztelakoan. Uztailean, 115 polizia atxilotu zituzten. Ustez Recep Tayyip Erdogan lehen ministroarenak ziren entzuketak zabaldu zituzten hedabideek[1].

Abuztuaren 10an, Turkiak herritarren bozketa bidez aukeratu zuen, lehen aldiz, bere presidente berria. Gobernuko buruzagia, Recep Tayyip Erdogan islamiarra, zen kargua lortzeko faboritoa. Orokorrean, nazioarteko begiraleen onespena jaso zuten hauteskundeek; alabaina, zenbait gauza kritikatu zituzten, esaterako, antolakuntzan izandako arazoak eta behar zirenak baino 20 milioi boto-txartel gehiago egitea. Inkesta gehienek Erdoganen aldeko garaipena aurreikusi zuten, eta honek "Turkia berri bat" hitz eman zien jarraitzaileei. Erdoganen aurkari nagusia Ekmeleddin Ihsanoglu diplomazialari ohia izango zen, bera baitzen oposizioko bi alderdi nagusien (CHP laikoa eta MHP nazionalista) arteko akordioaren hautagaia. Turkiak azken urteetan izan zuen gorakada ekonomiko txikiak eta kontrolaezina zirudien inflazioaren kontrolak lehen ministroaren irudia hobetzea lortu zuen. Hori zela eta, Erdogan islamiarrak irabaziko zuela iragarri zuten inkesta gehienek, eta horien aurreikuspenak beteko balira, ez zen bigarren itzulirik beharko[2].

Hauteskundeetan, Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak irabazi egin zuen Turkiako Presidentziarako hauteskundeen lehen itzulia. Bozken %56a lortu zuen Erdoganek, lehen emaitzen arabera. Bere aurkaririk zuzenenak, Ekmeleddin Ihsanogluk, %35eko portzentaia lortu zuen, eta Selahattin Demirtasek %8a. Hauteskundeetarako prestatutako eskolak bertako 14:00etan itxi zituzten, Euskal Herrian 16:00etan, eta partehartzea nahiko baxua izan zela nabarmendu zuten. Datu horrek, Erdoganen alde egiten zuen. 53 milioi turkiar zeuden bozkatzera deituak, baina, datu ofizialik ezean, partehartzea joan zen martxoko %89koa baino ahulagoa izan zen[3].

Abuztuaren 11ean, inkestek aurreikusi bezala, Recep Tayyip Erdoganek hartuko zuela Turkiako presidente kargua guztiz ziurtatu zen, hauteskundeetan botoen %51,8 lortu eta gero. Ekmeleddin Ihsanoglu CHP Herri Errepublikanoaren eta MHP Mugimendu Nazionalistaren alderdien hautagaiak bozen %38,5 jaso zituen. Selahttin Demirtas HDP Herriaren Alderdi Demokratikokoak, berriz, %9,8 lortu zituen, eta hiru puntu igo zuen aurreko hauteskundeetako marka. Lehen aldiz, zuzeneko hauteskundeen bidez presidentea aukeratu zuten turkiarrek; orain arte, parlamentuari zegokion eginkizuna[4].

Abuztuaren 18an, PKKk Turkiako militar bat hil zuen tiroketa batean. Abuztuaren 19an, Lice herrian manifestarien aurka tiro egin zuten, eta gazte kurdu bat hil zuten. Abuztuaren 20ean, polizia egoitza bati eta jendarmeriaren beste bati eraso zieten gauean HPG Kurdistango Herri Defentsei lotutako ekintzaileek Karaz herrian, Diyarbakir probintzian, Turkiaren menpeko Kurdistanen. Halaber, segurtasun indarren etxebizitzen aurka egin zuten. Ez zuten inor hil edo zauritu erasoetan. Poliziek erasoei erantzun zieten, eta, ondoren, ekintzaileak aurkitzeko operazioa hasi zuten. Abuztuaren 21ean, Ahmet Davutoglu Turkiako Atzerri ministroak ordezkatuko zuen Recep Tayyip Erdogan. Horrela erabaki zuten AKP Justizia eta Garapenaren Alderdiko zuzendaritzaren bileran[5].

Abuztuaren 26an, Turkiaren mendeko Kurdistanen zentral termiko bat eraikitzen ari ziren hiru ingeniari txinatar bahitu zituen PKK gerrillak. Ondoren, zentralari morteroekin egin zioten eraso. Silopin ugariak izaten ari ziren zentralaren kontrako protestak, ingurumenean eragingo zuen kalteagatik[6].

Abuztuaren 27an, AKP Justizia eta Garapenaren Alderdiko biltzarrean ordungo Turkiako Defentsa ministro Ahmet Davutoglu izendatu zuten alderdiko buru. Horrela, Recep Tayyip Erdogan orain arteko AKPko buruak alderdia utzi zuen, egun horretan izendatu zuten presidente. Behin presidente izendatzean, Davutogluk lehen ministro izateko hautagaitza aurkeztuko zuen, eta Erdoganek gobernua eratzeko enkargua emango zion[7].

Abuztuaren 28an, Erdogan Turkiako presidentea izendatu zuten. Estatu buru berriak orain arte Atzerriko Arazoetarako ministroa izan zen Ahmet Davutogluri emango zion Gobernu berria eratzeko ardura. Davutogluk Erdogan ordezkatuko zuen Gobernuaren lidergoan[8].

Iraila

Irailaren 1ean, Turkiako presidente gisa egindako lehenbiziko bidaia Ipar Zipreko Turkiar Errepublikara egin zuen Recep Tayyip Erdoganek. Han, irlako bi aldeen arteko negoziazioen alde mintzatu zen, eta bi estatuko irtenbide bat adosteko eskatu zuen[9].

Irailaren 23an, Turkiako Gobernuak hartu zuen jarrera dela medio, PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin hasitako bake prozesuak «zentzurik ez» zeukala adierazi du Sirri Sureyya Onder parlamentari kurduak. Ezinezkoa omen zen kurduekin negoziatu nahi izatea eta aldi berean ISri laguntzea[10].

Urria

Urriaren 13an, Turkiako Atzerri Ministerioak ohar batean adierazi zuen AEBekin ez zuela akordiorik egin Turkiako base militarrak erabiltzearen inguruan[11].

Urriaren 14an, Turkiak PKK gerrillari eraso zion, Ocalanek emandako epea bukatu bezperan. Gerrilla kurduaren buruzagiak urriaren 15ean jakinaraziko zuensu-etenaz eta bake prozesuaz zeukan iritzia. Armadak 2012an egin zituen azken bonbardaketak[12].

Urriaren 15ean, Abdullah Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagi historikoak egun horretara arteko epea emana zion Ankarari bake prozesuarekiko konpromisoren bat erakusteko, bestela su-etena haustearen alde mintza zitekeela ohartarazita. Espetxean zeukaten Ocalan, eta ez zuen mezurik argitaratu. HDP Herriaren Alderdi Demokratikoak (Kurdistanen burujabetzaren aldekoak) jakinarazi zuen Irakeko Kurdistango Kandil mendietara ordezkaritza bat bidaliko zuela PKKrekin elkartzeko[13].

Urriaren 23an, Turkiako Gobernuarekin bake prozesuaz zituen negoziazioak indartzeko xedea zuen PKK Kurdistango Langileen Alderdiak, HDPko zenbait diputatuk esan zutenez. Batzorde bat sortu zuten, Abdullah Ocalan PKKko buruzagi historikoarekin maiztasunez biltzeko; kartzelan zegoen hura. Turkiak azaldu zuen ez zeukala erabaki horren berririk[14]. Egun berean, Abdullah Öcalan gerrillako buruzagi historikoak aste honetan prozesuarekiko konpromisoa berretsi zuen arren tentsioa handia zen eta Turkiako Dogan agentziaren arabera, Armeniako mugako Kars probintzian gendarmeriak PKKko ustezko hiru kide hil zituen tirokatuta[15].

Urriaren 25ean, hiru militar hil zituzten eraso batean Turkiaren menpeko Kurdistanen[16].

Urriaren 29an, Turkiaren menpeko Kurdistanen, hain zuzen, tentsioa asko hazi zen Kobaneko setioa hasi zenetik. Turkiako armadako sarjentu bat larri zauritu zuten Diyarbakirgo merkatu batean, buruan tirokatuta. Aurreko astean hiru soldadu hil zituzten Hakkari barrutian, eta gobernuak PKKri egotzi zizkion ekintza horiek. PKKk ukatu egin zuen hiru soldaduak hil zituenik, eta HDP Herriaren Alderdi Demokratikoak (burujabetzaren aldekoak) gaitzetsi egin zuen egun horretako atentatua. Gainera, Firat agentziaren arabera Poliziak gazte bat hil zuen urriaren 28an Sirnaken, protesta batean[17].

Azaroa

Azaroaren 3an, gutxienez 24 lagun hil ziren Turkian itsasontzi bat hondoratuta. “Haizea gure lana zeharo zailtzen ari da, uretan umeen gorpuak ikus daitezke”, esan zuen erreskatean parte hartu zuten kideetako batek[18].

Abendua

Abenduaren 14an, Turkiak 31 pertsona atxilo hartu zituen, kazetariak gehienak, Gulen mugimenduaren kontrako operazioan. "Estatu paralelo bat" izatea leporatzen zion AKP Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroaren alderdiak Fethullah Gulen predikatzaile islamistaren inguruko mugimenduari[19]. Hedabideen aurkako erasoa izan zen[20].

Abenduaren 19an, Fethullah Gulen atxilotzeko agindua eman zuen auzitegi batek[21].

Abenduaren 21ean, derrigorrezko erlijio eskolen bidez hezkuntza sistema islamizatzen ari zirela salatzeko protestetan 150 atxilotu egon ziren[22].

Abenduaren 26an, Poliziak 96 ikasle atxilotu zituen Adanan, Ipar Kurdistanen, Roboskiko sarraskiaren hirugarren urteurreneko ekitaldian[23].

Erreferentziak

  1. «TURKIAN ATXILOTUTAKO POLIZIAK», Berria, 2014-08-06
  2. «Turkia presidentea aukeratzen ari da, lehenengoz, herritarren botoekin», EiTB, 2014-08-09
  3. «Erdogan da Turkiako hauteskundeen irabazlea, lehen datuen arabera», EiTB, 2014-08-10
  4. Bidatz Villanueva Etxague, «Boterean betikotzeko lehen pausoa eman du Erdoganek Turkian», Berria, 2014-08-12
  5. Adrian Garcia, «Turkiako bi polizia etxeren aurka su egin dute Ipar Kurdistanen», Berria, 2014-08-22
  6. «Hiru ingeniari txinatar bahitu ditu PKK gerrillak», Berria, 2014-08-27
  7. «Ahmet Davutoglu izendatu dute AKPko buru, Erdoganek alderdia utzi ostean», Berria, 2014-08-27
  8. «Erdogan Turkiako presidentea da dagoeneko», EiTB, 2014-08-28
  9. «Zipren bi estatu sortzearen alde agertu da Erdogan lehenengo bidaia ofizialean», Berria, 2014-09-02
  10. «PKK:«Siriakoarekin, zentzua galdu du Kurdistango bake prozesuak»», Berria, 2014-09-24
  11. «Turkiak gezurtatu egin du AEBekin akordioa egin izana», Berria, 2014-10-14
  12. Mikel Rodriguez, «Turkiak PKK gerrillari eraso dio, Ocalanek emandako epea bukatu bezperan», Berria, 2014-10-15
  13. Mikel Rodriguez, «Erretaguardian ere borrokan», Berria, 2014-10-16
  14. «Turkiarekiko elkarrizketak indartzeko asmoa agertu du PKK gerrilla kurduak», Berria, 2014-10-24
  15. Mikel Rodriguez, «Laguntza, edo estrategia jokoa», Berria, 2014-10-25
  16. «Pexmergek hiri bat kendu diote Estatu Islamikoari», Berria, 2014-10-26
  17. Mikel Rodriguez, «Kurduen laguntza ailegatu da», Berria, 2014-10-30
  18. «Gutxienez 24 lagun hil dira Turkian itsasontzi bat hondoratuta», EiTB, 2014-11-03
  19. «Turkiak 31 lagun atxilotu ditu, kazetariak asko, Gulen mugimenduaren aurkako operazioan», Berria, 2014-12-15
  20. «24», Berria, 2014-12-16
  21. «Gulen atxilotzeko agindu du Turkiako auzitegi batek», Berria, 2014-12-20
  22. «150», Berria, 2014-12-21
  23. «96», Berria, 2014-12-27

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.