2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia
2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia urriaren 9 eta abenduaren 18 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XIV. edizioa izan zen eta bertan, Euskal Herriko 38 bertsolarik hartu zuten parte. XIV. txapelketaren leloa "Pasa Hitza" izan zen. Txapelketak guztira 12 saio izan zituen, horien artean 5 final-laurden, 6 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 18an jokatu zen Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren eta Andoni Egañak irabazi zuen, bere laugarren txapela lortuz.
2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Mota | Bertsolari Txapelketa Nagusia |
Denbora-tarte | 2005eko urriaren 9a - 2005eko abenduaren 18a |
Data | 2005 |
← 2001
| |
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Partehartzaile kopuru | 38 |
Parte-hartzaileak | Aitor Mendiluze Aitor Sarriegi Andoni Egaña Amaia Agirre Amets Arzallus Arkaitz Estiballes Arkaitz Goikoetxea Arriola Asier Otamendi Bixente Gorostidi Ekaitz Goikoetxea Estitxu Arozena Estitxu Eizagirre Etxahun Lekue Fredi Paia Igor Elortza Igor Muniategi Iker Zubeldia Iratxe Ibarra Iñaki Gurrutxaga Iñaki Zelaia Iñigo Izagirre Iñigo Manzisidor Jexux Mari Irazu Jokin Uranga Jon Maia Jon Martin Joxe Juan Zubieta Julen Zelaieta Maialen Lujanbio Miren Artetxe Nahikari Gabilondo Oihane Enbeita Oihane Perea Onintza Enbeita Sustrai Colina Unai Iturriaga Xabier Paya Xabier Silveira |
Irabazlea | |
Parte-hartzaileak
Guztira 38 bertsolarik, 9 epailek eta 8 gai-jartzailek hartu zuten parte.
Bertsolariak
- Aitor Mendiluze
- Aitor Sarriegi
- Andoni Egaña (2001eko txapelduna)
- Amaia Agirre
- Amets Arzallus
- Arkaitz Estiballes
- Arkaitz Goikoetxea
- Asier Otamendi
- Bixente Gorostidi
- Ekaitz Goikoetxea
- Estitxu Arozena
- Estitxu Eizagirre
- Etxahun Lekue
- Fredi Paia
- Igor Elortza
- Igor Muniategi
- Iker Zubeldia
- Iratxe Ibarra
- Iñaki Gurrutxaga
- Iñaki Zelaia
- Iñigo Izagirre
- Iñigo Manzisidor "Mantxi"
- Jesus Mari Irazu
- Jokin Uranga
- Jon Maia
- Jon Martin
- Joxe Juan Zubieta "Etxabe"
- Julen Zelaieta
- Maialen Lujanbio
- Miren Artetxe
- Nahikari Gabilondo
- Oihane Enbeita
- Oihane Perea
- Onintza Enbeita
- Sustrai Colina
- Unai Iturriaga
- Xabier Paya
- Xabier Silveira
Gai-jartzaileak
- Alaitz Rekondo
- Asier Ibaibarriaga
- Inazio Usarralde
- Josu Goikoetxea
- Naroa Sasieta
- Saroi Jauregi
- Unai Elizasu
- Zuriñe Iarritu
Epaileak
- Eneko Bidegain
- Felix Irazustabarrena
- Jon Abril
- Joseba Santxo
- Josu Telleria
- Mikel Aizpurua
- Mirari Azula
- Saioa Mitxelena
- Zigor Leunda
Saioak
Final-laurdenak
Final-laurdenetan 30 bertsolari aritu ziren lehian, guztiak herrialdekako txapelketetan sailkatuak. Bost final-laurden egon ziren eta 6 bertsolari saio bakoitzeko. Puntu gehien batu zituzten bertsolariak finalaurrekoetarako sailkatu ziren.
Lekunberri
Lekunberrikoko final-laurdena Plazaola kiroldegian izan zen, 2005eko urriaren 9ko 17:00etan. Mikel Tabernak aurkeztu zuen saioa.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Amaia Agirre | 688.5 |
Xabier Silveira | 668.5 |
Bixente Gorostidi | 664 |
Estitxu Eizagirre | 651.5 |
Igor Muniategi | 622.5 |
Joxe Juan Zubieta "Portu" | 619.5 |
Idiazabal
Idiazabalgo final-laurdena Igarondo pilotalekuan izan zen, 2005eko urriaren 15eko 18:00etan. Jon Zalduak aurkeztu zuen saioa.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Etxahun Lekue | 706.5 |
Ekaitz Goikoetxea | 703 |
Iñaki Gurrutxaga | 672.02 |
Iker Zubeldia | 672.01 |
Iñigo Izagirre | 643.5 |
Asier Otamendi | 641.5 |
Zornotza
Zornotzako final-laurdena Zelaieta zentroan izan zen, 2005eko urriaren 16ko 17:00etan. Zuriñe Iarrituk aurkeztu zuen saioa.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Jon Martin | 712.5 |
Xabier Paya | 690 |
Iratxe Ibarra | 669.5 |
Miren Artetxe | 659 |
Oihane Enbeita | 635 |
Oihane Perea | 613.5 |
Uztaritze
Uztaritzeko final-laurdena Kiroleta pilotalekuan izan zen, 2005eko urriaren 22ko 17:00etan. Alaitz Rekondok aurkeztu zuen saioa.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Amets Arzallus | 708 |
Fredi Paia | 681 |
Iñigo Manzisidor “Mantxi” | 677.5 |
Jokin Uranga | 676.5 |
Onintza Enbeita | 662 |
Julen Zelaieta | 643 |
Arrasate
Arrasateko final-laurdena Amaia antzokian izan zen, 2005eko urriaren 23ko 17:30etan. Unai Elizasuk aurkeztu zuen saioa.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Aitor Sarriegi | 698 |
Arkaitz Goikoetxea | 678.5 |
Arkaitz Estiballes | 673.5 |
Iñaki Zelaia | 658 |
Estitxu Arozena | 654.5 |
Nahikari Gabilondo | 643 |
Finalaurrekoak
Finalaurrekoetan 18 bertsolari aritu ziren lehian, final-aurrekoetatik sailkatutako 12 bertsolari eta eta 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sei finalista. Finalaurrekoek bi txanda edo itzuli zituzten. Txanda bakoitzak hiruna saio zituen eta saio bakoitzeko sei bertsolarik hartu Zuten parte.
Bi itzulietako puntuak batu ondoren, puntu gehien zituzten zazpi bertsolariak sailkatzen ziren finalerako.
Hendaia
Hendaiako saioa lehen finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 6ko 17:00etan ospatu zen Beltzenia pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Saroi Jauregik aurkeztu zuen saioa.[1]
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Unai Iturriaga | 774 |
Amaia Agirre | 739.5 |
Jokin Uranga | 731.5 |
Fredi Paia | 719 |
Jon Martin | 719 |
Jesus Mari Irazu | 717 |
Markina-Xemein
Markina-Xemeingo saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 12ko 18:00etan ospatu zen Udal pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Bernardo Mandalunizek aurkeztu zuen saioa.[2]
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Amets Arzallus | 788.5 |
Igor Elortza | 772.5 |
Jon Maia | 769 |
Aitor Sarriegi | 735 |
Xabier Paya | 728.5 |
Arkaitz Estiballes | 712 |
Gasteiz
Gasteizko saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 13ko 17:00etan jokatu zen, Mendizorrotzeko pabilioian. Sei bertsolarik hartu zuten parte. Naroa Sasietak aurkeztu zuen saioa.[2]
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Aitor Mendiluze | 763 |
Sustrai Colina | 725.5 |
Arkaitz Goikoetxea | 724 |
Ekaitz Goikoetxea | 712 |
Iñigo Manzisidor “Mantxi” | 689 |
Etxahun Lekue | 780.5 |
Zumarraga-Urretxu
Zumarraga-Urretxuko saioa laugarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 26ko 18:00etan ospatu zen Ederrena pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Saroi Jauregik aurkeztu zuen saioa.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Aitor Mendiluze | 742.5 |
Jesus Mari Irazu | 725 |
Xabier Paya | 722 |
Amaia Agirre | 710.5 |
Arkaitz Estiballes | 699 |
Jon Martin | 692 |
Bera
Berako saioa bosgarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 27ko 17:00etan ospatu zen Eztegara pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Zuriñe Iarrituk aurkeztu zuen saioa.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Amets Arzallus | 778 |
Jon Maia | 741 |
Sustrai Colina | 730 |
Fredi Paia | 725.5 |
Etxahun Lekue | 709.5 |
Iñigo Manzisidor “Mantxi” | 644.5 |
Donostia
Donostiako saioa seigarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko abenduaren 4ko 17:00etan ospatu zen Atano III.a pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Saroi Jauregik aurkeztu zuen saioa.[3]
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Igor Elortza | 733.5 |
Unai Iturriaga | 730 |
Arkaitz Goikoetxea | 723.5 |
Jokin Uranga | 723 |
Aitor Sarriegi | 718 |
Ekaitz Goikoetxea | 702 |
Sailkapena
Postua | Bertsolaria | Puntuak |
---|---|---|
1. | Amets Arzallus | 1.566,5 |
2. | Jon Maia | 1.510,0 |
3. | Igor Elortza | 1.506.0 |
4. | Aitor Mendiluze | 1.505,5 |
5. | Unai Iturriaga | 1.504,0 |
6. | Sustrai Colina | 1.455,5 |
7. | Jokin Uranga | 1.454,5 |
8. | Aitor Sarriegi | 1.453,0 |
9. | Xabier Paya | 1.450,5 |
10. | Amaia Agirre | 1.450,0 |
11. | Arkaitz Goikoetxea | 1.447,5 |
12. | Fredi Paia | 1.444,5 |
13. | Jexux Mari Irazu | 1.442,0 |
14. | Iñigo Manzisidor "Mantxi" | 1.333,5 |
15. | Ekaitz Goikoetxea | 1.414,0 |
16. | Arkaitz Estiballes | 1.411,0 |
17. | Jon Martin | 1.411,0 |
18. | Etxahun Lekue | 1.406,0 |
Finala
Finalean zortzi bertsolari aritu ziren, 2001eko txapelduna zen Andoni Egaña, txapeldunordea zen Maialen Lujanbio eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako lehenengo seirak[4]. Finala hiru saiotan banatu zen. Goizean eta arratsaldean zortziak lehiatu ziren eta ondoren, puntu gehien batu zituzten bi bertsolarien arteko buruz burukoa egin zen. Azkenik, egun osoan puntu gehien lortu zituen bertsolariak irabazi zuen.
Barakaldo (Bilbao Exhibition Centre)
Finala 2005eko abenduaren 18an ospatu zen, Barakaldon, Bilbao Exhibition Centren. Goizeko saioa 11:00etan izan zen, arratsaldekoa berriz, 16:30etan. Finalean zortzi bertsolarik hartu zuten parte, horien artean Andoni Egaña, 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapelduna zenez, zuzenean sailkatua zegoen. Andoni Egañak irabazi zuen, bere laugarren txapela lortuz.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Andoni Egaña | 1796.5 |
Unai Iturriaga | 1746 |
Amets Arzallus | 1206.5 |
Maialen Lujanbio | 1206.5 |
Igor Elortza | 1174 |
Sustrai Colina | 1171.5 |
Aitor Mendiluze | 1156.01 |
Jon Maia | 1156 |
Erreferentziak
- «Jokin Uranga "gustura" Hendaiako hirugarren postuarekin - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- «Markinan, Amets Arzallus buru; Gasteizen, Aitor Mendiluze - bizkaie.biz» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- «Uranga finaletik puntu batera gelditu da - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- Berria. «Bertsolari Txapelketa Nagusia Bilbao Exhibition Centerren jokatuko da abenduaren 18an» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).