1996ko Espainiako Itzulia
1996ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 51. edizioa izan zen. 1996ko irailak 7 eta 29 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3898 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Alex Züllek batez beste, 39,986 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Valentzian hasi eta Madrilen amaitu zen.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 51. Espainiako Vuelta | ||
Datak | irailak 7 – 1996.eko irailak 29 | ||
Luzera | 3.947 km | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Irteera-lekua | Valentzia | ||
Helduera-lekua | Madril | ||
Taldeak | 19 | ||
Parte-hartzaileak | 180 | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Alex Zülle (ONCE) | ||
Txapeldunordea | Laurent Dufaux (Festina-Lotus) | ||
Hirugarrena | Tony Rominger (Mapei-GB) | ||
Puntukako sailkapena | Laurent Jalabert (ONCE) | ||
Eskalatzailerik onena | Tony Rominger (Mapei-GB) | ||
Etapa hegalariak | Jürgen Werner (Deutsche Telekom) | ||
Talderik onena | Polti | ||
◀1995 | 1997▶ | ||
Dokumentazioa |
Tony Rominger 1995eko Italiako Giroa irabazi ondoren handi egin zuen Itzulira itzuli zen. Aurrean, ONCE taldea zuen, aurreko edizioko garailea izan zen Laurent Jalabertekin eta Alex Züllerekin. Miguel Indurain, bost aldiz Frantziako Tourraren irabazlea izan zena, irabazteko falta zitzaion Itzuli Handi bakarra irabaztera joan zen, bere seigarren Tourra jarraian irabazteko saiakeran huts egin ondoren.
Itzuliko lehen egunak lasai igaro ziren faboritoentzat, esprint ugarirekin amaituz etapak. Maillot horia zenbait esprinterren artean pasatzen joan zen tarteko helmugetan eta helmugan lortutako bonifikazioen ondorioz.
Lehen erlojupekoa, 46 kilometrokoa, 10. etapan ospatu zen eta azken garaipenerako faboritoen arteko lehen lehia izan zen. Romingerrek irabazi zuen etapa, Zülle bigarren geratuz 2 segundura eta Indurain 3. 27ra. Gainontzeko txirrindulariak oso urruti geratu ziren. Alabaina, sailkapen nagusian egoera oso ezberdina zen, Rominger jada Zülle eta Indurainengandik nahiko aldendua baitzegoen. Jalabert eurengandik gertu zegoen, hirugarren postuan.
12. etapan, Narancon amaitu zena, Miguel Indurainen aurkako lehen kolpea gertatu zen, Züllerekiko minutu bat galdu zuelarik, eta sailkapen nagusian jada bi minutura zegoen, hirugarren postuan. Zülle eta Jalabert lasterketa nahiko lasai agintzera pasa ziren.
Hurrengo egunean, Covadongako aintziretako etapan, Indurain erretiratu egin zen, publikoa harrituta utziz, lasterketako liderraren atzetik atzeratua zihoanean. Vuelta ONCE taldearen esku geratu zen. Hirugarren sailkatua, Laurent Dufaux, Züllerengandik bost minutu baino gehiagora zegoen.
Pirinioetako etapa bakarra, Cerlergo estazioan amaitu zena, soilik ONCEk bere nagusitasuna frogatzeko balio izan zuen. Alabaina, 19. etapan Jalabertek minutu asko galdu zituen eta bidea libre utzi zion Zülleri honek bere lehen Espainiako Itzulia irabaz zezan.
21. etapan jokatu zen erlojupekoak Tony Romingerrek bere bigarren etapa garaipena eta sailkapen nagusian 3. postua lortzeko balio izan zuen.
Azkenik, podiuma erabat suitzar jatorrikoa izan zen, Alex Zülle garaile bezala, Laurent Dufaux bigarren postuan eta Tony Rominger hirugarrenean, azken honek mendiko sailkapena ere irabazi zuelarik.
Etapak
Taldeak
|
|
Sailkapenak
Sailkapen nagusia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Puntukako sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Mendiko sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Tarteko helmugen sailkapena | |||||
---|---|---|---|---|---|
|
Taldekako sailkapena | |||||
---|---|---|---|---|---|
|