2008
2008. urtea (MMVIII), 2007koaren ondorengoa eta 2009.aren aurrekoa izan zen. Gregoriotar egutegian, asteartez hasitako bisurtea hain zuzen ere.
2008. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
Urteak | 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2008 MMVIII |
Ab urbe condita | 2761 |
Armeniar egutegia | 1457 ԹՎ ՌՆԾԷ |
Bahá'í egutegia | 164 – 165 |
Bengaliar egutegia | 1415 |
Berber egutegia | 2958 |
Egutegi budista | 2552 |
Myanmarko egutegia | 1370 |
Bizantziar egutegia | 7516 – 7517 |
Koptoen egutegia | 1724 – 1725 |
Etiopiar egutegia | 2000 – 2001 |
Hebrear egutegia | 5768 – 5769 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2064 – 2065 |
Shaka Samvat | 1930 – 1931 |
Kali Yuga | 5109 – 5110 |
Iraniar egutegia | 1386 – 1387 |
Islamiar egutegia | 1428 – 1430 |
Korear egutegia | 4341 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2551 |
Unix denbora | 1199145600 – 1230767999 |
Holozeniar egutegia | 12008 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Hurrengo ospakizunen urtea izan zen 2008a:
- Arratoiaren Urtea, txinatar horoskopoaren arabera.
- Patataren Nazioarteko Urtea, FAOren arabera.[1]
- Lurra Planetaren Nazioarteko Urtea, NBEren arabera.[2]
- Ama Hizkuntzen Nazioarteko Urtea, NBEren arabera.[3]
- Osasunbidearen Nazioarteko Urtea, NBEren arabera.[4]
- Elkarrizketa Interkulturaleko Europako Urtea, Europar Batasunaren arabera.[5]
Gertaerak
Urtarrila
- Urtarrilaren 7a – Arrasaten, etakideak izatearen akusaziopean, Espainiako Guardia Zibilak bi gazte lesakar atxilotu zituen, eta horietako bat Donostia Ospitaleko arta intentsiboko gunean ingresatu zuten, inkomunikaturik. Ondoren, bi gazteek torturak salatu zituzten.
- Urtarrilaren 23a – Hamar atxiloketa izan ziren Bizkaian eta Araban, polizia iturrien arabera kale borrokaren eta GRAPOren aurkako bi polizia operazio desberdinetan. Ondoren, gehienak espetxeratu zituzten.
Otsaila
- Otsailaren 4a – Batasunako Pernando Barrena, Patxi Urrutia eta Unai Fano buruzagiak atxilotu zituzten Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz.
- Otsailaren 8a -
- Baltasar Garzon epaileak EHAK eta EAE-ANV alderdien jarduerak etetea agindu zuen. Espainiako Auzitegi Gorenak, berriz, hauteskundetan parte-hartzea debekatu zien, baina ez zituen jarduerak eten.
- ETAk Bergarako epaitegian jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen.
- Otsailaren 11 – Garzon epailearen aginduz, Batasuna, EHAK eta EAE-ANVren 14 kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak, "erakunde terroristako" laguntzaile izatea leporatuta.
- Otsailaren 14a
- LAB sindikatuak eta ezker abertzaleak deitutako greba orokorra izan zen "Euskal Herriaren eskubideen alde. Salbuespen egoera stop! lelopean".
- Ertzaintzak hiru ekintzaile islamiar atxilotu zituen Gasteizen. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek askatu zituen hiru egun geroago.
- Otsailaren 18a – Sei gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak Gasteizen, ustez "kale erasoekin harremana izateagatik". Ondoren, Segiko kideak izatearen akusaziopean espetxeratu zituen epaileak.
- Otsailaren 24a – ETAk lehergailu bat zartarazi zuen Bilboko Arnotegi mendiko hedagailu batean.
- Otsailaren 26a – Mikel Essery, Magie Alvarez eta Mariasun Vitorica euskal herritarrak hil zituen Yemengo atentatua Al Kaidak bere gain hartu zuen.
- Otsailaren 29a – Derioko PSE-EEren egoitzan ETAk bonba lehertu zuen, kalte materialak eraginez.
Martxoa
- Martxoaren 4a – Bermeo inguruan 'Bou Nabarra' gerraontzia aurkitu zutela uste zutela adierazi zuten AZTIko zientzialariek.
- Martxoaren 7a – ETAk Isaias Carrasco zinegotzi sozialista hil zuen Arrasaten.
- Martxoaren 11 – Euskal Herriko kostak jasandako enbatak kalte ugari eragin zituen, bereziki Bermeon, Zarautzen eta Donostian.
- Martxoaren 21a – Gazte Topagunea hasi zen Lezon (Gipuzkoa), hilaren 24ra arte milaka gazte independentista bilduz.
- Martxoaren 23a – Elurte garrantzitsua izan zen Euskal Herriko herrialde desberdinetan.
Apirila
- Apirilaren 4a – Trantsizioaz gero lehen aldiz, Bilboko udaletxean Espainiako bandera ezarri zuten EAEko Auzitegi Nagusiaren aginduz.
- Apirilaren 12a – ETAk bi lehergailu ipini zituen Lapoblaciongo (Nafarroa) hedagailu batean, zeinetatik bakarra lehertu baitzen.
- Apirilaren 18a – Hamar gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak Errenteria, Oiartzun eta Arrasaten, ustez Oiartzualdeko "Segi gazte mugimenduko kideak" izateagatik. Bost egun inkomunikatuta eman eta beste bi lagun atxilotu ostean, bost espetxeratu eta besteak askatu zituzten, gehienek tratu txarrak salatu ondoren.
- Apirilaren 20a -
- Apirilaren 21a – Amnistiaren aldeko mugimenduko 27 kideren aurkako epaiketa hasi zen Madrilen.
- Apirilaren 30a – Ino Galparsoro, Arrasateko alkatea, espetxeratzeko agindu zuen Baltasar Garzonek, EAE-ANVren jardueraren debekua ez betetzea egotzita.
Maiatza
- Maiatzaren 1a – ETAk hiru lehergailu zartarazi zituen Arrigorriagan, Espainiako Lan Ministerioaren lokal batean, eta Donostian, Osalanen egoitzan.
- Maiatzaren 3a – Milaka lagun bildu zen Arrasateko kaleetan, Ino Galparsoro askatzeko aldarrikatuz.
- Maiatzaren 6a -
- Bost gazte atxilotu zituen Ertzaintzak Barakaldon Espainiako Audientzia Nazionalaren aginduz, ustez "kale borrokarekin lotura" izateagatik. Hiru egun geroago, bost gazteetatik aske utzi eta bi espetxeratu egin zituzten.
- Espetxean 21 urte eman zituen Fernando Etxegarai plentziarra atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Parot doktrina delakoaren ondorioz beste lau espetxe urte betetzeko.
- Maiatzaren 14a – ETAk guardia zibil bat hil zuen Legutioko kuartelean bonba-auto bat lehertarazita.
- Maiatzaren 17a – Iñaki Arriola, Eibarko alkatea, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia aukeratu zuten botoen %98,31arekin. Miguel Buenen lekua hartu zuen.
- Maiatzaren 18a -
- Fernando Etxegarai preso plentziarra askatu zuten, 21 urte espetxean eman ondoren "Parot Doktrina" aplikatuz berriz kartzelatu zutena.
- Trantsizioaz gero lehen aldiz, eta Bilbon bezala, Donostiako udaletxean Espainiako bandera ezarri zuten EAEko Auzitegi Nagusiaren agindua ez jasotzearren.
- Maiatzaren 19a – ETAk 60 kilo lehergaiko bonba-furgoneta zartarazi zuen Areetako (Getxo) Abra Erret Itsas Klubaren aurrean, eta kalte material handiak eragin.
- Maiatzaren 21a – ETAko ustezko zuzendaritzako kide Francisco Javier Lopez Peña, Jon Salaberria, Ainhoa Ozaeta eta Igor Suberbiola atxilotu zituen Poliziak Bordelen, eta Guardia Zibilak Andoaingo alkate ohi Jose Antonio Barandiaran.
- Maiatzaren 22a – María San Gilek uztailean PPko zuzendaritza eta Eusko Legebiltzarreko eserlekua utziko zituela iragarri zuen.
Ekaina
- Ekainaren 1a -
- Euri-jasak uholdeak eragin zituen Euskal Herriko udalerri askotan, Getxo eta Erandion nagusiki.
- Zarauzko Amenabar enpresaren aurka eztanda egin zuen ETAren lehergailu batek.
- Ekainaren 13a – Labrazak (Araba) Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.
- Ekainaren 27a – Ibarretxe lehendakariaren herri galdeketa egiteko lege proiektuak, boto bakar bateko aldearekin, Eusko Legebiltzarraren onespena jaso zuen.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Oiartzualdeko eta Barakaldoko hamar gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak Donostiako epaitegian, gazteek bertan deklaratu nahi zutenean. Ondoren, horietatik 9 kartzelatu zituen Marlaska epaileak, Segiko kideak izatearen akusaziopean.
- Uztailaren 7a -
- UNESCOk Santimamiñe, Ekain eta Altxerriko haitzuloak gizateriaren ondare izendatu zituen.
- Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage neska gipuzkoarra hil zuen Iruñeko San Ferminetan.
- Uztailaren 22a – ETAren Bizkaia Komandoa ustez desegin zuen Espainiako Goardia Zibilak 9 lagun atxilotuz.
Abuztua
- Abuztuaren 24a – Guardia Zibilak Barañaingo bi gazte atxilotu ditu Segiren aurkako polizia operazio batean. Ondoren, beste bat ere atxilotu zutela jakin zen, bost egunez inkomunikatuta egon eta ospitaleratu zutelarik inork jakin gabe. Azkenean, hiru gazteak espetxera bidali zituen Grande-Marlaska epaileak, eta gazteek torturak salatu zituzten.
Iraila
- Irailaren 21a – ETAk bi bonba auto zartarazi zituen Gasteizen eta Ondarroan, Vital Kutxaren egoitzaren eta Ertzaintzaren kuartelaren aurrean, hurrenez hurren.
- Irailaren 11 – Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak EAEko foru ogasun sistema onartu eta babesteko erabakia hartu zuen.
- Irailaren 16a – Espainiako Auzitegi Gorenak EAE-ANV alderdia legez kanpo utzi zuen.
- Irailaren 17a – Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeei eginiko epaiketan 8 eta 10 urteko espetxe zigorra ezarri zien Espainiako Audientzia Nazionalak 21 euskal herritarrei.
- Irailaren 18a – EHAK alderdia legez kanporatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.
- Irailaren 21a – ETAk bi bonba auto zartarazi zituen Gasteizen eta Ondarroan.
- Irailaren 22a – ETAk Espainiako militar bat hil zuen Santoñan (Kantabria, Espainia) telefono dei baten ostean bonba-autoa lehertarazita.
- Irailaren 24a – Ipar Euskal Herrian Batasuneko 14 kide atxilotu zituzten.
Urria
- Urriaren 22a – Espainiako Alderdi Popularrak UPNrekin harremanak behin-behinean etetea erabaki zuen, aste bete beranduago guztiz hautsiz.
- Urriaren 30a -ETAk jarritako bonba bat lehertu zen Nafarroako Unibertsitatean, 21 zauritu arin eraginez.
Azaroa
- Azaroaren 4a – Gutxienez zortzi lagun atxilotu zituen Frantziako Poliziak Lapurdin, "ezker abertzalearen finantzaketarekin" lotuta. Egun batzuen ostean denak libre gelditu ziren.
- Azaroaren 17a – Mikel Garikoitz Azpiazu "Txeroki" ETAko komandoen burua atxilotu zuten Cauterets-en (Frantzia).
Abendua
- Abenduaren 3a -
- ETAk Inaxio Uria Mendizabal euskal enpresaburua hil zuen Azpeitian.
- Arrasateko AED euskara elkarteak Ukan 2008 sari nagusia jaso zuen.
- Abenduaren 18a – Gaixo larri zeuden preso politikoen ordez espetxera joateko prest azaldu ziren Sasoia erretiratuen elkarteko kideak.
- Abenduaren 31 – ETAk bonba autoa lehertarazi zuen Bilboko EiTBren egoitzan kalte ugari sortuz.
Urtarrila-otsaila
- Urtarrilaren 1a – Kenia: Mwai Kibaki presidenteak hauteskundeak berriz irabazi zituela jakinarazi ostean, hamarna hildako egon ziren hauteskunde iruzurra salatzeko istiluetan.
- Urtarrilaren 4a -
- Hilaren 5ean Lisboan hasiko zen Dakar Rallya ez zela korrituko jakinarazi zuten, islamisten erasoei beldurra zela eta.
- Venezuelako Los Roquesaren artxipielagoan Let L-410 Turbolet hegazkinak ondoa jo eta 14 bidaiari hil ziren.
- Urtarrilaren 10a – Kolonbiako FARC gerrillak bi bahitu askatu zituen: Clara Rojas eta Consuelo Gonzalez Perdomo.
- Urtarrilaren 19a – Adolfo Nicolas espainiarra Jesusen Konpainiako buru izendatu zuten.
- Urtarrilaren 22a – Irakeko Parlamentuak bandera nazionala ofizialki aldatzea erabaki zuen, "batasuna, askatasuna eta sozialismoa"ren ikur ziren izar berdeak kenduz.
- Otsailaren 4a – Ekialdeko Pirinioetako (Frantzia) Kontseilu Orokorrak katalana ofizialki onartu zuela jakinarazi zen.
- Otsailaren 17a – Kosovok independentzia aldarrikatu zuen.
- Otsailaren 24a -
- Kubako Herri Boterearen Asanblea Nazionalak (parlamentuak) Raul Castro aukeratu zuen Kubako presidente berri, Fidel Castroren ordez.
- Dimitris Christofiasek irabazi zituen Zipreko hauteskunde presidentzialak.
Martxoa-apirila
- Martxoaren 9a – Espainiako Hauteskunde Orokorrak PSOEk irabazi zituen gehiengo absoluturik lortu gabe.
- Martxoaren 14a – Candido Saseta Eusko Gudarosteko buruaren gorpua aurkitu zuten Asturiasen (Espainia).
- Martxoaren 21a – ETAren izenean dei bat jaso ostean, auto-bonba bat zartatu zen Calahorran (Errioxa, Espainia) Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan, kalteak eta zauritu bat eraginez.
- Martxoaren 27a – Mumia Abu-Jamal AEBetako ekintzaile afroamerikarraren aurkako heriotza zigorra bertan behera utzi zuten.
- Apirilaren 14a – Silvio Berlusconiren koalizioak (Askatasunaren Herria, PdL) Italiako hauteskundeak gehiengo osoz irabazi zituen.
Maiatza-ekaina
- Maiatzaren 4a – Nargis Zikloiak 100.000 hildakotik gora utzi zituen Myanmarren.
- Maiatzaren 12a – Richter eskalan 7,9 eta 8,0 arteko balioa izan zuen Lurrikara batek 70.000 hildako eragin zituen Txina hego-mendebaldean, epizentroa Sichuan probintzian zuela.
- Maiatzaren 24a – Manuel Marulanda, Tirofijo, FARCeko buruzagia eta munduko gerrilaririk zaharrena hil zela jakinarazi zuten.
- Maiatzaren 28a – Nepalgo parlamentuak errepublika aldarrikatu zuen, 240 urteko monarkiarekin amaituz.
- Ekainaren 8a – Grezia hegoaldean, Peloponesoko eskualde turistikoan 6,5 graduko lurrikara izan zen. Bi hildako eta 227 zauritu eragin zituen.
- Ekainaren 13a – Lisboako Itunari ezetza eman zioten Irlandako Errepublikan erreferendum bidez.
Uztaila-abuztua
- Uztailaren 2a – Kolonbiako armadak hamabost bahitu askatu zituen FARCen eskutik: Ingrid Betancourt parlamentaria, hiru estatubatuar eta 11 militar kolonbiar.
- Uztailaren 15a – Yves Leterme Belgikako lehen ministroak dimisioa aurkeztu zuen baina beranduago Erregeak ez zuen onartu.
- Abuztuaren 6a – Mauritanian Mohamed Ould Abdelaziz generalak Estatu kolpea gauzatu zuen.
- Abuztuaren 7a – 2008ko Hego Osetiako Gerra hasi zen Georgiaren eta Hego Osetiako errepublikaren artean.
- Abuztuaren 20a – Spanairren JK 5022 hegaldiak istripu larria izan zuen Madril-Barajaseko aireportuan. 154 pertsona hil ziren.
- Abuztuaren 26a – Errusiak Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia onartu zuen.
Iraila-urria
- Irailaren 5a – Gustav urakanak kalte izugarriak eta hildakoak utzi zituen Kariben eta AEB hegoaldean.
- Irailaren 17a – Enric Duran ekintzaile kataluniarrak 39 bankuri iruzur egin ziela jakinarazi zuen. Kreditu pertsonalen bidez, 492.000 euro desjabetu zituela adierazi zuen.
- Irailaren 15a – Lehman Brothers multinazionalak porrot egin zuen AEBetan eta finantza sistema osoan porrot katea eraginda, mundu osora zabaldu zen 1929koaren ostean ezagutu den kris ekonomikorik bortitzena.
Azaroa-abendua
- Azaroaren 4a – Barack Obamak Ameriketako Estatu Batuetako 2008ko hauteskundeak irabazi zituen.
- Azaroaren 25a -
- Frantziako Alderdi Sozialistak Martine Aubry izendatu zuen alderdiko buruzagi berri.
- Groenlandiarrek autodeterminazioaren aukera jasotzen zuen autonomia onartu zuten erreferendum bidez.
- Azaroaren 26a – Hamarnaka hildako izan ziren Mumbain (India), hainbat leherketa eta tiroketaren ondorioz.
- Azaroaren 29a – Ehunka hildako izan dira Nigeriako Jos hirian kristauen eta musulmanen arteko liskarren ondorioz
- Abenduaren 7a – Greziako poliziak gazte bat tiroz hil ostean, liskarrak hedatu ziren herrialdeko hainbat hiritan.
- Abenduaren 14a – Iraken, inbasioaren aurkako protesta gisa, Muntadhar al-Zaidi kazetariak zapatak jaurti zizkion AEBetako presidente George W. Bushi prentsaurreko batean.
- Abenduaren 26a – Hamasek lehergailuak jaurtiki zituen Gazatik Israel hegoaldera. Lehergailuetako batek bi neskato palestinar hil zituen.
- Abenduaren 27a – Israelek Gaza erasotu zuen, 300 palestinar inguru hilez.
Ekonomia
- Urtarrilaren 1a – Malta eta Zipre estatu europarrek euroa hartu zuten txanpon ofizial bezala.
- Otsailaren 27a – 899 milioi euroko isuna ezarri zion Europako Batzordeak Microsofti, bere lehiakideei erakusten zien nagusikeria ez zuzentzeagatik.
- Azaroaren 28a – Euskadiko Aurrezki Kutxaren sorrera onartu zuen BBK-k, ez, ordea, Kutxak.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- Urtarrilaren 9a – Ken Follett idazle galestarrak Gasteizko Katedralean The World Without End bere liburu berria aurkeztu zuen.
- Urtarrilaren 25a – Euskarazko Wikipediak Argia Saria irabazi zuen Sareko argia atalean.
- Martxoaren 15a – 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Julen Zelaietak jantzi zuen txapela.
- Apirilaren 5a – Asier Otamendik 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi eta bederatzigarren txapela jantzi zuen.
- Uztailaren 21a – Frantziako kongresuak Frantziako konstituzioa erreformatzea onartu zuen hizkuntza gutxituak kulturaren ondare izendatzeko, tartean euskara, aldeko 539 boto eta aurkako 357 botorekin. Erreforma gauzatu ahal izateko kongresuaren hiru bostenaren babesa jaso behar zuen, hau da, 538 boto.
- Abuztuaren 1a – Ipurbeltz aldizkaria argitaratzeari utzi zioten.
- Irailaren 11 – Ekainberri, Ekaingo leizearen erreplika zabaldu zuten.
- Urriaren 10a – ETB 3 telebista katea lehenbizikoz aireratu zen.
- Azaroaren 4a – Jokin Muñozek irabazi zuen Euskadi Literatura Saria, eta Josu Zabaletak itzulpenekoa.
- Azaroaren 15a – Amets Arzallusek Iparraldeko Bertsolari Txapelketaren lehen edizioa irabazi zuen.
- Abenduaren 20a – 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Igor Elortzak irabazi zuen.
Mundua
- Urtarrilaren 23a – Eyak hizkuntzaren azkenengo hiztuna hil zen Alaskan, Marie Smith Jones 93 urterekin; hizkuntza desagertuz.
- Irailaren 13a – O arame, Juan Duránen musika eta Manuel Lourenzoren galizierazko libretoa duen ganberako opera estreinatu zen Coruñan.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
- Urriaren 1a – Kazeta.info Ipar Euskal Herrirako euskarazko komunikabidea aurkeztu zuten.
- Abenduaren 23a – Gasteizko tranbia inauguratu zen.
Mundua
- Otsailaren 26a – Hazien Arka inauguratu zuten Norvegian. Bertan mundu osoko herrialdeek haziak gorde ahal izango dituzte hondamendiei aurre egiteko asmotan.
- Martxoaren 26a – Atapuercako aztarnategian Europan inoiz aurkitutako Homo baten hezurrik zaharrenak aurkitu zituzten.
- Maiatzaren 1a – Txinan Hangzhou Badiako zubia, 35.673 metroko luzeraduna, inauguratu zen.
- Maiatzaren 26a – Extremadurerazko Wikipedia sortu zen.
- Irailaren 10a – CERNek LHC-a abian jarri du lehen aldiz.
Kirolak
Olinpiar Jokoak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoak (Beijing, Txina; abuztuaren 8a – abuztuaren 24a).
- 26 Euskal herritarrek hartu zuten parte 14 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Abuztuaren 8a – Samuel Sanchez Euskalteleko txirrindulariak errepide probako urre olinpikoa irabazi zuen.
- Abuztuaren 17a – Iker Martinez eta Xabier Fernandez euskaldunek zilarrezko domina lortu zuten 49er diziplinan.
- Abuztuaren 18a – Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak brontzezko domina lortu zuen pistako puntuaketa proban.
- 26 Euskal herritarrek hartu zuten parte 14 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- 2008ko Udako Paralinpiar Jokoak (Beijing, Txina; irailaren 6a – irailaren 17a).
- 15 Euskal herritarrek hartu zuten parte 5 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Irailaren 9a – Richard Oribek urrezko domina lortu zuen igeriketan, eta marka hautsi.
- 15 Euskal herritarrek hartu zuten parte 5 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
Euskal Herria
- Urtarrilaren 3a – Errealaren administrazio kontseilu berria aukeratzeko hauteskundeak ospatu ziren, presentatu zen Iñaki Badiola donostiarra presidente bihurtuz.
- Martxoaren 30a -
- Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek irabazi zuten eskuz binakako txapelketa, Titin III.ari eta Aritz Laskuraini 22 eta 17.
- 2008ko Laudioko Sari Nagusia: Hector Guerra espainiarra irabazle.
- Apirilaren 9a – Saski Baskoniak Euroligako lauko finalerako sailkatzea lortu du, laugarren urtez jarraian.
- Apirilaren 12a – 2008ko Euskal Herriko Itzulia: Alberto Contador garaile.
- Maiatzaren 23a – Iñaki Otxoa de Olza mendizale iruindarra hil zen Annapurnan.
- Ekainaren 1a -2008ko Nafarroako Itzulia: Diego Tamayo irabazle.
- Ekainaren 3a – Saski Baskoniak saskibaloiko ACB Liga irabazi zuen AXA Bartzelona menderatuz.
- Ekainaren 8a – Eros Capecchi txirrindulari italiarrak 2008ko Euskal Bizikleta irabazi zuen.
- Ekainaren 15a – Oinatz Bengoetxeak Buruz Buruko finala irabazi zuen, Abel Barriola 22 eta 11 gaindituz.
- Uztailaren 7a – 2008ko Nafarroako lau eta erdiko txapelketa: Barriola txapeldun.
- Uztailaren 31 – 2008ko Getxoko Zirkuitua: Reinier Honig herbeheretarra irabazle.
- Abuztuaren 2a – 2008ko Donostia Klasikoa: Alejandro Valverde irabazle.
- Irailaren 14a -
- Castrok gizonezkoetan eta Galiziak emakumezkoetan irabazi zuten arrauneko Kontxako Bandera.
- Tim Boal lapurtarrak irabazi zuen Rip Curl Pro Zarautz Surf Txapelketa.
- Urriaren 5a – Edurne Pasabanek bere hamaikagarren zortzimilakoa igo zuen, Manaslu.
- Urriaren 20a – Arabako Gasteiz hiriburuan Baskonia kirol hiria (Bakh), Saski Baskoniaren kirol hiria inauguratu zen.
- Abenduaren 12a – 2008ko Lau eta erdiko Pilota Txapelketaren finalean Olaizola II.a garaile.
Mundua
- Otsailaren 21a – 2008ko Andaluziako Itzulia: Pablo Lastras irabazle.
- Martxoaren 15a – 2008ko Sei Nazioen Txapelketa bukatu zen. Galesek bere 24. txapelketa eskuratu zuen partida denak irabazita.
- Apirilaren 13a – 2008ko Paris-Roubaix: Tom Boonen irabazle.
- Ekainaren 1a – Alberto Contador txirrindulariak irabazi zuen Italiako Giroa.
- Ekainaren 8a – Rafael Nadal tenislari espainiarrak Roland Garros txapelketa irabazi zuen.
- Ekainaren 29a – Espainiak 2008 Eurokopa futbol txapelketa irabazi zuen, Alemaniaren aurka (0-1).
- Uztailaren 27a – 2008ko Frantziako Tourra: Carlos Sastre irabazle.
- Irailaren 21a – 2008ko Espainiako Itzulia: Alberto Contador irabazle.
Jaiotzak
- Urtarrilaren 4a – Rayssa Leal, brasildar skateboarderra, 13 urterekin inoizko Brasilgo olinpiar kirolari gazteena.
- Otsailaren 7a - Igor Oyono, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 4a – Rayet Al Noor bint Al Hashim, Jordaniako Noor erreginaren hirugarren biloba.
- Abuztuaren 26a – Kokona Hiraki, japoniar skateboarderra, 12 urterekin historiako Japoniarrik gazteena domina olinpiko bat irabazten.
- Abenduaren 24a – Joana Garitano, gipuzkoar aktorea.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Pilar Barandiaran Barandiaran, Jose Migel Barandiaranen idazkari, zerbitzari eta zaintzailea (j. 1911).
- Urtarrilaren 2a – George MacDonald Fraser, eskoziar idazlea (j. 1925).
- Urtarrilaren 6a – Fernando Beorlegi, nafar margolaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 11 – Edmund Hillary, zeelandar mendizalea, Everestera Tenzing Norgayekin igo zen lehenengo alpinista (j. 1919).
- Urtarrilaren 12a – Ángel González, espainiar poeta (j. 1925).
- Urtarrilaren 17a – Bobby Fischer, estatubatuar-islandiar xake jokalaria (j. 1943).
- Urtarrilaren 19a – Jose Alberdi Elorza, Burruntxali, gipuzkoar eskultorea (j. 1922).
- Urtarrilaren 19a – Suzanne Pleshette, estatubatuar aktorea (j. 1937).
- Urtarrilaren 20a – Vicente Luis Lapatza, bizkaitar futbolaria, atezaina (j. 1927).
- Urtarrilaren 21a – Marie Smith Jones, Alaska hego-erdialdealdean mintzatzen zen Eyak hizkuntzaren azken hiztuna (j. 1918).
- Urtarrilaren 22a – Heath Ledger, australiar aktorea (j. 1979).
- Urtarrilaren 22a – Claude Piron, belgikar-suitzar psikologoa eta itzultzaile eta idazle esperantista (j. 1931).
- Urtarrilaren 26a – George Habash, Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen sortzailea (j. 1926).
- Urtarrilaren 27a – Walter Luyten, flandiar politikaria, Flandriako abertzaletasunaren berpiztailetzat joa (j. 1934).
- Urtarrilaren 27a – Suharto, Indonesiako bigarren presidentea (j. 1921).
- Urtarrilaren 28a – Juana Francisca Rubio, espainiar margolaria eta kartelgilea (j. 1911).
- Urtarrilaren 29a – Paco Vidarte, espainiar filosofoa, idazlea eta LGTBQ eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1970).
- Urtarrilaren 30a – Fernando Higueras, espainiar arkitektoa (j. 1930).
- Urtarrilaren 30a – Marcial Maciel, mexikar apaiza, Regnum Christiren eta Kristoren Legioaren sortzailea eta pederastiagatik salatua (j. 1920).
Otsaila
- Otsailaren 2a – Joshua Lederberg, estatubatuar mikrobiologo eta genetista, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- Otsailaren 4a – Bertha Moss, argentinar aktorea (j. 1919).
- Otsailaren 5a – Maharishi Mahesh Yogi, indiar yogia, gogoeta transzendentalaren mugimenduaren sortzailea (j. 1918).
- Otsailaren 7a – Fra' Andrew Bertie, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (j. 1929).
- Otsailaren 7a – Alberto Bustamante Belaúnde, Peruko lehen ministroa (j. 1950).
- Otsailaren 9a – Genaro Zelaieta, nafar futbolaria (j. 1954).
- Otsailaren 10a – Roy Scheider, estatubatuar aktorea (j. 1932).
- Otsailaren 11 – Emilio Carballido, mexikar idazlea (j. 1925).
- Otsailaren 11 – Patsy O'Connell Sherman, estatubatuar kimikaria, matematikaria eta asmatzailea (j. 1930).
- Otsailaren 11 – Miguel Soroa, Soroa II.a, elduaindar pilotaria (j. 1926).
- Otsailaren 13a – Kon Ichikawa, japoniar zinema-zuzendaria (j. 1915).
- Otsailaren 16a - Abraham Carnicero, bizkaitar futbolaria (j. 1919).
- Otsailaren 16a – Brendan Hughes, irlandar errepublikar buruzagia eta Behin-Behineko IRAren Belfasteko Brigadako kidea (j. 1948).
- Otsailaren 18a – Alain Robbe-Grillet, frantziar idazlea eta zinema-zuzendaria, Nouveau roman literatura-mugimenduaren aitzindari eta teorilari nagusia (j. 1922).
- Otsailaren 22a – Polentzi Gezala, lezoar txistularia, Europa osoan zehar eman zituen kontzertuak (j. 1911).
- Otsailaren 23a – Janez Drnovšek, Esloveniako presidentea (j. 1950).
- Otsailaren 23a – Hubert Lilliefors, estatubatuar estatistikaria (j. 1928).
- Otsailaren 27a – Ivan Rebroff, alemaniar abeslaria, aparteko ahots tartean abesteko gai zena (j. 1931).
- Otsailaren 28a – Joseph Juran, errumaniar-estatubatuar ikertzailea, kalitatearen hobekuntzan nabarmendua (j. 1904).
Martxoa
- Martxoaren 2a – Jesus Alberdi, Egileor, gipuzkoar bertsolaria (j. 1931).
- Martxoaren 2a – Julia Guerra Lacunza, nafar idazlea (j. 1953).
- Martxoaren 3a – Giuseppe Di Stefano, italiar tenorra (j. 1921).
- Martxoaren 7a – Luisa Isabel Álvarez de Toledo, espainiar aristokrata, idazle eta historialaria (j. 1936).
- Martxoaren 7a – Isaías Carrasco, PSE-EEko gipuzkoar zinegotzia, ETAk eraila (j. 1966).
- Martxoaren 8a – Jose Ignacio Telletxea Idigoras, gipuzkoar idazle, historialari, teologo, apaiza eta euskaltzaina (j. 1928).
- Martxoaren 11 – Jose Ormaetxea, bizkaitar enpresaburu eta irakaslea (j. 1919).
- Martxoaren 11 – Iñaki Pérez Beotegi, Wilson, arabar ETAkidea eta politikaria, Luis Carrero Blanco hil zuen Ogro operazioan parte hartu zuena (j. 1948).
- Martxoaren 12a – Mentxu Gal, gipuzkoar margolaria (j. 1918).
- Martxoaren 14a – Chiara Lubich, italiar ekintzaile katolikoa eta Fokolareen mugimenduaren sortzailea (j. 1920).
- Martxoaren 18a – Anthony Minghella, britainiar zinema zuzendaria eta idazlea (j. 1954).
- Martxoaren 19a – Sir Arthur C. Clarke, zientzia-fikzioko ingeles idazlea, asmatzailea eta futurista (j. 1917).
- Martxoaren 19a – Hugo Claus, belgikar idazlea (j. 1929).
- Martxoaren 19a – Paul Scofield, britainiar aktorea (j. 1922).
- Martxoaren 21a – Antonio Bertrán, gipuzkoar txirrindularia (j. 1933).
- Martxoaren 22a – Cachao, kubatar musikari eta musikagilea (j. 1918).
- Martxoaren 24a – Rafael Azcona, espainiar idazle eta gidoigilea (j. 1926).
- Martxoaren 24a – Richard Widmark, estatubatuar aktorea (j. 1914).
- Martxoaren 25a – Josep Benet, kataluniar abokatua, politikaria eta historialaria (j. 1920).
- Martxoaren 25a – Pilar López Júlvez, espainiar flamenko dantzari eta koreografoa (j. 1912).
- Martxoaren 26a – Manuel Marulanda, Tirofijo, urte luzez FARCeko buru izandako gerrillaria, mundu osoan egon den gerrilaririk zaharrena (j. 1930).
- Martxoaren 30a – André Bo-Boliko Lokonga, Zaireko lehen ministroa (j. 1934).
- Martxoaren 31 – Carlos Chivite, zentronikoar politikaria, PSNko idazkari orokorra (j. 1956).
- Martxoaren 31 – Jules Dassin, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1911).
Apirila
- Apirilaren 2a – Jacques Bondon, frantziar musikagilea (j. 1927).
- Apirilaren 5a – Charlton Heston, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Apirilaren 11 – María Puy Uitzi, euskal irakasle eta historialaria, Nafarroako historian aditua (j. 1915).
- Apirilaren 12a – Anuradha Ghandy, Indiako idazle, komunista eta buruzagi iraultzailea (j. 1954).
- Apirilaren 12a – Patrick John Hillery, Irlandako presidentea (j. 1923).
- Apirilaren 13a – Elias Amezaga, bizkaitar idazlea (j. 1921).
- Apirilaren 13a – John Archibald Wheeler, estatubatuar fisikaria (j. 1911).
- Apirilaren 15a – Axun Aierbe, gipuzkoar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea, itzultzailea eta euskalgintzako eragilea (j. 1968).
- Apirilaren 16a – Edward Lorenz, estatubatuar matematikari eta meteorologoa, tximeleta efektuaren kontzeptuaren asmatzailea (j. 1917).
- Apirilaren 17a – Aimé Césaire, frantsesezko martinikar idazlea eta politikaria (j. 1913).
- Apirilaren 17a – Rosario Sanchez Mora, La Dinamitera, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen milizianoa (j. 1919).
- Apirilaren 18a – Eugenio Etxebarria, bizkaitar albokari eta albokagilea, batzuen hitzetan azken albokari tradizionala (j. 1920).
- Apirilaren 18a – Germaine Tillion, frantziar antropologoa eta etnologoa, Magreben etnografian aditua (j. 1907).
- Apirilaren 19a – Hanan Al-Agha, palestinar-jordaniar idazlea, poeta eta artista plastikoa (j. 1948).
- Apirilaren 19a – Joy Page, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- Apirilaren 22a – Josetxo Anitua, gipuzkoar abeslaria, hainbat rock taldetako kidea (j. 1964).
- Apirilaren 26a – Felix Markaida, Athletic Clubeko futbolaria (j. 1931).
- Apirilaren 29a – Albert Hofmann, suitzar kimikaria, LSDaren eraginak aztertu, kontsumitu eta sintetizatu zituelako ezaguna (j. 1906).
- Apirilaren 30a – Henrike Knörr, euskal hizkuntzalaria, idazlea eta euskaltzain osoa (j. 1947).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Anthony Mamo, Maltako azken gobernadore orokorra eta lehenbiziko presidentea (j. 1909).
- Maiatzaren 3a – Leopoldo Calvo-Sotelo, Espainiako Gobernuko presidentea (j. 1926).
- Maiatzaren 6a – Ala Masevich, sobietar irakaslea eta astronomoa (j. 1918).
- Maiatzaren 10a – Eusebio Ríos, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Maiatzaren 12a – Robert Rauschenberg, estatubatuar margolaria (j. 1925).
- Maiatzaren 12a – Irena Sendler, Varsoviako Ghettoko Aingerua, II. Mundu Gerran 2.500 bat haur judu salbatzen lagundu zuen erizaina (j. 1910).
- Maiatzaren 13a -
- Saad Al-Abdullah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1930).
- Italo Terzoli, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1924).
- Maiatzaren 15a – Willis Lamb, estatubatuar fisikaria, 1955eko Fisikako Nobel Saria (j. 1913).
- Maiatzaren 16a – Enrique González Álvarez, bizkaitar politikaria, Euskadiko Partidu Komunistan ibilitakoa (j. 1942).
- Maiatzaren 17a – Imanol Murua Arregi, euskal idazle, irakasle, kazetaria eta politikaria (j. 1935).
- Maiatzaren 19a – Rimma Kazakova, erruso-sobietar poeta, sobietar garaiko hainbat herri abesti idazteagatik ezaguna (j. 1932).
- Maiatzaren 19a – Sabin Zubiri, euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1922).
- Maiatzaren 20a – Harald Hein, florete modalitateko alemaniar eskrimalaria (j. 1950).
- Maiatzaren 23a – Iñaki Otxoa de Olza, 12 zortzimilako igo zituen iruindar mendizale eta alpinista (j. 1967).
- Maiatzaren 26a – Sydney Pollack, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta aktorea (j. 1934).
- Maiatzaren 28a – Alfonso Rodríguez Aldabe, nafar diplomazialari eta intelektuala (j. 1911).
- Maiatzaren 30a – Boris Shakhlin, ukrainar gimnasta (j. 1932).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Yves Saint Laurent, frantziar moda-diseinatzailea eta enpresaburua, Yves Saint Laurent goi-joskintzako arropa markaren sortzailea (j. 1936).
- Ekainaren 2a – Bo Diddley, estatubatuar musikari, abeslari eta gitarrista, Rock and rollaren sortzaileetako bat (j. 1928).
- Ekainaren 2a – Mel Ferrer, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- Ekainaren 2a – Ken Naganuma, japoniar futbolaria (j. 1930).
- Ekainaren 5a – Eugenio Montejo, venezuelar olerkaria, saiakera egilea eta diplomatikoa (j. 1938).
- Ekainaren 6a – Benito Goia Etxeberria, Karmeldar oinutsa, apaiza eta irakasle nafarra (j. 1939).
- Ekainaren 7a – Dino Risi, italiar zinemagilea (j. 1916).
- Ekainaren 10a – Txingiz Aitmatov, errusierazko eta kirgizerazko sobietar idazlea (j. 1928).
- Ekainaren 11 – James Reaney, ingelesezko kanadar poeta eta antzerkigilea (j. 1926).
- Ekainaren 15a – Jon Tecedor, euskal haltera (j. 1975).
- Ekainaren 17a – Cyd Charisse, estatubatuar dantzaria eta antzezlea (j. 1922).
- Ekainaren 17a – Tsutomu Miyazaki, 4 eta 7 urte arteko 4 neska bahitu eta asasinatu zituen japoniar serie hiltzailea (j. 1962).
- Ekainaren 18a – Jean Delannoy, frantziar zinemagilea (j. 1908).
- Ekainaren 20a – Jean-Pierre Thystère Tchicaya, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1936).
- Ekainaren 22a – George Carlin, estatubatuar aktore, umorista eta idazlea (j. 1937).
- Ekainaren 22a – Gerhard Meier, suitzar idazlea (j. 1917).
- Ekainaren 23a – Arthur Chung, Guyanako lehenbiziko presidentea (j. 1918).
- Ekainaren 24a – Leonid Hurwicz, estatubatuar ekonomilaria, 2007ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1917).
- Ekainaren 28a – Iñaki Alustiza Izagirre, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- Ekainaren 29a – Antonina de los Reyes Erreka, 109 urte eta 57 egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1899).
- Ekainaren 30a – Rose Dieng-Kuntz, senegaldar ordenagailu-zientzialaria, adimen artifizialean espezializatua (j. 1956).
Uztaila
- Uztailaren 5a – Gonzalo Txillida, donostiar margolaria (j. 1926).
- Uztailaren 7a – Nagore Laffage, 20 urteko irundar gaztea, Iruñeko San Ferminetan eraila.
- Uztailaren 9a – David Ausubel, estatubatuar psikologoa, hezkuntza eta pedagogia arloan berezitua (j. 1918).
- Uztailaren 13a – Bronisław Geremek, poloniar historialaria eta politikaria (j. 1932).
- Uztailaren 15a – Cirilo Martínez Novillo, espainiar margolaria (j. 1921).
- Uztailaren 16a – Tosia Malamud, mexikar eskultorea (j. 1923).
- Uztailaren 17a – Angie Zapata, jipoituta eraila izan zen estatubatuar emakumezko transexuala (j. 1989).
- Uztailaren 18a – Venancio Orbe, bizkaitar apaiz katoliko pasiotarra, Peruko Moyobambako gotzaina izandakoa (j. 1927).
- Uztailaren 22a – José María Pérez Medrano, euskal herritar futbolaria (j. 1920).
- Uztailaren 23a – Kurt Furgler, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1924).
- Uztailaren 24a – Norman Dello Joio, estatubatuar musikagilea (j. 1913).
- Uztailaren 25a – Randy Pausch, estatubatuar informatika-irakaslea (j. 1960).
- Uztailaren 27a – Jesús López-Cancio, espainiar politikaria, Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuena (j. 1917).
- Uztailaren 27a – Jose Luis Ugarte, euskal nabigatzailea, bakarkako estropadetan aditua (j. 1928).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Pauline Baynes, britainiar liburu ilustratzailea izan zen: ehun mila titulu baino gehiago ditu (j. 1922).
- Abuztuaren 3a – Aleksandr Solzhenitsin, errusiar eleberrigile, antzerkigile eta historialaria, 1970eko Literaturako Nobel Saria (j. 1918).
- Abuztuaren 7a – Simon Gray, britainiar antzerkigilea (j. 1936).
- Abuztuaren 9a – Mahmud Darwish, palestinar poeta, kulturgizon eta politikaria (j. 1941).
- Abuztuaren 9a – Bernie Mac, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1957).
- Abuztuaren 10a – Isaac Hayes, estatubatuar musikagile eta kantaria (j. 1942).
- Abuztuaren 11 – Fred Sinowatz, Austriako kantzilerra (j. 1929).
- Abuztuaren 13a – Henri Cartan, frantziar matematikaria (j. 1904).
- Abuztuaren 16a – Ronnie Drew, irlandar kantari eta abestigilea eta The Dubliners folk taldeko partaidea (j. 1934).
- Abuztuaren 16a – Masanobu Fukuoka, japoniar nekazaria, ospetsua nekazaritzan aldeztu zuen metodo eta prozedura naturalengatik (j. 1913).
- Abuztuaren 18a – James Chiona, malawiar elizgizona (j. 1924).
- Abuztuaren 19a – Levy Mwanawasa, Zambiako presidentea (j. 1948).
- Abuztuaren 20a – Hua Guofeng, Txinako Alderdi Komunistako presidentea (j. 1921).
- Abuztuaren 22a – Faustino Etxebarria, bizkaitar bertsolari eta idazlea (j. 1917).
- Abuztuaren 23a – Thomas Huckle Weller, estatubatuar medikua, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1915).
- Abuztuaren 26a – Christian Geissler, alemaniar idazlea (j. 1928).
- Abuztuaren 28a – Phil Hill, 1 Formulako estatubatuar pilotua (j. 1927).
- Abuztuaren 30a – Ponciano Arbelaitz, gipuzkoar txirrindularia (j. 1931).
Iraila
- Irailaren 2a – Xabier Portugal, gipuzkoar irakasle, kazetari eta idazlea eta Pasaiako alkatea (j. 1951).
- Irailaren 2a – Jorge Ramón Sarasa, nafar idazlea eta soziologoa (j. 1936).
- Irailaren 3a - Françoise Demulder, frantziar gerra-fotokazetaria, World Press Photo saria irabazi zuen lehen emakumea (j. 1947).
- Irailaren 5a – Mikel Errazkin, euskal musikari eta musikagilea eta Sorotan Bele taldearen sortzaileetako bat (j. 1974).
- Irailaren 7a – Pello Irujo Elizalde, nafar politikari abertzalea (j. 1939).
- Irailaren 12a – David Foster Wallace, estatubatuar idazle eta irakaslea (j. 1962).
- Irailaren 15a – Richard Wright, ingeles musikari, abeslari eta teklatu-jotzailea, Pink Floyd taldeko kide sortzailea (j. 1946).
- Irailaren 16a – Maud Molyneux, frantziar emakumezko aktore, kazetari eta zinema figuringile transgeneroa (j. 1948).
- Irailaren 16a – José Ángel Pérez-Nievas, nafar abokatu eta politikari karlista (j. 1930).
- Irailaren 17a - Inga Fischer-Hjalmars, suediar fisikari, farmazialari eta humanista, kimika kuantikoan aitzindaria (j. 1918).
- Irailaren 17a – Jose Maria Zirarda, euskal artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (j. 1917).
- Irailaren 18a – Mauricio Kagel, argentinar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta zinema-zuzendaria (j. 1931).
- Irailaren 23a – Pedro Masó, espainiar zinema-zuzendaria (j. 1927).
- Irailaren 24a – Concha Espinosa, bizkaitar sindikalista (j. 1954).
- Irailaren 24a – José Antonio Zarzalejos Altares, madrildar fiskal eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibil izandakoa (j. 1922).
- Irailaren 26a – Paul Newman, estatubatuar aktorea eta zinema zuzendaria (j. 1925).
Urria
- Urriaren 1a – Jokin Inza, EAJko militante abertzalea eta Radio Euskadiren sortzaileetakoa (j. 1924).
- Urriaren 3a – José Luis Piquín, gipuzkoar futbolaria (j. 1928).
- Urriaren 6a – Paavo Haavikko, finlandiar dramaturgo eta poeta, Finlandiako funtsezko egileetako bat (j. 1931).
- Urriaren 8a – Gotzon Garate, elgoibartar hizkuntzalari, idazle eta apaiz jesulaguna (j. 1934).
- Urriaren 8a – George Emil Palade, errumaniar-estatubatuar medikua eta biologoa, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1912).
- Urriaren 11 – Jörg Haider, austriar politikaria (j. 1950).
- Urriaren 12a – María Puy Pérez, nafar emakumea, mutil-lagun ohiak erailda (j. 1958).
- Urriaren 13a – Guillaume Depardieu, frantziar aktorea (j. 1971).
- Urriaren 13a – Jean Marie Ihartza, Iratzeder, lapurtar elizgizon, idazle eta euskaltzaina (j. 1920).
- Urriaren 15a – Edie Adams, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1927).
- Urriaren 15a – Gene Yurre, gipuzkoar dantzari profesionala eta koreografoa, Kresala dantza taldeko sortzaile eta dantza-maisua (j. 1928).
- Urriaren 18a – Salutxu Etxebarria, arabar dantzaria, lehenengo emakume aurreskularia (j. 1924).
- Urriaren 23a – María Luisa Cresta de Leguizamón, argentinar idazlea eta irakaslea (j. 1918).
- Urriaren 23a – Jose Maria Markuleta, gipuzkoar futbolaria (j. 1920).
- Urriaren 27a – José María Cuevas, espainiar enpresaburua, Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioaren (CEOE) presidentea (j. 1935).
- Urriaren 27a – Es'kia Mphahlele, hegoafrikar idazlea (j. 1919).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Jacques Piccard, suitzar ozeanografo eta ingeniaria (j. 1922).
- Azaroaren 1a – Yma Súmac, peruar sopranoa (j. 1922).
- Azaroaren 4a – Khertek Amyrbitovna Antximaa-Toka, tuvatar eta sobietar emakumezko politikaria, jaraunspenik gabe estatuburutza lortu zuen Aro Garaikideko munduko lehenengo emakumea (j. 1912).
- Azaroaren 4a – Michael Crichton, estatubatuar eleberrigilea, zinema gidoigilea eta ekoizlea (j. 1942).
- Azaroaren 4a – Rosella Hightower, estatubatuar osage etniako balet dantzaria eta zuzendaria (j. 1920).
- Azaroaren 4a – Charlotte-Arrisoa Rafenomanjato, madagaskartar idazlea (j. 1936).
- Azaroaren 6a – Karmelo Etxenagusia, euskal idazlea, euskaltzain urgazlea eta Bilbo elizbarrutiko gotzain laguntzailea (j. 1932).
- Azaroaren 7a – Ernest Alkhat, baxenafar bertsolaria, iparraldeko bertsogintzaren ardatzetako bat (j. 1951).
- Azaroaren 8a – Florence Wald, estatubatuar erizaina, AEBetako hospizio mugimenduaren amatzat hartua (j. 1917).
- Azaroaren 9a – Miriam Makeba, Afrikaren Ahotsa, hegoafrikar abeslaria, apartheidaren aurkako irudietako bat (j. 1932).
- Azaroaren 10a – Dorothy Vaughan, afroamerikar matematikaria, NASAn aritutakoa (j. 1910).
- Azaroaren 15a - Grace Hartigan, espresionismo abstraktuko estatubatuar margolaria (j. 1922).
- Azaroaren 17a – Frank Otegui, AEBetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra (j. 1926).
- Azaroaren 18a – Émile Temime, lapurtar historialaria, Espainiako Gerra Zibilean aditua (j. 1926).
- Azaroaren 19a – Anabel Otxoa, bizkaitar sexologo eta dibulgatzailea (j. 1955).
- Azaroaren 24a – Matilde Ucelay, Espainiako lehen emakume arkitekto tituluduna (j. 1912).
- Azaroaren 25a – Ruperto Sagasti, bizkaitar futbolaria (j. 1923).
- Azaroaren 26a – Edwin Ernest Salpeter, austriar fisikaria (j. 1924).
- Azaroaren 29a – Jørn Utzon, daniar arkitektoa (j. 1918).
- Azaroaren 30a – Joan Baptista Humet, valentziar jatorriko katalanezko eta gaztelaniazko kantari eta musikagilea (j. 1950).
Abendua
- Abenduaren 1a – Mikel Laboa, euskal abeslari eta musikagilea (j. 1934).
- Abenduaren 3a – Inazio Uria, gipuzkoar enpresaburua, ETAk eraila (j. 1938).
- Abenduaren 4a - Marlyn Wescoff Meltzer, estatubatuar matematikaria, ingeniaria eta informatikaria, ENIAC ordenagailuaren jatorrizko sei programatzaileetako bat (j. 1922).
- Abenduaren 5a – Aleksi II.a Moskukoa, Moskuko eta Errusia guztietako XV. patriarka, Errusiako Eliza ortodoxoaren burua (j. 1929).
- Abenduaren 5a – Jose Maria San Sebastian, Latxaga, gipuzkoar elizgizon eta idazlea (j. 1933).
- Abenduaren 6a – Mikel Epaltza Ferrer, euskal jatorriko arabista eta unibertsitateko irakaslea (j. 1938).
- Abenduaren 7a – John Ellis Williams, galestar eleberrigile elebiduna, nagusiki galeseraz idatzi izan zuena (j. 1924).
- Abenduaren 9a – Jose Maria Larrauri, Gasteizko gotzaina (j. 1918).
- Abenduaren 11 – Bettie Page, estatubatuar modeloa (j. 1923).
- Abenduaren 12a – Daniel Carleton Gajdusek, estatubatuar sendagile eta biofisikaria, 1976ko Medikuntzako Nobel saria (j. 1923).
- Abenduaren 12a – Tassos Papadopulos, Zipreko presidentea (j. 1934).
- Abenduaren 15a – León Febres-Cordero, Ekuadorgo presidentea (j. 1931).
- Abenduaren 18a – Mark Felt, Eztarri Sakona, estatubatuar FBIko kide eta barneko salatzailea (j. 1913).
- Abenduaren 20a – Robert Mulligan, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1925).
- Abenduaren 22a – Lansana Conté, Gineako presidentea (j. 1934).
- Abenduaren 24a – Samuel P. Huntington, estatubatuar politologo eta irakaslea (j. 1927).
- Abenduaren 24a – Harold Pinter, ingeles idazlea, 2005eko Literaturako Nobel Saria (j. 1930).
- Abenduaren 25a – Eartha Kitt, estatubatuar abeslaria, aktorea, dantzaria, komediantea, aktibista eta abestigilea (j. 1927).
- Abenduaren 27a – Ja'afar Negeri Sembilangoa, Malaysiako erregea eta Negeri Sembilango monarka (j. 1922).
- Abenduaren 30 – Pierre Lemarchand, frantziar abokatua eta diputatua (j. 1926).
- Abenduaren 31 – Donald E. Westlake, estatubatuar idazlea (j. 1933).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Feliciana Setoain, nafar idazle , musikari eta musikologoa (j. 1912).
- Maria Antonia Uzkudun, Anoetako txikita, gipuzkoar erraketista (j. 1927).
- Maria Dolores Fernández Prados, Juan Antonio Alvarado gizonezko ezizena erabiltzen zuen bilbotar idazlea.
- Mikaela Labaien, nafar baserritarra eta kazetaria (j. 1914).
Nobel saridunak:
- Fisika: Makoto Kobayashi, Toshihide Maskawa eta Yoichiro Nambu
- Kimika: Martin Chalfie, Osamu Shimomura eta Roger Yonchien Tsien
- Literatura: Jean-Marie Gustave Le Clézio
- Medikuntza: Françoise Barré Sinoussi, Harald zur Hausen eta Luc Montagnier
- Ekonomia: Paul Krugman
- Bakea: Martti Ahtisaari
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.