1994ko Frantziako Tourra

1994ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 81. edizioa izan zen. 1994ko uztailak 2 eta 24 artean ospatu zen, 3978 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan, garaileak batez beste 38,383 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Lillen hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

1994ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa81. Frantziako Tourra
Etapak22
Datakuztailak 2 – 1994.eko uztailak 24
Luzera3.978 km
HerrialdeaFRA Frantzia
GBR Erresuma Batua
BEL Belgika
Irteera-lekuaLille
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak189
Amaitu dutenak117
Bataz besteko abiadura38,381 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaLAT Piotr Ugrumov (Gewiss-Ballan)
HirugarrenaITA Marco Pantani (Carrera Jeans-Tassoni)
Puntukako sailkapenaUZB Djamolidine Abdoujaparov (Polti-Vaporetto)
Eskalatzailerik onenaFRA Richard Virenque (Festina-Lotus)
Gazte onenaITA Marco Pantani (Carrera Jeans-Tassoni)
Talderik onenaFRA Festina-Lotus
19931995
Dokumentazioa

Aurreko hiru edizioak irabazi ondoren, Miguel Indurain zen edizio hau irabazteko faborito nagusia. Tony Rominger, aurreko urtean bigarren izan zena, Indurainen nagusitasuna mehatxatzeko alternatiba nagusia zen. Tourra irabazteko hautagaien artean agertzen ziren beste batzuk Marco Pantani italiarra, urte horretako giroan bigarren izan zena eta frantziarren itxaropen handia zen Luc Leblanc ziren.

Sarrerako etapan Chris Boardman ingelesa ezagutzera eman zen erlojupeko espezialista handi bezala, maillot horia Induraini kenduz. Hurrengo egunean, etapa amaieratik gertu, erorketa masibo bat gertatu zen, kaltetuenak Laurent Jalabert eta Wilfried Nelissen izan zirelarik, lasterketa utzi behar izan zutenak.

Mantxako Kanaleko urpeko tunela ireki zela eta, Tourreko bi etapa Ingalaterran ospatu ziren. Horietako lehenean, Brightonen amaitu zena, Francisco Cabello espainiarra izan zen garailea.

Maillot horia txirrindulari batetik beste batera aldatzen joan zen ihesaldi eta esprint masiboen artean erabaki ziren zenbait etaparen ondoren. Bederatzigarren etapararte, etapa horretan korritu baitzen lehen erlojupekoa, ez zen Tourra erabakitzen hasi, eta, aurreko edizioetan bezala, Indurainen alde egin zuen. Soilik Romingerrek eutsi ahal izan zion arinki (eta hala ere bi minutu galdu zituen) nafarraren erritmoari, Tourraren historiako erlojupekorik azkarrenetako bat egin zuena. Rominger izan ezik, beste guztiek Indurainengandik lau minutu baino gehiagora amaitu zuten.

Hamaikagarren etapan Pirinioetara iritsi zen, tontorrean, oraindik sekula igo ez zen Hautacamen amaitzen zen etapa luze batean. Eguneko azken igoeran, Marco Pantanik zenbait ihesaldi saiakera egin zituen. Alabaina, lortu zuen bakarra faboritoen artean hautaketa gogor bat egitea izan zen, hain gogorra, guztiak atzean utzi zituela. Soilik Miguel Indurainek, bere igotzeko modu bereziarekin mantendu zen Pantanigandik gertu. Etaparen amaieran, Indurainek, Pantani harrapatu eta gainditu egin zuen. Indurainen ondoan Luc Leblanc frantziarra mantendu zen, etapa irabazi zuena. Romingerrek, egun kaxkar batean, bi minutu baino gehiago galdu zituen, eta Indurainen lidertza geroz eta sendoagoa zen.

Hurrengo eguneko etapan, Luz Ardidene amaitu zena, Richard Virenquek, etapa garaipena lortzera eraman zuen ihesaldi luze bat protagonizatu zuen. Romingerrek, berriz ere, denbora galdu zuen Indurainekiko, oraingoan hiru minutu baino gehiago, hala, Indurainengandik ia zortzi minutura geratzen zelarik, bigarren postua mantentzen zuen arren. Alabaina, hurrengo etapan zehar, suitzarra bizikletatik jaitsi zen eta lasterketa utzi zuen.

Hamabosgarren etapak, non Mont Ventoux igo zen, garaile bezala Eros Poli italiarra izan zuen, Tourraren edizio hartako txirrindularirik garai eta astunena, bakarrean eginiko ihesaldi luze baten ondoren. Hurrengo etapa Alpe d'Huezen amaitu zen, eta ihesaldi bateko kideen artean erabaki zen, horien artean Roberto Torres espainiarra eta Hernán Buenahora kolonbiarra zeudelarik, biak Kelme taldekoak. Alabaina, garaipena Roberto Contirentzat izan zen. Faboritoen artean, Marco Pantanik oraindik zeresan asko zuela erabaki zuen eta Induraini bi minutu jan zizkion.

Oraindik Alpeetako beste bi etapa handi geratzen ziren, kronoeskaladaz gain. Egun hauetan, Piotr Ugrumov letoniarrak sekulako erremontada egin zuen sailkapen nagusiko hirugarren posturaino iritsi arte. Horietako lehenean, etapako garailea izango zen Nelson Rodríguez kolonbiarrarekin batera ihes egin zuen, Induraini bi minutu ateraz. Pantanik, era berean, beste minutu bat atera zion Induraini eta hirugarren jarri zen sailkapen nagusian.

Hurrengo egunean, Ugrumovek urrutitik eraso zuen berriz, baina oraingoan bakarrik iritsiko zen, etapa irabaziz, Indurain eta Virenqueri bi minutu eta Pantaniri hiru eta erdi ateraz. Oraindik kronoeskalada falta zenean, guztia erabakitzeke zegoen, Tourraren garailea nor izango zen izan ezik, hondamendi bat gertatu ezean Indurain izango zena. Egun hartako galtzaile handia Richard Virenque izan zen, etapa garailea izan zen Piotr Ugrumovekiko sei minutu baino gehiago galdu zituena, azken hau Tourra oso forma egoera onean amaitzen ari zelarik. Kronoeskaladan dominatzaile argia izan zen, Pantanari minutu eta erdi eta Induraini hiru minutu baino gehiago ateraz. Leblanc, etapan laugarren amaitu zuena ia lau minutura, sailkapen nagusian ere laugarren izango zen.

Frantziak, Alpeetako etapen aurretik bigarrenetik laugarrenerako hiru postuak zituena, ez zuen, azkenean, Parisko podiumean ordezkari bakar bat ere izan. Alabaina, bai izango zen frantziarra Champs Elyséesetan amaitu zen azken etapa, Eddy Seigneur, etaparen azken zatian ihes egin zuena.

Djamolidine Abdoujaparovek hirugarren aldiz irabazi zuen puntukako sailkapena, Richard Virenquek bere lehen garaipena lortu zuen mendiko sailkapenean; Eros Polik txirrindularirik lehiakorrenaren saria lortu zuen, eta, hiru eta ordu baino gehiago galduta John Talen izango zen faroltxo gorria, azken sailkatua.

1994an Miguel Indurain laugarren urtez jarraian Tourraren garaile izan zen sendotasun handiz, soilik Piotr Ugrumov letoniarrak gainditua lasterketa amaiera bikain batean. Marco Pantanik, urte horretako Giroan eta Tourrean bigarrena izan zenak, ondo merezita lortu zuen munduko eskalatzailerik hoberenaren titulua, lehiakortasun handia erakutsiz.

Parte-hartzaileak

BANESTO
MAPEI-CLAS
MG-TECHNOGYM
MOTOROLA
GEWISS-BALLAN
CARRERA-TASSONI
ONCE
LAMPRE-PANARIA
GAN
FESTINA
TEAM POLTI
CASTORAMA
TVM-BISON
TELEKOM
ZG MOBILI-SELLE ITALIA
WORDPERFECT
NOVEMAIL
KELME-AVIANCA
CHAZAL-MBK-KONIG
LOTTO-VETTA-CALOI
MERCATONE UNO-MEDEGHINI

NP : Ez zuen etapa hasi ; E :Kanporatua; A : Etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Kontrolez kanpo.

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr.uztailak 2Lille7,2 (erlojupekoa) Erresuma Batua Chris Boardman Erresuma Batua Chris Boardman
1.auztailak 3Lille-Armentières234 Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov Erresuma Batua Chris Boardman
2.auztailak 4Roubaix-Boulogne sur Mer203,5 Herbehereak Jean-Paul van Poppel Erresuma Batua Chris Boardman
3.auztailak 5Calais - Eurotunela66,5 (taldekako erlojupekoa) Italia GB - MG Technogym Belgika Johan Museeuw
4.auztailak 6 Erresuma Batua Dover- Erresuma Batua Brighton204,5 Espainia Francisco Cabello Italia Flavio Vanzella
5.auztailak 7 Erresuma Batua Portsmouth- Erresuma Batua Portsmouth187 Italia Nicola Minali Italia Flavio Vanzella
6.auztailak 8Cherbourg-Rennes270,5 Italia Gianluca Bortolami Erresuma Batua Sean Yates
7.auztailak 9Rennes-Futuroscope203 Txekia Ján Svorada Belgika Johan Museeuw
8.auztailak 10Poitiers-Trélissac218,5 Danimarka Bo Hamburger Belgika Johan Museeuw
9.auztailak 11Périgueux-Bergerac64 (erlojupekoa) Euskadi Miguel Indurain Euskadi Miguel Indurain
10.auztailak 12Bergerac-Cahors160,5 Frantzia Jacky Durand Euskadi Miguel Indurain
11.auztailak 13Cahors-Lourdes-Hautacam263,5 Frantzia Luc Leblanc Euskadi Miguel Indurain
12.auztailak 15Lourdes - Luz Ardiden204,5 Frantzia Richard Virenque Euskadi Miguel Indurain
13.auztailak 16Bagnères-de-Bigorre-Albi223 Danimarka Bjarne Riis Euskadi Miguel Indurain
14.auztailak 17Castres-Montpellier202 Danimarka Rolf Sørensen Euskadi Miguel Indurain
15.auztailak 18Montpellier-Carpentras231 Italia Eros Poli Euskadi Miguel Indurain
16.auztailak 19Valréas-Alpe d'Huez224,5 Italia Roberto Conti Euskadi Miguel Indurain
17.auztailak 20Bourg d'Oisans-Val Thorens149 Kolonbia Nelson Rodríguez Euskadi Miguel Indurain
18.auztailak 21Moûtiers-Cluses174,5 Letonia Piotr Ugrumov Euskadi Miguel Indurain
19.auztailak 22Cluses-Avoriaz46,5 (erlojupekoa) Letonia Piotr Ugrumov Euskadi Miguel Indurain
20.auztailak 23Morzine-Lac Saint Point208,5 Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov Euskadi Miguel Indurain
21.auztailak 24Disneyland-Paris175 Frantzia Eddy Seigneur Euskadi Miguel Indurain

Sailkapenak

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain elastiko horia, sailkapen orokorreanEU Euskal HerriaBanesto103 o 38 min 38 s
2. Piotr Ugrumov LAT LetoniaGewiss-Ballan+ 5 min 39 s
3. Marco Pantani Maillot zuriaITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 7 min 19 s
4. Luc Leblanc FRA FrantziaFestina-Lotus+ 10 min 03 s
5. Richard Virenque Polka dot jerseyFRA FrantziaFestina-Lotus+ 10 min 10 s
6. Roberto Conti ITA ItaliaLampre-Panaria+ 12 min 29 s
7. Alberto Elli ITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 20 min 17 s
8. Alex Zülle SUI SuitzaONCE+ 20 min 35 s
9. Udo Bölts GER AlemaniaTelekom-Merckx+ 25 min 19 s
10. Vladimir Poulnikov UKR UkrainaCarrera Jeans-Tassoni+ 25 min 28 s
11. Pascal Lino FRA FrantziaFestina-Lotus+ 26 min 01 s
12. Fernando Escartín ESP EspainiaMapei-CLAS+ 30 min 38 s
13. Gianluca Bortolami ITA ItaliaMapei-CLAS+ 32 min 35 s
14. Bjarne Riis DEN DanimarkaGewiss-Ballan+ 33 min 32 s
15. Oscar Pelliciole ITA ItaliaPolti-Vaporetto+ 34 min 55 s
16. Nelson Rodríguez Serna COL KolonbiaZG Mobili+ 35 min 18 s
17. Jean-François Bernard FRA FrantziaBanesto+ 36 min 44 s
18. Hernán Buenahora COL KolonbiaKelme-Avianca-Gios+ 38 min 00 s
19. Rolf Sørensen DEN DanimarkaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 42 min 39 s
20. Bo Hamburger DEN DanimarkaTVM-Bison Kit+ 43 min 44 s
21. Thomas Davy FRA FrantziaCastorama+ 46 min 41 s
22. Éric Caritoux FRA FrantziaChazal-MBK-König+ 47 min 19 s
23. Federico Muñoz COL KolonbiaKelme-Avianca-Gios+ 48 min 33 s
24. Jim Van De Laer BEL BelgikaLotto-Vetta-Caloi+ 48 min 35 s
25. Bruno Cenghialta ITA ItaliaGewiss-Ballan+ 51 min 30 s
Iturria : ProCyclingStats


Puntukako sailkapena
1.Djamolidine Abdoujaparov UZBPOL322 puntu
2.Silvio Martinello ItaliaMER273 puntu
3.Ján Svorada TxekiaLAM230 puntu
4.Gianluca Bortolami---
5.----
Mendiko sailkapena
1.Richard Virenque FrantziaFES392 puntu
2.Marco Pantani ItaliaCAR243 puntu
3.Piotr Ugrumov LETGEW219 puntu
4.----
5.----
Gazteen sailkapena
1.Marco Pantani ItaliaCAR103h 45' 57"
2.Richard Virenque FrantziaFES+ 2' 51"
3.Bo Hamburger DanimarkaTVM+ 36' 25"
Taldekako sailkapena
1.Festina FrantziaFES-
2.----
3.----

Kanpo estekak



Aurrekoa
1993ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1994ko uztailak 2 eta 24 artean ospatua
Ondorengoa
1995eko Frantziako Tourra
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.