2006ko Kontxako Bandera

2006ko Kontxako Bandera (Banderaren 111. ekitaldia) urte honetako irailaren 3 eta 10ean jokatu zen, irabazlea Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales izan zen. Patroia Cristian Garma izan zen.

2006ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8
Estropadak 2 estropada
Hasiera 2006ko irailaren 3a
Amaiera 2006ko irailaren 10a
Palmaresa
Txapelduna Kantabria Castro Urdiales
Txapeldunordea Kantabria Astillero
2005
2007

Kontakizuna

Kantabriarrak nagusi izan ziren, lehen hiru postuak eskuratu baitzituzten, hau inoiz gertatu gabea zen Kontxako Banderan. Castrok gainera egun bateko errekorra egitea lortu zuen, historian lehen aldiz 19 minututik behera jaitsiz, eta bi egunetako errekorra ere ezarri zuen aurretik zegoena 40 segundotan hobetuz.

Aipatzekoa ere bada Zarautz izan zela euskaldunen artean trainerurik azkarrena. Donostiarrei dagokienez, Donostia Arraun Lagunak sailkatu zen abuztuko sailkapen estropadan Ur-Kirolaki gailendu ostean.

Urte honetako istiluak Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan hasi ziren, izan ere talde gehienek ez zuten onartzen Astillerok bertan parte hartzea eta azkenean estropada atzerapen handiz abiatu zen, Astillero barruan zela, laugarren denbora markatuz gainera. Estropada Castro Urdialesek irabazi zuen bigarren aldiz jarraian eta bigarrena Zarautz izan zen. 22 traineruk hartu zuten parte, 9 gipuzkoarrek, bost bizkaitarrek, bost kantabriarrek eta hiru galiziarrek.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Kantabria Astillero
Galizia Cabo da Cruz
Kantabria Castro Urdiales
Euskal Herria Donostia Arraun Lagunak
Euskal Herria Orio
Kantabria Pedreña
Euskal Herria Zarautz
Euskal Herria Zumaia
San José XII
Cabo da Cruz
La Marinera
Lugañene
San Nikolas
Marina de Cudeyo
Enbata
Telmo Deun
Izortz Zabala
Jose Luis Quintans
Cristian Garma
Juan Mari Lujanbio
Irakoitz Etxeberria
Borja Gómez
Gorka Aranberri
Xabier Eizagirre

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Castro Urdiales 19:13:38 18:59:94 (R) 38:13:32 (R)
-
2 Astillero 19:19:90 19:05:02 38:24:92 + 0:11:60
3 Pedreña 19:23:64 19:32:22 38:55:86 + 0:42:54
4 Zarautz 19:45:96 19:24:14 39:09:48 + 0:56:16
5 Orio 19:45:86 19:28:18 39:13:42 + 1:00:10
6 Zumaia 19:55:36 19:44:20 39:39:78 + 1:26:46
7 Cabo da Cruz 19:55:82 20:00:50 39:56:32 + 1:43:00
8 Donostia Arraun Lagunak 20:27:40 20:23:98 40:51:18 + 2:38:06
  • (R) Errekor berriak.

Tripulazio irabazlea

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1Castro Urdiales19:21,24
2Zarautz19:30,12
3Pedreña19:31,48
4Astillero19:36,44
5Zumaia19:38,68
6Orio19:38,96
7Cabo da Cruz19:41,24
8Hondarribia19:41,52
9Urdaibai19:42,80
10Mecos19:48,56
11Arkote19:50,40
12Meira19:59,96
13San Juan20:02,96
14San Pedro20:07,36
15Laredo20:13,44
16Getaria20:13,96
17Pontejos20:19,96
18Isuntza20:23,50
19Ondarroa20:28,96
20Zierbena20:36,72
21Trintxerpe20:36,76
22Ur Kirolak21:56,52

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.