2002ko Baliko atentatuak

2002ko Baliko atentatuak Indonesiako Bali uharteko Kuta barrutian 2002ko urriaren 12an egindako atentatuak izan ziren. Erasoak uharteko gune turistikoak izan zituen helburu, horretarako turistez betetako diskoteketan lehergailuak jarriz. Guztira 202 pertsona hil ziren, tartean 88 australiar, 38 indonesiar eta bost suediar.

2002ko Baliko atentatuak
Irudia
Map
Motasuicide bombing (en) Itzuli
atentatu
Honen parte daterrorism in Indonesia (en) Itzuli
Data2002ko urriaren 12a
HerrialdeaIndonesia
Pertsona hilak204
Pertsona zaurituak209

Atentatua Jemaah Islamiyah muturreko talde islamiar terroristak burutu zuen eta guztira hiru leherketa izan ziren, atentatu suizida eta auto bonba bat turista guneetan eta lehergailu bat Ameriketako Estatu Batuetako Denpasarreko kontsulatuaren aurrean.

2008ko azaroaren 9an, Imam Samudra, Amrozi Nurhasyim eta Huda bin Abdul Haq hilarazi zituzten atentatuan parte hartzeagatik.

Hildakoak

Guztira 21 herrialdeetako 202 pertsona hil ziren atentatuan[1].


Hildakoak herrialdearen arabera
Herrialdea Hildakoak
Australia 88
Indonesia 38
Erresuma Batua 27
Ameriketako Estatu Batuak 7
Suedia 6
Alemania 6
Herbehereak 4
Frantzia 4
Danimarka 3
Zeelanda Berria 3
Suitza 3
Brasil 2
Kanada 2
Japonia 2
Hego Afrika 2
Hego Korea 2
Ekuador 1
Grezia 1
Irlanda 1
Italia 1
Polonia 1
Portugal 1
Taiwan 1
Ezezaguna 2
Guztira 202

Erreferentziak

  1. Bali death toll set at 202. news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-9-5).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.