2000ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
2000ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 18.Edizioa izan zen. Azaroaren 3tik abenduaren 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, udaletxean eta Enparan dorretxean ere ekintza batzuk egin ziren.
2000ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | antzerki festibal | ||
Honen parte da | Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak | ||
Denbora-tarte | 2000ko azaroaren 3a - 2000ko abenduaren 21a | ||
← 1999
| |||
Kokaleku | Azpeitia | ||
Edizio honetan Gabriel Aresti omendu zen Enparan Dorretxean, bere heriotzaren 25.urteurrena zela eta. Omenaldi ekitaldian Maskarada antzerki taldeak bere lan esanguratsuenen irakurketa antzeztu bat egin zuen eta bere lan bat ere antzeztu zuten. Omenaldi ekintzen baitan, bere bi antzezlan biltzen dituen liburu bat argitaratu zen eta erakusketa bat ere ikusgai izan zen udaletxean. Gainera, irrati lehiaketa ereantolatu zen topaketen baitan eta Gabriel Arestiri buruzkoa izan zen. Lehiaketa hau Herri Irratian izan zen entzungai.
2000ko Ikusleen saria, talde profesionalari, Tentazioa&Tricicle-k jaso zuen, eta talde amateurrari Zurriolako Antzerki Eskolak. Euskal Antzerki Bultzatzaile Saria Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak-Eskola Antzerki Topaketek jaso zuten. Kartelaren egilea Jone Bergara izan zen, lehiaketa bidez.
Irrati lehiaketan Azpeitiko Ikasberri Ikastolak irabazi zuen DBH lehenengo zikloko lehen saria eta Alegiko Aralar Institutuak bigarrena. Bigarren ziklokoa, aldiz, Alegiko Aralar Institutuak irabazi zuen eta Urola Ikastolak bigarrena.
Antzezlanak
Antzezlana | Konpainia | Egilea | Zuzendaritza | Aktoreak | Bestelakoak |
---|---|---|---|---|---|
Emakumearen zapatak (Opera) | Sarobe | Enrique de Santiago | Ramon Agirre, Irene Ojanguren, David Azurza, Izaskun Arruabarrena, Pello Ormazabal, Josu Lopez Soraluze eta musikariak | Libretoa: Enrique de Santiago
Itzulpena: Xanti Gorratxategi Musikagilea: Angel Illarramendi | |
Ez da hain erraza | Tentazioa&Tricicle | Paco Gil | Fernando Bernues, Carlos Zabala | Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti | Itzulpena: Eneko Olasagasti
Ikusleen saria talde profesionalari. |
Lauren eta Hardy zerura bidean | Bederen 1 | Paul Auster | Isidoro Fernandez | Patxi Santamaria, Inazio Tolosa | Itzulpena: Olerti etxea
Musika: Inazio Tolosa |
Kaio luma zikina | Maskarada | Gabriel Aresti | Karlos Panera | Patxo Telleria, Mikel Martinez | |
Agureok ez genuke maitemindu behar | Bederen 1 | Alfonso Rodriguez Castelao | Inazio Tolosa | Patxi Santamaria, Ainhoa Aierbe, Aitor Mazo, Isidoro Fernandez, Esti Korta, Begoña Blanco. Goiz Eder Iturain | Itzulpena: Koldo Izagirre
Musika zuzenean: Tapia eta Leturia |
Gure haurtzaroko lorategia | Zurriolako Antzerki Eskola | Alberto Mirralles | Zuzendaria: Anartz Zuazua
Zuzendari laguntzailea: Joserra Fachado |
Aiora Auzmendi, Arantxa Moñuz, Elixabet Oa, Iñaki Iriarte, Jorge Martin, Aintzane Gamiz | Itzulpena: Ritxi Lizartza
Ikusleen saria talde amateurrari. |
Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona... eta beste lan batzuk | Txalo | Oliver Sacks | Zuzendaria: Ramon Barea
Zuzendari laguntzailea: Patxo Telleria |
Ramon Barea, Paco Sagarzazu, Inaxio Tolosa, Ander Lipus, Itziar Lazkano, Jone Irazabal | Itzulpena: Maribi arrieta, Beatriz Zabalondo, Jose Luis Aranguren
Musika: Inaxio Tolosa |
Novecento "Ozeanoko pianista" | Tanttaka | Alessandro Baricco | Zuzendaria: Fernando Bernues
Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide |
Jose Ramon Soroiz, Iñaki Salvador, Alexander Torres | Itzulpena: Ritxi Lizartza
Musika: Iñaki Salvador |
Baserria (Zarzuela) | Azpeitiko udala | Iñaxio Tolosa | Azpeitiko musika banda, Aretxabaletako abesbatza, Julian Barrenetxea abesbatza, Itsasi dantza taldea | Musika moldaketa eta zuzendaritza: Jose Luis Franzesena | |
Alizia bitxikerien lurraldean | Dar-Dar Produkzioak | Antonio Daniel Garcia. Lewis Carroll-en egokitzapena | Elena Aparicio, Izaskun Lopetegi, Asier Zinkunegi | ||
Paquetito (Kale antzerkia) | Trapu zaharra | Txema Ocioren ideia eta testu batean oinarritua | Santi Ugalde, Patxi Perez, Txubio Fernandez de Jauregi | ||
Txirrikiz | Kukubiltxo | Josu Camara | Josu Camara | Marifeli Etxeandia, Josu Camara, Katrin Schlegen, Iurgi Etxebarria, Javier Obregon | Olazko Amaren Plazatxoan.
Musika egilea: Bixente Martinez Musika interpretazioa: Oskorri |
Eskola antzerkiak
Antzezlana | Ikastetxe edo Taldea |
---|---|
Txoria eta pinua | Xabier Munibe Ikastola (Azkoitia) |
Txanogorritxo | |
Panpin denda | |
Bost ipotx askatasun bila | Berko Institutua (Barakaldo) |
Pernando Amezketarraren pasadizuak | Zumadi Herri Ikastetxea (Amezketa) |
Eskale musikaria | Jakintza Ikastola (Ordizia) |
Mekanikari trebea | Ikasberri Ikastola (Azpeitia) |
Jesus, Maria eta Jose | |
Irteerarik gabe | |
Soinekoa eta legatzak | Maestro Zubeldia Herri Ikastetxea (Portugalete) |
Txanogorritxorenak | Armentia Ikastola (Gasteiz) |
Erreferentziak
Kanpo estekak