2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusia
2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusia urriaren 21 eta abenduaren 16 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XIII. edizioa izan zen eta bertan, Euskal Herriko 36 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 12 saio izan zituen, horien artean 5 final-laurden, 6 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 18an jokatu zen Donostiako Belodromoan eta Andoni Egañak irabazi zuen, bere hirugarren txapela lortuz.
2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Mota | Bertsolari Txapelketa Nagusia |
Denbora-tarte | 2001eko urriaren 21a - 2001eko abenduaren 16a |
Data | 2001 |
2005 → | |
Partehartzaile kopuru | 36 |
Parte-hartzaileak | Ainhoa Agirreazaldegi Aitor Mendiluze Aitor Sarriegi Andoni Egaña Amets Arzallus Amaia Agirre Aritz Lopategi Aritz Zerain Arkaitz Estiballes Arkaitz Goikoetxea Arriola Arkaitz Ugartetxea Arkaitz Zelaia Asier Otamendi Bittor Elizagoien Bixente Gorostidi Ekaitz Goikoetxea Estitxu Arozena Fredi Paia Igor Elortza Igor Muniategi Iñaki Murua Iñigo Olaetxea Jexux Mari Irazu Jokin Sorozabal Jon Maia Joxe Munduate Juanjo Respaldiza Maialen Lujanbio Mikel Mendizabal Nerea Elustondo Oihane Enbeita Ruben Santxez Sustrai Colina Unai Agirre Unai Iturriaga Xabier Silveira |
Irabazlea | |
Parte-hartzaileak
Guztira 36 bertsolarik, 7 epailek eta 9 gai-jartzailek hartu zuten parte.
Bertsolariak
Gai-jartzaileak
- Asier Ibaibarriaga
- Bernardo Mandaluniz
- Igor Aldanondo
- Ixak Etxeberria
- Josu Goikoetxea
- Laxaro Azkune
- Manuel Olano
- Mikel Taberna
- Saroi Jauregi
Epaileak
- Eneko Bidegain
- Felix Irazustabarrena
- Jon Abril
- Joseba Santxo
- Mikel Aizpurua
- Mirari Azula
- Patxi Larretxea
Saioak
- Kanporaketak: Donibane Garazi, Legazpi, Amurrio, Lesaka eta Elorrion izan ziren.
- Finalaurrekoak: Etxarri-Aranatz, Markina-Xemein, Azpeitia, Hendaia, Bilbo eta Tolosan izan ziren.
Finala
Finala Donostiako Belodromoan jokatu zen. Sailkaturiko zazpi bertsolariei Andoni Egaña gehitu zitzaien. Goizeko saioa 11:00-tan hasi zen eta arratsaldekoa 16:30-tan. Buruz burukoa Andoni Egañak eta Maialen Lujanbiok jokatu zuten. Honako hau izan zen azken sailkapena:
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
Txapelduna | Andoni Egaña | 1922,00 |
2 | Maialen Lujanbio | 1906,50 |
3 | Aitor Mendiluze | 1274,50 |
4 | Jon Maia | 1257,50 |
5 | Sustrai Colina | 1256,50 |
6 | Unai Iturriaga | 1252,00 |
7 | Igor Elortza | 1235,50 |
8 | Jexux Mari Irazu | 1222,00 |