2004ko Artizarraren trantsitua

2004ko Artizarraren trantsitua edo iragatea ekainaren 8an gertatutako trantsitua izan zen. Fenomeno astronomiko bat da, non Artizarra Eguzkiaren aurpegitik mugitzen den disko txiki ilun bat bezala agertzen den. Artizarraren iragate guztiak bezala, planeta hau Eguzkiaren eta Lurraren artean jarri zelako gertatu zen. Gure planetaren zati handi batetik ikusi ahal izan zuten.

2004ko Artizarraren trantsitua
MotaArtizarraren trantsitu
Data2004ko ekainaren 8a
2012

Behatzailearen posizioaren arabera, une zehatza ± 7 minututan ere alda daiteke. Artizarraren iragateak aurreikus daitezkeen fenomeno ezohikoen artean daude. Zortzi urteko aldea duten bikoteak dira, eta 121,5 eta 105,5 urteko patroi erregularra dute elkarren segidako bikoteen artean.[1]

Aurreko iragatea 1882ko abenduaren 6an gertatu zen eta hurrengoa 2012ko ekainean.

Hegoaldeko Behatoki Europarrak (ESO) eta Astronomia Hezkuntzarako Europako Elkarteak (EAAE) VT-2004 proiektua abiarazi zuten, Institut de Mécanique Céleste et de Calcul des Éphémérides (IMCCE) eta Parisko Behatokia erakundeekin batera, baita Txekiar Errepublikako Zientzien Akademiaren Institutu Astronomikoa ere. Proiektu honek 2.763 parte-hartzaile izan zituen mundu osoan, 1.000 eskola inguru barne. Parte hartzaileek 149.608.708 km ± 11.835 km unitate astronomikoaren neurketa egin zuten,[2] onartutako balioarekiko % 0,007ko aldea besterik ez zuena.

Ezaugarriak

Iragate guztia Europatik, Asiatik eta ia Afrika osotik ikusten zen. Hasiera ekialdeko Asiatik eta Australiatik ilundu aurretik ikusi zuten. Egunsentiaren ondoren ikusi zuten amaiera, mendebaldeko Afrikatik, Ipar Amerikako ekialdetik eta Hego Amerikako zati handi batetik. Ipar Amerika mendebaldetik, Hego Amerika hegoaldetik, Hawaiitik edo Zeelanda Berritik ez zuten trantsitua inondik ere ikusten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.