2002ko Kontxako Bandera
2002ko Kontxako Bandera (Banderaren 107. ekitaldia, garai hartan 100. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen. Castro Urdialesek lortu zuen garaipena bigarren urtez jarraian.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 2002ko irailaren 1a |
Amaiera | 2002ko irailaren 8a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Castro Urdiales |
Txapeldunordea | Urdaibai |
← 2001 |
2003 → |
Kontakizuna
Castrok jardunaldi biak irabazi zituen patroi Juan Mari Lujanbio pasaitarra zeukala. Bigarren posturako lehia aldiz oso borrokatua izan zen hiru traineru bi segundotan gelditu baitziren. Gipuzkoarren emaitzak eskasak izan ziren ordea, 5. eta 8. arteko postuak bete baitzituzten.
Donostiarren ordezkaria Donostia Arraun Lagunak eta Santiagotarrak taldeen traineru bateratua izan zen Ur-Kirolak eta Kirikori nagusitu baitzitzaien elkarren arteko eliminatorian. Bestalde aipagarria ere bada, 10 urteren ondoren Pasai Donibaneko traineru bateratua aritu zela Kontxako estropadetan.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Astillero Castro Urdiales Donostia Arraun-Santiagotarrak Hondarribia Orio Perillo San Juan Urdaibai |
San José XII La Marinera Lugañene Ama Guadalupekoa Txiki Perillo Erreka Bou Bizkaia |
Jose Manuel Francisco Juan Mari Lujanbio Asier Lopez Joseba Amunarriz Aitor Carrillo Ivan Lema Joseba Arbona Asier Arego |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Castro Urdiales | 19:59:60 | 19:55:08 | 39:54:68 | |
2 | Urdaibai | 20:22:28 | 20:12:52 | 40:34:80 | + 0:40:12 |
3 | Perillo | 20:27:83 | 20:07:94 | 40:35:77 | + 0:41:09 |
4 | Astillero | 20:35:10 | 20:00:99 | 40:36:09 | + 0:41:41 |
5 | Orio | 20:29:34 | 20:17:80 | 40:47:14 | + 0:51:46 |
6 | San Juan | 20:36:06 | 20:16:37 | 40:52:43 | + 0:57:75 |
7 | Hondarribia | 20:55:38 | 20:17:08 | 41:12:46 | + 1:17:78 |
8 | Donostia Arraun-Santiagotarrak | 21:09:72 | 20:34:21 | 41:43:93 | + 1:49:25 |
Tripulazio irabazlea
- Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales
- Entrenatzailea: Jose Luis Korta
- Patroia: Juan Mari Lujanbio
- Arraunlariak: Unai Pérez, David Viñas, Javier Pérez, Agustin Mujika, Pedro Gabancho, Carlos Laza, Sorin Manole, Ionel Sorin, Eneko Van Horenbeke, José Antonio Acebal, Fernando Rua, Iker Pascual eta José Antonio Vázquez.