2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa
2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa edo Abtx 11 otsailaren 12 eta apirilaren 4 bitartean ospatu zen. 2010an Kuadrilla arteko txapelketa jokatu zen eta ordutik aurrera txapelketa biak txandakatu dira, bakarkako txapelketa bi urtean behin jokatuz beraz.
2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
Mota | txapelketa |
Honen parte da | Arabako Bertsolari Txapelketa |
Denbora-tarte | 2010eko urriaren 29a - 2011ko apirilaren 2a |
← 2009
2013 → | |
Kokaleku | Principal antzokia Gasteiz |
Herrialdea | Araba |
Partehartzaile kopuru | 30 |
Genero artistikoa | bertsolaritza |
Irabazlea | |
Kuadrillarteko txapelketari esker bertsolari, gai jartzaile eta epaile berriak sartu ziren txapelketan[1]. Horrela, Arabako Bertsolari Txapelketa honetan aurrekanporaketak jokatu behar izan ziren eta 30 bertsolari sailkatu ziren txapelketa jokatzeko. Guztira hiru aurrekanporaketa, 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala jokatu ziren. Finala Gasteizko Printzipal Antzokian jokatu zen, txapela Manex Agirrek jantzi zuela[2].
Parte hartzaileak
Bertsolariak (30)
- Ainhoa Comas
- Alberto Martinez "Beitto"
- Amaia Lasaga
- Ander Solozabal
- Andere Arriolabengoa
- Asier Otamendi
- Bingen Sainz
- Elyem Chej
- Ekaitz Samaniego
- Felipe Zelaieta
- Gaizka Urtaran
- Iker Agirre
- Iker Pastor
- Iñaki Tena
- Iñaki Viñaspre
- Irati Anda
- Izar Mendiguren
- Jon Ruiz de Pinedo
- Josu Campo
- Juan Mari Juaristi
- Maialen Saez de Okariz
- Maite Solozabal
- Manex Agirre
- Oihane Perea
- Rikardo Gonzalez de Durana
- Ruben Santxez
- Serapio Lopez
- Unai Mendibil
- Xabi Igoa
- Zigor Enbeita
Gai jartzaileak eta aurkezleak (6)
- Beñat Goitia
- Garazi Eriz
- Gillen Agirre
- Idoia Beitia
- Lierni Altuna
- Olatz Bayer
Epaileak (8)
- Ekaitz Elorriaga
- Hodei Lopez de Arkaute
- Iker Elexpuru
- Jose Ramon Arbe
- Karla Santisteban
- Mikel Fernandez de Arroiabe
- Patxi Aizpurua
- Xabier Ormaetxea "Txerren"
Aurre Kanporaketak
Aurreko urteko Arabako Koadrila arteko bertso txapelketaren arrakastari jarraituz bertsolari ugari animatu zen eta aurre-kanporaketak egin behar izan ziren urriaren bukaeran 30 bertsolaritako taldea osatzeko.
2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan aritutako 18 bertsolariak aurrez sailkatuak zeuden eta 2010ko urriaren amaieran jokaturiko hiru aurre-kanporaketatan beste 12 bertsolari sailkatu ziren.
- Dulantzin: Irati Anda, Maialen Saenz de Okariz, Bingen Sainz eta Inaki Tena.
- Baranbion: Unai Mendibil, Ainhoa Comas eta Iker Pastor.
- Elosun: Gaizka Urtaran, Josu Kanpo, Elyem Chej, Amaia Lasaga eta Maite Solozabal.
Kanporaketak
Laudio
Laudioko Basalarrina Elkartean jokatu zen, otsailaren 12an.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Oihane Perea | 158 |
Xabi Igoa | 142,5 |
Rikardo Gonzalez de Durana | 139 |
Alberto Martinez "Beitto" | 134 |
Ainhoa Comas | 132 |
Bingen Sainz | 113,5 |
Oion
Oiongo kanporaketa Azkenak Elkartean jokatu zen, otsailaren 18an.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Asier Otamendi | 160 |
Serapio Lopez | 152,5 |
Andere Arriolabengoa | 143,5 |
Iker Agirre | 131,5 |
Amaia Lasaga | 126,5 |
Maialen Saenz de Okariz | 112,5 |
Ilarduia
Ilarduiako kanporaketa Herriko Elkartean jokatu zen, otsailaren 19an.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Ander Solozabal | 151,5 |
Juan Mari Juaristi | 146,5 |
Ruben Sanchez | 144,5 |
Unai Mendibil | 141 |
Josu Kanpo | 130,5 |
Inaki Tena | 102 |
Atauri
Atauriko kanporaketa Aintzinako Eskoletan jokatu zen, otsailaren 25ean.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Manex Agirre | 154 |
Zigor Enbeita | 153,5 |
Ekaitz Samaniego | 145 |
Irati Anda | 141 |
Maite Solozabal | 125 |
Iker Pastor | 112,5 |
Elosu
Elosuko kanporaketa Herriko Elkartean jokatu zen, otsailaren 26an.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Iñaki Viñaspre | 150,5 |
Izar Mendiguren | 147,5 |
Felipe Zelaieta | 145,5 |
Gaizka Urtaran | 131,5 |
Elyem Chej | 127,5 |
Jon Ruiz de Pinedo | 108 |
Finalaurrekoak
Andere Arriolabengoak uko egin zion final aurrekoetan kantatzeari eta bere ordez Ainhoa Comas sartu zen.
Zigoitia
Zigoitiako saioa lehenengo finalaurrekoa da. 2011ko martxoaren 13an jokatu zen Kultur Etxean. Manex Agirre irabazlea zuzenean finalerako sailkatu zen eta Oihane Perea puntazioarengatik.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Manex Agirre | 354,5 |
Oihane Perea | 348,5 |
Felipe Zelaieta | 294,5 |
Serapio Lopez | 291 |
Ainhoa Comas | 283 |
Irati Anda | 278 |
Aramaio
Aramaioko saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2011ko martxoaren 19an jokatu zen Kultur Etxean. Asier Otamendi irabazlea zuzenean finalerako sailkatu zen eta Iñaki Viñaspre puntuazioarengatik.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Asier Otamendi | 346,5 |
Iñaki Viñaspre | 332 |
Xabi Igoa | 318.5 |
Izar Mendiguren | 311 |
Ekaitz Samaniego | 311 |
Rikardo Gonzalez de Durana | 288 |
Agurain
Aguraingo saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2011ko martxoaren 20an jokatu zen Kultur Etxean. Zigor Enbeita irabazlea zuzenean finalerako sailkatu zen eta Ander Solozabal puntuazioarengatik.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Zigor Enbeita | 319 |
Ander Solozabal | 318,5 |
Ruben Sanchez | 313,5 |
Alberto Martinez "Beitto" | 309,5 |
Juan Mari Juaristi | 309 |
Unai Mendibil | 303 |
Finala
Gasteiz
Finala Gasteizen jokatu zen, Principal Antzokian, 2011ko apirilaren 4ko 17:30etan. Finalean 6 bertsolarik hartu zuten parte.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Manex Agirre | 626,5 |
Asier Otamendi | 610,5 |
Oihane Perea | 413 |
Ander Solozabal | 401,5 |
Iñaki Viñaspre | 392,5 |
Zigor Enbeita | 390 |
Erreferentziak
- «Arabako Bertsolari Txapelketa» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
- «Manex Agirrek jantzi du txapela» Berria 2011-04-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).