2005eko Paris-Roubaix
2005eko Paris-Roubaix txirrindularitza lasterketa klasiko honen 103. edizioa izan zen. 2005eko apirilak 10ean ospatu zen eta 259 kilometroko ibilbidea izan zuen, garailea Tom Boonen belgikarra izan zelarik.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 103. Paris-Roubaix | ||
Txapelketa | 2005 UCI ProTour | ||
Data | 2005.eko apirilak 10 | ||
Luzera | 259 km | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Irteera-lekua | Compiègne | ||
Helduera-lekua | Roubaix | ||
Taldeak | 25 | ||
Amaitu dutenak | 80 | ||
Bataz besteko abiadura | 39,884 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Tom Boonen (Quick Step-Innergetic) | ||
Txapeldunordea | |||
Hirugarrena | Juan Antonio Flecha (Fassa Bortolo) | ||
◀2004 | 2006▶ | ||
Dokumentazioa |
Flandriako Tourra ospatu eta aste betera, aipaturiko txirrindulari belgikarrak irabazi zuen Paris-Roubaix klasikoa, ihes eginda zihoazen beste biak ziren Juan Antonio Flecha espainiarra eta George Hincapie estatubatuarra esprintean garaituz. Hala, belgikar txirrindularia 2005eko UCI ProTourreko lider jarri zen. Magnus Backstedt, aurreko edizioko garailea izan zena, laugarren izan zen oraingoan.
Bitxikeria bezala, ibilbidetik Trouée d'Arenberg pabes zatia kendu zen bere egoera kaxkarraren ondorioz. Hurrengo urtean, baina, lasterketarako berreskuratu zen pabes zati hau.
Talde parte-hartzaileak
24 txirrindularitza taldek parte hartu zuten edizio honetan: ProTour mailako guztiak (euren parte-hartzea derrigorrezkoa baita), gehi Profesional Kontinental mailako (antolakuntzaren gonbidapen bidez) Ag2r La Mondiale, Landobouwkrediet-Colnago, Agritubel, Mr Bookmaker.com-SportsTech eta R.A.G.T. Semences taldeak. Taldeak honakoak izan ziren:
|
|
Sailkapena
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||