2008ko Italiako Giroa
2008ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 91. edizioa izan zen. 2008ko maiatzak 10 eta ekainak 1 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3424 kilometroko ibilbidea eginez Palermo eta Milan artean.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 91. Italiako Giroa | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | maiatzak 10 – 2008.eko ekainak 1 | ||
Luzera | 3.407 km | ||
Herrialdea | Italia Suitza San Marino | ||
Irteera-lekua | Palermo | ||
Helduera-lekua | Milan | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 198 | ||
Amaitu dutenak | 141 | ||
Bataz besteko abiadura | 38,044 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Alberto Contador (Astana) | ||
Txapeldunordea | Riccardo Riccò (Saunier Duval-Scott) | ||
Hirugarrena | Marzio Bruseghin (Lampre) | ||
Puntukako sailkapena | Daniele Bennati (Liquigas) | ||
Eskalatzailerik onena | Emanuele Sella (CSF Group Navigare) | ||
Gazte onena | Riccardo Riccò (Saunier Duval-Scott) | ||
Talderik onena | CSF Group-Navigare | ||
Talderik onena puntuka | Liquigas | ||
◀2007 | 2009▶ | ||
Dokumentazioa |
Mendate tontorrean amaitu ziren 4 etapa, Plan de Coroneserako kronoigoera, taldekako erlojupeko bat Palermon 1. etapan eta 2 banakako erlojupeko izan zituen edizio honek, banakako erlojupeko horietako azkena azken etapan Milanen, ohiko amaiera esprintean egon ez zelarik.
UCI ProTour mailako 18 taldeek eta Profesional Kontinental mailako beste 4k parte hartu zuten. Hiru Handien eta UCIren arteko haustura gora-behera, edizio honetan bai egon ziren ProTour mailako talde guztiak.
Taldeak
Taldea | UCI kodea | Maila | Taldeko liderra |
---|---|---|---|
Irlanda LPR Brakes | LPR | Profesional Kontinental | Italia Danilo Di Luca |
Frantzia Ag2r-La Mondiale | ALM | UCI ProTour | Eslovenia Tadej Valjavec |
Luxenburgo Astana | AST | UCI ProTour | Espainia Alberto Contador |
Erresuma Batua Barloworld | BAR | Profesional Continental | Italia Enrico Gasparotto Kolonbia Félix Cárdenas |
Espainia Caisse d'Epargne | GCE | UCI ProTour | Espainia Joaquim Rodríguez |
Frantzia Cofidis | COF | UCI ProTour | Belgika Nick Nuyens |
Irlandako Errepublika CSF Group-Navigare | CSF | Profesional Continental | Italia Emanuele Sella |
Euskadi Euskaltel-Euskadi | EUS | UCI ProTour | Euskadi Koldo Fernández |
Frantzia Française des Jeux | FDJ | UCI ProTour | Frantzia Jérémy Roy |
Alemania Gerolsteiner | GST | UCI ProTour | Italia Davide Rebellin |
AEB Team High Road | THR | UCI ProTour | Erresuma Batua Mark Cavendish |
Italia Lampre | LAM | UCI ProTour | Italia Marzio Bruseghin |
Italia Liquigas | LIQ | UCI ProTour | Italia Daniele Bennati |
Belgika Quick Step | QST | UCI ProTour | Italia Paolo Bettini |
Herbehereak Rabobank | RAB | UCI ProTour | Errusia Denis Menxov |
Espainia Saunier Duval-Scott | SDV | UCI ProTour | Italia Riccardo Riccò |
Venezuela Serramenti PVC Diquigiovanni-Androni Giocattoli | SDA | Profesional Continental | Italia Gilberto Simoni |
Belgika Silence-Lotto | SIL | UCI ProTour | Belgika Jurgen Van den Broeck Australia Robbie McEwen |
AEB Slipstream-Chipotle | TSL | UCI ProTour | AEB Christian Vande Velde |
Danimarka CSC | CSC | UCI ProTour | Alemania Jens Voigt |
Alemania Team Milram | MRM | UCI ProTour | Alemania Erik Zabel |
Errusia Tinkoff Credit Systems | TCS | Profesional Continental | Errusia Evgeni Petrov
Bielorrusia Vasil Kiryienka |
Etapak
Sailkapenak
Sailkapen nagusia
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Puntukako sailkapena
|
Mendiko sailkapena
|
Gazteen sailkapena
|
Taldekako sailkapena
|
Sailkapenen eboluzioa
Etapa (Vencedor) |
Sailkapen nagusia Maglia arrosa |
Puntukako sailkapena Maglia ciclaminoa |
Mendiko sailkapena Maglia berdea |
Gazteen sailkapena Maglia zuria |
Taldekako sailkapena |
Super Team garaikurra |
---|---|---|---|---|---|---|
1. etapa (taldekako erlojupekoa) Slipstream-Chipotle |
Christian Vandevelde | ez zen eman | ez zen eman | Chris Anker Sørensen | Slipstream-Chipotle | ez zen eman |
2. etapa (Riccardo Riccò) |
Franco Pellizotti | Riccardo Riccò | Emanuele Sella | Liquigas | LPR Brakes | |
3. etapa (Daniele Bennati) |
Daniele Bennati | Morris Possoni | Gerolsteiner | |||
4. etapa (Mark Cavendish) | ||||||
5. etapa (Pável Brutt) | ||||||
6. etapa (Matteo Priamo) |
Giovanni Visconti | Giovanni Visconti | Astana | |||
7. etapa (Gabriele Bosisio) |
CSF Group-Navigare | |||||
8. etapa (Riccardo Riccò) |
Riccardo Riccò | LPR Brakes | ||||
9. etapa (Daniele Bennati) |
Daniele Bennati | Gerolsteiner | ||||
10. etapa (banakako erlojupekoa) (Marzio Bruseghin) |
Astana | Astana | ||||
11. etapa (Alessandro Bertolini) | ||||||
12. etapa (Daniele Bennati) | ||||||
13. etapa (Mark Cavendish) |
Liquigas | |||||
14. etapa (Emanuele Sella) |
Gabriele Bosisio | Riccardo Riccò | CSF Group-Navigare | |||
15. etapa (Emanuele Sella) |
Alberto Contador | |||||
16. etapa (banakako erlojupekoa) (Franco Pellizotti) | ||||||
17. etapa (André Greipel) | ||||||
18. etapa (Jens Voigt) | ||||||
19. etapa (Vasil Kiryienka) | ||||||
20. etapa (Emanuele Sella) | ||||||
21. etapa (banakako erlojupekoa) (Marco Pinotti) | ||||||
Azkenekoa | Alberto Contador | Daniele Bennati | Emanuele Sella | Riccardo Riccò | CSF Group-Navigare | Liquigas |
- Maillot eramaleak beste txirrindulari bat bi sailkapen edo gehiagoren liderra zenean
- 7–11 etapen artean, Matthias Russek jantzi zuen maglia zuria
- 12–14 etapen artean, Vincenzo Nibalik jantzi zuen maglia zuria
Telebista
Lasterketa telebistaz emateko ardura RAI italiar telebista kate publikoarena izan zen, etapa guztiak Rai international eta Rai Sport/Treren bidez zuzenean eman zituenak.
Lasterketaren telebista seinalea, era berean, nazioarteko beste kate batzuei ere eman zitzaien:
- Eurosport
- ETB 1
- NRK (Norvegia)
- Cycling.tv (AEB eta Kanada)
- Sporza (Belgika)
- SBS (Australia)
- TVEko 2. kateak azken hiru etapak eman zituen Alberto Contadorren lidertzaren ondorioz.
Era berean, RadioCorsa (irratitzuli ofiziala) eman zen erabat doan mundu guztiarentzat internet bidez (italieraz, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta alemanez).
Dopinga
Mendiko sailkapena eta bi etapa irabazi zituen Emmanuelle Sellak, sailkapen nagusian 6. ere amaitu zuena, CERAgatik positibo eman zuen Giroaren ondoren, uztailean eginiko antidoping kontrol batean. Italiar autoritateen aurrean eginiko bere deklarazioan Sellak urte horretako Giroan beste txirrindulari batzuk ere substantzia bera (detektaezintzat hartzen zena) hartu zutela salatu zuen. Riccardo Riccók (bigarren sailkapen nagusian eta gazterik hoberena) ere CERAgatik positibo eman zuen urte horretako Frantziako Tourrean.
2009ko maiatzean, Paduako fiskala zen Benedetto Robertiren aginduz 2008ko Giroan eginiko antidoping kontrolen laginak (aurreko urtetik Erromako dopingaren aurkako laborategian gordeak zeudenak) Frantziako Châtenay-Malabryko laborategira bidali ziren berriz aztertuak izateko, kasu honetan CERAgatik balizko positiboen bila.
UCIk bere presidentearen bidez, 2009ko abuztuak 6an, italiar autoritateek CERAren bila egin nahi izan zituzten berrazterketei buruzko berri faltaren aurrean, laginak aztertuak izan zitezen ziurtatzeko ekintza propioak egingo zituela iragarri zuen.