2011ko Munduko Errugbi Kopa
2011ko Munduko Errugbi Kopa (ingelesez: 2011 Rugby World Cup) gizonezkoen zazpigarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. Zeelanda Berrian jokatu zen, 2011ko irailaren 9tik urriaren 23ra.[1] 20 taldek parte hartu zuten, eta Zeelanda Berriko selekzioa atera zen txapeldun, Aucklandeko Eden Park estadioan jokatutako finalean Frantziari 8 eta 7 irabazirik.[2][3]
2011 Rugby World Cup | |
Egoitza | Zeelanda Berria |
---|---|
Datak | 2011ko irailaren 9tik irailaren 23ra |
Parte- hartzaileak | 20 (aurretik 91 artean sailkatuak) |
Ikusleak | 1.363.201 29.635 partidako |
Txapelduna | Zeelanda Berria |
Txapeldunordea | Frantzia |
Hirugarrena | Australia |
Laugarrena | Gales |
Puntugile onena | Morné Steyn (62) |
Entsegugile onena | Chris Ashton (6) Vincent Clerc (6) |
Webgunea | www.rugbyworldcup.com |
Aurretik: 2007ko Munduko Errugbi Kopa Ondoren: 2015eko Munduko Errugbi Kopa |
Egoitzaren hautatzea
1987an, Zeelanda Berriak Australiarekin batera antolatu zuen lehenbiziko Munduko Errugbi Kopa. 2003ko Munduko Errugbi Kopa ere bi herrialde horietan jokatzea aurreikusirik zegoen baina, partidak jokatu behar ziren lekuei buruz Zeelanda Berriak eta Australiak zituzten desadostasunen ondorioz, urte hartako txapelketa Australian bakarrik jokatzea erabaki zen.
2005ean, British and Irish Lions taldeak egindako itzuliaren ostean, hainbat iritzi kritikok nabarmendu zuten Zeelanda Berriko kirol azpiegiturak ez zirela aski neurri harteko gertakizun bat antolatzeko. Gerta zitezkeen arazoei aurre egiteko asmoz, 2011ko proiektuak Aucklandeko Eden Park eta beste zenbait estadio handitzea ekarri zuen, Munduko Koparen kirol eta merkataritza bideragarritasuna ziurtatzeko.
Zeelanda Berriarekin batera, Japonia eta Hegoafrika ere hautagai aurkeztu ziren; hiruetatik, Japonia zen faborito nagusia. Izan ere, Asian antolatutako aurreneko Munduko Kopa izanen zatekeen, eta txapelketa herrialde errugbizaleenetatik kanpo jokatzea zen International Rugby Board (IRB) erakundearen nahia. Horretaz gain, Japoniak azpiegitura bikainak zituen, 2002ko Munduko Futbol Txapelketarako eraiki ziren estadioak barne.
Hegoafrikako hautagaitzak Springbok kapitain ohi Francois Pienaar zeukan buruzagitzan. Zeelanda Berriko proiektuak, berriz, New Zealand Rugby Football Union erakundearen, gobernuaren eta lehen ministroaren sostengua zeukan, eta baita bertako errugbi selekzioko jokalariena ere, Tana Umaga kapitaina buru zela.
2005ko ekainean eta uztailean, International Rugby Boardeko komisarioek hiru herrialdeak bisitatu zituzten, eta txosten bana prestatu. 2005eko azaroaren 17an hartu zen azken erabakia, IRBek Dublinen egindako urteroko biltzarrean. Bi bozketa izan ziren; lehenbizikoan Hegoafrikaren kanditatura baztertu ondoren, bigarrenean Zeelanda Berria aukeratu zuten 2011ko Errugbi Kopa antolatzeko. Era berean, 2019ko Munduko Errugbi Kopa Japoniak antolatzea erabaki zen.
Parte hartzaileak
Hogei taldek hartu zuten parte 2011ko Munduko Kopan. 12 selekzio zuzen sailkatu ziren, 2007ko Munduko Errugbi Kopan euren multzoko lehenbiziko hiruen artean geratu zirelako:.
Beste zortzi taldeek eskualdeka egindako kanporaketa sistema baten bidez lortu zuten sailkapena.
Errusia izan zen munduko kopa batean debuta egin zuen talde bakarra.
Hiriak eta estadioak
2011ko Munduko Errugbi Kopako 13 egoitzak 2009ko martxoaren 12an onartu ziren.[4] Hala ere, 2011ko otsailaren 22ko lurrikarak kalte handiak eragin zituen Christchurchen, eta bertan jokatu beharreko partidak beste egoitza batzuen artean banatu ziren.[5]
Auckland | Wellington | Dunedin | Auckland |
---|---|---|---|
Eden Park | Westpac Stadium | Forsyth Barr Stadium | North Harbour Stadium |
Edukiera: 60.000 | Edukiera: 40.000 | Edukiera: 30.000 | Edukiera: 30.000 |
Hamilton | Rotorua | ||
Waikato Stadium | Rotorua Int'l Stadium | ||
Edukiera: 30.000 | Edukiera: 26.000 | ||
New Plymouth | Nelson | ||
Yarrow Stadium | Trafalgar Park | ||
Edukiera: 26.000 | Edukiera: 18.000 | ||
Invercargill | Whangarei | Napier | Palmerston North |
Rugby Park Stadium | Okara Park | McLean Park | Arena Manawatu |
Edukiera: 17.000 | Edukiera: 18.000 | Edukiera: 22.000 | Edukiera: 15.000 |
Epaileak
2011ko apirilaren 8an, IRBek Munduko Kopako epaileak, epaile laguntzaileak eta telebistako epaileak izendatu zituen:[6]
|
|
Multzo fasea
Hogei taldeak lau multzotan banatu zituzten, eta multzo bakoitzean ligaxka jokatu zen, denak denen kontra. Puntuak era honetan banatu ziren:
- 4 puntu garaipenagatik
- 2 puntu berdinketagatik
- 0 puntu porrotagatik
- bonus puntu bat, 4 entsegu edo gehiago lortzeagatik
- bonus puntu bat, 7 tanto edo gutxiagoko aldeaz galtzeagatikMultzo bakoitzeko lehenbiziko bi taldeak bigarren fasera igaro ziren.
Multzo bakoitzeko lehenbiziko bi taldeak igaro ziren final laurdenetara.
A Multzoa
Postua | Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Eraso bonusak | Defentsa bonusak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Zeelanda Berria | 20 | 4 | 0 | 0 | 4 | 0 |
2 | Frantzia | 11 | 2 | 0 | 2 | 3 | 1 |
3 | Tonga | 9 | 2 | 0 | 2 | 1 | 1 |
4 | Kanada | 6 | 1 | 1 | 2 | 0 | 0 |
5 | Japonia | 2 | 0 | 1 | 3 | 0 | 0 |
2011ko irailak 9 20:30 |
Zeelanda Berria | 41–10 | Tonga |
---|---|---|
Entsegua(k): Dagg (2) 11', 29' Kahui (2) 20', 32' Kaino 59' Nonu 77' Transformazioa(k): Carter (3/5) Slade (1/1) Zigor kolpea(k): Carter (1/1) 5' |
Kronika | Entsegua(k): Taumalolo 72' Transformazioa(k): Morath (1/1) Zigor kolpea(k): Morath (1/2) 40+' |
2011ko irailak 10 18:00 |
Frantzia | 47–21 | Japonia |
---|---|---|
Entsegua(k): Pierre 5' Trinh-Duc 12' Clerc 34' Nallet 71' Papé 77' Parra 80+' Transformazioa(k): Yachvili (4/6) Zigor kolpea(k): Yachvili (3/3) 21', 28', 67' |
Kronika | Entsegua(k): Arlidge (2) 31', 49' Transformazioa(k): Arlidge (1/2) Zigor kolpea(k): Arlidge (3/3) 18', 40', 58' |
2011ko irailak 14 17:00 |
Tonga | 20–25 | Kanada |
---|---|---|
Entsegua(k): Piutau (2) 40', 53' Transformazioa(k): Morath (2/2) Zigor kolpea(k): Morath (2/4) 43', 64' |
Kronika | Entsegua(k): Sinclair 13' Carpenter 67' Mackenzie 73' Transformazioa(k): Pritchard (2/3) Zigor kolpea(k): Pritchard (2/2) 26', 45' |
2011ko irailak 16 20:00 |
Zeelanda Berria | 83–7 | Japonia |
---|---|---|
Entsegua(k): Smith 4' c Kahui (2) 16' m, 45' c Kaino 21' m Mealamu 30' Ellis 34' Slade 36' S. Williams (2) 51', 79' Toeava 56' Hore 60' Nonu 62' Thomson 76' Transformazioa(k): Slade (9/13) |
Kronika | Entsegua(k): Onozawa 58' Transformazioa(k): M. Williams (1/1) |
2011ko irailak 18 20:30 |
Frantzia | 46–19 | Kanada |
---|---|---|
Entsegua(k): Clerc (3) 4', 79', 80+' Traille 64' Transformazioa(k): Parra (4/4) Zigor kolpea(k): Parra (5/6) 17', 37', 39', 40+', 48' Dropa(k): Trinh-Duc 57' |
Kronika | Entsegua(k): Smith 7' Transformazioa(k): Pritchard (1/1) Zigor kolpea(k): Pritchard (2/4) 3', 60' Dropa(k): Monro (2) 44', 49' |
2011ko irailak 21 19:30 |
Tonga | 31–18 | Japonia |
---|---|---|
Entsegua(k): Ma'afu 7' Lokotui 14' Vainikolo 54' Transformazioa(k): Morath (2/3) Zigor kolpea(k): Morath (4/4) 28', 31', 49', 67' |
Kronika | Entsegua(k): Hatakeyama 13' Leitch 25' Tupuailei 63' Zigor kolpea(k): Webb (1/1) 39' |
2011ko irailak 24 20:30 |
Zeelanda Berria | 37–17 | Frantzia |
---|---|---|
Entsegua(k): Thomson 10' Jane 17' Dagg (2) 21', 42' S. Williams 77' Transformazioa(k): Carter (3/5) Zigor kolpea(k): Carter (1/1) 48' Dropa(k): Carter (1/1) 64' |
Kronika | Entsegua(k): Mermoz 54' Trinh-Duc 76' Transformazioa(k): Yachvili (2/2) Zigor kolpea(k): Yachvili (1/1) 39' |
2011ko irailak 27 17:00 |
Kanada | 23–23 | Japonia |
---|---|---|
Entsegua(k): Van der Merwe 7' c Mackenzie 44' m Monro 75' m Transformazioa(k): Pritchard (1/1) Zigor kolpea(k): Monro (2/3) 64', 79' |
Kronika | Entsegua(k): Horie 10' c Endo 40' c Transformazioa(k): Arlidge (2/2) Zigor kolpea(k): Arlidge (3/3) 24', 66', 73' |
2011ko urriak 1 18:00 |
Frantzia | 14–19 | Tonga |
---|---|---|
Entsegua(k): Clerc 80+' Zigor kolpea(k): Yachvili (3/3) 2', 23', 50' |
Kronika | Entsegua(k): Hufanga 26' Transformazioa(k): Morath (1/1) Zigor kolpea(k): Morath (4/8) 7', 36', 67', 73' |
2011ko urriak 2 15:30 |
Zeelanda Berria | 79–15 | Kanada |
---|---|---|
Entsegua(k): Guildford (4) 7', 25', 35', 77' Vito (2) 11', 80+' Dagg 20' Muliaina 29' Cowan 44' Kaino (2) 52', 68' S. Williams 60' Transformazioa(k): Slade (4/8) Weepu (4/4) Zigor kolpea(k): Slade (1/1) 16' |
Kronika | Entsegua(k): Trainor (2) 40+', 42' Transformazioa(k): Monro (1/2) Zigor kolpea(k): Monro (1/1) 2' |
B Multzoa
Postua | Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Eraso bonusak | Defentsa bonusak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Ingalaterra | 18 | 4 | 0 | 0 | 2 | 0 |
2 | Argentina | 14 | 3 | 0 | 1 | 1 | 1 |
3 | Eskozia | 11 | 2 | 0 | 2 | 1 | 2 |
4 | Georgia | 4 | 1 | 0 | 3 | 0 | 0 |
5 | Errumania | 0 | 0 | 0 | 4 | 0 | 0 |
2011ko irailak 10 13:00 |
Eskozia | 34–24 | Errumania |
---|---|---|
Entsegua(k): Blair 8' Ansbro 21' Danielli (2) 75', 78' Transformazioa(k): Paterson (1/4) Zigor kolpea(k): Paterson (4/5) 3', 38', 53', 71' |
Kronika | Entsegua(k): Lazăr 40+' Carpo 67' Transformazioa(k): Dimofte (1/2) Zigor kolpea(k): Dumbravă (2/4) 12', 23' Dimofte (2/2) 54', 62' |
2011ko irailak 10 20:30 |
Argentina | 9–13 | Ingalaterra |
---|---|---|
Zigor kolpea(k): Contepomi (1/2) 7' Rodríguez (2/7) 20', 45' |
Kronika | Entsegua(k): Youngs 67' Transformazioa(k): Wilkinson (1/1) Zigor kolpea(k): Wilkinson (2/7) 12', 75' |
2011ko irailak 14 19:30 |
Eskozia | 15–6 | Georgia |
---|---|---|
Zigor kolpea(k): Parks (4/7) 24', 34', 71', 76' Dropa(k): Parks (1/1) 39' |
Kronika | Zigor kolpea(k): Kvirikashvili (2/2) 17', 73' |
2011ko irailak 17 15:30 |
Argentina | 43–8 | Errumania |
---|---|---|
Entsegua(k): Fernández 5' Leguizamón 9' Figallo 21' González Amorosino 30' Imhoff 64' Fessia 72' Transformazioa(k): Rodríguez (5/6) Zigor kolpea(k): Rodríguez (1/3) 44' |
Kronika | Entsegua(k): Cazan 32' Zigor kolpea(k): Dimofte (1/2) 14' |
2011ko irailak 18 18:00 |
Ingalaterra | 41–10 | Georgia |
---|---|---|
Entsegua(k): Hape (2) 4', 21' Armitage 47' Tuilagi 62' Ashton (2) 65', 80' Transformazioa(k): Flood (4/6) Zigor kolpea(k): Flood (1/1) 35' |
Kronika | Entsegua(k): Basilaia 40' Transformazioa(k): Kvirikashvili (1/1) Zigor kolpea(k): Kvirikashvili (1/6) 27' |
2011ko irailak 24 18:00 |
Ingalaterra | 67–3 | Errumania |
---|---|---|
Entsegua(k): Cueto (3) 15', 22', 26' Ashton (3) 32', 35', 70' Youngs 41' Foden 49' Tuilagi 61' Croft 67' Transformazioa(k): Wilkinson (3/5) Flood (4/5) Zigor kolpea(k): Wilkinson (1/1) 2' |
Kronika | Zigor kolpea(k): Dumbravă (1/5) 38' |
2011ko irailak 25 20:30 |
Argentina | 13–12 | Eskozia |
---|---|---|
Entsegua(k): González Amorosino 73' Transformazioa(k): Contepomi (1/1) Zigor kolpea(k): Contepomi (2/5) 19', 64' |
Kronika | Zigor kolpea(k): Paterson (1/2) 35' Jackson (1/1) 38' Dropa(k): Jackson (1/1) 65' Parks (1/2) 72' |
2011ko irailak 28 19:30 |
Georgia | 25–9 | Errumania |
---|---|---|
Entsegua(k): Gorgodze 56' Transformazioa(k): Kvirikashvili (1/1) Zigor kolpea(k): Kvirikashvili (5/7) 9', 24', 31', 36', 70' Urjukashvili (1/1) 76' |
Kronika | Zigor kolpea(k): Dumbravă (2/4) 12', 34' Vlaicu (1/1) 72' |
2011ko urriak 1 20:30 |
Ingalaterra | 16–12 | Eskozia |
---|---|---|
Entsegua(k): Ashton 78' Transformazioa(k): Flood (1/1) Zigor kolpea(k): Wilkinson (2/5) 34', 63' Dropa(k): Wilkinson (1/2) 57' |
Kronika | Zigor kolpea(k): Paterson (2/2) 9', 55' Parks (1/1) 17' Dropa(k): Parks (1/3) 40+' |
C Multzoa
Postua | Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Eraso bonusak | Defentsa bonusak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Irlanda | 17 | 4 | 0 | 0 | 1 | 0 |
2 | Australia | 15 | 3 | 0 | 1 | 3 | 0 |
3 | Italia | 10 | 2 | 0 | 2 | 2 | 0 |
4 | Estatu Batuak | 4 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 |
5 | Errusia | 1 | 0 | 0 | 4 | 0 | 1 |
2011ko irailak 11 15:30 |
Australia | 32–6 | Italia |
---|---|---|
Entsegua(k): Alexander 50' Ashley-Cooper 55' O'Connor 58' Ioane 66' Transformazioa(k): O'Connor (3/4) Zigor kolpea(k): Cooper (2/3) 19', 30' |
Kronika | Zigor kolpea(k): Mi. Bergamasco (2/3) 38', 40+' |
2011ko irailak 11 18:00 |
Irlanda | 22–10 | Estatu Batuak |
---|---|---|
Entsegua(k): Bowe (2) 40', 60' Best 56' Transformazioa(k): Sexton (1/1) O'Gara (1/2) Zigor kolpea(k): Sexton (1/5) 17' |
Kronika | Entsegua(k): Emerick 80+' Transformazioa(k): Malifa (1/1) Zigor kolpea(k): Paterson (1/2) 54' |
2011ko irailak 15 19:30 |
Errusia | 6–13 | Estatu Batuak |
---|---|---|
Zigor kolpea(k): Kushnarev (1/4) 3' Rachkov (1/1) 78' |
Kronika | Entsegua(k): Petri 19' Transformazioa(k): Wyles (1/1) Zigor kolpea(k): Wyles (2/5) 12', 65' |
2011ko irailak 17 20:30 |
Australia | 6–15 | Irlanda |
---|---|---|
Zigor kolpea(k): O'Connor (2/4) 11', 23' |
Kronika | Zigor kolpea(k): Sexton (2/5) 17', 49' O'Gara (2/2) 62', 71' Dropa(k): Sexton 19' |
2011ko irailak 20 19:30 |
Italia | 53–17 | Errusia |
---|---|---|
Entsegua(k): Parisse 6' Toniolatti (2) 13', 23' Benvenuti (2) 16', 48' Zigor entsegua 29' Gori 37' McLean 64' Zanni 77' Transformazioa(k): Bocchino (4/6) |
Kronika | Entsegua(k): Yanyushkin 34' Ostroushko 50' Makovetski 71' Transformazioa(k): Rachkov (1/3) |
2011ko irailak 23 20:30 |
Australia | 67–5 | Estatu Batuak |
---|---|---|
Entsegua(k): Horne 8' Elsom 11' Beale 31' Fainga'a (2) 35', 71' Mitchell 45' McCabe 48' Ashley-Cooper (3) 59', 64', 66' Samo 78' Transformazioa(k): Cooper (2/5) Barnes (4/5) |
Kronika | Entsegua(k): Gagiano 23' |
2011ko irailak 25 18:00 |
Irlanda | 62–12 | Errusia |
---|---|---|
Entsegua(k): McFadden 10' O'Brien 13' Boss 38' Earls (2) 38', 48' Trimble 40+' Kearney 65' Jennings 73' Buckley 79' Transformazioa(k): O'Gara (6/7) Sexton (1/2) Zigor kolpea(k): O'Gara (1/1) 6' |
Kronika | Entsegua(k): Artemyev 50' Simplikevich 59' Transformazioa(k): Rachkov (1/2) |
2011ko irailak 27 19:30 |
Italia | 27–10 | Estatu Batuak |
---|---|---|
Entsegua(k): Parisse 3' Orquera 30' Castrogiovanni 40' Zigor entsegua 66' Transformazioa(k): Mi. Bergamasco (2/4) Zigor kolpea(k): Mi. Bergamasco (1/1) 22' |
Kronika | Entsegua(k): Wyles 18' c Transformazioa(k): Wyles (1/1) Zigor kolpea(k): Wyles (1/1) 28' |
2011ko urriak 1 15:30 |
Australia | 68–22 | Errusia |
---|---|---|
Entsegua(k): Barnes (2) 7', 79' Mitchell (2) 9', 49' McCalman 12' Pocock (2) 15', 22' Moore 36' Ashley-Cooper 39' Ma'afu 42' Transformazioa(k): O'Connor (9/10) |
Kronika | Entsegua(k): Ostroushko 33' Simplikevich 60' Rachkov 68' Transformazioa(k): Rachkov (2/2) Dropa(k): Rachkov (1/1) 47' |
D Multzoa
Postua | Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Eraso bonusak | Defentsa bonusak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Hegoafrika | 18 | 4 | 0 | 0 | 2 | 0 |
2 | Gales | 15 | 3 | 0 | 1 | 2 | 1 |
3 | Samoa | 10 | 2 | 0 | 2 | 1 | 1 |
4 | Fiji | 5 | 1 | 0 | 3 | 1 | 0 |
5 | Namibia | 0 | 0 | 0 | 4 | 0 | 0 |
2011ko irailak 10 15:30 |
Fiji | 49–25 | Namibia |
---|---|---|
Entsegua(k): Goneva (4) 6', 20', 40+', 51' Nakarawa 18' Nalaga 77' Transformazioa(k): Bai (5/6) Zigor kolpea(k): Bai (3/3) 17', 24', 75' |
Kronika | Entsegua(k): Koll 43' Botha 56' Zigor kolpea(k): Kotzé (2/3) 4', 37' Dropa(k): Kotzé (3/3) 11', 13', 15' |
2011ko irailak 11 20:30 |
Hegoafrika | 17–16 | Gales |
---|---|---|
Entsegua(k): F. Steyn 3' Hougaard 65' Transformazioa(k): M. Steyn (2/2) Zigor kolpea(k): M. Steyn (1/1) 20' |
Kronika | Entsegua(k): Faletau 54' Transformazioa(k): Hook (1/1) Zigor kolpea(k): Hook (3/5) 10', 32', 50' |
2011ko irailak 14 14:30 |
Samoa | 49–12 | Namibia |
---|---|---|
Entsegua(k): Fotuali'i 1' Tuilagi (3) 17', 35', 55' Williams 59' Zigor entsegua 70' Transformazioa(k): T. Pisi (2/2) Williams (3/3) Zigor kolpea(k): T. Pisi (2/2) 10', 24' Williams (1/1) 53' |
Kronika | Entsegua(k): Van Wyk 63' Kotzé 79' Transformazioa(k): Kotzé (1/2) |
2011ko irailak 17 18:00 |
Hegoafrika | 49–3 | Fiji |
---|---|---|
Entsegua(k): Steenkamp 26' Fourie 34' F. Steyn 49' M. Steyn 61' Mtawarira 70' Rossouw 75' Transformazioa(k): M. Steyn (5/6) Zigor kolpea(k): M. Steyn (2/4) 29', 40' F. Steyn (1/1) 11' |
Kronika | Zigor kolpea(k): Bai (1/1) 20' |
2011ko irailak 18 15:30 |
Gales | 17–10 | Samoa |
---|---|---|
Entsegua(k): Sh. Williams 67' Zigor kolpea(k): Hook (2/3) 12', 27' Priestland (2/2) 43', 66' |
Kronika | Entsegua(k): Perenise 40+' Transformazioa(k): Williams (1/1) Zigor kolpea(k): Williams (1/3) 21' |
2011ko irailak 22 20:00 |
Hegoafrika | 87–0 | Namibia |
---|---|---|
Entsegua(k): Aplon (2) 7', 65' Habana 22' Zigor entsegua 30' Fourie 38' F. Steyn 49' M. Steyn 61' De Jongh (2) 63', 71' Hougaard (2) 68', 80' Rossouw 78' Transformazioa(k): M. Steyn (6/6) Pienaar (6/6) Zigor kolpea(k): M. Steyn (1/1) 4' |
Kronika |
2011ko irailak 25 15:30 |
Fiji | 7–27 | Samoa |
---|---|---|
Entsegua(k): Talei 67' Transformazioa(k): Luveniyali (1/1) |
Kronika | Entsegua(k): Fotuali'i 62' Stowers 70' Transformazioa(k): Williams (1/1) Zigor kolpea(k): Pisi (4/6) 6', 10', 27', 45' Dropa(k): Pisi (1/2) 12' |
2011ko irailak 26 19:30 |
Gales | 81–7 | Namibia |
---|---|---|
Entsegua(k): Sc. Williams (3) 8', 47', 70' Brew 14' Faletau 18' Jenkins 50' North (2) 61', 66' J. Davies 62' L. Williams 75' Byrne 77' A.W. Jones 80+' Transformazioa(k): S. Jones (6/7) Priestland (3/5) Zigor kolpea(k): S. Jones (1/1) 3' |
Kronika | Entsegua(k): Koll 53' Transformazioa(k): Kotzé (1/1) |
2011ko irailak 30 20:30 |
Hegoafrika | 13–5 | Samoa |
---|---|---|
Entsegua(k): Habana 9' Transformazioa(k): M. Steyn (1/1) Zigor kolpea(k): F. Steyn (1/3) 25' M. Steyn (1/2) 27' |
Kronika | Entsegua(k): Stowers 51' |
Bigarren fasea
Final laurdenak | Finalerdiak | Finala | ||||||||
Urriak 8, Wellington |
||||||||||
Irlanda | 10 | |||||||||
Urriak 15, Eden Park, Auckland | ||||||||||
Gales | 22 | |||||||||
Gales | 8 | |||||||||
Urriak 8, Eden Park, Auckland | ||||||||||
Frantzia | 9 | |||||||||
Ingalaterra | 12 | |||||||||
Urriak 23, Eden Park, Auckland | ||||||||||
Frantzia | 19 | |||||||||
Frantzia | 7 | |||||||||
Urriak 9, Wellington | ||||||||||
Zeelanda Berria | 8 | |||||||||
Hegoafrika | 9 | |||||||||
Urriak 16, Eden Park, Auckland |
||||||||||
Australia | 11 | |||||||||
Australia | 6 | 3. eta 4. postuak | ||||||||
Urriak 9, Eden Park, Auckland | ||||||||||
Zeelanda Berria | 20 | |||||||||
Zeelanda Berria | 33 | Gales | 18 | |||||||
Argentina | 10 | Australia | 21 | |||||||
Urriak 21, Eden Park, Auckland | ||||||||||
Final laurdenak
2011ko urriak 8 18:00 |
Irlanda | 10–22 | Gales |
---|---|---|
Entsegua(k): Earls 45' Transformazioa(k): O'Gara (1/1) Zigor kolpea(k): O'Gara (1/1) 24' |
Kronika | Entsegua(k): Williams 3' Phillips 51' J. Davies 64' Transformazioa(k): Priestland (2/3) Zigor kolpea(k): Halfpenny (1/1) 29' |
2011ko urriak 8 20:30 |
Ingalaterra | 12–19 | Frantzia |
---|---|---|
Entsegua(k): Foden 55' Cueto 77' Transformazioa(k): Wilkinson (1/1) |
Entsegua(k): Clerc 22' Médard 31' Zigor kolpea(k): Yachvili (2/3) 11', 16' Dropa(k): Trinh-Duc (1/1) 73' |
2011ko urriak 9 18:00 |
Hegoafrika | 9–11 | Australia |
---|---|---|
Zigor kolpea(k): M. Steyn (2/4) 39', 56' Dropa(k): M. Steyn (1/1) 60' |
Kronika | Entsegua(k): Horwill 11' Zigor kolpea(k): O'Connor (2/2) 17', 72' |
2011ko urriak 9 20:30 |
Zeelanda Berria | 33–10 | Argentina |
---|---|---|
Entsegua(k): Read 69' Thorn 79' Transformazioa(k): Cruden (1/1) Zigor kolpea(k): Weepu (7/7) 13', 26', 36', 40', 50', 59', 73' |
Kronika | Entsegua(k): Farías Cabello 32' Transformazioa(k): Contepomi (1/1) Zigor kolpea(k): Bosch (1/1) 46' |
Finalerdiak
2011ko urriak 15 21:00 |
Gales | 8–9 | Frantzia |
---|---|---|
Entsegua(k): Phillips 58' Zigor kolpea(k): Hook (1/3) 8' |
Kronika | Zigor kolpea(k): Parra (3/3) 22', 35', 51' |
2011ko urriak 16 21:00 |
Australia | 6–20 | Zeelanda Berria |
---|---|---|
Zigor kolpea(k): O'Connor (1/1) 16' Dropa(k): Cooper (1/1) 32' |
Kronika | Entsegua(k): Nonu 6' Zigor kolpea(k): Weepu (4/7) 13', 38', 43', 73' Dropa(k): Cruden (1/1) 22' |
3. eta 4. postuak
2011ko urriak 21 20:30 |
Gales | 18–21 | Australia |
---|---|---|
Entsegua(k): Shane Williams 50' Halfpenny 80+' Transformazioa(k): S. Jones (1/1) Zigor kolpea(k): Hook (1/2) 20' S. Jones (1/1) 71' |
Kronika | Entsegua(k): Barnes 12' McCalman 76' Transformazioa(k): O'Connor (1/2) Zigor kolpea(k): O'Connor (2/4) 54', 58' Dropa(k): Barnes (1/1) 68' |
Finala
2011ko urriak 23 21:00 |
Frantzia | 7–8 | Zeelanda Berria |
---|---|---|
Entsegua(k): Dusautoir 47' Transformazioa(k): Trinh-Duc (1/1) |
Kronika | Entsegua(k): Woodcock 15' Zigor kolpea(k): Donald (1/1) 46' |
Estatistikak
Entsegugile onenak
Jokalaria | Herrialdea | Entseguak |
---|---|---|
Vincent Clerc | Frantzia | 6 |
Chris Ashton | Ingalaterra | |
Adam Ashley-Cooper | Australia | 5 |
Israel Dagg | Zeelanda Berria | |
Keith Earls | Irlanda | |
Mark Cueto | Ingalaterra | 4 |
Vereniki Goneva | Fiji | |
Zac Guildford | Zeelanda Berria | |
Richard Kahui | Zeelanda Berria | |
Jerome Kaino | Zeelanda Berria | |
Sonny Bill Williams | Zeelanda Berria | |
Scott Williams | Gales |
Puntugile onenak
Jokalaria | Taldea | Partidak | Entseguak | Transformazioak | Zigor-kolpeak | Dropak | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Morné Steyn | Hegoafrika | 5 | 2 | 14 | 7 | 1 | 62 |
James O'Connor | Australia | 6 | 1 | 13 | 7 | 0 | 52 |
Kurt Morath | Tonga | 4 | 0 | 6 | 11 | 0 | 45 |
Ronan O'Gara | Irlanda | 5 | 0 | 10 | 8 | 0 | 44 |
Piri Weepu | Zeelanda Berria | 7 | 0 | 4 | 11 | 0 | 41 |
Dimitri Yachvili | Frantzia | 7 | 0 | 6 | 9 | 0 | 39 |
Morgan Parra | Frantzia | 7 | 1 | 4 | 8 | 0 | 37 |
Colin Slade | Zeelanda Berria | 5 | 1 | 14 | 1 | 0 | 36 |
James Arlidge | Japonia | 3 | 2 | 3 | 6 | 0 | 34 |
Chris Ashton | Ingalaterra | 5 | 6 | 0 | 0 | 0 | 30 |
Vincent Clerc | Frantzia | 7 | 6 | 0 | 0 | 0 | 30 |
Ohorezko postuak
2011ko Munduko Errugbi Txapelduna | ||
---|---|---|
Zeelanda Berria | ||
2. postua | 3. postua | 4. postua |
Frantzia | Australia | Gales |
Erreferentziak
- Zabaleta, Eneritz. Baloi bat, bi hemisferio. Berria, 2011ko irailak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- All Blacks survive scare to clinch Cup. rugbyworldcup.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- Zabaleta, Eneritz. Herri oso bat 'All Blacks'-ekin. Berria, 2011ko urriak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-5-28).
- RWC 2011 fixtures and pool venues announced. rugbyworldcup.com (Noiz kontsultatua: 2022-5-24).
- Christchurch loses Rugby World Cup games. Stuff, 2011ko martxoak 16, stuff.co.nz (Noiz kontsultatua: 2022-5-24).
- RWC 2011 Selection. irb.com (Noiz kontsultatua: 2022-5-24).
Kanpo estekak
- Munduko Errugbi koparen webgunea (Ingelesez)