2000ko hamarkada
2000ko hamarkadak 2000etik 2009. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
Hamarkadak: | 1990koa - 2000koa - 2010koa |
Urteak: | 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 |
Gertaerak
Zientzia eta teknologia
Gertaerak
- 2001eko irailaren 11an Al Kaidak atentatu suiziden bidez 3.000 pertsona inguru hil zituen AEBetan, bereziki New York Hirian kolpatuz.
- 2004ko abenduaren 26an Indonesiako mendebaldean tsunami erraldoi batek 300.000 pertsona inguru hil zituen.
- 2005eko abuztuaren 28an Katrina urakana bere indar gorenera iritsi zen, New Orleans hirian (AEB) nabarmen kalteak eraginez.
- 2006ko abenduaren 30ean Saddam Hussein exekutatu zuten, Irakeko Gerraren garaian.
- 2009ko urtarrilaren 20an Barack Obamak hartu zuten AEBetako presidentetza, herrialdeko historian lehenengo aldiz arraza zuriko pertsona ez den batek egin zuelarik.
Kirolak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoak burutu zituzten Sydneyn (Australia). Dominei dagokienez, AEBak izan ziren garaileak, bigarrenak Errusia eta hirugarrenak Txina izan zirelarik.
- Uztailaren 28an Felix Iñurrategi hil zen mendi istripuz Gasherbrum IIetik behera zihoala, Himalaietan.
- Urte hartan bertan Joane Somarriba lehenengo txirrindulari euskaldun bilakatu zen Emakumezkoen Frantziako Tourra irabazten, eta guztira hiru aldiz (2001 eta 2003an ere bai).
- 2002ko Munduko Futbol Txapelketan, Hego Korea eta Japonian antolatua, Brasil txapelduna, Alemania txapeldunordea eta Turkia hirugarren postuan gelditu ziren.
- Urte hartan bertan Alberto Iñurrategik 14. zortzimilakora igotzea lortu zuen, Annapurnako tontorrera iritsita.
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoak burutu zituzten Atenasen (Grezia). Dominei dagokienez, AEBak izan ziren garaileak, bigarrenak Txina eta hirugarrenak Errusia izan zirelarik.
- 2006ko Munduko Futbol Txapelketan, Alemanian antolatua, Italia txapelduna, Frantzia txapeldunordea eta Alemania hirugarren postuan gelditu ziren.
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoak burutu zituzten Beijingen (Txina). Dominei dagokienez, herrialde antolatzailea izan zen garailea, bigarrenak AEBak eta hirugarrenak Errusia izan zirelarik.
Pertsona esanguratsuak
- George W. Bush presidente estatubatuarra, 2001etik 2009 arte alderdi errepublikarrarekin. Bere agintaldian gertatu ziren 2001eko irailaren 11ko atentatuak AEBetan, eta horren ondoren Afganistango inbasioa eta Irakeko Gerra etorri ziren. Halaber, krisialdi ekonomiko sakonean sartu zen hala bere herrialdea nola mundu osoa ere.
- Lula da Silva presidente brasildarra, 2002 eta 2006an izendatuta, 'Partido dos Trabalhadores' alderdi sozialistarekin.
Kultura
- 2009ko urriaren 14an Kirmen Uribek Espainiako Narratiba Saria jaso zuen "Bilbao-New York-Bilbao" liburuagatik.
Moda
Hamarkada Y2K moda futuristarekin hasi zen, milurteko berriaren inguruko hypean eraiki zena. Estilo ilun eta liskar hau ezaguna izan zen irailaren 11ra arte eta moda informalak aktualitatea egin zuen arte.[1] Bi sexuen artean oso ezagunak ziren karga galtza zabalak.[2] Zama galtza zabalak oso ezagunak izan ziren bi sexuen artean[2] 2000ko hamarkadaren hasieran eta erdialdean 2007ko amaierara arte. Galtza elefante-hankadunak izan ziren emakumeen praka estilo nagusiena 2006. urtera arte, praka jantziak ospea handitzen hasi ziren arte.[3] 1990eko hamarkadaren amaierako estiloko galtza zabalak 2000ko hamarkadaren hasieran ezagunak izan ziren, baina 2003rako botatako galtzak eta bakeroak estandar bihurtu ziren gizonen artean[4] 2008ra arte.
Erreferentziak
- .
- .
- .
- .