2. linea (Shanghaiko metroa)
Shanghaiko metroaren 2. linea 1999ko urriaren 28an zabaldu zen, eta Shanghaiko metroan eraikitako bigarren tartea izan zen. 2010. urtean zehar Shanghai Hongqiao nazioarteko aireportua eta Shanghai Pudong nazioarteko aireporturako luzapenak zabalduko dira.
Irekiera | 1999ko urriaren 28an |
Nork kudeatuta | Shanghai No.2 Metro Operation Co. Ltd. |
Geltokiak | 29 |
Azken luzapena | 2010eko apirilaren 8an |
Luzera totala | 63,8 Km |
Zabalera | 1.435mm |
Abiadura | 80 km/h |
Maiztasuna | 3' / 4' |
Gaur egun, 1. linearekin batera hiriko metroan erabilera handiena duen linea da eta egunero milioi bat pertsona baino gehiagok hartzen dute. 2009ko abenduaren 31an, metro-sarean hainbat tarte berri zabaldu ziren egun berean, bigarren linea 1,23 milioi pertsonek erabili zuten.
Lotuneak
Geltokia | Linea |
---|---|
People's Square | 1, 8 |
Jing'an tenplua | 7 |
Zhongshan parkea | 3, 4 |
Century Avenue | 4, 6, 9 |
Longyang kalea | 7 |
Jiangsu kalea | 11 |
Luzapenak
Sakontzeko, irakurri: «Shanghaiko metroaren luzapenaren kronologia»
- 1999ko urriaren 28an, metroaren bigarren linea inauguratu zen Zhong Shan parkearen eta Long Yang kalearen artean (16,4 kilometro eta 12 geltoki).
- 2000ko abenduaren 26an, Long Yang kalea - Zhang Jiang tartea zabaldu zen (2,8 kilometro eta 2 geltoki).
- 2006ko abenduaren 30ean, Zhong Shan parkea - Song Hong kalea tartea zabaldu zen (6,8 kilometro).
- 2010eko otsailaren 24an, Zhangjiang Hi-Tech Park - Guanglan kalea tartea zabaldu zen, bi geltoki berri zabaldu zirelarik. (3,8 kilometro).
- 2010eko martxoaren 15ean, Songhong Road - Xujing tartea zabaldu zen, (8 kilometro eta bi geltoki).
- 2010eko apirilaren 8an, Guanglan kalea - Pudongeko aireportua, (26,8 kilometro eta 8 geltoki).
Ordutegia eta maiztasuna
Trenak goizeko seietatik gaueko hamarrak arte ibiltzen dira. Astegunetan maiztasuna jendetza orduetan 3 minutukoa da, eta gainontzeko orduetan 4 minutukoa.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.