1994ko Bost Nazioen Txapelketa
1994ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen 65. ekitaldia izan zen (guztira 100. ekitaldia). 1994ko urtarrilaren 15ean hasi eta martxoaren 19an bukatu zen. Galesek 22. txapelketa eskuratu zuen.
1994ko Bost Nazioen Txapelketa | |
---|---|
Datak | urtarrilaren 15etik martxoaren 19ra |
Txapelduna | Gales |
Partida kop. | 10 |
Puntu gehien | Neil Jenkins (48) |
Entsegu gehien | Philippe Saint-André (2) Nigel Walker (2) Mike Rayer (2) |
← 1993 |
1995 → |
Gales eta Ingalaterra puntutan berdinduta gelditu ziren baina lehenengoz puntuazioen aberagea kontutan hartu zen berdinketa hausteko. Azken partida elkarren aurka jokatu zuten eta ingelesak 15-8 nagusitu ziren arren 16 puntutako aldea atera beharra zuten txapelketa eskuratzeko.
Txapelketa
Partehartzaileak
Herrialdea | Estadioa | Entrenatzailea | Kapitaina | ||
---|---|---|---|---|---|
Izena | Edukiera | Hiria | |||
Eskozia | Murrayfield Stadium | 67.144 | Edinburgh | Jim Telfer | Gavin Hastings |
Frantzia | Parc des Princes | 47.929 | Paris | Pierre Berbizier | Olivier Roumat Philippe Saint-André |
Gales | National Stadium | 12.500 | Cardiff | Alan Davies | Ieuan Evans Gareth Llewellyn |
Ingalaterra | Twickenham Stadium | 82.000 | Londres | Geoff Cooke | Will Carling |
Irlanda | Lansdowne Road | 48.000 | Dublin | Gerry Murphy | Michael Bradley |
Puntuazio sistema
Entseguak bost puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero. Lehenengo aldiz puntuaketa hartu zen kontutan sailkapeneko berdinketak hausteko eta baita txapelduna izendatzeko ere. 1994tik aurrera beraz ez da garaipen partekaturik izan.
Sailkapena
| |||||||||||||||
Taldea | Puntuak | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Alde | Aurka | Diferentzia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Gales | 6 | 4 | 3 | 0 | 1 | 78 | 51 | +27 | ||||||
2 | Ingalaterra | 6 | 4 | 3 | 0 | 1 | 60 | 49 | +11 | ||||||
3 | Frantzia | 4 | 4 | 2 | 0 | 2 | 84 | 69 | +15 | ||||||
4 | Irlanda | 3 | 4 | 1 | 1 | 2 | 49 | 70 | -21 | ||||||
5 | Eskozia | 1 | 4 | 0 | 1 | 3 | 38 | 70 | -32 |
Partidak
Jard. | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|
1 | Frantzia Gales | 35-15 29-6 | Irlanda Eskozia |
2 | Irlanda Eskozia | 15-17 14-15 | Gales Ingalaterra |
3 | Ingalaterra Gales | 12-13 24-15 | Irlanda Frantzia |
4 | Frantzia Irlanda | 14-18 6-6 | Ingalaterra Eskozia |
5 | Ingalaterra Eskozia | 15-8 12-20 | Gales Frantzia |
Sariak
Saria | Taldea |
---|---|
Bost Nazioen Txapelketa | Gales |
Slam nagusia | ez |
Koroa hirukoitza | ez |
Zurezko koilara | ez |
Kalkuta Kopa | Ingalaterra |
Millennium garaikurra | Irlanda |
Centenary Quaich | ez |
Palmaresa
1994 arteko bakarkako garaipenak.
# | Taldea | Garaipenak |
---|---|---|
1 | Gales | 22 |
2 | Ingalaterra | 20 |
3 | Eskozia | 14* |
4 | Irlanda | 10 |
4 | Frantzia | 10 |
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta