1999ko Urkiolako Igoera

1999ko Urkiolako Igoera bizkaitar lasterketa honen XXV. ekitaldia izan zen. Abuztuaren 8an egin zen. Talde profesionalez aparte, Banaka eta Cafes Baque talde amateurrak ere parte hartu zuten. Hala ere, epaileek bigarren talde honetako hiru txirrindulariei (Iker Camaño, Arkaitz Areitio eta Aitor Galdos) parte hartzea galearazi zieten. Txirrindulari hauek, ezin izan zuten lehiatu eta kanporatuak izan ziren 23 urte azpiko kategorian hiru urtez egon ez zirelako. Txirrindulariak eguerdiko ordu batean atera ziren 160 km-ko ibilbidea egiteko. Egun honetan, 15 taldetako 123 txirrindularik parte hartu zuten, eta horietatik, 71 amaitu zuten.

1999ko Urkiolako Igoera
Datu orokorrak
Lasterketa25. Urkiola Igoera
Data1999.eko abuztuak 8
Luzera160 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaDurango
Helduera-lekuaUrkiolako santutegia
Emaitzak
TxapeldunaITA Leonardo Piepoli (Banesto)
TxapeldunordeaESP Francisco Tomás García (Vitalicio Seguros-Grupo Generali)
HirugarrenaESP José María Jiménez (Banesto)
Eskalatzailerik onenaESP José María Jiménez (Banesto)
Talderik onenaESP Banesto (txirrindularitza taldea)
19982000
Dokumentazioa

Urte horretan, 15 taldek hartu zuten parte eta txirrindulari ospetsuak lehiatu zuten. Adibidez, Joseba Beloki, Francesco Casagrande (Donostia klasikoko irabazlea), Oscar Camenzind, Aitor Osa eta abar. Piepoli ez etortzekotan zen, baina lasterketaren bezperan, izena eman zuen.

Urkiolako lehenengo pasaeran, Aitor Osa bakarra izan zen. Atzetik, 13 txirrindulari talde bat pasa zen. Piepoli eta José María Jiménez talde honetatik kanpo geratu ziren eta Aitor Osa (Banesto taldekoa) gelditu zen hauek laguntzeko. Lan ona egin ostean, Aitorrek azken ahalegina egin zuen Urkiolako lehenengo aldapan. Berehala harrapatu zuten eta hala ere, zazpigarren postua lortu zuen.

Banesto taldeak, bi txirrindularirekin, abantaila izan zuen azkenengo igoeran eta irabaztea lortu zuen.

Taldeak

Sailkapen Nagusia

  1. Leonardo Piepoli (Banesto) 3h 58min33s.
  2. Francisco Tomás García (Vitalicio Seguros) 33s-ra.
  3. José María Jiménez (Banesto) 37s-ra.
  4. Gianluca Valoti (Polti) 39s-ra.
  5. Massimo Domnati (Vini Caldirola) 48s-ra.
  6. Daniel Atienza (Polti) 1min 1s-ra.
  7. Aitor Osa (Banesto) 1min 9s-ra.
  8. Aleksandr Xefer (Riso Scotti) 1min 15s-ra.
  9. Kurt Van de Wouwer (Lotto) 1min 23s-ra.
  10. Carlos Sastre (Once) 1min 31s-ra.

Tarteko Helmugetako Sailkapena

  1. Ramón Medina (Vitalicio Seguros).

Sprint Berezien Sailkapena

  1. Ramón Medina (Vitalicio Seguros).

Mendiko Sailkapena

  1. José María Jiménez (Banesto).

Taldekako Sailkapena

  1. Banesto
  2. Vitalicio Seguros.
  3. Once

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.