2006ko Libanoko gerra

2006ko Libanoko gerra, Israelen Libanoko Bigarren Gerra esaten diotena (hebreeraz: מלחמת לבנון השניה, Miljemet Lebanon Ha-Shniá), eta Libanon Uztaileko Gerra esaten diotena, Israelgo Defentsa Indarren eta Hezbola erakunde islamistaren adar armatuaren arteko gatazka armatua izan zen. 2006. urteko uztailaren 12an hasi zen, eta abuztuaren 14ra arte iraun zuen. Egun horretan Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak su-etena ezarri zuen, 1701 erabakiaren bitartez.

2006ko Libanoko gerra
Gerra eremuaren kokapena
Data2006ko uztailaren 12 - abuztuaren 14
LekuaLibano eta iparraldeko Israel
EmaitzaNBEren 1701 ebazpena
Gudulariak
Hezbola  Israel
Buruzagiak
Hasan Nasrallah Dan Halutz (ramatcal),
Moshe Kaplinsky
Udi Adam
Indarra
600-1.000 10.000
Galerak
440 hildako (Israelen arabera)
13 preso
119 hildako (Israelen arabera)
400 zauritu
2 preso

Gatazka

2006. urteko uztailaren 12an Hezbola erakunde armatuak Al-Manar bere telebista-katearen bitartez adierazi zuen bi soldadu israeldar bahituta zituela, Israelgo kartzeletan zeuden erakundeko presoak askatzeko presioa egite aldera.

Hezbolaren ala Israelen ikuspegitik, bahitze-gertakarien bertsioak oso ezberdinak izan ziren. Hezbolak zioen istiluak Libanoko lurretan gertatu zirela, soldadu israeldarrak Aitaa al-Chabb mugako hirian sartu zirela; eta Israelek, ostera, bere lurren barruan gertatu zirela zioen, Hezbolak Libanoko gobernuaren aginduz jardun zuelakoan. Israelek erantzunez eraso bortitza jo zuen, Libanoko era guztietako azpiegiturak suntsituz. Alde biek jardun zuten bortizki erasotzen, eta nazioartean ere oihartzun handia izan zuen hasieratik. Azkenean Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak ezarri behar izan zuen su-etena.

Ondorioak

2006. urteko abuztuaren amaierarako, Libanoko gobernuaren datuen arabera, 1.187 libanoar hilda eta 4.060 zaurituta zeuden, 15.000 etxe suntsituta eta biztanle asko euren bizilekuetatik aldenduta. Komunikabideen arabera, Israelen 116 soldadu hil ziren eta 450 zaurituta geratu ziren; hiritar zibilak, ostera, 41 hilda eta 604 zaurituta.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.