1999ko abuztuaren 11ko eguzki eklipsea
1999ko abuztuaren 11ko eguzki eklipsea eklipse osoa izan zen. Eguzki eklipse bat Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean igarotzen denean gertatzen da, Lurrean dagoen ikusle batentzat Eguzkiaren argia osorik edo zati batean estaliz. Eguzki eklipse oso bat gertatzen da Ilargiaren itxurazko diametroa Eguzkiarena baino handiagoa denean, zuzenean eguzkiarne argi guztia blokeatuz, eta eguna iluntasunean bilakatuz. Osotasuna Lurraren gainean oso esparru estuan gertatzen da, eta eguzki eklipse partziala bere inguruan milaka kilometrotan zehar hedatzen da.
1999ko abuztuaren 11ko eguzki eklipsea | |
---|---|
Osotasuna | |
Map | |
Eklipse mota | |
Mota | Osoa |
Gamma | 0.5062 |
Magnitudea | 1.0286 |
Eklipse maximoa | |
Iraupena | 2m 23s |
Koordenatuak | 45.1N 24.3E |
Bandaren zabalera maximoa | 112 km |
Denborak (UTC) | |
Eklipse maximoa | 11:04:09 |
Erreferentziak | |
Saros | 145 (77(e)tik 21) |
Katalogoa # (SE5000) | 9506 |
1,029ko magnitudea izan zuen. Eklipse osoaren iraupenik handiena Errumanian izan zen eta 2 minutu eta 23 segundoko iraupena izan zuen. Europan 1990eko uztailaren 22ko eguzki eklipsearen ondotik lehen eguzki eklipse osoa izan zen.
Europako leku askotan eguraldi txarra izan arren, ikusle gehien izandako eguzki-eklipseetako bat izan zen.[1]