2005eko Kontxako Bandera
2005eko Kontxako Bandera (Banderaren 110. ekitaldia) urte honetako irailaren 4 eta 11an jokatu zen, irabazlea Hondarribia Arraun Elkartea izan zen. Patroia Joseba Amunarriz izan zen. Egun bakarreko errekor berria ezarri zuen Astillerok lehenengo jardunaldian, 19:09:10.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 2005eko irailaren 4a |
Amaiera | 2005eko irailaren 11a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Hondarribia |
Txapeldunordea | Orio |
← 2004 |
2006 → |
Komntakizuna
Hondarribiak bere hamargarren bandera irabazi zuen, aurrekoa irabazi eta handik 37 urtera. Jardunaldirik irabazi gabe denborarik onena egitea lortu zuen. Polemika handia piztu zen hala ere, denborarik onena lehen txandan aritutako Pedreñak egin baitzuen, ohorezko txandarako eguraldiak aldaketa izugarria izan baitzuen. Hala ere Oriok erreklamazioa sartu zuen Pedreña bere kalean sartu zela esanez eta epaileek kantabriarrak deskalifikatzea erabaki zuten.
Ez zen traineru donostiarrik izan, Donostia Arraun Lagunak taldeak uko egin baitzion parte hartzeko zuen eskubideari. Plentziako Arkote taldea berriz aurreneko aldiz izan zen Kontxako Banderan eta ohorezko txandan aritu zen gainera.
Kontxako Banderarako Sailkapen estropada Castro Urdialesek irabazi zuen lehenengo aldiz Hondarribiaren aurretik. 22 traineruk hartu zuten parte, 9 gipuzkoarrek, sei bizkaitarrek, lau kantabriarrek eta hiru galiziarrek.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Arkote Astillero Cabo da Cruz Castro Urdiales Hondarribia Orio Pedreña San Juan |
Plentzitarra San José XII Cabo da Cruz La Marinera Ama Guadalupekoa San Nikolas Marina de Cudeyo Erreka |
Juan Carlos Gernika Izortz Zabala Jose Luis Quintans Iker Gimeno Joseba Amunarriz Oskar Rodriguez Borja Gómez Gillermo Somoano |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Hondarribia | 19:23:74 | 21:24:40 | 40:48:14 | |
2 | Orio | 19:48:38 | 21:03:80 | 40:52:18 | + 0:04:04 |
3 | Astillero | 19:09:10 (R) | 21:44:24 | 40:53:34 | + 0:05:20 |
4 | Castro Urdiales | 19:11:10 | 22:13:68 | 41:24:78 | + 0:36:64 |
5 | Cabo da Cruz | 19:59:70 | 21:31:76 | 41:31:46 | + 0:43:32 |
6 | San Juan | 19:50:78 | 21:49:44 | 41:40:22 | + 0:52:08 |
7 | Arkote | 19:30:70 | 23:04:28 | 42:34:98 | + 1:46:84 |
desk. | Pedreña | 19:36:02 | 21:04:32* | 40:40:34* | - 0:08:20* |
- (R) Errekor berria.
Tripulazio irabazlea
- Hondarribia Arraun Elkartea
- Entrenatzailea: Mikel Orbañanos
- Patroia: Joseba Amunarriz
- Arraunlariak: Aritz gallego, Karlos Mendizabal, Asier Puertas, Iñigo Vertiz, Ion Parra, Ramon Olaskoaga, Jose Antonio Olaskoaga, Aitor Mendizabal, Joseba Elizasu, Gorka Puertas, Gonzalo Carrión, Samuel Kanpandegi eta Mikel Orbañanos.
Sailkapen estropada
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Castro Urdiales | 19:18,94 |
2 | Hondarribia | 19:29,30 |
3 | Cabo da Cruz | 19:46,22 |
4 | Orio | 19:47,54 |
5 | Pedreña | 19:47,74 |
6 | Astillero | 19:47,86 |
7 | San Juan | 19:54,42 |
8 | Arkote | 19:55,38 |
9 | Samertolameu | 20:00,58 |
10 | Zumaia | 20:03,38 |
11 | Urdaibai | 20:06,42 |
12 | Isuntza | 20:07,22 |
13 | Getaria | 20:11,18 |
14 | Santurtzi | 20:12,90 |
15 | Mecos | 20:15,10 |
16 | Zierbena | 20:20,94 |
17 | Trintxerpe | 20:21,02 |
18 | Laredo | 20:23,14 |
19 | Zarautz | 20:26,94 |
20 | Ondarroa | 20:30,26 |
21 | San Pedro | 20:57,47 |
22 | Donostia A.L. | 21:31,94 |