1998ko Espainiako Itzulia

1998ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 53. edizioa izan zen. 1998ko irailak 6 eta 27 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3774 kilometroko ibilbidea eginez Kordoba eta Madril artean, garailea izan zen Abraham Olano gipuzkoarrak, batez beste, 40,262 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

1998ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa53. Espainiako Vuelta
TxapelketaEspainiako Vuelta
Etapak22
Datakirailak 5 – 1998.eko irailak 27
Luzera3.774 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaKordoba
Helduera-lekuaMadril
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak108
Bataz besteko abiadura40,262 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Abraham Olano (Banesto)
TxapeldunordeaESP Fernando Escartín (Kelme-Costa Blanca)
HirugarrenaESP José María Jiménez (Banesto)
Puntukako sailkapenaITA Fabrizio Guidi (Polti)
Eskalatzailerik onenaESP José María Jiménez (Banesto)
Etapa hegalariakITA Giancarlo Raimondi (Brescialat-Liquigas)
Talderik onenaESP Banesto
19971999
Dokumentazioa

Aurreko bi edizioen garailea izan zen Alex Zülle suitzarra zen faborito nagusia. Bere arerio nagusiak Abraham Olano, Fernando Escartín eta Laurent Jalabert ziren.

Frantziako lurraldea igarotzen zuten Pirinioetako etapak soilik Espainiako lurraldea igaro zezaten aldatu ziren, izan ere, oraindik oso berria baitzegoen Tourrean gertatutako Festina kasua, eta balizko kontrolak aurreikusten ziren Frantzian, baita txirrindularien plantoak ere kontrol horien aurrean. Euren jatorrizko ibilbidea egiterik egon ez zen etapa horietan Quebrantahuesas klasikoa zikloturistaren antzeko etapa bat egitea aurreikusi zen.

6. etapa izan zen edizio honetako lehen etapa garrantzitsua. José María Jiménezek etapa garaipena eta maillot horia lortu zituen, lidertza hiru egun beranduago ospatu zen erlojupekoan galduko zuen arren, bere taldekide zen Abraham Olanoren mesedetan. Chavak nahiko denbora galdu zuen erlojupekoan, eta korrika eta presaka denbora hori mendiko etapetan berreskuratzen joan behar izan zuen.

Beste hiru etapa garaipenekin, José María Jiménez berriz jarri zen lider Navacerradan amaitu zen etapan. Alabaina, sailkapen nagusian Olanorekiko zuen abantaila segundo gutxi batzuetakoa baino ez zen, eta azkenaurreko etapako erlojupekoan anoetarrak behin betiko berreskuratu zuen lidertza, edizio hau irabaziz. Fernando Escartín, aurreko edizioan bezala, bigarren izan zen, eta José María Jiménezek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, horretaz gain lau etapa garaipen eta mendiko sailkapena ere lortu zituelarik.

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
Festina - LotusAlex Zülle
Avianca - TelecomJosé Castelblanco
BanestoAbraham Olano
Brescialat - LiquigasMariano Piccoli
Cantina TolloSerhiy Honchar
CasinoArturas Kasputis
CofidisMaurizio Fondriest
Credit AgricoleChris Boardman
Estepona - BrepacEleuterio Anguita
Euskaltel-EuskadiIgor González de Galdeano
Kelme - Costa BlancaFernando Escartín
Taldea Taldeko liderra
Lotto - MobistarAndrei Tchmil
Mapei - BricobiFrank Vandenbroucke
ONCE - Deutsche BankLaurent Jalabert
PoltiGiuseppe Guerini
Post Swiss TeamNiki Aebersold
RabobankMichael Boogerd
SaecoDario Frigo
TelekomAndreas Klöden
TVM - Farm FritesJeroen Blijlevens
US Postal ServiceLance Armstrong
Vitalicio SegurosÁngel Casero

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.airailak 5Kordoba - Kordoba161,7Suitza Markus ZbergSuitza Markus Zberg
2.airailak 6Kordoba - Cádiz234,6Herbehereak Jeroen BlijlevensSuitza Markus Zberg
3.airailak 7Cádiz - Estepona192,6Estonia Jaan KirsipuuFrantzia Laurent Jalabert
4.airailak 8Málaga - Granada173,5Italia Fabrizio GuidiItalia Fabrizio Guidi
5.airailak 9Olula del Río - Murtzia165,5Herbehereak Jeroen BlijlevensItalia Fabrizio Guidi
6.airailak 10Murtzia - Xorret de Catí Mendiko etapa201,5Espainia José María JiménezEspainia José María Jiménez
7.airailak 11Alacant - Valentzia185Italia Giovanni LombardiEspainia José María Jiménez
8.airailak 12Palma Mallorcakoa - Palma Mallorcakoa181,5Italia Fabrizio GuidiEspainia José María Jiménez
9.airailak 13Alcúdia - Alcúdia39,5 (banakako erlojupekoa)Euskal Herria Abraham OlanoEuskal Herria Abraham Olano
10.airailak 15Vich - Andorra Andorra (Palgo Estazioa) Mendiko etapa199,3Espainia José María JiménezEuskal Herria Abraham Olano
11.airailak 16Andorra Andorra la Vella - Cerler Mendiko etapa186Espainia José María JiménezEuskal Herria Abraham Olano
12.airailak 17Benasque - Jaka (Canfranceko nazioarteko tren geltokia) Mendiko etapa187Italia Gianni BugnoEuskal Herria Abraham Olano
13.airailak 18Sabiñánigo - Sabiñánigo208,5Errusia Andrei ZintchenkoEuskal Herria Abraham Olano
14.airailak 19Biescas - Zaragoza155,5Alemania Marcel WüstEuskal Herria Abraham Olano
15.airailak 20Zaragoza - Soria178,7Errusia Andrei ZintchenkoEuskal Herria Abraham Olano
16.airailak 21Soria - Neilako aintzira beltza Mendiko etapa143,7Espainia José María JiménezEuskal Herria Abraham Olano
17.airailak 22Burgos - León188,5Alemania Marcel WüstEuskal Herria Abraham Olano
18.airailak 23León - Salamanca223Italia Fabrizio GuidiEuskal Herria Abraham Olano
19.airailak 24Ávila - Segovia Mendiko etapa170,4Espainia Roberto HerasEuskal Herria Abraham Olano
20.airailak 25Segovia - Navacerrada mendatea Mendiko etapa206Errusia Andrei ZintchenkoEspainia José María Jiménez
21.airailak 26Fuenlabrada - Fuenlabrada39 (banakako erlojupekoa)Suitza Alex ZülleEuskal Herria Abraham Olano
22.airailak 27Madril - Madril163Suitza Markus ZbergEuskal Herria Abraham Olano

Sailkapenak

Sailkapen orokorra

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Abraham Olano gold jersey, general classificationEU Euskal HerriaBanesto93 o 44 min 08 s
2. Fernando Escartín ESP EspainiaKelme-Costa Blanca+ 1 min 23 s
3. José María Jiménez ESP EspainiaBanesto+ 2 min 12 s
4. Lance Armstrong USA Ameriketako Estatu BatuakUS Postal ServiceDQ
5. Laurent Jalabert FRA FrantziaONCE+ 2 min 37 s
6. Roberto Heras ESP EspainiaKelme-Costa Blanca+ 2 min 58 s
7. Álvaro González de Galdeano EU Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 5 min 51 s
8. Alex Zülle SUI SuitzaFestina-Lotus+ 6 min 05 s
9. Marco Serpellini ITA ItaliaBrescialat-Liquigas+ 8 min 58 s
10. Marcos Serrano ESP EspainiaKelme-Costa Blanca+ 10 min 17 s
11. Richard Virenque FRA FrantziaFestina-Lotus+ 13 min 33 s
12. Jon Odriozola EU Euskal HerriaBanesto+ 14 min 05 s
13. Manuel Beltrán ESP EspainiaBanesto+ 16 min 42 s
14. Andrei Zintchenko RUS ErrusiaVitalicio Seguros+ 19 min 14 s
15. José Castelblanco COL KolonbiaAvianca-Telecom+ 21 min 28 s
16. Oscar Camenzind SUI SuitzaMapei-Bricobi+ 22 min 25 s
17. David Plaza ESP EspainiaCofidis-Le Crédit par Téléphone+ 26 min 00 s
18. Fabrice Gougot FRA FrantziaCasino+ 30 min 05 s
19. Gilberto Simoni ITA ItaliaCantina Tollo-Alexia Alluminio+ 30 min 32 s
20. Félix García Casas ESP EspainiaFestina-Lotus+ 31 min 58 s
21. Mirco Gualdi ITA ItaliaPolti+ 36 min 01 s
22. Aitor Osa EU Euskal HerriaBanesto+ 36 min 39 s
23. Iñaki Aiarzaguena EU Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 40 min 55 s
24. Ángel Castresana ESP EspainiaEuskaltel-Euskadi+ 44 min 28 s
25. Claus Michael Moller DEN DanimarkaTVM-Farm Frites+ 45 min 06 s


Puntukako sailkapena

Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Fabrizio Guidi red jersey, points classificationITA ItaliaPolti206 pt.ak
2. Laurent Jalabert FRA FrantziaONCE158 pt.ak
3. José María Jiménez white jersey, mountains classificationESP EspainiaBanesto127 pt.ak
4. Marcel Wüst GER AlemaniaFestina-Lotus124 pt.ak
5. Markus Zberg SUI SuitzaPost Swiss Team115 pt.ak
6. Roberto Heras ESP EspainiaKelme-Costa Blanca108 pt.ak
7. Fernando Escartín ESP EspainiaKelme-Costa Blanca102 pt.ak
8. Giancarlo Raimondi ITA ItaliaBrescialat-Liquigas102 pt.ak
9. Andrei Zintchenko RUS ErrusiaVitalicio Seguros101 pt.ak
10. Abraham Olano gold jersey, general classificationEU Euskal HerriaBanesto96 pt.ak


Mendiko sailkapena

Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. José María Jiménez white jersey, mountains classificationESP EspainiaBanesto184 pt.ak
2. Laurent Jalabert FRA FrantziaONCE93 pt.ak
3. Fernando Escartín ESP EspainiaKelme-Costa Blanca92 pt.ak
4. Roberto Heras ESP EspainiaKelme-Costa Blanca75 pt.ak
5. Alex Zülle SUI SuitzaFestina-Lotus62 pt.ak
6. Richard Virenque FRA FrantziaFestina-Lotus20 pt.ak
7. José Luis Rubiera ESP EspainiaKelme-Costa Blanca59 pt.ak
8. Santiago Blanco ESP EspainiaVitalicio Seguros56 pt.ak
9. Oscar Camenzind SUI SuitzaMapei-Bricobi54 pt.ak
10. Juan Carlos Vicario Barberá ESP EspainiaEstepona en Marcha-Cafés Toscaf48 pt.ak


Taldekako sailkapena

Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Banesto ESP Espainia281 o 14 min 43 s
2. Kelme-Costa Blanca ESP Espainia+ 8 min 58 s
3. Festina-Lotus FRA Frantzia+ 28 min 59 s
4. Vitalicio Seguros ESP Espainia+ 46 min 10 s
5. Euskaltel-Euskadi ESP Espainia+ 1 o 04 min 17 s
6. ONCE ESP Espainia+ 1 o 06 min 36 s
7. Avianca-Telecom COL Kolonbia+ 1 o 41 min 49 s
8. Casino FRA Frantzia+ 2 o 30 min 29 s
9. Brescialat-Liquigas ITA Italia+ 2 o 48 min 23 s
10. Post Swiss Team SUI Suitza+ 3 o 07 min 14 s


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.