1997ko Kontxako Bandera
1997ko Kontxako Bandera (Banderaren 102. ekitaldia, garai hartan 95. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 14ean jokatu zen, Orio Arraunketa Elkarteak bere 28. Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1997ko irailaren 7a |
Amaiera | 1997ko irailaren 14a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Koxtape |
← 1996 |
1998 → |
Kontakizuna
Orio nagusitu bazen ere, bigarren jardunaldian bi denborarik onenak lehen txandako Tirán eta Koxtapek egin zituzten. Aipatzekoa da aurreneko aldiz lau traineru pasaitar sailkatu zirela Banderaren lehiarako.
Donostiarren ordezkaria Donostia Arraun Lagunak izan zen, abuztuaren 16ko klasifikatorioan Ur-Kirolak eta Fortuna gainditzeagatik.
Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 23 traineru aritu ziren lanean, 13 gipuzkoar, lau bizkaitar, bina galiziar eta kantabriar eta lapurtar eta asturiar bana. Oriok irabazi zuen hau ere, Tiránen aurretik.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Donibaneko Arraunlariak Donostia Arraun Lagunak Hondarribia Illunbe Koxtape Orio San Pedro Tirán |
La Navarra Lugañene Txirrita Paco Rabanne Erreka Kanpa Libia Tirán |
Juan Mari Lujanbio Asier Lopez Aitor Carrillo Xabier Agirre Joseba Arbona "Txiki" Larrañaga eta J.L. Korta Juan Carlos Fontan J. M. Francisco |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 20:08:81 | 20:52:39 | 41:01:20 | |
2 | Koxtape | 20:28:78 | 20:46:07 | 41:14:85 | + 0:13:65 |
3 | Donibaneko Arraunlariak | 20:11:45 | 21:06:75 | 41:18:20 | + 0:17:00 |
4 | Tirán | 20:38:49 | 20:43:23 | 41:21:72 | + 0:20:52 |
5 | San Pedro | 20:27:77 | 20:54:36 | 41:22:13 | + 0:20:93 |
6 | Hondarribia | 20:19:16 | 21:25:55 | 41:44:71 | + 0:43:51 |
7 | Illunbe | 20:47:07 | 21:19:73 | 41:06:80 | + 1:05:60 |
8 | Donostia Arraun Lagunak | 21:31:01 | 21:40:25 | 43:11:26 | + 2:10:06 |
Tripulazio irabazlea
- Orio Arraunketa Elkartea
- Entrenatzailea: Jose Luis Korta
- Patroiak: Jose Luis Korta, sailkapen estropadan Juan Mari Larrañaga "Txiki" aritu zen.
- Arraunlariak: Mikel Orbañanos, Asier Puertas, Jokin Otxotorena, Santi Zabaleta, Inaki Manterola, Jose Antonio Olaskoaga, Ramon Elizondo, Patxi Francés, Jose Luis Agirre, Ibon Urbieta, Agustin Mujika, Migel Anjel Lizarralde eta Iñigo Arruti.
Sailkapen estropada
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Orio | 19:29,85 |
2 | Tiran | 19:42,16 |
3 | Donibaneko Arr. | 19:51,00 |
4 | Koxtape | 19:52,12 |
5 | San Pedro | 19:55,30 |
6 | Hondarribia | 19:55,88 |
7 | Trintxerpe | 19:57,44 |
8 | Mecos | 20:05,23 |
9 | Getaria | 20:06,06 |
10 | Ondarroa | 20:13,24 |
11 | Raspas | 20:14,75 |
12 | Zarautz | 20:21,90 |
13 | Zierbena | 20:31,53 |
14 | Arkote | 20:34,84 |
15 | Castropol | 20:36,95 |
16 | Santander/Santoña | 20:40,22 |
17 | Zumaia | 20:41,78 |
18 | Pedreña | 20:49,04 |
19 | Santiagotarrak | 20:54,53 |
20 | Fortuna | 21:00,34 |
21 | Hernani | 21:00,68 |
22 | Ur Kirolak | 21:02,15 |
23 | Ur Joko | 21:53,59 |