1995eko Kontxako Bandera
1995eko Kontxako Bandera (Banderaren 100. ekitaldia, garai hartan 93. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 3 eta 10ean jokatu zen, Donibaneko Arraunlariak taldeak bere Kontxako Bandera bakarra eskuratu zuen, Pasai Donibaneko traineruentzat 9.a ere bazena. Bi egunetako errekorra ere ezarri zuen, 39:14:88 eta hamarkada bat iraun zuen.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1995eko irailaren 3a |
Amaiera | 1995eko irailaren 10a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Donibaneko Arr. |
Txapeldunordea | Orio |
← 1994 |
1996 → |
Kontakizuna
Donibaneko Arraunlariak lehen jardunaldian nagusitu zen eta orduan lortutako abantailari esker nahikoa izan zuen bigarren jardunaldian hirugarren egitearekin. Estropada azkarrak izan ziren, lehen lau traineruek ordurarteko bi egunetako errekorra gainditzea lortu baitzuten.
Donostiarren ordezkaria Ur-Kirolak izan zen, abuztuaren 17ko klasifikatorioan Fortuna gainditzeagatik.
Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 19 traineru aritu ziren lanean, 13 gipuzkoar, lau bizkaitar, bi kantabriar eta galiziar eta asturiar bana. Orio izan zen irabazlea San Pedro eta Ondarroaren aurretik.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Donibaneko Arraunlariak Hondarribia Koxtape Ondarroa Orio San Pedro Santurtzi Ur-Kirolak |
La Navarra Ama Guadalupekoa Erreka Antiguako Ama Kanpa Libia Sotera Koruko Ama |
Juan Mari Lujanbio Aitor Carrillo Joseba Arbona Asier Lopez Jose Luis Korta Juan Carlos Fontan Jesus Fdez, Cirilo "Roke" Oskar Rodriguez |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Donibaneko Arraunlariak | 19:33:81 | 19:41:07 | 39:14:88 (R) | |
2 | Orio | 19:47:37 | 19:32:79 | 39:20:16 | + 0:05:28 |
3 | San Pedro | 19:39:87 | 19:44:13 | 39:24:00 | + 0:09:12 |
4 | Hondarribia | 19:53:53 | 19:37:51 | 39:31:04 | + 0:16:16 |
5 | Ondarroa | 20:09:96 | 19:56:52 | 40:06:48 | + 0:51:60 |
6 | Santurtzi | 20:14:04 | 20:11:66 | 40:25:70 | + 1:10:82 |
7 | Koxtape | 20:45:00 | 20:07:10 | 40:52:10 | + 1:37:22 |
8 | Ur-Kirolak | 20:48:79 | 20:53:24 | 41:42:03 | + 2:27:15 |
- (R) Errekor berria.
Tripulazio irabazlea
- Donibaneko Arraunlariak
- Entrenatzailea: Josetxo Arrizabalaga
- Patroia: Juan Mari Lujanbio
- Arraunlariak: Juan Mari Etxabe, Tomás Arostegi, Gabi Larrinaga, José Manuel Azkue, Joseba Fernandez, José Miguel Beraza, Isidoro Sistiaga, Luis Goñi, Mikel Escribano, Iñaki Mendizabal, Valentín Buldain, Urko Arraras eta Patxi Aldasoro.
Fibrazko traineruak
Urte honetan Arraunketako Euskal Federakuntzak fibrazko trainerua erabiltzen utzi zuen[1] eta elkarteek honen aldeko apustu nabaria egin zuten. Ur-Kirolak izan zen lehen jardunaldian egurrezko Fontanen traineruaz arraun egin zuen bakarra. Bigarren jardunaldirako Cuestaren fibrazko trainerua utzi zion Santiagotarrak taldeak. Hona hemen elkarte bakoitzak erabilitako traineruaren egileak:
- Cuesta: Donibaneko, Orio eta Ur-Kirolak.
- Fontán: San Pedro.
- Olaziregi: Hondarribia eta Koxtape.
- Amilibia: Ondarroa eta Santurtzi.
Sailkapen estropada
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Orio | 21:47,86 |
2 | San Pedro | 21:58,58 |
3 | Ondarroa | 22:09,95 |
4 | Donibaneko Arr. | 22:10,01 |
5 | Hondarribia | 22:21,13 |
6 | Santurtzi | 22:26,00 |
7 | Koxtape | 22:49,91 |
8 | Santoña | 22:55,56 |
9 | Castropol | 23:01,74 |
10 | Getaria | 23:10,97 |
11 | Trintxerpe | 23:29,01 |
12 | Raspas | 23:29,61 |
13 | Hernani | 23:46,07 |
14 | Zumaia | 23:50,25 |
15 | Tiran | 23:52,26 |
16 | Santiagotarrak | 24:04,86 |
17 | Santander | 24:25,99 |
18 | Fortuna | 24:56,38 |
19 | Isuntza | 24:56,66 |