2011ko Libiako esku-hartze militarra
Koalizioko kideen esku-hartze militarra Libian eta Libiako aire-eremuaren itxiera 2011ko martxoaren 17an Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 1973. ebazpenaren bidez onartutako operazio militarra izan zen.[4] Aire-eremuaren itxiera hori proposatu zen, 2011ko Libiako matxinaden aurka Muammar al Kadafik eta bere jarraitzaileek herritarren aurka egindako bonbardaketak ekiditeko.[5]
Libiako esku-hartze militarra | |||
---|---|---|---|
2011ko Libiako Gerra Zibilaren zati | |||
Data | 2011ko martxoaren 19a - 2011ko urriaren 31a | ||
Lekua | Libia | ||
Emaitza | Martxan | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Bi egun beranduago, 2011ko martxoaren 19an, operazio militarra martxan jarri zen, Frantziako hainbat hegazkin militarrek Libia gainean hegan egin eta Royal Navyk itsas-blokeoa egin ostean.[6] AEBetako USS Enterprise eta Charles de Gaulle hegazkin-ontziek ere parte hartu zuten.
Ameriketako Estatu Batuetako armadaren kodea operaziorako Odyssey Dawn[7] (Odisea Egunsentian) izan zen, Kanadakoa Operation MOBILE,[8] Frantziakoa Opération Harmattan[9] eta Erresuma Batukoa Operation Ellamy.[10]
Martxoaren 23an NATO erakundeak operazio militarraren agintea hartu zuen. NATOk Operation Unified Protector izena jarri zion.[11] 11 herrialdeetako ontziek itsas blokeoa ezarri zuten Libian eta armen bahiketa martxan jarri zuten.
Hilabete batzuk beranduago, errebeldeek Muammar al Kadafi exekutatu zutenean, NATOk operazioa amaitutzat eman zuen 2011ko urriaren 31n.[12]
Estatu partaideak
Militarren zabaltzea 2011ko martxoaren 19an hasi zen. Hauek izan ziren operazio militarraren estatu partaideak eta indarrean zegoen NBEn ebazpena betetzen ari zirenak:
- Belgika
- Kanada
- Danimarka
- Frantzia
- Grezia
- Italia
- Herbehereak
- Norvegia
- Errumania
- Espainia
- Turkia
- Erresuma Batua
- AEB
- Arabiar Emirerri Batuak
- Qatar
Operazio antolatzeko, hegazkin nahiz itsasontzi militarrei laguntza emateko Europako ondorengo hirietako baseetan jardun zuten koalizioko indarrek:
- Frantzia: Saint-Dizier, Dijon, Nancy, Istres, Solenzara, Avord
- Grezia: Souda, Aktion, Araxos
- Italia: Amendola, Aviano, Decimomannu, Gioia del Colle, Trapani, Pantelleria, Sigonella, Capodichino
- Espainia: Rota, Morón, Torrejón
- Erresuma Batua: Akrotiri, Marham, Lossiemouth, Coningsby, Fairford, Lakenheath, Mildenhall
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Libya: foreign mercenaries terrorising citizens» The Daily Telegraph (Noiz kontsultatua: 2011-03-22).
- Moammar Gadhafi's Private Mercenary Army 'Knows One Thing: To Kill'. ABC News International (USA) 22 February 2011 (Noiz kontsultatua: 2011-03-22).
- «African mercenaries in Libya nervously await their fate» The Daily Telegraph (Noiz kontsultatua: 2011-03-22).
- Security Council Approves ‘No-Fly Zone’ over Libya, Authorizing ‘All Necessary Measures’ to Protect Civilians in Libya, by a vote of ten for, none against, with five abstentions. Un.org (Noiz kontsultatua: 2011-03-19).
- Sarkozy: "Gure hegazkinak Gaddafiren erasoak eragozten ari dira dagoeneko". Berria (Noiz kontsultatua: 2011-3-20).
- French fighter jets deployed over Libya. CNN 2011-03-19 (Noiz kontsultatua: 2011-03-19).
- News Article: Coalition Launches Operation Odyssey Dawn. Defense.gov 2011-03-19 (Noiz kontsultatua: 2011-03-19).
- Operation MOBILE; Canadian Expeditionary Force Command. forces.gc.ca (Noiz kontsultatua: 20 March 2011).
- French Ministry of Defense declaration. (Noiz kontsultatua: 19 March 2011).
- Libya assault: UN's calculated gamble. BBC News 19 March 2011 (Noiz kontsultatua: 20 March 2011).
- Libiarentzat «proiektu politiko» bat prest duela dio Frantziak. Berria (Noiz kontsultatua: 2011-3-29).
- NATOk bukatutzat eman du Libiako operazio militarra. Berria (Noiz kontsultatua: 2011-10-31).
Kanpo estekak
- Parte hartutako aireontzien zerrenda (Frantsesez)
- Parte hartutako itsasontzien zerrenda (Frantsesez)